www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 102.
De sacerdotio. Anno 1782

 

Sic nos existimet homo ut ministros Christi. 1. Cor. 4.

 

        1. Erranik dela ordenaren sakramentua konsagrazeko Elizako ministroak ta sazerdoteak, aipatueregin due sazerdotearen potestadea Jangoikoagandik errezibitua bi aldetara: Ia konsagratzeko hostia ta kaliza Kristoren gorputzodol preziosotan, ia barkatzeko bekatuak konfesioan. Gelditu da explikatu gabe nola potestade gau emanik ordenatzean, alaere anitz diren sazerdoteak estutenak absolbitzen, ez izanes konfesore? Ona motiboa: Zerengatik absolbitzekos, potestadeas landara, bear da jurisdikzionea, zein nola baita juezaren ofizioa, solamente usa daike bere subditu edo feligreseki, ta solamente obispoek ta parrokoek, arimen kargudunek, dituste subditoak ta feligresak beren ofizioain kasos; sazerdote senzilloek, ordea, estute subditoik ta feligresik, ta orgatik ez dezakete nior absolbi, ezpadiote ordenako potestadeas landara ematen obispoak edo Aita Sanduak jurisdikzione beren subditoendako, au da, fakultade absolbitzeko beren subditoak. Klaroago: Sazerdoteek ordenatzean errezibitzeunte potestadea absolbitzeko, baña etzaiote señalatzen subditorik edo feligresik, ta orgatik nola berzenetan ezpaitaike usa potestadea ta ezpaitute bererik nior, ez dezakete absolbi nior, baldin obispoak ezpadiote ematen berze alde fakultade bere obispadoko feligresen gain (au deizen da jurisdikzione delegatua), edo baldin ezpadiote ematen elizaren bat gobernatzeko abade edo bikario bekala, orduan eliza gartakoak iten baizaizkio feligres ta subdito, zeiñen gain baitu fakultade bere ofizios (ta au deizen da jurisdikzione ordinarioa). Orgatik ere obispoek ta Aita Sanduek bere feligresen gobernu obeagatik erreserbatzentuste aien bekatu zenbait, zeiñetaik ezdezazketen absolbi sazerdote inferioreek. Baña bego adbertiturik ezi eriotzeko peligroan nornai dezakela absolbi edozein sazerdoteek, naiz estela parroko, naiz estela konfesore, zerengatik ordu artako eman diote Elizak jurisdikzione edo fakultae sazerdote guziei, estaiengatik nior gal tranze gartan, dion bekala Trentoko Konzilio sanduak (Sess. 14. c.7). Au adbertitu ondoan,

        2. Bi potestade prinzipale gaien atzetik datoz bere iturrametaik bekala gañarakoak, ezpaitire ain prinzipalak, nola administratzea sakramentuak dutenek berze alde komisio korrespondientea, bedeikatzea gauzak, konjuratzea gaistoak ta egitea elizako funzioneak, predikatzea Jangoikoaren itza, zuzentzea makur doazinak, kidatzea kristioak zeruko bideas, ta en fin, arimen onki guzia prokuratzea Kristoren ministro bekala, sic nos existimet homo ut ministros Christi. Da, alabañare, sazerdotea gizon bat konsagratua Jangoikoaren gloriain ta arimen probetxuaindako, errebestiturik Kristo beras Kristoren ofizioak in beartuena albas bere ariora; da Kristoren enbaxadore, apostoluen segizale, jaun arren familiaren urbilenetaik, ta bere goardia de korps eskojitua; da gauza sanduen despensero ta administradore, Elizaren sekretario, Jangoikoaren borondatearen interprete, egi eta fedeen kanale, fielen Mediku, Maestru, Arzai, Aita ta Ama. Dire sazerdoteak, errateko Kristoreki, munduaren argia ta gatza, kristiandadeain alzindariak, Kristoren familia ta saldo eskojitu gonen goardiak, fedearen alferez, lege dibinoain defensore, santidade ta birtuteen operario edo langin, plantazeko ta erregatzeko arimetan; bizioen ta bekatuen etsai deklaratuak, ta en fin, Kristo kapitan jeneralaren ofiziale kargudunak, zein bere gradoan. Pensa zer lizaken mundua sazerdoterik gabe; oroat, nola falta balekio iruzkiaren argia; zer lirazken jendeak aiek gabe, nola ardisaldoak peña ta barrankuetan gauas ta arzayik gabe otsoen ertean; ala ta aun gaizkiago.

