www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 18.
post Pentecostem.
De paralysi spirituali

 

Et ecce offerebant ei paralyticum
jacentem in lecto. Math. 9.

 

        Egungo ebanjelioan kontatzen du San Mateok, igan zela Jesus itsasonzi edo barko batean, ta itsasoa pasaturik joan ze bere ziudadera; ta ara non presentatzen dioten perlesitu bat etzinik bere goatzean. (Eta San Markosek añaditzen du sartu zutela urraturik tellatua andik, ezin sartus ataritik jendetzearen utses.) Eta Jaun Dibinoak ikusirik aien fedea, erran zio perlesiatuai: Konfia, ene humea, barkatzen zaizkizu bekatuak. An zeuden eskriba zenbait asi zire erraten beren baitan: Onek blasfemia dio. Eta Jesusek ikusirik aien gogoak erran ziote: Zergatik zauste pensatzen gaizki zeuren biotzetan? Zein da aisago, edo erratea, barkatzen zaizkizu bekatuak, edo erratea, jaiki zaite ta zoaz? Bada xakin dezazien duela Birjinaren semeak potestade barkatzeko munduan bekatuak, erraten dio perlesiatuai, jaikizaite, arzazu zeure goatzeoi, ta zoaz zeure etxera. Eta jaiki ze, ta joan ze erran bekala. Jendeek ikusteareki alako gauza lotsarriturik laudatzen zute Jangoikoa, eman diotena alako potestadea gizonei. Onaraño da ebanjelioa. Entendatzeko geuren probetxutan, billa zagun grazia, salutatus Maria Santisima. Abe Maria.

        Lenbiziko erreparatu bear dena da eri garren, ta bere aide ta adiskideen ansia ellegatzeko Jesusengana, etzela aski bere goatzean eramatea, ezin sartus ataritik, idiki baizute tellatua sarzeko andik Kristoren alzinera. Ontan erakusten zaigu arimaren eritasunetan bear ginduken dilijenzia billatzeko Jesu Kristoren sakramentuen erremedioa, len lenik konfesioarena, baita barkatzeko bekatuak, eritasun espiritualak, naiz zerbait kosta. Nora damazie eri gaixogoi gisa gortan? erranziokete aiei. Bere kuartoan obeluke egon geldi geldia. Zer ai zarate or ala urratzen tellatu ori? Oh! erresponda lezakete, gaitza duenak ona nai; ta emen dago mediku ta erremedio guzia. Oh zenbat egiten den, diot nik emen, sendatzeko gorputz eria, ta zein guti ajola arima erias! Guzia dago fede ta ezaumentu guti izatean. Bekatu edozeñeki eritzen da arima, mortalareki iresten da benenoa ta ilzen da arima, paratus Jangoikoaren desgrazian, ta kondenazioko estadoan de manera ezi atratzen bada estado gortan, sekulako galdua da, ta alaere ain prisa guti, ain ajola guti, ainberze erreparo joateko erremedioaren billa! Ainberze nekaitz ustutzeko arimaren benenoa konfesioan!

        Dilijenzia gau bear da beti ere, baña bearrago eri-denboran. Oroitzea len lenik arimas eta Jangoikoas. Artzea kontrizioaren pena, desahogatzea konzienzia. Orreki paraturik Jangoikoaren grazian, aisago da kuratzea gorputza ere, Jangoikoa bera eginen da kurazale. Baña bearrenas atzendurik konfianza guzia paratzen bada lurreko mediku ta medizinaetan, arrazioreki utzi dezake Jangoikoak; or konpon; eta nork edo zerk dezake kura nior, Jangoikoa barin badago kontra? in beauzuna da, nai bauzu sendatu, errezibitzea garai onean Elizako ordenamentu deitzen direnak, konfesioaren purga, komunionearen balsamo dibinoa, ofrezitzea ongi enpleatzea bizia, luzatu nai badizu, apartatzea alako ta alako galbideetaik, eta ala eskatzea gure Jaunai osasuna, konbeni bada; ta oneki bateo lurreko erremedioak, ezi ebek ere kriatutu, ta disponitutu Jangoikoak. Emen daike ere adberti eztela konbeni fazilki tenturik ta konsultarik gabe arzea bellak edo botoak; ori alde bat. Berze alde eztela medio obena errekabatzeko Jangoikoaganik osasuna, ofrezitzea joatea alako sandu edo sandara, an enzutea edo erranarastea mezaren bat. Eztiot nik ori dela gaixto, baizik eztela obena, eztela anitz balio duena, espezialki festa-egun, dibersio ta alako eskaidaetan. Beldur naiz bella-iduriak arzen direla atxekia kunplitzeko gogoaren arinkeriak. Eta prezio gortan ain merke nauzu eman dezazun osasuna Jangoikoak? Orgatik dio ongi Kenpis Benerableak: Guti obetzen dire eritasunetik, ta anitz peregrinatzen dutenak gutitan santifikatzen direla. Bellarik obenak dire biotzesko proposito sinak emendatzeko bizimodua, apartatzeko banidade gontaik ta artaik. Ala ikusirik Jangoikoak nai duzula bizia ongi enpleatzeko, emain dizu osasuna. Ezperen, zer obligazios edo zer motibos? Edo zer arrazios? Pensa ongi doktrina gau.

