www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 22.
post Pentecostem.
De doloris, et de serviendo
temporalibus et Deo

 

Consilium inierunt, ut caperent
Jesum in sermone. Math. 22.

 

        Egungo ebanjelioa da au: Fariseoek inzute batzarre arrapatzeko Jesus itzen batean. Ortako bialtzentute beren diszipuloak galdegitera: Maestru Jauna, badakigu ongi-erralea dela, ta Jangoikoaren bidea egietafedean erakusten duela, ta eztuela nioren ta deusen kupidarik, ezpaitu beiratzen personen gorabera, erran bezagu, zer iduri zaio? Zillegi da ematea Enperadoreai tributoa, edo ez? Jesusek ezaundurik aien malizia erran ziote: Zergatik tentatzen nauzie, hipokritak? Erakutsadazie moneda bat. Erakutsi ziote. Orduan Jesusek: Norena da imajina au, ta gañeko letreroa? Aiek: Enperadorearena. Orduan Jesusek: Emozie bada Enperadoreari Enperadorearen dena, ta Jangoikoai Jangoikoaren dena. Onaraño da ebanjelioa. Orai atratzeko bear den fruitua, saluta zagun Maria Santisima. Abe Maria.

        Ebanjelio gontan lenbiziko eldu dena begietara da Jesus onaren on onegia, ta Fariseoen arima gaixtoen gaixtoa. Ezin aurkitu zute faltarik bere Majestadearen bizimodu, akzione, ta exenpluetan, ezin erresponda beraren doktrina sanduari itzik; ta zer iteunte? Ikusagun al badezakegu arrapatu deskuidarte bat mintzatzean, ia atrako diogun itz bat Enperadorearen desgustutan, akusatzeko ta galtzeko. Ah zer intenzioa! O arima txar malignoak! Etzekiote baliatu beren astuzia benenotsua. Emozie, erran zue, berea enperadoreai, ta Jangoikoai berea. Eta alaere gero klamatzen zute infameki: Au aurkitu dugu galdu naies gure jendea debekatzen duela pagatzea Enperadoreai trebutuak. Guzia ze izanes berak gaixto-utsak, ta ez emendatu naies. Zergatik sendatu nai zituen, emagun medikuaren kontra. Zenbat obeago ze ezauntzea beren gaitza, ta medikuaren ona ta on naia? Ta erran, egia dio, arrazio dauka, gure onetan dabila, emenda gaitzen? Ori ez. Betiko exenplu berebaitan utzi zue Jesu Kristok arimen kuidazaleendako, bizitzea ongi ta erakustea ona sueltoki; ta ondorean sufritzea persekuzioak orgatik. (Ezta diszipuloa maestrua baño ia, erran zue (Math. 10) ta mutila ere ez nausia baño ia. Ni persegitu banaute (Joan 15) persegitukozaiste zuek ere. Au iteunte ezaundu-faltas ni ta nere Aita. Mediku espiritualak ez dezake utzi errateko egia, ta askotan eriak itzultzen zaizkio kontra. Ez nai sendatu, ta billatzen dute zer tatxatu medikuan, ta aurkitzen baute, kontent errateko, berak ere iten du au ta ura ta berzea. Delarik egia, naiz gaizki eginik agian predikariak, eztela orgatik diskulpatzen nioren gaizkia, zeren Jangoikoa baita juzgatu bear gaituena, ta admititzen eztuena gaizkirik batere. Ni emenda naiela, ta an konpon daiela bera, erran bear luke adizaleak. Baña eztela emendatuko bera, eman medikuaren kontra, Fariseoen gisara, atra faltak diren txipienak ere, ponderatu ebek, ta bere andiagoak pasa; tatxatu ongi eginak ere direla intenzio gaixtos, ta azkenean arrapatu deskuidarteak itzetan. Bitarteo ajolarik ez emendatzeas, bai persegitzeas emendatu nai duenak.