        3. Zertako erran dut au guziau? erran dut, ez alabazeko ta goratzeko nere burua duten ordenagatik, baizik konfunditzeko ta nigar egiteko, zeren Jangoikoaren aldetik delaik ainberze onki, gure aldetik ezpaita baizik gaizki, ofizio sandua ta bitzitza (sic) indignoa; konsagrazio dibinoa ta arima bekataria; sazerdozio benerablearen marka, ta insignia errealak, ta deabruaren esklaboen obrak; Kristoren ministro ta goardia de korps jaun arreki kontino dabilana ta munduaren atzean alaere traidore bekala; agerrian ostenta zen Jangoikoain mutil ta estalian zerbitzazen deabruai; guzietaik berex ta guzien lenean honrazeko ta eskatzeko Jangoikoai guzien partes ta agian guziak baño gibelago birtutean. Berzeren arimen kargudun ez dezakena eman kontu ona bere soillas; bekatu egiten estorbatu bear zituenak aun berzeetan; Kristoren kostus Kristoren etxean, Kristoren maiean alimentaturik, honraturik ta bear den guzias supliturik ariman ta gorputzean, ta ez trabajatzen ta nekatzen Kristoren honra ta zerbitzuan; mutil braboa, soldado fijoa jateko ta ez laneko, mormota beltza bekala erlategian alfer ta estis asean; gaistoago orañik, Kristoren ministro deizen ta Kristo ofenditzen, sazerdote izenas ta animale izanas, diszipulo ta apostolu idurian, Judas traidore errealidadean; orra zergatik errantuten sazerdozio errealaren exzelenziak aixtean nere aldetik.

        4. Berze alde errantut, baliz por si akaso nior nere auditorian aspiratzen duenik estado gontara, beira dezan zer itera doaien; grado andia da, baña kargua ta kontua ere korrespondientea; igate ona da, baña goragotik aisago da erorzea ta golpea andiagokoa; estuela ia izan bear gizon aragiskoa bekala konsagratuaskeros, baizik aingiru bat lurrean ibili bear duena zeruan bekala; estuela aski on izatea berebaitan, onarazi beartuela berzeak ere albas; estuela eman bear kontu solamente bere arimas, baitare berzerenes ta Kristoren gorputz odol preziosoes ta sakramentu ta ofizio sazerdotale guzies, ez solamente iten duen gaizkias, baitare iten estuen onkias; estela en fin neurtu bear orai sazerdote garenes, portazeko gu bekala, ez, baizik Kristo beras, zeiñen ministro ta imajina izan bear baitu, ezpaitiote kontuetan artuko ontzat nola garen berzeok, baizik nola bear zuen izan berak bere konsagrazioain kasos; beira dezan guzien gain azken fina, ta asko kondenazen direla sazerdozioan salbatuko zirenak berze estado batean. Orgatik espera bez Jangoikoaren deia igaten asibaño len; ta zertan ezaunduko du? 1. Bere inklinazio proprioan, delaik ona, zerbitzazeagatik obeki Jangoikoa, salbatzeagatik bere ta berzeren arimak; ez, ordea, bilatzeagatik deskansua, honra, ondasunak edo konbenienziak. Atzerat, atzerat intenzio gebeki doaiena, estu deizen au Jangoikoak. Trabajatzeko bere zerbitzuan naitu Jangoikoak bere mutilak, arrazio den bekala. 2. Ezaunduko du, alaber, eskatus Jangoikoai maiz maiz ez utsiteko bidea prinzipiotik, ezi utsiten badu, gero zenbatenas alzinago doaien, urrutiago doaie bidetik (ta en fin, niork ez dezake logra bere fina, estaike nior salba estoaiena Jangoikoak destinazen dion bideas). 3. Berze progu bat ezaunzeko, da akostunbratzea bizimodu erretiratu ta sandu izan bearduenartara, oraidanik ia gauza ote den bizitzeko munduko plazer, dibersio, danza ta iteko, tratu ta joanetorriak gabe, ta espezialki gorputz arimain kastidade perpetuoan; ezi aprendiz gaistoa estaike izan ofiziale ona; nobizio errebela errelijioso nauzu sandua? Ain argal da nola zisne bat belza. Sazerdozioaren aprendiz ta nobizio dire artarako karreran direnak, bizibeites ario gartara; ezpadire senti azkar aski artako, atzerat, atzerat. Atzo mundano ta biar sazerdote? Atzo emastekien atzean ta biar aldarean aingiruen ertean? Atzo plazer mundukoetan funditurik ta biar ezpañak kalizean? Non potestis mensae Domini participes esse, et mensae daemoniorum. Esta esta zakurrebendako ogi dibinoa; esta alakoendako on konsagrazioa, foris canes. 4. Berze progua da konsultatzea, zerengatik, ixil dagolaik Jangoikoa, mintzazen dire arren partes bere sierbo fielak ta prudenteak, zeiñetas erran baizue: Qui vos audit, me audit, aizenzaistenak zuek, aizen nau ni. 5. En fin, beiratu ere bear da bakotxain talentua, ta gañarako prenda naturalak diren edo ez korrespondiente ofizioareki; ezpadire, pensa bez estuela nai sazerdote Jangoikoak, estitiolaik eman prenda bear direnak. Orra berze motibo bat, zergatik aipatu duten sazerdozioain exzelenzia.