        Orai bekatuak askotan direla kausa eritzeko gorputza ere, eta ez sendatzeko eritasunetaik, Jangoikoak asko paratzentuela eri bekatuen kasos, eta eztituela nai bizkortu, libratzeko bekatuetaik, adiarasten da eskrituran ta egungo ebanjelioan. Zertako eraman zute eri gura? Zertako urratu tellatua? Zertako presentatu Jesusen alzinean? Klaro da ezi librazezangatik perlesiatik. Bai, ta zer iten du lenik? ta zer erraten du? Konfia, ene humea, barkatzen zaizkizu bekatuak. Jauna, osasuna nai ginduke guk, ta berorrek dio bekatuen barkazioas. Bai, zeren lenik da kentzea kausa kenzeko efektoa. Kendurik bekatuak kenduko dizut eritasuna. Ez kenzekos bekatuak, obe duzu eri egon. Oh! zenbat aldis eritasuna da obe ez solamente bizitzeko libre bekatuetaik, ez solamente salbatzeko, baitaere egiteko on eta sandu. Eri nagolaik, obeki nago, zio Santa Teresak. Eta berze sandu batek eritasunak ta oñazeak deizen zitue Jangoikoaren miserikordiak. Eta guziek kontatzen zute eri-denbora feriaik obena bekala irabazteko anitz grazia ta gloria. Bai, ezi ezta Jangoikoa lurreko nausi miserableen gisa, bear baituste beren zerbitzukoak sano ta sendo; Jangoikoa deusen bear ezten bekala, oroat dezake zerbitza eriak nola sanoak; ta obeki eriak, ezi Jangoikoa zerbitzatzea da egitea Jangoikoaren borondatea, ta au in dezake eriak sufritus, kostoso bai baña baliosoago. Eznago deustako, dio eriak, nainuke osasuna zerbitzazeko Jangoikoa, errezatzeko, konfesa-komekatzeko, predikatzeko etc. Guziok dire atxekiak ta amore propioaren engañuak. Nai egin bere borondatea, ez Jangoikoarena. Jangoikoaren borondatea da orai zauden eri goatzean pazienziareki. Kunpli zozu gustogoi, ta zerbitzatu duzu. Kuartoa orduan da eliza, goatzea aldare, ofrezitu amorosoki bere trabajua, ta ezta alako errezu ta deboziorik. Berze alde osasun-denboran bada asko tentazio ta okasio ofendizeko Jangoikoa. Eri dagonak gana guti du asko munduko banidadeetarako; solamente du peligro pazienzian. Pazienzia barin badu, bekatu guti, ta anitz merejimentu in dezake Zerurako. Purgatorio gontan gorputzaren kostus errefinatzen dire arimak; bekatariak onzen ta onak obetzen dire. Orgatik eri luze-egones zue esperanza ona sanda gloriosak. Ala ere ezta debekatzen kendu naia eritasunak, nola ken daitzen bekatuak.

        Guzietako da gure Jesus ona; presenta bekio humil bekataria goatzean bada ere, barkatukotio bekatuak dudarik gabe, ta emain dio osasuna ere, konbeni bada. Eskandalizatu zire hipokrita gaiek; baña seguratzeko gu bekatuen barkazios, erran ziote aiei: Zein idurizaizie aisago? Barkatzea bekatuak edo sendazea perlesia? xakin dezazien bada dezaketela ura, inen dut au. Istante jaikiarazirik goatzetik sano ta sendo ermanarazi zio bere goatzea soñean. Zer diferenzia aixtean ezin mogitus etzinik goatzean, ta orai azkar oñes goatzeareki soñean. Alako prodijioak itentu ariman ere Jesus onak. Bai, baña zein ote da arimaren perlesia? Pereza, dio San Buenabenturak (diet. salm. t. 1. c. 7) au da onerako desgana, gogaitza, enfadoa, epeltasun, floxeza, ajola gabea etc. Ezi guziok eldu dire batera. Nola perlesiak kentzen baitu indarra ta mogimentua, ala perezak edo gana gaixtoak eztu usten egitera deus onik, ta egiten duena ere ez ongi. Goatzea zeintan dagon etzanik epel debozio gabea da kostunbre gaixtoa konzienzia falsuareki. Gaitz gaixtoa da, ta nekes daikena kura, ezpada Jesus onaren grazias. Asten da floxatus onean; segitzen da egines axal axala nolanai espirituik gabe kostunbres, zeremonias edo itxurapenes; aumentatzen da utzis utzis guti guti egun au, biar ura, eztela inport; doaie gaizkitus geroago ta ia, admititus gutibana gaizkiak, au zer da inport? Eskrupuloak dire, ta sinple zak, ta ala. Doakio kendus onerako gustoa, sartus gaitzerako inklinazioa, betes arima bekatus, bera ajolakabetus, ta ala kostunbre egines, sereno bizitus Jangoikoaren desgrazian uste eztuela. Orra konzienzia falsua, goatze eriozkoa. Jangoikoak goarda. Perlesia mortala, Jesu Kristok senda bez.

        konparatzen da perezoso nagi floxoa burriña zokoan dagonareki erdoitzen baita, lur soroareki betetzen baita kardus ta belar gaixtos, ur geldiareki korronpitzen baita, tresena utziareki jaten baitu sitsak, estudiante floxoareki ezpaitu ikasten, baizik gaiztakeria. Guziok dire San Buenabenturaren konparazioak. Pereza edo perlesia espirituale gonen kalteak, lenik pobreza, gero bileza, dio Espiritu Sanduak, arrikatu dute perezosoa loiesko arris, ta idi-boñigas (Eccli. 22.) errateko eroriko dela inmundiziasko bekatuetan, zeintara inklinatzen baitu perezak; gero barneko perdizioa, ezi deseo gaixtoetan zebatzen da alferra; gero berze bizioen azitzea ariman, ezi orgatik da Espiritu Sanduaren errana, pasatu nitza perezosoaren alorretik, eta guzia zego beterik asuñes; gero desonre emengoa ta angoa ezi mereji du desprezia dezaten deustako bekala debalde jaioa debalde bizi dena. Mereji duen erreprehensioa pintatzen du sandu berak konparazio gebeki. 1. Bidea luze ta denbora guti delaik, egotea nagi da erreprehendizeko, ala guk dugu biaje luzea Zeruraño, ta plazoa labur, baita bizi oraikoa. 2. Da ere erreprehenditzeko deskuidoa, daudelaik esperatzen bat maestruak edo Jaun andiak, ala gure esperan daude aingiruak ta sanduak. 3. Alaber delarik konbidatua dignidade andira, gu ala gara konbidatuak dignidade andienera. 4. Alaber enbarazu anitz delaik bidean, ta peligro ez ellegatzeko mugara, gaixto da pereza; ala guk dugu anitz tentazio ta peligro. 5. Alaber ba erori delaik leku gaixto peligroskoan deskuidatzea jaikitzeko da gaixto, estado gortan dago dagona bekatuan. 6. Alaber da erreprehenditzeko floxeza plantatzean, eraikitzean, ta gañarako lanak egitean bere denboran. Denbora gurea egiteko azaro espirituala da orai, gero da bilzeko eraizioa azaroain ariora, ta etxakin noiz ertxiko den plazoa. Beras ezta egoteko deskuidaturik nagi ta perezoso, ezpadu nai agi dakion petardo sekulako.

        Perlesia zartua espezialki neke da kuratzea; ala perlesia espirituala, baña bizi den bitarteo, badu erremedio, nai badu; ura da gorputzaren gaitza, erremediatzea eztago solamente nai izatean; berze gau da borondatearen gaitza, erremediatzea dago nai izatean gogotik. Nai izateko ta animatzeko noizean noiz su eman bere buruai pensatus, zer ai gara? Zertara etorri gara? Zertan gaude? Deus guti onik egin dugu oraño: bizia da labur; badoaie pasatus; eldu da eriozea, berla kontu ertxia, gero eternidade betikoa; nola iten dugun, ala aurkituko dugu. Berze batzutan, ea bide onas joan dire sanduak eta sandak, doakiote segitus gizajendearen flore florea, farraskak dire munduari apegatzen direnak, infernuan baratzen direnak; obe dut segitu Maria Santisimaren ta on guzien bandera. Berze batzuetan, gauza goapoa da bizitzea libre bekatuetaik oraiko ta geroko; auxe da habilidadea, au ditxa ta felizidade guzia, ta nere eskuan dago. Ertxi gaitzen guti bat orai, ta betiko ongi. Berze batzuetan, lurreko arttoa izanik ere nai genuke izan Jangoikoaren adiskide onetsia nor banaiz. Bada zer ai naiz? obe dut Jangoikoa ezi guziak. Nai badut gusto, nai badut ondasun, nai badut honra, nai badut alegria, nai badut amore ta fabore, ta seguridade, ta satisfakzio, nauten guzia ta ia ere da Jangoikoa. Eta maitatuko nau maitatzen badut. Zer in bear dut bada? Berze batzutan suspiro biotzeskoak gora, O edertasun ain antiguaskoa, ta ain berria, zein berant ezaunzen duten! O ontasun infinitoa, zein berant onesten duten! O amore, o ene Jaun onaren amore geiegia enegana, zein gaizki korresponditzen dioten! O bizitu banitza sanduetaik bat bekala beti! Nola nindegoken, ta nola nagon! Ala utziko dut pasatzera bizia? Jauna, in bez eneki bere milagroetaik bat. O ene Jaun obena, nor litzaken berorrena! Guzien gañetik beiratzea Jesus gurutzean da su itxekitzeko ariman mogiarasteko onera, o Jesus, berori manera gortan salbatzeagatik ni, eta ni ain epel eta nagi! Ezpadut ajolaik berori nor denas, nola eztut kasorik amore didanas? Zer letra dire ikustentudanak gorputz sandu gortan? Amoresko letrak dire, klaro eder diote amatzen nautela niork ez bekala. Nola nik eztiot errespondatuko amorean? O amore geiegia Jesusena, gloriako errege utzi ze ilzera gurutzean, ez usteagatik galtzera ni infernuan! O ene desamore indignoa, ezpaitut deus egin ta pasatu nai beragatik! Ala itxekis sua orazioan, daike sendatu arimaren perlesia de manera ezi len zegona etzanik floxezaren goatzean, gero dabilan bizkor animoso dilijent Jangoikoaren bidean.

        bear dugu bada perlatiko espiritualeek akuditu Jesusengana senda gaitzan. Solamente beiratzea ere imajinan da protxal. Errebelatu zio Santa Jertrudisi bein ala, beti ta noiz beiratzen duen batek ene imajina gurutzean debozioreki, nik miserikordiosoki beiratzen diot berai amoresko afektos (Blos in mon.). Zer izanen da konsideratus ongi? monje bat nobizio zelaik zoeie iges konbentutik trabajuen beldurres. Agertu zekio bidean gure Jauna, ta galdeginik iges egiteko motiboas, erakutsi zitio bere llagak: beira zazu zenbat pasatu nuen nik zuregatik. Gogor ta beltz iduri zaizun ogia busti zazu ene odolean, ta ikusikouzu zein goxo den. Oneki gelditu ze ura kontent, eta len etzezakena soporta, andik alzina zerama gogotik eta aisa. (Disc) San Pedro Apostolua inzute preso Jerusalenen, baña kristiandadearen orazioen atenzios Jangoikoak libratu zue aingiru baten medios. Gero berriz inzute preso Erroman, baña orduan etzue nai gure Jaunak libratu, baizik pasa zezan martirio beraren amores. Kristioek injeniatu zute atrarastea karzeletik ixilkias. Bazoeie sandua libre bere bideas kanpora. Agertu zekio gure Jauna bere gurutzeareki soñean. Arriturik San Pedrok galdegin zio: Jauna, nora doaie gisa ortan? errespondatu zio Jaun dibinoak: Noaie Erromara berriz guruzifikatua izatera zuregatik. Entendatu zue apostoluak, ta itzuli bai itzuli instante bere karzelera ta eman zue bizia animoso gurutzean gure Jaunaren amores. San Pedro M. zego desterraturik kulparik gabe, ta denborain buruan asi ze tristatzen ta joan ze Kristo guruzifikatuaren oñetara; an suspiros ta negarres erran zio: Jauna, nola ezta itzulzen ene fabore? Dakielarik berorrek inikako mertxede baten okasios naukatela desterraturik ta deshonraturik gisaontan ainberze denboras eta nere kulparik gabe? errespondatu zio guruzetik: Eta nik, Pedro, zer kulpa nue paratzeko gurutze gontan? Ikasazu padezitzen kulparik gabe. Gelditu ze sandua guzis konsolaturik ta animaturik pasazeko ia ta ia, bear baze. Baña gure Jaunak entendarazi zue sanduaren inozenzia. Ez gindezake akaba, nai baginduzke kontatu erremediatu diren guziak Jesus guruzifikatuaren birtutes. Au da botika unibersala sendatzeko eritasun ta eri-jenero guziak. Emen logratzen da osasun ta indar espiritualak. Emen ematen da anitz konsolu, arimo ta grazia, prenda logratzeko gloria sekulakoa. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa