www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXXV:
De eucharistiâ ut animae cibo

 

Caro mea vere est cibus,
et sanguis meus veré est potus. Joan. 6.

 

        Zatoste ta ikuskizie Jangoikoaren obrak, lurrean egin dituen prodijioak, zio Dabidek (Ps. 45). Baña nola ikusi beartugun, dio San Pablok, destruitus presunzio guzia goradaiena Jangoikoaren xakintasunaren kontra, ta sujetatus preso edo kautibo entendamentu guzia Kristoren obsekiotan (2. Cor. 10); zerengatik ain andi arrigarriak dire Jangoikoaren obra batzuk, ezi ez dezazke konprehendi gure entendamentu laburrak, ta estu berzerik in bear alakoetan, baizik humil paratu Jangoikoaren eskuaren pean, sinestatus itsu itsua firmekiro, dezakela Jangoikoak obratu ia, ezi guk entendatu, ezperen ezlitzake guzis poderoso, dio San Agustinek. Eta Santa Teresak berriz, dio, ezi fedeak diona guk ezin entendatzea, ori beroi dela señale Jangoikoaren obra dela, eta motibo sinestatzeko firmeago, ezi entenda bagindez. Begira Jesu Kristoren marabilla guzien memoria, bere milagro guzien andien gau, diot sakramentu aldarekoa, zein neurtu nai badugu gure entendamentuaren kontxa txipiareki, andiago nola baita ezin kabi daiken gisan kontxa gortan; lenik arrituko da gizona, gero badaike pasa ez sinestatzera erdexten estuena. Nor esta arrituko aiturik dagola Jesu Kristo guzia forma txipi batean ain errealki nola zeru andi gartan? Eta ala da egia. Pasatzen bada gero aitzera jan ta edan bear duela gizonak Kristo beraren gorputz ta odol preziosoa, nai badu entendamentu laburrak erdetxi nola, badaike trastorna ta liluratu, ala nola dorre gora baten kaskoan dabilana izanik buru flakoa. Ala agitu zekiote Kristoren diszipulo batzuei beren burues sobra presumitzen zutenei, lenbiziko aipatu ziotelarik misterio gau Jaunak, bitarteo firme zeudelaik San Pedro ta berzeak fiaturik solamente Jaunonen itzaren egi eta fedean. Erran ziote, bada, Jaunonek bein, nola baitakar San Juanek bere ebanjelioaren seigarren kapituloan: Ni naiz bizitzaren ogia, neregana eldu denak estu izanen goserik, ta enebaitan sinesten duenak estu izanen egarririk ... Ni naiz ogi bizia zerutik jautsi nai zena; jaten duenak ogi gontatik biziko da beti, eta nik emain duten ogia da neure gorputza munduaren biziagatik. Eta porfiatzen zutelaik elkarreki judioek, nola eman zezaken jateko bere gorputz proprioa, erran zue: Sines, bai sines, erraten diziet ezi ezpaduzie jaten Birjinaren Semearen gorputza ta edaten beraren odola, estuziela izanen bizitza zeuren baitan. Jaten duenak nere gorputza ta edaten duenak nere odola, du bizitza sekulakoa, ta nik biztuko dut azken egunean. Nere gorputza egiaz da janari, ta nere odola egiaz da edari. Jaten ta edaten duenak nere gorputza ta odola, dago enebaitan, ta ni berabaitan. Ala nola biali bainau ni nere Aita biziak ta ni bizi bainaiz nere Aitagatik, ala jaten nauenak ni biziko da ori ere neregatik. Auda ogia zerutik etorria, ez ala nola zuen alzinekoak jan manna ta il baizire; ogi gau jaten duena biziko da sekulakos. Aiturik itz gebek anitz bere diszipuloetaik asi zire murmuratzen: Gauza errua da diona, nork dezake aditu? Kristok erran zue: Nere itz errantizietenak dire espiritu ta bizitza. Andik anitz diszipulo joan zire beraren eskolatik; Jaunak erran ziote amabiei: Nauzie zuek ere joan? errespondatu zio San Pedrok: Jauna, norengana joanen gara? Orrek ditu bizitza sekulakoaren itzak, eta guk sinestatu ta ezaundu dugu ori dela Kristo Jangoikoaren Semea. Eta guk ere, ene fielak, San Pedroren atzetik sinesten dugula fede firmeareki misterio gau ain miragarria, fiaturik gure Jaunaren itz dibinoan, ematenzaigula gure alimentutako, txasta zagun ta ikusagun zein suabea den gure Jauna; admira gaitzen ta estima zagun erregalo gau pensaala baño iagokoa. O Maria, ori da lur bedeikatua eman diguna ogi dibino gau, ori zarmendua ekarri zuena matsa, nondik atra den ardo jeneroso gau, bigu, alaber, ongi artzeko grazia. Abe Maria.