        5. Baña berze alde egin dut guratsoengatik, beira dezaten nola kidatzentusten bide gortaik humeak. Beiñik bein bortxa egitea edozein estadotara inklinazioain kontra, da botatzea lepora soka galzeko humea; baña estado gontara bortxatzea da botatzea errotarri pizu bateki soka, galzeko infernuain barren barrenean. Gauza galanta izatea seme bat sazerdote ona, enkomenda dezkien aldarean guratsoak bizian ta il ondoan; baña bortxas igan dena izain da arrastazeko bereki guratsoak infernura. Etzazkiziela gal humeak ta etzaistela gal zeurok errenta edo banidade fatal baten atenzios, ezi erori ondoan infernuan estuzie aurkituko sokarik atrazeko ez berak ta ez zeurok. (Eta zer errain dugu estudio ematendiotenes abratsteagatik etxea edo erdexteagatik nonbre, ta andik zenbait lurreko abantalla? Lenik, ezi askotan gerta daikela berze aldera, pobretzea, diot, ta desonratzea ellegatubañolen, eta Amen, ala izan daiela beti, otoi, ta ez ia; intenzio goietako guratsoeki, Amen, ezi au da minik txikiena; eta ellegaturik ere logratzera intenzioa, ez fia, ezi anitz aldis sazerdoteen dirus goraturikako etxeak, mundu ontako ere dire desgraziatuak, ta urzen dire estakit nola; ta esta milagro kontra dutelaik pobreen Aita Jangoikoa zeruan, kontra tuelaik pobreak lurrean, ta kontra geien komun inzaleak berak infernuan, zeiñek dutelaik bere penes landara infamiaren pena, dauden bitarteo tieso etxe gaiek, nailuzkete urratu ta desegin, ta bearbada permitizen du Jangoikoak baña au ere esta min andia; andiago da bekatuain ta erresulten mina, nai izatea diot sazerdozioa, tratus bekala, gananzia iteko artaik. Zer iteunte orreki? judas bat sarzeunte Kristoren apostoladoan, in daien bolsero ta ez sazerdote, bil dezkien fielen limosnak ta sufrajioak, sal dezkien Kristoren gorputz odol preziosoak diruagatik, uz dezkien ilzera pobreak ta urka daien bera Judas bekala. Zer iteunte? nai dute aldarea izan daien bere etxeen finka seguroa ta elizako sufrajio, limosna, amarren ta oblaje iten direnak arimengatik izan daitzen beren banidade ta faustoen zelo. Elizak, dio San Dionisiok, dire aldareendako, aldareak sazerdoteendako, sazerdoteak sakrifizioendako ta sakrifizioak Jangoikoaindako. Baña guratso gaistoek naituste elizak, aldareak, sazerdoteak, sakrifizioak ta Jangoikoa bera izan daitzen etxeain zimendu ta tellatutako. Au guziau diot, ez zerengatik gertazen den alakorik, baizik estaien gerta (Segner. Christ. instr. p.3. disc. 24). (Orai noaiena erratera bai diot guziendako; nailuketelaik konsagratu Jangoikoai hume bat, ez kodizias, ez banidades, ez gauza ez izenes nekazalgoko edo ofizio nekosoetako, baizik solamente iteagatik Jangoikoari zerbitzu ta bere arimei probetxu humeas, orduan lenbizikorik beiratu bear dire humeain prenda mostrazentuenak den aski adbertitu, dozil, humiltto, ongi inklinatua elizara ta elizako gauzetara, doktrina, meza ta gañarakoetara afizionatua; gero ia duen beregandik inklinazio elizagizontako; gero eskatu Jangoikoari azertazeko grazia, ta humeak berak ere eska dezala errezatus zenbait errosario edo orazio; gero konsultatu persona espirituale prudenteareki, konfesore edo parrokoareki; ta gero, atzitzean kuidatu artas oroat nola presenta delikatu bates erregeri biali bear denas, estaien makur, estaien mantxa konpañia gaistoeki; ezi Babiloniako erregek nai bazitue pajetako mutiko eskojituak, fixoak ta mantxa gabeak, arrazio baño ia da nai izatea Jangoikoak bere ministrotako obren obrenttoak.

