www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo IV:
De primâ parte missae
et essentiali,
consecratione

 

Accipite et comedite, hoc est corpus meum.
Bibite ex eo omnes, hic est enim sanguis meus. Math.26.

 

        Goazen segitus Jesusen fineza miragarrien itsaso ondar gabea bildu duena aldarean. Erakutsirik dela meza sakrifizio bat solemnea, zeintan Jesu Kristo ofratzen baita Aita Eternoari ogiaren ta ardoaren akzidente konsagratuen pean sazerdotearen medios majestade gorenaren honratan. Orai erragun mezaren zati prinzipalena ta esenziala, baita konsagrazioa. Iten da konsagrazioa santus akabatuaskeros, hostia goratubaño lentxago, ogiarena, ta kaliza goratubaño lentxago, ardoarena, sazerdoteak lenik goraturik begiak zerurat, botarik bedeizioa Jesu Kristok in zuen bekala, erratentuelaik ia ez bere partes, baizik Jesu Kristo beraren partes ostiaren gañean itz andi gaiek, auda nere gorputza, ta kalizaren gañean, au da nere odola, gañarakoeki. Ebek deitzen dire konsagraziosko itzak; eben birtutes konbertitzen da ogia Kristoren gorputz preziosoan, ta ardoa Kristoren odol preziosoan. Zer zego lentxago hostia gartan? Ogi guti bat. Erratentu itzak arren gañean, ta erran orduko esta ia an ogirik, baizik Kristoren gorputz prezioso arren lekuan. Ogi dirudien gura esta ogi sustanzian, baizik Kristoren gorputz preziosoa, erreala, egiaskoa ogiaren akzidenteen pean; ogiaren kolore, zapore ta iduri sollak dire sentidoeki ukitzen direnak, baña esta ogiaren sustanziarik ia an, baizik milagrosoki ta errealki Kristoren gorputz prezioso dibinoa ain segurki nola baitago zeruan; zeruan dago egotemodu naturales jarririk edo txuririk nola nai duen, ta aldarean dago egotemodu sakramentale miragarrian, errealki ordea, zein ezpa dezakegu ere explikatu osokiro itzes, guziareki dela Jangoikoari posible, dezakegu erdetxi fedeas argiturikako entendamentuareki, bear dugu sinestatu konstanzia guziareki, dio Tridentinoak (S. 13 c.1). Egia da deitzen dela ebanjelioan ogia, baña ogi bizia, zeruko ogia, aingiruen ogia, espirituaren ogia.