        Bigarren ikusten dena da Fariseoen biotz faltsu doblatua galdeiterakoan gure Jaunai loxentxatus itxuras aborrezizen dutena biotzes. Bi aurpegitako gizonak, aixtean mostratzen kontrario ezin ia, ta orai adiskide iduri laudatzen. Oroat erran daike bi mi, ta bi biotzetakoak, in corde et corde locuti súnt: biotz doble malizias beteak. Agos bedeikatu, ta biotzes madarikatu. (ps. 64) Abominazio ta abominable dela gizon falsikina, ta biotz makur doblea Jangoikoaren alzineko dio Espiritu Sanduak (Prov. 3 et 11) eta San Bernardok dio (s. ad Cler): Niork eztu ia mereji ira nola etsai finjitzen denak adiskide. Nor da gaixtoago, edo ageri dena gaixto, edo finjitzen dena on? Ezta au, doblatzen duelaik gaixtakeria añaditus gezurra? (apol.) Itzak legun, baña benenoa lagun. Mias lamikatu, baña biotzas ozkatu. Laudatzea dute agos galdunailuketena gogos. Maestru Jauna, erraten diote, dakigu dela egi-errallea, ta erakusten duela Jangoikoaren bidea egieta fedean, eztuela niores ajolarik, ezpaitu beiratzen personen itxurai; da erratea, guzia erakusten du dena den bekala nioren pasioneik ta beldurrik gabe. Ontan guzian ziote egia, ta aipatzentute Jaun dibinoak zituen prendak, ta predikari onak izan beardituenak, baitire xakintasuna, santidadea, egi eta fedea, libertadea ta zeloa pasioneik gabe. Ikusi dugu aien mia itxuras on; ikusagun biotzeko benenoa; zillegi da ematea Enperadoareai trebutua, edo ez? nai zute aiek, ta uste zute errespondatuko zuela ezetz. Orregi joan ta akusatzeko zela errebel Enperadoreain kontra. Au berau da oraiko hereje ta bekatari galduen intenzioa ta injenioa, deskreditatzea ebanjelioaren pregonariak, Jangoikoaren bidea erakusten dutenak sueltoki, berek eztutelaik aitu nai, ta aiek ezin egia utzi errateko, taparastea agoak alegatus gezurres, ta iduriarazi direla gobernuaren ta jendearen kontra. Gezur andia da, ezi Jangoikoaren bidea, ta Kristoren legea publikatzea guzien fabore da, baña deabruak orduan, ta orai, ta beti erresistitzen du bereen medios, estorbatu naies. Fielak, kristio onak izatea zeren kontra da? Zer kalte eman dezake?

        Aizagun ia Jaun dibinoaren doktrina exzelentea. Ikusirik moneda bat, ta artan Enperadorearen imajina ta letreroa, erran zue: Reddite quae sunt Caesaris etc. Emozie nori berea, Enperadoreai berea, berea Jangoikoai: Enperadoreai diruak, ta Jangoikoai euren buruak. Itz gebetan da ageri badaigela ta bear dela kunplitu munduko superioreeki, ta bateo Jangoikoareki. Xakitea berexten noiz ta nola munduko gauzak, noiz ta nola Jangoikoarenak, noiz ta nola lurrekoak, noiz ta nola Zerukoak, noiz ta nola gorputzarenak, noiz ta nola arimarenak, orixe da itekoa, ta iteko luzea. Orai jeneralki adberti betiko, Jangoikoa dela len ta azken; por konsigiente beraren kontra denik eztaikela egin ez Enperadorearen, ez Erregeren, ez mundu guziaren, ez gorputzaren ta biziaren atenzios edo amores, ezi niork ez dezake mana ta ez obliga Jangoikoaren kontra, niori ez dezokegu obedi, ta ez zerbitzatu biziagatik ere Jangoikoaren kontra; ezi ori litzake deabruari gusto ematea, ta etzue erran Jesu Kristok: Emozie deabruari berea. Suponiturik zimendugoi, eman bear zaio lurreko superioreai berea obeditus ta errespetatus Jangoikoaren eskupean; gorputzari berea trabajatus, ta kuidatus aski dena biziaren sustentatzeko dezenteki, ezi eman digunak arima ta gorputza, eztaikelaik au mantenitu jan ta edan, jaintsi, ta gañarako bear direnak gabe, manatu digu prokuratzea bizimodua. Ala Adani desterratu zuelaik Paraisotik erran zio: Zeure kopetako izerdias atrakouzu zeure ogia. Arima da len, baña gorputza ere bear. Arimaren astokoa bekala da gorputza, kuidatu bear da ontas ere. Agitz erreprehensio mereji dute jende alfer floxoek maltrabajek, ta oroat edo ia jan nai, eta San Pablok paratzen diote penitenzian: Eztuenak trabajatu nai, ezdezala jan (2. Tess. 3.). Bentzait arrazioreki darraiote nezesidadea ta dieta, ia ke ta bizi aisa nauten nekatu gabe; ezperen langinen kostus antzatzen dire ala nola erlategian erlafaunak erleen kostus. Gizona jaio da trabajurako, dio Job sanduak (5) ta bear du nork bere gisa. Ori ere da ematea nori berea; baitare dilijent izatea pagatzeko zorrak, ezi pagatzentuenak zorrak artzeko iten du, ta pagazale onak aurkituko du emanzale bear-orduan. Ezta pobretzen nior izanes pagazale on, bai trabajari gaixto ta zor-pagazale gaixtoago izanes, ta bitarteo soñai ta tripai oroat edo ia emanes. Ezta au ematea nori berea, baizik berzerena. Azkenean nork bere obligazioak kunplitzea superioreeki, menekoeki, proximo guzieki da nori berea ematea.