        6. Aipatu ere dut sazerdozioaren exzelenzia ta ofizioa elejitzeko esku dutenengatik, beira dezaten nor iten duten, atenditus solamente Jangoikoaren honrari ta feligresen onkiari; por konsigiente, aberiguatus zein den obrena jakindurias, birtutes, prudenzias ta gañarako prenda bear direnes arimen aita batean. Ardi irrazionaleen amorios autazen da al badaike altsai ona ezdezangatik bota galzera hazienda, eta arima Kristoren odolas erosien atenzios esta beiratu bear zein den dignoena? Bai, ziertoki, bekatu mortalaren azpian. Eta ala egiten da munduan? Nigar konsolurik gabe iteko asuntoa da nola ta zer fines sarzen diren asko arimen karguan ez dignoenak baizik... Baña ontan ixil bedi mia, ia ke ta estaiken erremedia, ta konsumi bedi doloreain prensan biotza).

        7. Aipatu dut, en fin, sazerdozioaren exzelenzia guziengatik, ikas dezaten nola onetsi ta errespetatu sazerdoteak, gure Jaunaren Kristoak, errege andienaren ministro urbilenak, korona daramatenak ta konsagrazioa, guzietaik berexiak, guzien aita espirituale direnak, zeiñen eskus iten baitire kristio bataioan, zeiñen medios lograzen baitute barkazio konfesioan, Kristo bere eutxaristian, graziak oliatzean ta matrimonioan; zeiñen agos aizen baituste Jangoikoaren doktrinak, zeiñek baitaukate Kristo munduan, zeiñek bedeikatzen gauzak, konjuratzen gaistoak ta detenitzen baituste Jangoikoaren kastigoak ta ekartzen piedade dibinoak; zeiñengana guziek baitute errekurso nezesidade guzietan, zein baitaude zentinelan arimen salbatzeagatik ta paraturik bereak peligroan berzenengatik; zeiñen eskuetan, en fin, il bear baitugu guziek, ongi izatekotan. Estugu onetsi bear ta errespetatu bear alakoak geuren aingiru goardakoak adiña ta ia? Ah! Señale gaistoa du aborrezizen tuena sazerdoteak eta iten duenak sendagalla? Zer dute ia guk baño, koronas landara? Diote batzuek. Eta guti da korona ta koronain pean signifikazen dena? Oroat errandezagukete erregees, Aita Sandues ta edozeiñes, baitire gizon; baña ia dute, baitute ordena sagratua. Korona salbo, diote berze batzuek, erratean zerbait injuria, ta dirudi zerbait atenzio orden sagratuas; alaere esta ongi, zeren personagandik estaike aparta korona edo ordena, ta al kabo, ezpata bates eman balekio personai, lizake sakrilejio, naiz ez izanik gogo ultrajazeko orden sagratua. Berze batzuek, en fin, diote exkusatako, direla gaistoak sazerdoteak, ta ez estadoaren konforme bizi direnak. Ontara zer errain dut? Ala dela sobra aldis, ta gauza fuertea iduri duela honratzea bekatari bat duen estadoagatik; alaere fedeak ta entendamentuak luzitu bear du kristioa baitan, izateko errespeto estadoagatik ta konpasione bekatuengatik; ala nola errelikia andi bat errelikario bil batean ikusirik lastima alde bat, ta berze alde inenbaikindioke erreberenzia. Baña ezpadauka arrazio, baizik iten badu agrabio edo perjuzio sazerdoteak, arren atenzios galdu bear dugu guk? Ez, baña segi zazu ta billa zazu zeure dretxoa bide ones, salbatus beti estadoari erreberenzia, ezi alde gortaik esta deus galzen. Ala nola eroribalekigu geuren gaiñean gurutze edo imajina pizu bat: Apartatu bai geurengandik ezkaitzan heritu, baña erreberenziareki, bota gabe maldizioik, in gabe tratamentu gaistoik imajinai ta gurutzeai; ario gontara sazerdoteareki portatu. Gañarakoan, solamente bear baginduzke honratu sazerdote birtuosoak, ori lizake estimatzea birtutea edozeiñen baitan estimatu bear dena, ta ez orden sagratua gaistoetan ere errespetatu bear dena. Loiean ere ikusi bazindez kustodia sagratua, etzindezake adora? Bada, ario gontara. Konstantino enperadoreari presentatu zizkiote anitz memoriale kexas beteak sazerdote zenbaiten kontra, ta leitu gabe erre zitue guziak ziola: estagoki da niri ongi juzgatzea sazerdoteak, ni juzgatu bear nautenak, eta ikus banez gaizki egiten sazerdote bat, estal nezake nere kapa inperialas. On guziek izan diote errespeto sazerdoteei. San Anton abadeak, zeiñi obedizen baiziote enperadoreek, jendeek, animaleek ta deabruek berek, aurkizen bazue sazerdote bat karrikan, jarzen ze belauriko lurrean ta etze jaikitzen aliketa apatu eskua ta logratuartaño arren bedeizioa. Santa Katalina de Senak ez eskuak, ez oñak sazerdotearenak, baizik apazen zue lurra non frinkatu baize sazerdotea. San Franzisko Asiskoak, ez atrebitzeas landara ordenatzera sazerdote, erraten zue ezi aurki balez bidean bateo sazerdote bat ta aingiru bat, lenik inen ziola sazerdoteari ezi ez aingiruari errebeenzia. San Franzisko de Salesek ordenatu ondoan bat sazerdote, ikusi zue zegola au elizatik atrazean porfiatzen norbaiteki atra zeiela lenean; deitu zue, ta galdeturik, sazerdote berriak erran zio nola Jangoikoak iten zion mertxede ikusteas begis bere aingiru goardakoa; ta lenago ikusten zuelaik bere eskuieko aldean, ta sarzen ta atrazen lenenean, egunartan nola ordenatu baize, aldatu zela aingirua ezkerreko aldera, ta atzenik, orgatik iten ziola porfia gura. Extraordinarioa mostrazen ziote sazerdoteei erreberenzia Maria Santisimak, belaurikatus ta eskatus aien eskua ta bedeizioa (Mist. ciud.). Kristok mostratu zue labatorioan etc.

 

aurrekoa hurrengoa