www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 9
post Pentecostem.
De lachrimis et causis 6

 

Videns civitatem flevit super illam etc. Luc. 19.

 

        Egungo ebanjelioa kontatzen du San Lukasek ala. Urbil Jerusalena zoaielaik Jesus, beiratus ziudade gura egin zue negar onen kasos, ziola: ezaun bazindez zuk ere egun gontan zure onerako dena; baña orai altxaturik dago zure begiendako, zeren ezi ellegatuko dire egunak, noiz inguratuko zaituten zure etsaiek, ta ertxituko alde guzietaik, ta urratuko zaitute lurreraño, ta eztute utziko arririk elkarren gañean, zeren eztuzun ezaundu bisita elduzaizunaren eskaida ona. Gero, ellegatu zelaik tenplora, asi ze botatzen an zeudenak saltzen ta erosten, ziola: Eskribiturik dago, nere etxea dela orazioaren etxea; baña zuek egin duzie ladronen kubila. Eta zego egunoro erakusten tenploan. Orra ebanjelioa. Eta da adbertitzeko au agitu zela noiz ta errezibitu zuten akonpañamentu, ta biba, ta aklamazio, ta laudario andieki Jerusalenen Israelgo errege-gisa. Misterio andia da, beras, negar egite gartan Jaun dibinoak. Goazen entendatus nola dezakegun. Ortako saluta zagun Maria Santisima. Abe Maria.

        Ezta leitzen Jesu Kristok irririk egin zuela beñere bere bizian, diones San Basiliok (Ap. Ludov. â Ponte Medit. 11 p.3). Eta dakigu negar egin zuela anitz aldis aurzutuan, Lazaroin erresuzitatzean, sor ta mutu garren sendatzean, gurutzean ilzerakoan, ta San Pablok dion bekala, bere bizi mortalearen egunetan orazio egiten zue anitz aldis negarres (Haebr. 5); ta azkenean Jetsemaniko baratzean orazio egitean izerditu ze odoles, baize ala nola odolesko negar egitea gorputz guzia barna. Egun, ordea, bere aklamazio egunean, negar egitea admiragarri da espezialki. Klaro eder ageri da etzekiola apegatzen biotza munduaren laudario gaiei, ta etzela banoki alegratzen festa garreki, nasten zuelarik begietako negarres! ematen digu exenplu egoteko akordureki xoratu gabe alegranzias edo banidades okasioetan. Zer ze beiratzea Jesus Jaun dibino amable gura negarra zeriola bere begietaik bere triunfo-egunean! Berzeak aklamatzen, bera suspiratzen! Motibo andiak bidetu ortako; ta goazen orai beiratus.

        Lenbiziko motiboa, ikustea Jerusalemgoen itsutasuna beren kaltetan, baizio sentimentuareki; o ezaun bazindez zuk ere, Jerusalem, zure onerako duzuna ta ezaunzen eztuzuna! Eztuzu ezaunzen eskaida on gau, noiz eldu zaizun bisitatzera zu zeure Jangoikoa! Itsutasun gau etze argi-faltas Jangoikoaren aldetik, ez, baizik beren bista-faltas, ez naies idiki ta argitu begiak. Itsutasun borondateskoa, iluntasun kulpablea, bat ignoranziarena, berze bat pasionearena, berze bat bekatuena. Irur goibel ilun gebeki itsuturik etzute ikusten ondasun eldu zekiotena. Orgatik erran zue Jesu Kristok (Joan 3): Hoc est autem judicium, quia etc.; ontan dago juizioa edo kondenazioa; etorririk argia mundura, gizonek naiago baitute iluntasunak ezi ez argia, zeren gaixtoak diren beren obrak, ezi gaizki iten duen guziak aborrezitzen du argia, ta eztator argira, eztaitzen agertu bere gaizki eginak. San Joanen ebanjelioan ere dio lenbiziko kapituluan: Berebaitan zego bizitza, ta bizitza ze gizonen argia, ta argiak argitzen du iluntasunean, ta iluntasunak eztu artu bera. Ze argi egiaskoa argitzen diona mundu gontara datorren guziai. Munduan zego, ta mundua berak egina da, ta munduak etzue ezaundu bera. Bere propioetara etorri ze, ta bereek etzute errezibitu. Baña errezibitu zuten guziei eman ziote potestade izateko Jangoikoaren seme. Beira ia zer kulpa duen gure Jaunak aien itsutasunas. Berak nai argitu, ta aiek eznai errezibitu; orra zergatik iten duen negar Jesus onak; o ezaun bazindez zuk ere, dio. Adiarazin ai du, in zindezake negar zuk ere, dio San Gregoriok (Homilia huius dominicae).

        Jerusalen gartan daike entenda kristiogendea, baitare kristio bakotxa; nola eztakiela, etorri zaio Jangoikoa ikustera. Bere etxean, au da, elizan opatu du fortunarik andiena, bere salbazalea, Jesus. O ezaun bazindez zuk ere, dio. Baña oh! Zenbatek eztuten ezaunzen itsutasunain utses! Ezta itsutasuna galtzea bere burua, daikelaik salba? Ezta itsutasuna berexi ondoan beretako Jangoikoak, markatu ondoan bere ardi, guzietas suplitu ondoan gloriarako, berak bere burua kondenatzea infernura? Ezta itsutasuna, Kristoren, Ama Birjinaren ta sanduen, banderan asentaturik plaza, aingiruen konpañiarako listaturik desertatzea bera deabruen ta kondenatuen bandara? Ezta itsutasuna ustea Jangoikoaren amorea trukadan, zergatik? Munduaren, aragiaren ta emengo miserien amoreagatik? Ain guti balio du bere Majestadeak? Ain guti inporta zaio kristioai beraren grazia orai, ta gloria gero? Orra, bada, zergatik iten duten negar Jesu Kristok, eta on guziak bekatarien amores, zelos ta on naies. Eta naitustelaik apartarazi perdizioaren bideetaik, ez kaso egitea ebek, despreziatzea, aborrezitzea erakustunak, beren kontra balire bekala, ezta au itsutasuna? Ala nola dagonak lostorditurik, paratzen dionai begietan argia erraten baitio: Ken, ken, aparta; eztu nai argirik.

        O ezaun bazindez zuk ere, dio Jesu Kristok, in zindezake negar kontrizios. Pensa nola zinazken ta nola zaren. Zinazke sanduetaik bat, ta zara desditxatuetaik bat. Zinazke Jangoikoaren, Ama Birjinaren ta zeru guziaren maite, ta zara zeure kulpas miserable, desgraziatua. Zinazke bizi erori gabe mortalean berere, gozo, sosegu ta seguranza onareki zeure konzienzian, nioren alkerik eta beldurrik gabe zeruaren ta munduaren alzinean; eta zikindu ta itsustu zara zeure kulpas, eta naiz lagunek algo emanik engañatus, bear zara alketu zerukoen presenzian, ta pasatu bearkotuzu bekatuen ondoreko erresuminak, konzienziaren zistakoak, inkieturak ta zozobrak, beñere ia guzis etzara seguratuko paratu zarela grazian. Seguratu, ez por zierto, esperanza bai Jangoikoaren piedadean; baña ori ere in ondoan ongi negar. Bekatuendako dire negarrak, ebeki garbitzen da arima, ta argitzen da arimaren bista de manera ezi zenbatenas ia negar iteunzun, ia ezaundukouzu ta zenbatenas ia ezaunzen duzun, ia negar ineunzu; ala nola suan zenbatenas ia erretzen duen, ia argitzen du; zenbatenas ia argi, ia erre. Itsuturik beldurrak San Pedro, pasio-gauean ukatu zue mias bere Jaunas; beiratu zio bere Majestadeak, beiratze garreki argitu zio bista arimarena; ezaun duzue bere utsa, ta bizi guzian negar egin zue. Itsuturik zebila Santa Maria Magdalena; beiratu zio piadosoki Artzai dibinoak; ezaun duzue bere perdizioa ardi galduak, urtiki zekio oñetan, erregatu zizkio negarres. Dabid erregea itsutu ze beiratus gaizki; beiratu zio ongi Jangoikoak; ezaun duzue bere gaizki egina, garbitu zue negarres, fuerunt mihi lacrimae meae panes die ac nocte; ene sustentua gau ta egun negarrak, zio. Alako negarrek itzalzen dute infernuko sua ere arimain alde. Pena amoroso gau da señale ederra Jangoikoaren graziaren. Zori onekoak, dio, negar iteuntenak, ezi ebek izanen dire konsolatuak (Math. 5); ez solamente an, baita emen ere, ezi negar goiek dire konsolagarri, gustoso ta alegreago, ezi ez munduko alegranzia guziak. Ai zuetas, dio kontra berriz (Luc. 6), orai irri egitenduzienes, entenda, munduaren gisara, ezi nigar egineunzie. De manera ezi, ene fielak, bekatu inaskeros, darraio negarra; ezin exkusa, edo emen biotzes penatus, edo infernuan betikos debalde lamentatus.

        Orra ia segiturik berze motiboa, zergatik Jesusek iten zuen negar Jerusalengoes, baita kastigo ta pena izan bearzustenen konpasiones; zeren ezi etsaiek, zio, inguratu, ertxitu ta urratuko zaitute arras, zeren eztuzun ezaundu eskaida on gau. Guzia agitu ze erran bekala, ezi Tito ta Bespasiano Erromako enperadoreen ordes gerra eginik ziudade tristegarri, alako gosea, kalamidadeak, miseriak, eriokintzak agitu zire an, ezi lotsarritzen baitu leitzeak ere. Jesu Kristo deklaratu zuelaik inozente Ponzio Pilato juezak, aiek porfiaturik: il bez, il bez, guruzifika bez; juezak erranik: Libre naiz ni justo gonen odoletik; aiek oius erran zute: Onen odola gure gain ta gure humeen gain. Erori zekiote gañean, ta darraiote oraño ere; ezi judio miserableak andik onat dabiltza barraiaturik mundu ori barna an emenka, bere lekutik kanpoan erregeik gabe, tenplorik gabe, honrarik ta onik gabe Jangoiko andiaren kastigos.

        Ariora kastigatzentu bekatuak kristiogendean ere, ta kristio bakotxean. Gure denboran progatu dugu Jangoikoaren permisios elizak urraturik herejeen eskus, elizako gauzak trataturik malamente, desterraturik sazerdoteak, asko familia galdurik, preso eramanik Aita Sandua (Ad Galliam hoc anno 1799 Pius VI), segitus gerrak gerrein gain, ainberze milla ta milla eriotze, mainur, lastima; ta norktaki zer izain den oraño ere? Ala Satanasek dirudi baiastatzen duela garia bekala kristio gendea, gure Jaunaren permisios garbitzeko granoa. Zierto dena da bekatuak eztaizkela pasa kastigorik gabe, dela emen, dela an. Kulpari darraio pena, nola gorputzari itzala, Jangoikoaren errana da, (Genes. 4): Ongi iten bauzu, aurkitukouzu; baña gaizki iten bauzu, berla zure atarietan da bekatua. In bada, pagatu bear da; kulpen ariora penak ere, edo zeure eskus, edo berzeren eskus! edo mundu gontan, edo berze munduan. Baña izatekos, obeda emen, ezi emengoak pasagarri dire, pasatzen dire; infernuko penak eztaizke pasa, eternoak dire. O ezaun bazindez, dio Jesu Kristok, zer penak darraizkioten bekatuei, inen zinduke nigar zuk ere! O itsutasuna! Ain maite geuren buruok, ta alaere kondena gaizkela sekulako penetara geuren eskus? Egotera erretzen bizirik, ta errabiatzen eternidade guzian, ta alaere ain sereno egiten bekatuak? Eta ez ia ajola garbizeko len baño len?

        Jesu Kristo zoeielaik Kalbariora maltraturik guzis malamente, segitzen zute prozesio triste gura Jerusalengo andre on batzuek, negarres, lamentatzen injustizia gartas. Jaun dibinoak erran ziote bere penaen ertean: Jerusalengo alabak, etzaziela nai negar egin nitas ainberze nola zeuren burues ta zeuren humees, zeren ezi au iten bada zur berdean, earrean zer inen da? Orgatik ere Jaun dibinoak iten zue negar Jerusalena sarzean, ez solamente aien itsutasunagatik, ez solamente izanen zuten kastigoagatik emen, baitare prinzipalkiro sekulakoagatik infernuan. Motibo andiena ere zergatik pasio-alzinean izerditu zen odoles kongojain utses, dela diote, zeren naiz pasaturik berak ainberze pena salbatu naies guziok, alaere bear diren kondenatu ainberze ta ainberze infernuko penetara. Orgatik ere dire gizon sanduen trabajuak, dilijenziak, izerdiak predikatzen, exortatzen, guzia egiten libratu naies arimak pena gaietaik. Orgatik ere asko bekatari itzuli direnak akordura ta ezauntzera beren arrixkoa, desegin dire negarres eta penitenzias. Eztirenei goarzen orai ango penek idikiko tiote begiak negar egiteko debalde erremedioik eztelaik. Jangoikoak goarda. An agituko da diona San Agustinek (1.252 de temp.): Mundu gontan ofrezitu Jangoikoak bizia, ta eztutenek nai errezibitu, infernuan naiko dute eriotzea, ta ezin aurkitu.

        Santa Teresak bere biziaren lenbiziko kapituluan kontatzen du, zelarik aur txipittoa erretiratzen zela bere anaia txipiareki leitzera sanduen biziak. Lotsatzenginduza lazki, dio, errateak leitzen giduen gartan pena ta gloria dela betiko; egotengina tratatzen ontas espazioreki, ta errepetitzen betiko, beti beti. Ontaik nai izan zue Jangoikoak geldi zekidan inprimiturik biotzean egi eta fedearen bidea aurzututik. Dio ia an, iduri zekiola martirek erosten zutela merke seguratzea iltzeareki gloria betikoa, ta konzertatu zirela bi anai arrebak joatea eskean moro errietara degolla zezkiten an. Oh zein diferente diren geienen pensamentuak adin gartan! Ogeitamabigarren kapituluan eskribitzen du, asko mertxede inaskeros, gure Jaunak nai izan ziola erakutsi infernuan prebenitu zioten lekua, eramanik arara espirituan, sentitu zituela dolore ezin soporta daizkenak. Pintatzen du an ezin ponderatus zenbat eta nola; deus angoaren aldean emengo penak, ezta ere aitu ta leitu zituenak deus arren konparazioan; eta izate gura finik gabe, ta atertu gabe, ta desesperazio desesperatu gura. Denbora laburrean agitu zela dio, baña bizi baledi ere anitz urtes, iduri zaiola inposible atzentzea. Dio azkenean: Ni gelditu nitza ain iziturik, ta nago orai ere eskribitzerakoan, duelaik ia kasi sei urte agiturik, iduri baizaida falta zen zaidala bero naturala izidurain utses etc. An segitzen du eskribitzen gauza agitz propiak. Guri dagokiguna da ezauntzea egi eta fedea, ta negar egitea ez estimatuas ongi Jangoikoa, ta goardatzea ofenditzetik, naiz datozin milla gaitz, libratzeko betiko gaietaik, ta lograzeko gloria.

 

aurrekoa hurrengoa