www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 73.
De signis doloris et non etc.
ann. 1781

 

Cumque quaesieris Dominum Deum tuum,
invenies eum, si tamén in toto corde quaesieris,
et in tota tribulatióne animae tuae. Deuteron. 4.

 

        1. Itzulzen barin bazara ta bilazen barin bauzu zure Jangoiko Jauna, aurkitukouzu, baldin biotz guzias bilazen bauzu, ta zure arimain dolore egiaskoareki; baña ontan dago difikultadea, ia konbersioa den egiaskoa. Explikatu ondoan dolore ta proposito bear dena konfesioaindako, nai dut eman zenbait señale, ezauntzeko den edo esten bear bekalakoa dolorea ta propositoa; alde bat, konsolazeko txuxen doazinak ta intenzio siñareki Jangoikoaren bideas; ta berze alde, desengañazeko makur doazinak ta intenzio falsuareki. Zerengatik ezpadaike ere jakin mundu ontan, baizik Jangoikoaren errebelazios, dagon edo estagon barkaturik bat, dagon edo estagon Jangoikoaren grazian ta agradoan, alaere suponiturik fedesko gauza bekala ezi konfesatu ondoan ongi, barkazen digula Jangoikoak, señale gebetaik atra dezakete batzuek konsolu, berze batzuek desengañu beretako Jangoikoaren alzinean. Atenzio eskazen du espezialki asunto gonek.

        2. Lenbiziko señalea, duela batek dolore egiaskoa bekatues, da beti eskatzen egotea Jangoikoari, beti deskontent estuela aski, ta beti deseazen ia ta ia. Deseaze ta eskatze gau esta izatea, baña da señale, edo duela edo izain duela fite. Orgatik aflijiturik daudenak, ai ote dut bear bekalako dolorea, ortan berean dute mostra ona; ezi doloreik estuenak, ajola guti du ortas. Bigarren señalea da kontinoki edo maiz oroizea bere len intuen bekatues, daramatelaik biotzean atrabesaturik bekala, arantze baten aintzu, gaizki eginaren memoria. San Pedrok, naiz jakinik barkatu ziola Jesu Kristok, beti bere bizi guzian oroizen ze in zuen bekatuas ukatzean bere maestrua, zeren baizue urrikimentu bizia ortas. Irugarren señalea da noreki nai konfesazea, jakinik, Jangoikoaren kontra indudanas geros, estela nior sobra errigurosoa; naiago izatea erreprendi nazaten ia; iduritzea guti edozein penitenzia; konfesazea bekatuak ponderatus kulpa, itsustus bere burua, exkusatu gabe; ta gero kunplitzea puntualki ematen zaizkion or denak ta konsejuak. Laurgarrena da maiz konfesatzea (naiz ez komekatu), solo solo garbitu naies ia, ez berze fin makurres. Borzgarren señalea da lotsatasun ta ikaratze bat ellegazen delaik okasio edo tentazioa bekatu egiteko; ta dilijenzia baliente bat ez usteko lekurik gogoan pensamentu gaistoei deskuidatu gabe batere. Seigarren señalea da apartatzea okasio gaistoetaik, erretiraturik ta altxaturik bizitzea dibersio peligrosoetaik, ta ez kasorik egitea lagun gaistoen burles ta desprezioes. Zazpigarren señalea da ez ikusi naia bekaturik ez bere ta ez berzeren baitan, tristazen delarik izateas ainberze gaizki; ta alegrazen dela aizen duelaik zerbait ongi iteuntena anitzek Jangoikoaren honratan. (Zorzigarren señalea da alketze bat aipazeas solamente medio edo kausa gaiek, zeñen kasos ofenditu baizue Jangoikoa. B.g. ofenditu badu Jangoikoa presunzio edo ongi iduri naies, danzes, edo komunikazio librees, jokues, gau galzees, atrebenzies ta alakoes, alketzea bat alabazeuntelaik arren garboa, habilidadea, edo goapeza, kontazen direlaik balentia bekala gauza gaiek zeñen kasos bera erori baita; alketzea, diot, ta ez naia aipa daitzen alako gauzak, da señale duela dolore egiaskoa). Bedrazigarren señalea humildadea ta penitenzia, agoantatzea desprezioak ta trabajuak, ezaundurik ia mereji zuela, ta injeniazen delaik egitera zenbait mortifikazio sekreto: Ia belauriko egotea gexago, ia besoak zabaldurik guruzearen figuran, ia azotatzea, ia barutzea, ia mortifikatzea jatean ta edatean, niork errepara ez dezaken gisan. Amargarren señalea da aldatzea bizimodua; zena gaisto, egitea on; zena suberbo, humil; zena kodizioso, limosnagille; zena luxurioso, kasto; zena ausart, sufritu; zena goloso, tenplatu; zena arro, ajustatu; zena dibertitua, erretiratu; zena indeboto, deboto; zena platikari, ixil; zena presumitu ta iduri naia, llano ta modesto; zena buru arin ta bano, juzioso, langin ta birtuoso. Au da señalerik obrena, dela dolore siña lenagokoas izatea diferente lenagokotik, duelaik lenbezanbat okasio, peligro ta konbenienzia gaizerako; ezi ez egitea bekaturik, solamente zeren esten okasiorik edo posibilidaderik, ori esta señale seguroa, ori esta ustea bekatuak batek, baizik ustea bat bekatuek. Baita axari garrek ere utzi zitue matsak, baña ezin arrapatus. Zauste ia aitu naiak fabula. Da ala, ezi axari bat joan omen ze goseak parra batera mats jateagatik; goregi zeude matsokoak, ezin erdetxibaizuske. Egon ze salta ta salta erdetxi naies, ta ezin; alkabo desengañatu zelaik, beira beira gelditurik matsokoetara erran zue: Berdeegi daude oraño, goazen emendik. Ariora diot, ezi ustea bekatuak estaikelaik, esta señale biotzaren konbersio sinarena, baizik ustea daikelaik, delaik okasio, edo peligro, solamente Jangoikoaren ta bere arimain amorios.) (Hic partére unum sermonem addendo aliquid, reliqua ad alium).