        Nork adiarazi gure Jaunaren ongi-eginak gure alde? Ez kontent kriatuas, konserbatuas, konsagratuas kristio, erreskatatuas bere biziaren kostus, ta konsolatzeas bere presenzia errealareki sakramentu aldarekoan, dignatzen da alimentatzera ta erregalatzera bere gorputz-odol preziosoeki! Arritzeko da beiratzea alako Jaunaren Majestadea presente errealki ain apal, ain humil, alako forman, edozein elizatan, sagrario txipi batean, naiz pobre ta naiz indezente ere. Oraño ia arritzeko da sartzea persona humanoaren barrendegian, den geienas baita aragiskoa, ta agian inmundo-indignoa! Zer da diotena? Da zenbait kontu zar sukaldetakoa? Da zenbait iduripen edo pondera zio-utsa? Ez, baizik egi eta fede puro, klaro erreala, ain zierto nola Jangoikoa baita Jangoiko. Bada o gizonaren atzenkor, ta zenzu gabea! Nola esta bat zoratzen kontentus, urtzen amorios, desegiten agradezimentus? O gorputzaren lur pizu gaixtoa, zenbat estorbu iten dioken arimai, ez dezan ikusi, admiratu ta estimatu alako fineza, zein den adiña ezpaita mirik explika dezakenik, esta juntabaleites ere batean aingiruen, kerubinen ta serafinen miak? Jangoiko guzia gizonaren alimentu ta erregalo! Esklabo pobre deus gutiak jaten miragarriro bere Jauna! kriatura bat betetzen Jangoikoas, bateratzen Jesus berareki! O gure Jaunaren ona, zer ez dezakegu espera orrenganik? Zer estigu emanen ematenzaigularik berori guziori gisa ortan? O konbita preziosoa, dulzea ta gustos betea, non gozatzen baita dulzetasun guzia bere iturraman! ez naiz arritzen sanduen ta sanden goseas, ansias ta zoratasun amorioskoas erregalo goneki, ezin daike egin berzerik, ezaunduaskeros ongi egia dena. Arritzen naiz kristio geienen epeltasun ta desganas; badakusat kausa, beti lurrean sarturik, pensatzeuntena lur, deseatzeuntena lur, zeren ikustenestutenak lurresko begieki mella guti edo batere iten diote; alfer kasi arimaren begiak; eskuiekoa, baita fedea, ilunkara, ezkerrekoa, baita entendamentua, lostorditurik bekala, Jangoikoaren argia ez abasto, zeren ezpaitute prokuratzen. Gisaontan ez gustorik, ez goserik, ez admiraziorik, ta apenas ajolarik estute erregalo dibino gontas, janari prezioso gontas, zeñen naiak, zeñi beira baitaude aspertu gabe aingiruak. Ezpauzu nai baliatu arimaren begies, estiot deus; neurtzen bauzu bistara edo idurira, esta baizik amen bat, ta ori txipia, baña ain baliosoa errealidadean, ezi lurrean estugu zereki konparatu, da zeruko delizia guzien mamia ta sustanzia. Eta Jangoikoak berak enpeñaturik bere podorio, xakintasun ta ondasun guzieki eman bear digula dezaken obena, ez lezake aurki zer eman obeagokorik niolatere. Ô si scires donum Dei! O ezaun bagindez Jangoikoaren erregaloa!

        Onen mostratzeko kontatzentu ebanjelioan bi parabola (Math. 22 et Luc. 14). Lenbizikoan dio ala: Da semejante zeruetako erreinua errege bati, zeñek zelebratu baizitue bere seme prinzipearen bodak, ta konbidatu zitue anitz persona. Berzean dio ala: gizon batek prestatu zue afari bat andia, ta konbidatu zitue anitz persona. Bi parabola gebek ain elkarri idurituak dire, ezi Maldonadok dio direla biok bat; baña komunki uste da direla bida, ta bi alditan erranak. Bietan konbidatuak eskergaitz, nagi, atxekiosoak izan zire, ajola guti inzute konbitas beren tratu, lan ta joanetorriengatik; ta asarraturik, Jaunark despeitu zitue ordugaixtoan aiek ta deitu zitue pobreak, itsuak, malderrak. Eben izan ze fortuna. Sakramentu aldarekoan bateratzen dire bi parabola gebek, zerengatik emen Erregen Errege Jangoikoak zelebratzentu bere Seme Jesusen bodak arimareki; emen dugu afari ta konbit andi gura; gizona deitzen da afari gontan konbidazalea, errege artan, emen Kristo da guzia batean, delarik Jangoiko ta gizon, errege ta esposoa, eta bera, alaber, konbidazalea, ta konbita ta erregalo guzia. O gure Jaunaren marabillak! Boden zelebrazioa deitzen da edo desposarioa, zerengatik komekatzen den arima unitzen du bereki gure Jaunak; in me manet, et ego in eo, enebaitan dago, dio, ta ni bere baitan. Deitzen da afaria, zerengatik azken gau gartan fundatua da, eta zeren ala nola afariaskeros ezpaita berze otronzerik, baizik loaren deskansua; ala, komunioneko erregaloaren gañetik esta deus, baizik gloriako deskansu eternoa. Artako ere da prenda konbita gau, futurae gloriae nobis pignus datur. Lurrekoen konbitak, otrontzeak, erregaloak ta prebenzioak, onen aldean kontu txinurrien joanetorriak ta prebenzioak.

        kontatzen da eskritura sagratuan, Asuero egun ta ogeitazazpi probinzietako errege zenak egin zuen konbita famatu gura ostentatzeagatik sendagalla bere gloria erreinukoaren ta podorio andiarena. Konbit zire erreinuko andi guziak lenbiziko lekuan, gero korteko jende txipi andi guziak, ainberze aparato, urre, zillar, ziriku, fabrika ta gauza maien paratzeko; gero ain prezioso ta abasto biandak, ardoak ta edariak, nola zegokion ain errege andi bati; zerbitzua puntual guzia bakotxaren gustora, zer nai zuen ta nola. Iraun duzue egun ta laurogei egunes. Zer da au guziau? Baizik arroitu iduri anitz ta deus guti substanzian. Gure Jaunaren konbita gau deus guti da iduris, ta infinito sustanzian, ta dirau mundua mundu den bitarteo. Eta zer du zer ikusi Asuerok Jesu Kristoreki, zein baita zeruko ta lurreko errege? Konbita gartaik esta errestorik, ta il zire jan zutenak; jaten duenak ongi ogi bizi gau biziko da sekulakos. Artaik jan zuenak aldatu zue parte bere sustanzian, parte superfluidadean. Ontaik jaten duena aldatzen da Kristoren kondizioetara, ta errebestitzen da Kristo beras. Sartu gara ia ain barna, ezi estaki batek nola explikatu, baizik arriturik exklamatu, nori gogoratu bear zekio jan ta edan bear zuela gizonak Jangoiko gizonaren gorputz ta odola? Ala unitu bear zela gizona Kristoreki? Bialibalezo bati zeruko erregalo gaietaik txastatzera desterru gontan, zer bozkariundea? digna baledi ustera apa dezogun bere oña edo eskua edo bularra, zer urtzea amorios? Bada, ertxitu balez bat bere besoen ertean Jaun dibinoak, zer azoratzea kontentus ta kariños? Eta guziau gutiago da ezi unione miragarria, zeñeki unitzen baitu bereki arima komunionean. Zereki daike konpara? Orai oroitzen naiz nola egon zen bere Ama Birjinaren entraña sanduetan. Birjina ditxosa, Maria parerik estuena, orrendako sollik da, orri sollik zegokio Jangoikoaren enkarnatzea ta azitzea berorren sabel birjinalan. Pribilejio gau usten dut berex; gañarakoan (barka bezada Ama dibina, ezin adiarasteak kausatzen dida erratea diotena), gañarakoan berorren sabel birjinalan egon zena bera esta egoten dena ene barnean? Berorren besoetan egon zena bera esta egoten dena ene eskuetan? Bera da errealki, naiz berze gisa batean; ala bear dut sinestatu arimaren penan. Bada, zein ona da gure Jauna ematen zaiguna alimentutako bera? Zer iduri zaigu konbita gontas? Zerik da erregalo gau ain extraordinarioa? Zer amorio da ura obligatu duena unitzera gureki bera, ta berareki gu gisaontan?