        Baña guzien gañetik da ematea Jangoikoai berea, Quae sunt Dei, Deo. Itz gau entenda daike amarren eta primizies, baitire lurreko ondasun ematentigunetaik beretako berexituenak Jangoikoak mantenitzeko ala bere ministroak, bere kultoa, sakrifizioa, sakramentuak, doktrina ta gañarako bear direnak arimen salbaziorako. Ala Jangoikoai berea ematen dio itentuenak ongi amarren eta primiziak. Ukatzen dio, ta kentzen dio Jangoikoai berea eztionak ongi pagatzen trebutu gau; eta eztaki nola uste duen irabazi kendus Jangoikoai, ezi mendeka daike bere Majestadea anitz maneras, ia manatus lurrai ez emateko aleak, ia Zeruai, iruzkiai, lañuei kausatzeko plagak, ia bialis personei malhurrak ta eritasunak. Amarretaik bat ez emanes Jangoikoai, agian etzaiote berei gelditzen izan bearzutenetik amarretaik bat. Orgatik zio Jangoikoak Ajeo Profetaren agos (c.1): eraiki duzie anitz ta bildu guti, jan ta ez ase, edan ta ez indartu, estali ta ez berotu, ta ala irabazia kontu bota duela zaku zulatuan. Ia naies gutiago itzuli da; etxean sartu, ta andik aizeratu. Kontu berriz ongi egitentustenei ofrezitzentu bedeizioak an, ta Malatxias Profetaren (c.3).

        Baña diolarik, emozie Jangoiakoai berea entendatu bear da, emozie zeuren burua, ezi San Agustinek diones, Jangoikoaren dirua ta moneda da gizona. Ikusagun moneda gau nolakoa den emateko Jangoikoai berea bekala, ta admititzeko Jangoikoak. Moneda ona izatekos ta ez falsua, bear dire zenbait gauza, oroat personan. Bat da eramatea Erregeren imajina edo insignia, ezperen eztaike pasa. Personan bear da Jesu Kristoren imajina, au paratzen zaio bataioan errezibitzen delaik Kristoren fedea, iten delaik Kristo nai baitu erran Kristoren gizona. Bearrere du letreroa monedak; letrero gau ariman da karakter edo marka espiritualea inprimitzen dena bataiatzean; oneki distingitzen da kristioa gañarako guzietaik, naiz infernura joanik an ere. Cuius est imago hac etc. Norena da imajina ta letrero gau? Kristorena. Emozie bada berea falta gabe. Monedan bearrere da metale ona, dela urre edo zillar. Jangoikoaren monedan, baita gizona ezta aski imajina ta marka, au da kristio izatea, fede izatea, bear du izan urre. Zer nai dut erran? Amorea edo karidadea da urre: bear du izan amore edo karidade ala Jangoikoaren nola proximoaren. Ezperen naiz kristio, kristio gaixtoa da, moneda falsua, ezta pasatzen Jangoikoaren erreinuan. Monedak alaber izan bear du bere bulto edo forma aski dena, ogei otxinekoak ia, amarrekoak ez ainberze, ta ala gañarakoek, baña ezpadu bakotxak bere gisa aski den dirua, ezta lejitimo. Jangoikoaren moneda kristioan zein da forma ta neurri txusto preziso dena baliatzekos? Ori da amar mandamentuen, edo Jangoikoaren lege guziaren obserbanzia. Batean sollik faltatzen bada, ia eztaike pasa. Orgatik eraman zelaik markatzera moneda gau bataioan, galdegin zekio: Zer eskatzen diozu Elizai? Fedea, erran zue. Eta fedeak zer emanen dizu? Bizitza sekulakoa. Nai bauzu, erran zio sazerdoteak, nai bauzu sartu bizitza sekulakoan, goarda mandamentuak. Moneda urreskoan bentzait bearrere da pizu txustoa; ezperen falta duen grano adiña galduko da preziotik. Ta ainberze falta dakioke, ezi eztaien pasa. Moneda kristioan zein da pizua? Humildadea edo intenzio ona; oneki balio dute gure birtuteek ta obra onek prezioa diren ariora. Baña iten badire banidades edo intenzio makurres, arintzen dire Jangoikoaren alzineko, eztute balio ainberze; ta ain banidade puros edo intenzio makurres iten badire, ezi solamente munduagatik iten dire, ta ez Jangoikoagatik, eztu estimatzen monedagoi Jangoikoak, eztu deus balio. Monedaren azkeneko zirkunstanzia oso izatea inguruan. Moneda kristioan ori da perseberanzia. Nork dirauen konstante perseberatzen duela onean azkeneraño; au izanen da salbo, dio Jesu Kristok. Ori da bizitza kristioaren korona. (San Vicente Ferrer)

        Emozie Jangoikoai berea, quae sunt Dei, Deo. Emozie bere moneda kristioa, duena bere imajina ta letreroa, au da bataioko fedea ta marka. Duena metale ona urrea da, au da karidadea; duena forma sufizientea, au da legearen obserbatzea; duena bere forma, au da humildade ta intenzio ona. Dena en fin oso inguruan, au da perseberanzia. Guzia bear da, ezi ezta Jangoikoa pagatzen itz solles, ezta kontent fede utsas. Nai du ama dezagun biotzes ta obra ones. Nai du ere iten dugun ona in dezagun beraren atenzios, ta humil izan gaitzen ezaundus ta konfesatus berarena dela, ta berari zor diogula dugun on guzia. Azkenean ala nola bere Majestadea beti ta kontino baita ona gureki, gu ere eman gaitzen berari, ta manteni gaitzen beraren zerbitzuan akabatu artaño. Lapurrak ta txurtxarrak dire partitzeuntenak beren bizitza oial pieza bat bekala, zati gau munduaren, berze gau geurendako, ta azkena Jangoikoaren; ezi ori iteunte diotenek, orai dibertitu ta gozatu mundua, orai bildu ondasun, orai ala ta orla, ta gero emanen gara Jangoikoai. (Floreak eta fruituak berzeei, ondarrak ta kozkorrak Jangoikoai!) Alakoak izanen dire salbo? Eztute mostrarik. Gero dionak dio ia. Kras kras da otsorraiaren boza, dio San Agustinek. Gelditzen da arkatik kanpoan otsorraia bekala, zeren eztuen itzuli nai usoa bekala. Asirik ere ongi, ezta aski, ezpada akabatzen ongi; zer izanen da gutas? Eskarmentu lotsagarria da Judas urkaturik bere burua, atrarik erzeak lurreraño, ta Deabruak eraman arima, izan zelarik amabi Apostoluetaik bat eskojitua, bizitu zena Jesu Kristoren konpañian, konbersazioan ta maian, izan zuena bere Majestadeak emanikako potestadea, ta egin zituena milagroak ere. Oh! gure Jaunak gauzkiela bere eskutik bereak bekala kontino, ta eman etzagula grazia bizitzeko ta ilzeko bere grazian, graziak emandezkiogun bere glorian.

 

aurrekoa hurrengoa