        3. Ezaunzeko obeki oraño konfesioan diferenzia, emaintut, alaber, berze alde zenbait señale ezakunzeko dolore falsua ta proposito flakoa! Lenbiziko señalea da tranpa zenbait usatzea konfesorea autatzean fin gaistos: Bata da bilatzea konfesore kaso guti iten duena, prisakari, ta erraten den bekala pasala pasa, lazo, ta ez ain prudentea autatzea, solamente estakiongatik errepara bere malizia. Konfesore guziak dire onak ongi disponiturik dagonaindako, baña intenzio gorreki joatea da disposizio gaistoa. Estuzu anbateko irina, solo daikelaik pasa irazelarrian. Barin bauzu anitz dolore bekatues, edozein konfesore idurituko zaizu aski benigno? Berze tranpa da erabilzea konfesore aldatzen fin onik gabe, okultazeagatik gaiz zarra, engañatus bein bata, bein berzea, ta beti bere burua. In circuitu impii ambulant. Ingur ingur dabilzki gaistoak kapestrutik bekala, ta beti bekatuen estado berean. Daike ta konbeni da aldatzea konfesoreak noizbait, baña begira izan daien emendazeko intenzio siña. Bigarren señale gaistoa da konfesazea estali naies bere kulpa, exkusatus malizia, diskulpatus bere burua, erdikal explikatzea disimulatus ingura mingura, ia bai ia ez, nai ta eznai, ezpaitaizke entenda. Sagarroia bilzen da berebaitan ta egiten da bola bat bekala, baña ain punzas betea, ezpaita nondik arrapatu. Ala, penitente iduriak ingurazen dute beren malizia ainberze errebozoes, ezi estaki zertaik eutxi sazerdoteak; edo pensarasten diote estela kulpaik, edo estela ainberze; ta au esta konfesazea bekatuak, baizik estalzea bere gaistakeria, ala nola sarnosoak bere sarna. Ah zer sendatzeko modua! Klaro, klaro, au in dut, ura erran dut etc. Ezperen da señale, dolore guti dela.

        4. Irugarren señalea da Aste Sanduraño edo eriotzeko orduraño ustea konfesioa, zutelaik lenago konbenienzia ta nezesidade konfesazeko; beldurrak, atra dezkiten deabruain lekeda ta lakiotik. Alakoak ellegatzen dire disposizio labur bateki, beiraze bat brebea eman konzienziari, ta gero emen bekatu bat, an berze bat agora eldu zaiotena erran, pasazeko nolapait, ta librazeko exkomekazio ta desonretik (sic). Etxe bat urte guzian garbituestena esta erraz instante bates garbitzea, pasatu eskoa arin arina. Urte guzian atzendurik bere arimas, ta gero zeremoniasko konfesio bateki, ta au ere bortxas? (Alakoak, dio Barziak, daude kondenazeko prezisio batean, zerengatik beti baitaude bekatu mortale kontinoan, ezpaitire ongi konfesazen, gogotik geldi baileizke konfesatu gabe ezpaliz exkomekazioain beldurra. Zor duenak, duelarik zereki pagatu, ezpadu pagazen baizik karzelean sartu ondoan, da señale orduan ere estuela gogotik pagatzen. Oroat diot konfesioaren zorras, eznai konfesatu baizik bortxas, da señale orduan ere konfesazen direla dolore sinagabe, ta por konsigiente, beti, bizi guzian daudela kondenazioko estadoan; baña Jangoikoari graziak, guti uste dut direla alakoak, ta estut uste dela nior nere auditorioan). Berze batzuk, Aste Sandura il bat edo ogei egun daudela, konfesazen dire, usten dute iduris kostunbre gaistoa, ez izateko estorburik komekatzeko Bazkoan; baña aborrezitu gabe biotzes arras gaistakeria. O ignoranzia maliziosoa! O malizia ignorantea! Zer uste dute, akaso engañatu Jangoikoa? Edo estakiela Jaun andiak aien biotzeko berri? Edo uste dute tratazen dela geldizeas ongi gizonen aurkintzean, edo Jangoikoaren begietan? Alakoek estuste usten baizik interrunpizen bekatuak. Usten dute alforja parazeko atzekia, ta gero arzeko berla; ala nola daudelaik murmurazen, soñazen bada ilunezkila usten baita murmurazioa guti bat, segitzeko berla. Erabili zuzen Jangoikoaren bideas, ezi esta diskursoik, habilidaderik ta agudezarik aski denik engañazeko Jangoikoa.

        5. Laurgarren señale gaistoa da, konfesazeko esperanzan, añaditzea bekatuak; berdin konfesatu beaut, zer du ia konfesatu ogei nola berrogei? Guzia atrako da lixuan. Au da burla egitea Jangoikoaren pazienzias; au da baliatzea Jangoikoaren ontasunas, ofendizeko ia Jangoikoa. Zer nai du erran, berdin konfesatuko naiz, inzagun bekatu gau? Berdin ona da Jangoikoa, ofendi zagun. Iduri zaizu alakoak mereji duela eman dezon Jangoikoak grazia bear dena konfesazeko ongi? Eta seguro baliz ere konfesazea, seguro da urrikitzea ongi? Bada, urrikitu bear zaizu ta sines, baliazekos konfesioak. Bada, zer erokeria da egitea urrikitu bear zaizuna? erraten diogute berzei: To, etzakela in alakorik, itenbauk, urrikitukozaik. Ta geuren buruari erraten diogu: Inzagun, berdin urrikituko gara; ori nai du erran, inzagun, ezi konfesatuko gara. Bazindeude eri da mortale bateki goatzean, emanen zina berze bat, erraten zinduelaik, berdin etorko da barbera, oroat da kuratzea bat nola bida? Estakizu konfesioan barkazen den aldioro bekatu bat, iten duela Jangoikoak milagro andi bat bizteas arima ilik zegona? Ta alakoak mereji du in dezon Jangoikoak milagrogoi? Estire itz oriek miserikordiara mogitzeuntenak, baizik ira ta justiziara. Ori da irri egitea bekala Jangoikoas; ori da penitente ez, baizik muxisarko penitente iduri izatea: Irrisor est, non poenitens, qui adhuc agit unde poeniteat, dio San Bernardok. (Baliz emasteki bat erranlezakena: Goazen traizio egines senarrai, berdin urrikituko zaida ta errain diot berai; ezlizake eroa? Bada, au iten du konfesioaren konfianzan bekatu iten duenak: Goazen, dio, Jangoikoari traizio egines, berdin konfesatuko diogu berari). Konfesiotik arzeunte atrebenzia ia ofendizeko Jangoikoa. Gaistoago dire por lo mismo ezi baita aieki sobra ona Jangoikoa. Ah zer doloreain mostra!

        6. Borzgarren señalea, gaisto edo sospetxoso dela konfesioa, da bekatu batzues sentimentura anitz, kasi deus ez berze batzues izatea, guziak direlaik mortalak. (infinizio bat gaste da estutenak kasorik egiten akzione desonesto, txostaketa, itz torpe ta irriabarres ta pensamentu admititues, ta kaso andia estaien ellega azken obrara bekatua. Zerengatik? Desonrain beldurragatik; au ezpaliz, emateunten bekala aurpegia, eman lezakete gorputza). Señale gaistoa, señale estela usten ofendizeko Jangoikoa motibo sobrenaturales, ta por konsigiente, estela dolore sina. Seigarren señalea da bizitzea ta konfesatzea sosegu ta serenidade andi bateki ajolarik gabe, oroat nola ezpaliz baizik friolera bat Jangoikoaren ofensa. Zer errain gindue justiziatu bates, baldin notifikazerakoan sentenzia, atrazerakoan karrikak barna, barin balego deus ere ajolarik gabe? Edo dela eroa, edo estuela estimazen bizia. Bada, konfesioan presentazen da bekataria reo bat justiziatu bearra bekala; estu biziaren kausa, baizik sekulako gloria edo infernuain gain; ta daki merejitu duela sentenzia gaistoa, ta estaki logratuko duen errebokazea ere, ta lograzea faborablea, ta ortara doaie konfesazera; ta alare ain sereno, ain ajolakabe, ain desatento, ain dibertitu, ain suelto, nola ezpaliz baizik zeremonia exteriore bat guti inporta duena? Ta plega Dios estuten kaso ia despatxazeas len baño len, joateko almorzazera. Ah zer doloreain señalea!

        7. Zazpigarren señalea da joatea disponiturik konfesazera alako intenzioan ezi ezpanaiz konfesazen alakoaiki, edo iten badida zerbait akaz isilzeko bekaturen bat. Estago, estago alako biotza sinki urrikiturik ta erresolbiturik guzis, ezi ala baliz, pensa lezake, merejitu duelaik ia infernua, ez dezokela niork egin tratamentu gaistorik mereji estuenik, ta guzia dela gutiago mereji duena baño. Zorzigarren señalea da zenbait futots suberbo konfesazean berean, zenbait erreplika atrebitu, zenbait puntu ar ze, ta zenbait enfado ta erresistenzia, baliz bekala arren kontrario konfesorea. Badakit nik zer inbeauten, estut orren erran bearrik; esta ene puntua. Zer errain dute jendeek? mana bez berze edozein gauza, ori estut eginen; bada, ez naiz konfesatuko berriz, ta alakoak. Zierto da ezi guti dela gisa ontako penitenterik, baña gutiago ta obeago. Alaere zenbait dire ain puntoso ta errabioso, ezpazaiote usten nautena, ezi beren enemigotako kontazeunte konfesorea, ta berzeen fabore, delarik zierto, ezi estakiolaik deus konfesoreai, solamente deseazen duela penitenteain ona. Ala erran zio konfesore bati emasteki batek: Bada, ez naiz berriz konfesatuko, botako naiz butzu batera. Konfesoreak turditu gabe erran zio: Bai? Baña biz butzugoi lazki barna. Ah tonteriak, barberain kontra asarratzen, ta ez eri da indizienain kontra! Zer zaio demonioai ezpadire beñere konfesazen? Aien bearrean dago benturas Jangoikoa?

        8. Bedrazigarren señalea da konfesatu ta fite akuditzea bekatuen okasio ta peligroetara, zeintan baitaki len galdu duela grazia. An quisquam istam poenitentiam, putet? dio San Anbrosiok. Akaso izain da bat pensako duenik dela au urrikimentua? Goizean konfesoreain oñetan, ta arratsaldean emastekien ondoan? Goizean aldareko maian komekatzen, ta arratsaldean tabernan orditzen? Goizean erraten bekatuak, arratsaldean bilatzen bekatu iteko okasioak? Goizean dolore ta urrikimentu mostrazen, ta arratsaldean itz desonestoeki irri inarasten? Au da penitenzia? Figurazaiste esposa bat, zeiñi ekarri baitiote bere esposoaren gorputz ila josirik puñaladas, odolestaturik. Erregular da desganatzea penas, baña baldin iduriarazi piska bat, ta andik fite barin badoaie triskeatzera, nork errain du zuela sentimentura fiña? Kasi erran daike alegratu bide dela bere esposoain ilzeas. Ario gontara, presentazen dugu konfesioan geuren arima josirik ta ilik puñaladas; baldin gero bagoaz munduko festa goietara, estaike pensa, etzaigula anbat gure arimain ilzeas? Amargarren señalea da errekaizea fite lengo bekatuetan. Posible da, ongi konfesaturik ere, erorzea bein edo bein bekatuan; baña fite ta maiz erorzea, espezialki len ere abisatu ondoan, da señale etzela proposito firmea. Inanis est poenitentia quam sequens culpa coinquinat; dio San Agustinek: Deustako esta konfesioa, mantxazen bada fite urrengo bekatuas. Eri bates, zein errekaizen baita maiz bere exzesoengatik, erraten dugu estuela sendatzeko gana anitzik, estuelaik goardatu nai agoa. Aplika zazie. Zer balio du, fielak, garbitzea, zikintzekos berla? Gauza horrorosoa da bein bomitatu den bekatua konfesioan, berriz irestea zakurrak bekala, dio San Pedrok; canis reversus ad vomitum.

        9. Amekagarren señalea da zelebratzea txungas bere bekatuak, kontatus sendagallas nola in zuen pikardia, zer medios baliatu zen, zer gisas portatu zen, salzen duela goapetzatako. Zer urrikituaren señalea egitea banidade alketu bear zenas, ta orzi bear zenas lur pean, estaien aipatu sekula? gizon bat progaturik erregeen traidore, presentaturik erregen oñetan nigar iten badu ta gero andik fite barin badoaie zelebratus injenioa, trazak ta habilidadeak zeñeki armatu baizue traizioa, nork errain du dagola urrikiturik traidorea? errain dugu, erregeren oñetan in zituen nigarrak izan zirela itxuras. Oroat diot, ezi bekatu bakotxa da traizio bat Jangoikoaren kontra; konfesatu berain ministroain oñetan, ta gero iten bada sendagalla artas ta arren zirkuntanzies, da señale etzuela urrikimentu egiaskoa. Amabigarren señalea da burlazea konfesoreas, eman zion penitenzias, estuela arrapatuko berriz, maunka ertxi dela, estela aiendako on, ta alako gauzak. Zer lengoaje da au? Zer pena, gaizki eginas! Zer emendazeko gana! Mertxede terdi inen diozu ez ellegazeas zu ta zu bekalakoak. Odrinak bekala neurzen dire konfesoreak, au zabal, ura ertxi; delaik zierto ezi ez zabalak pasatu, ez ertxiak laburtu dezakela Jangoikoaren neurria, ta ezdezakegula protxa niork baizik Jangoikoaren konforme obrazen duenak. Señale gau esta orgatik ziertoa, errateko zela konfesioa gaisto, zerengatik dator anitzetan muiñ guti izatean buruan; baña bakotxak beira bez bere intenzioain fintasuna edo falsotasuna, atrazeko desengañua. 13 señalea ez errestitu zio itea, ez pagazea dañuak etc.

        10. Señale geben konforme atra dezake bakotxak bere konfesioen on edo gaisto diren sospetxa; ta baldin aurkizen badu makur ibili dela Jangoikoaren bideas, intenzio falsuareki, engañatus bere burua, konfesioaren kapas estalis ta disimulatus bere gogoain falsedadea, esta berze erremediorik, baizik artu erresoluzio bat suplizeko konfesio jenerale bateki konfesio gaisto edo sospetxoso guzien faltak, frinkaturik bere biotzean ezi deus estuela balio munduain alzinean zerbait iduritzea; delaik sollik Jangoikoa ikusten duena biotza ta sentenziatu bear gaituena garenaren, ez iduridugunaren, konforme. Bizitze Italian gizon bat abrastu zena usuras ta tratu gaistos, etzuenai absolbitu apetxaunak, ezpazue iten errestituzioa. Joan ze konbentus konbentu, ta guziek oroat. Noizbait tropezatu zue konfesore bat bere gogorakoa, zeiñek absolbitu baizue, ta absolbitzen zue garbosoki; zein kontent gizonoi, ustes orreki zuen ia len baño, balego bekala konfesoreain eskuan idikitzea zerua Jangoikoaren legearen bortxa. Berla in zire adiskide. Erregaloak gizonak liberal konfesoreai, ta konfesoreak liberal gizonai ematen zizkio absoluzioneak. Urteak pasazen, konfesioak segi, errestituzioa geldi. Arratsalde bates merendu andi baten ondorean, joanik konfesoreoi bere konbentura, eman zio berzeai apoplejia batek ain fuerte, ezi ordugutiren barnean edeki zio bizia. Ia sarturik gaua, bi mutilek deizeunte porterian, datorla fite errelijioso gura etc. (Parr. p.3. pl.14.)

 

aurrekoa hurrengoa