        Eta estakigula iduritu kostatu zaiola guti. Guti kostatu zekio egitea zerua ta lurra, animaleak, egasteak, arraiak, plantak eta gauza guziak; guti kostatu zekio kriatzea aingiruak eta gizonak. Erran ta egin, ipse dixit, et facta sunt. Baña ez ala emateko bazkari gau, baizik kosta zekio onen prebenitzea, beñik bein bedratzi ilabetes azitzea bere Ama Birjinaren entraña sanduetan, jaiotzea pobreza ta desabrigo andian, bizitzea ogei ta amirur urtes neketan ta beti lanean, ta azkenean padezitzea pasio, ta eriotze lotsagarri bortitza. Eta fundatu bazue ere otronze gau bere eriotzeain bezperan, izan ze onen birtutean. Au izan ze ala nola erretzea ogi gau tormentu ta doloreen labean; ala nola prensatzea mats dibinoa atratzeko ardo prezioso gau bizkortzeko gure arimak. Orgatik zio Dabidek egin zuela gure Jaunak bere marabillen memoria bat, memoriam fecit mirabilium suorum, au da marabilla bat enzerratzen ta koronatzentuena marabilla guziak bere baitan. Zein da au? Escam dedit timentibus se. Ematea janari gau beraren beldurdunei. Au emanartaño ezin sosegatu ze gure Jaunaren amorioa ta ansia guri onginaiak. Orgatik azken afari gartan erran ziote apostoluei: Desiderio desideravi hoc pascha manducare vobiscum, deseos deseatu dut bazkoa gau jatea zuen konpañian; zertako? Usteko amorioaren azken fineza ta ongiegin guzien korona. Lenbiziko milagroa in zuelarik itzulis ura ardotan, erran zio bere Ama Birjinai: Nondum venit hora mea, oraño esta ellegatu nere ordua. Baña kontatzeko ebanjelariak nola itzuli zuen ogia bere gorputz preziosoan, ta ardoa bere odol preziosoan, adbertitu zue zekiela Jaunonek ellegatu zela bere ordua, sciens Jesus quia venit hora eius. Ordu zori-onekoa guretako, zeintan brindatu ta eman baizigu zeruetan den obena, zein baño ia ematekorik ezpaitu Jangoikoak berak. Bi zirkustanzia estimatzen dire erregalo iten direnetan, erregaloaren andia ta borondatearen afektoa. Gure Jaunak egin digun erregalo gontan dugu gauza ezin andiagokoa, ta dugu emana afekto ezin iagokoareki.

        Despedidan mostratzen du amanteak amorioaren fineza; despedidan Jesus gure amante inkonparableak eman zigu amorio digunaren progurik oben obena, ziolarik ogiaren ta ardoaren sakramentuan: ar zazie ta jan zazie, au da nere gorputza; ar zazie ta edan zazie, au da nere odola; errabaligu (sic) bekala: ez dezaket, estakit, estut zer ia eman, ar nazazie neurau zuen alimentu ta erregalotako. Zer ia eman bear zigu, ene arimaren esposo amantea? O amen preziosoa, o trago miragarria, zeintan artzen baitugu Jangoikoaren ondasun guzia bateo! Nork ez lezake estima, konbida balez errege andi batek, ta parabalezo bere podorio, bere xakintasun ta dilijenziak izan duken preziosoen ta oben guzia? Eta ori egin du gureki gure Jaunak. Ibilirik mundu guzia, pasaturik itsaso guzia, ikusirik aize guzia, errejistraturik zeru guzia alderen alde, ezin aurkitu du Jangoikoaren podorio, xakintasun ta dilijenzia guziak gauza obeagorik, zereki erregalatu gu bere pobrettook. Esta alabañare gauza obeagorik bera baño. Manna igorri ziote israeldarrei, Eliasi sutopil bat milagrosoa, Daniel alimentatu zue leonen tegian, berze asko erregalatutu Jangoikoak zerutik miragarriro; baña guzia da gutiago sakramentu gonen aldean, zein ain aisa baitezake goza gizonak! Zein ongi deitzen den eutxaristia, au da grazia ona! O grazia ta zein ona! Estaike truka Jangoikoaren berze erregalo guziengatik au, zeintan gozatzen baita bera. O nork luken fede bizia, debozio ardientea, disposizio bear bekalakoa! Jesus nere arimaren alimentu ta erregalo! Zer ia nai du mundu gontan? Gizonen humeak, noiz arteo ain pizu biotzes! Zergatik nai duzie banidadea ta billatzen duzie gezurra? Biz zuen gose ta egarri guzia mai gontara, ezpauzie nai izan tontoak. Ez kasorik egin sentidoes, fedeak triunfatu bear du, sinestatzen dugula ain poderoso dela Jangoikoa, ezi baitezake egin, ta ain ona ezi nai baitu egin obra gau, zeintan ematen baitigu guk desea ta entendaala baño ia. O ene arimaren esposo amantea, zer estut esperatuko berorrenganik delarik ain ona on ez gareneki? esperatzen dut aurkitzea grazia orren begietan emen, ta ikustea gero ta gozatzea orren edertasuna glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa