www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 30.
De 1º Simboli Articulo.
ann. 1779

 

Credo in Deum Patrem omnipotentem, creatorem coeli,
et terra. Ex symbolo apostolico. S. Petrus.

 

        1. Plantaturik ia fedesko artikuloen prinzipioa ta zimendua, Trintateko misterioa, jangoiko bat ta irur persona; orai goazen segidoan erabakis Kredoaren amabi artikuloak. Lenbizikoa da au: Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso, zeruaren ta lurraren kriadorea baitan. Itz gebek iteunte sentido gau; nik sinestazen dut ziertoki, ta profesazen dut dudarik batere gabe, Jangoiko dela Aita eternoa, ta Trintateko lenbiziko persona dibinoa, zeñek bere podorio infinitoareki egin baizitue deusetaik zerua ta lurra, ta ebetan den guzia, ta egin ondoan au guziau, berak konserbazen ta gobernazentuela. Baña ez solamente sinestazen dut biotzas, ta konfesazen dut mias, baitare anelazen ta aspirazen dut bera gana ansia ta piedade sumoas. Biz au lenbiziko artikulo gonen deklarazio brebe bat, dio katezismo romanoak. (P. 1. c.2. SS.1). Baña, dio berla, zerengatik kasi itz guzietan enzerrazen baitire misterio andiak, bear tugula parrokoek explikatu dilijenzia andiareki, ellega daiengatik pueblo fiela, Jangoikoak konzedizen dion gisan, kontenplazera arren Majestadearen gloria. Aizazie, bada, estaien gerta erratea Kredoa papagaioek bekala, entendatu gabe erraten denaren mamia ta substanzia.

        2. Zer nai du erran: Nik sinestazen dut? Nik daukat ziertotako; ta zein ziertotako? Al guzia ezin iagos, niolatere faltaestaiken gauza bekala, duda pixkarik gabe, desuerte ezi lenago pensatuko dut bida ta bida estirela laur, ezi ez estela egia artikuloek diotena. Lenago dudatuko dut, bizirik nagon edo ilik, ezi ez den edo esten fedeak erakusten duena. Ikusi gabeko gauza da, baña zeren errebelatu baitu Jangoikoak, seguroago sinestazen dut, ezi ez begis ikusten dutena. Egiago da dela Jangoiko Aita guzis poderoso ta gañarakoa, ezi ez iruzkia dela argi, zerengatik au erraten didate begiak, ura Jangoikoak. Ta begiak engañanazakete ta engaña daizke, baña Jangoikoa estaike engañatu, ta eznazake engaña. Zer ia nai du erran nik sinestazen dut? Nik ez biotzes solamente, baita agos ere konfesazen dut fede gau, ta nago prest publikoki erakustera barnean duten sineste gau, preziso barin baliz.

        3. Erraten da: Nik sinestazen dut Jangoiko Aita, adiarasteko Trintateko lenbiziko persona, deizen dena ta errealki dena Aita eternoa, dela Jangoiko, ta orgatik galdeiten da katezismoan: Aita Jangoiko da? Bai Jauna. Nor da Aita? Da Trintateko lenbiziko persona dibinoa, zeñek enjendratu baizue Semea igoal esenzian, ta distinto personan, au da, bera bezain poderoso, jakinsu, justo ta perfekto, ta bera bezain Jangoiko, solamente distinto personan, au da, bera persona bat dela, Semea dela berze persona bat. Aita deizen da lenbiziko persona, esta entendatu bear dela lenago denboran edo dignidadean, ez; zerengatik igoalki eterno ta igoalki andi dirade irur personak, diferenziarik gabe ontan; baizik lenbizikoa da, zerengatik bera baita prinzipiorik gabeko prinzipioa, ta enjendratu zuena Seme dibinoa bere entendamentutik eternidadean; baña orgatik esta galzen igoaldadea irur personena Jangoikotasunean. Erraten ere dugu Aita, ez solamente zerengatik enjendratu zuen bere Seme bakarra, baitare zerengatik baita kristioen Aita berze modu bates, ta gu beraren seme adoptiboak. Ontara dio San Juan Ebanjelariak, ezi Jesu Kristo errezibitu ginduen guziei emanzaigula potestade, izateko Jangoikoaren seme (1). Ontara dio San Pablok, (Rom. 8), estugula errezibitu kristioek esklaboen espiritua lege zarrekoek bekala, baizik hume adoptiboen espiritua, zeñen medios deizen baitugu Aita. Orgatik Kristo berak orazio iteko lenbiziko itzak paratuzizkigu ebek: Aita gurea zeruetan zaudena. Baña edozeñek daki berze gisas dela Kristo Aita eternoaren Seme; ura da proprioki ta naturalezas; gu espiritualki ta grazias.

        4. Erraten da, guzis poderoso, zerengatik bere podorioareki in baitezake nai duen guzia. Gizonek egiteko gauza bat, bear dute edo instrumentua, edo lagunza, edo bere eskuak, edo mogizea, ezpada ere nekazea, Jangoikoak estu deusen bearrik egiteko nai duena, naiz berze mundu bat, naiz milla, ta ia guk pensa dezakegun baño; ta estu zer nekatu, estu zer dilijenziarik egin gauzarik andienaindako; aski du nai izatea, inik dago gauza. Orgatik fedesko gauzetan esta zer arritu, gutiago dudatu, nola daiken au edo ura; Jangoikoaren podorioaindako aisa da guzia, guzis ta infinitoki poderoso baita. Baña guziareki, ez dezake gezurrik erran estare engañatu, estare deus ignoratu, estare bekaturik egin. Alaere guzis poderosoa? Orrengatik berorrengatik, dio San Agustinek, da guzis poderosoa, zeren ezpaitezazke gauza goiek, zein al balezazke, ezlizake guzis poderoso. Baña ez dezazke, zerengatik ezpaitu nai, ta ez dezake nai ere. (Ap. Lips.). Guk badezazkegu, zerengatik baikara flakoak ta frajilak, ta zenbat ia dezakegun, ain bat gutiago podorio dugu, zerengatik gezurra, engañua, ignoranzia ta bekatuak datoz naturalezaren bizio ta inperfekzionetik, ta esta alakorik jangoikoa baitan, orgatik da guzis poderoso. Estu ere nioren bearrik deustako; esta berain podorioa emengo erregeena bekala, ezi bear baituste soldadoak ta lagunak, ta ezpaluste podorio guti edo batere ez lukete. Esta alakoa Jangoikoaren podorioa, ain gloriosa, ta Jangoiko zego, aingiruik ta gizonik etzelaik, ta oroat legoke, faltabaleites guziak; ta ala ez andiak ta ez txipiak estio faltarik egiten; bera bai guziek bear dugu, ta ainberze, ezi instante bates falta balezagu, instante gartan akabagindezke guziok. Bera gabe deus esta, beragandik da podorio, ondasun, jakinduria, edertasun, nobleza, birtute, grazia ta den ongi guzia. Solo bekatua esta beragandik, baña ezpalu nai permititu bere juizioen konforme, ezlizazke kapaz mundu ta infernu guziak konjuraturik garaizeko berain borondatearen kontra. Zein poderosoa dugun gure Jaun Jangoikoa. Errealki guzis poderosoa, dion bekala Kredoak.

        5. Zeruaren ta lurraren kriadorea baitan, erraten da zerengatik berak in baizitue gauza guziak deusetaik. Zeruan ta lurrean entendazen dire zeruko ta lurreko gauza guziak. Eta explikazeko klaroago erejeen kontra añaditu zue Nizeako konzilioak: Gauza bisible ta inbisible guzien. Vissibilium omnium, et invisibilium. Au da, ikus daizken ta estaizken guziak kriatudituela Jangoikoak. Bakarrik zego bere eternidadean Jangoikoa, etze zerurik, ez mundurik, ez iruzki, ilargi ta izarrik, ez oian, arbola, planta, animale, gizon ta aingirurik. Izan zue borondate kriazeas; ta erran ta egin, manatu ta kriatu zire guziak; ipse dixit et facta sunt, ipse mandavit et creata sunt. Eta kenzeko guzia oroat, ez luke baizik nai izatea, zerengatik berain menean dago dena, berak mantenizen ta gobernazen du; ta San Pablok aipazen duen gisara: berain baitan bizi gara, mogizen gara ta gaude, ta faltabalekigu bere asistenzia kontino gau, guzia itzuli leike ila. Beira orai zenbat amorio ta erreberenzia zor diogun Jangoikoari; ta nolako atrebimentua ta agrabioa iten duen ofendizen duenak alako Jauna. Aur titikoak anitz zor badio besotan daukan ta bular ematen dion amari, ta horrorea balizake aurgoi amain kontra kruelki jokazea sierpe bat bekala, al baleike, orai gaudelaik guziok pendiente Jangoikoaren eskuan, berak egin ta berak mantenizen gaituela, aur baliaezkaizkenak bekala bera gabe, zer estiogu zor alako Aitari, Aita ta Ama guzia batean denari? Ta nola itzul gaizke berain kontra niolatere? ikusi dugu artikulo gontan gure Jangoikoa gure Aita, gure Jaun guzis poderosoa, ta gure kriadorea, ta ala konfesazen dugu bakotxak erraten dugulaik: Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso zeruaren ta lurraren kriadorea baitan. Konfesa zagun obras dioguna itzes! benera zagun alako Jangoikoa, onetsi zagun alako Aita, obedi zagun alako Jauna, ta zerbitza zagun alako kriadorea. Arbola bat plantazen duenak bere alorrean du deretxo, jabe den bekala, arren fruituetara; gure Jangoiko Aita, Jaun ta kriadoreak plantatu gaitu lurrean bere heredadean; du deretxo gure gorputz arimen fruituetara; ta agrabio iten diogu, baldin berain desgustora enpleazen baitugu gure potenziak ta sentidoak.

        6. Biz, guri erakusteko, exenplu, ta bidanabar alkaizun guretako herejeen hume bat. Nor ote da? Estuze adibinazen? San Pedro Martir da, zeñek zazpi urtetan ain ongi ikasi zue; ikasi solamente memorias? Ain ongi entendatu zue; entendatu solamente? Ain ongi biotzean sartu zue Kredoaren mamia, ezi galdein ziolaik bere osaba batek ia zer ikasi zuen eskolan: ikasi dut, erran zue, Kredoa. Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso zeruaren ta lurraren, gauza bisible ta inbisible guzien kriadorea baitan. Zaude, zaude, erran zio osabak, estiozu ongi; berze gisas erran beauzu. Ongi diot, erreplikatu zio aur andiak, ta ala da; ta progatu zue errana, ta konfunditurik utzi zue osaba herejea. Au baita aur donosoa! Estakite ain ongi Kredoa ebetako aurrek urte iagotan; zer diot aurrek? Estare asko gizon bizardunek, ta azi direnak kristio errietan. Eman bezote lekzio, otoi, nere kargukoei orrek, San Pedro Martir gure patronoa. Bada, zazpi urtetan ala fedea defendatu zuelaik, zer izain ze gañarako adin guzian? Baña ikusagun erdi ilik dagolaik. Komotik Milanako bidean ematen dio barbaro batek alfanje bateki buruan; erorzen da lurrean sandua; ta zer iten du? Erdi ilik bustizen du eria burutik zerion odolas, ta eskribizen du lurrean. Zer eskribizen du? Zatoste ikastera ignoranteak ta epelak Kredoa. Eskribizen du: Nik sinestazen dut Jangoiko, bitarteo ematen dio bularretik puñalada bat, ta bolazen da arima Jangoikoagana, errezibizera bere lekua, korona ta gloria prestaturik zegokiona. Ah zer exenplua! Etzeike izan obeago gauden asuntorako; ala bagindeki imitazen sikiera al dezakegun gartan. Sikiera itxekirik gure biotzok gure Jangoiko guzis poderoso ta guzien kriadorearen amorioan inzkigun sin sines fede, esperanza ta karidadearen aktak, paraturik belaunok lurrean: Nik sinest. etc.

 

aurrekoa hurrengoa