        Zer zego kalizean lentxago? Ardo guti bat. Errandize itzak? Bada, erran orduko esta an ardorik sustanzian, baizik Jesu Kristoren odol preziosoa; ardoaren kolore, urrin, gusto ta iduri sollak dire sentidoeki sentitzen direnak, baña esta ardoaren substanziarik an; baizik akzidente goieki Kristoren odol preziosoa. Hostian itzen birtutes paratzen da gorputz dibinoa ta kalizan itzen birtutes odol dibinoa, zerengatik estute deklaratzen ia, baizik lenbizikoek, «au da nere gorputza», berzeek «au da nere odola»; baña nola Jesu Kristo erresuzitatu baize gloriosorik ia ez berriz iltzekotan, ta baitago bizirik, orgatik hostian gorputzareki bateo dago bere odola ere, ta kalizan, alaber, odolareki bateo dago gorputza ere, ta bietan, alaber, arima ere elkarren unione naturale garren kasos; alaber, Jangoikotasuna ere bai, berze unione miragarriagatik, zeñeki baitaude xunto bi naturale zak, dibinoa ta humanoa, Kristoren personan; alaber, Aita ta Espiritu Sandua Seme dibinoareki Trintate guzia elkarren unione inseparableagatik, zeñeki irur personak baitire Jangoiko bat. Ala ainberze dago hostian nola kalizan, ta kalizan nola hostian, ta bietaik bakotxean ez gutiago bietan baño, ta bietan ez ia bakotxean baño; eta orra zein klaro ageri den errezibitzen duela ainberze komekatzen denak hostia sollareki, nola komekatzen denak hostia ta kalizareki, zerengatik ark ere errezibitzen baitu Kristo guzia, osorik; eta fruituaren aldetik bear da konfesatu, salbatzeko bear den graziarik batere etzaiotela gutiago ematen errezibitzeuntenei hostia sollean, dio Tridentinoak (S. 21.c.3.). Zertako den, bada, paratzea hostia ta kaliza mezakoan, erranik dago dela errepresentatzeko sakrifizio gartan gurutzeko sakrifizio gura, ta odolaren ixuria bere gorputzetik bere pasioan. Alaber, daike erran ala ere presentatzeko konbita bat perfektoa janari ta edari gisan. Añadi egotea bateo zeruan ta munduan ainberze lekutan, nola baita sakramentu. Añadi irautea beti, dirauten bitarteo akzidenteek nonnai. Añadi, oroat, egotea zati txipian nola andian, naiz zatiturik akzidenteak bera oso gelditzea. Añadi<...> Baña nork konta milagro angoen montioa? Obeda beneratzea arriturik ixil ixila, ta arritzeko pensatzea Jangoikoaren besoaren podorioa ta biotzaren amorioa agertzen duena misterio andi gartan. O Maria, Ama berria, Ama ta Birjina ederra guzia; berorri zor diogu Jangoikoas landara mai gortako erregalo zerukoa, baita berorren sabeleko fruitu bedeikatua Jesus, berorren bularretako esne birjinalas oratuzen ogi bizia, ezauntzeko ongi ta estimatzeko dugun ondasun gau, erdetxi bezagu bear dugun grazia. Abe Maria.

        Podorioa ta amorioa dire neurriak, zeñeki neurtu bear diren Jangoikoaren marabillak aldareko misterioan. Bata berzeareki xunto bear da, nai ta al. Emagun dezakela batek au edo ura; zer da orreki, ezpadu nai? Emagun nai duela, zer da gero, ezpadezake? Au agitzen da gutartean elkarreki; ez ala aldareko obra miragarrian, non Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoak agertu baizue bere podorio ta amorio dibinoa, edo Trentoko Konzilioaren erranaren gisa: Non erauntsi bekala baizitue bere gizonen ganako amorioaren ondasunak (S. 13 c.2). Zezake ta nai zue. Amorioa baliatu ze podorioas fabrikatzeko bere marabillen memoria, bilgura ta zifra gau, bere milagro in zituen guzien andien gau. Beras, amorioa duelaik ain andia, ta podorioa ain inmensoa, nolakoa bide da obra gau, non enpleatu baititu biak? aitu duzie agitzen dena konsagratzean hostia ta kaliza Kristoren ordes ta birtutes. Nauzie agian entendatu nola? Ona San Anbrosioren errespuesta: Ipse dixit, et factum est, berak erran ta egin da (L. 4 c.4 de sacram), zerengatik Kristoren itzak dire iteuntenak sakramentu gau. Ararañoko guziak dire ematea Jangoikoai laudario, ta egitea puebloagatik, errege ta gañarakoengatik orazio; baña ellegatzen delaik konsagraziora, ia ez bere itzak, baizik Kristoren itzak erratentu sazerdoteak. Kristo da sakramentuaren auktore, beraren birtuteak obratzen du. Estire, dio San Juan Krisostomok (H. 60 ad pop.). Estire birtute humanoarenak lan gebek; azken afari gartan egin zituenak berak egitentu orai ere. Gu ai gara ministro-gisa, baña santifikatzen ta aldatzentuena da berbera. Estaiela atzen beñere bein errana, ezi sakrifizio andi gartan lenbiziko ofratzen duena edo ofrazale prinzipala dela Jesu Kristo bera, ikustenestena presente egonik; ofrazale ez ain prinzipala ta bigarren lekukoa sazerdotea ikusten dena, ala nola bere zerbitzuko pajea atzetik doaiena erregerendako presentareki, doaielaik nausia lenean.

        Au sinestaturik, aisa da sinestatzea milagroen milagro gura, naiz ezin entenda zuk eta nik nola. (bear dugu xakin, dio San Gregoriok (H. 26 in Evang.), ezi Jangoikoaren lana barin badaike konprehendi gure arrazioareki, estela miragarri, eta fedeak estuela meritorik, noiz ta arrazio humanoak ikusiarasten duen klaro gauza. Zierto egiten duelaik Jangoikoak gauza bat, esta arrazio bearrik, dio San Agustinek (Ep. ad volus.3). Emagun dezakela Jangoikoak zerbait ge ezin entendadezakegula konfesatu bear duguna. Alako gauzetan arrazio guzia da podorio egiten duenarena. Asko gauza naturalees ere estaike eman arrazioa nola, baña orgatik esta dudarik direla (L. 21 de civ. D. c.4 et 5). Zer admiratzeko da ezin erdextea arrazio-humanoak Jangoikoaren prodijio andi gonen modua? Ezpalezake Jangoikoak egin ia guk entendaala baño, ezlitzake guzis poderoso. Norbaitek galdegiten badizu nola, dio San Krisostomok (H. 24 in Joan.), tapa zozu agoa Jangoikoaren itz edo testimonioareki, baita demostrazio ta progu andiena ta seguroena. Zenbatenas gutiago entendatzeunten, ia sinestatzen dut, zio Santa Teresak elizako doktorak (In ej. vita), zeren ezin erdextea guk da señale Jangoikoaren lana dela). Esta ikusten; orgatik da fedea ikusi gabeko gau zain sinestatzea, zeren Jangoikoak errebelatu baitu, ta Elizak erakusten baitu. Nork errandik iri? erran zio tiranoak aur titiko bati mintzatu zenai milagros egi eta fedearen alde, San Roman zeukatelaik martirizatzen. Niri erran dida nere Amak, Elizak, ta nere Amai Jangoikoak, erran zue aur garrek. Esta ikusten? Estu bear ere fede duenak. Bidoezi, erran zue San Luis Franziako erregek, kontatu ziotelaik agertu zuela Kristok bere presenzia sakramentuan klaroki bein, nai bazue joan ikustera; bidoezi federik estutenak, edo guti dutenak, ezi nik estut ikusi bearrik, ikusirik baño firmeago sinestatzen dut, zeren baitio Jangoikoak. Esta ikusten? Gorputzaren begis ez, bai arimaren begis. Arimaren eskuieko begia da fedea, dio San Buenabenturak, nola ezkerreko begia (Diet. sal. t.5. c.3). Artas ongi aski ikusten du fede bizia duenak ezpadezake ere klaroki arrazioas konprehendi. Esta orai klaro ikusteko denbora arrazioaren begiareki. Orai, dio San Pablok, ikusten dugu hispilu baten medios ta ilunkara; au da fedearen medios, baña gero aurkez aurke (1. Cor. 13). Orai estalirik akzidenteen beloareki, gero bere klaridade guzian manifiesto gloriako tronoan; ala nola dagolaik bat etxideten errege beraren antesalan, dakielaik zierto dagola bere majestadea kortinatik berze aldean, beira noiz atrako den edo emain dion ikustera sartzeko lizenzia. Gloria da gure Jaunaren sala erreala, nora usten baititu sartzera bere eskojituak bere denboran; bitartaño gaude ala nola etxideten, antesala da tenploa non errealki baitago bere Majestadea, baña estalirik kortinas esta oraño lizenziarik sartzeko ikustera; baña entendamentu ta fede duenak honra bez, adora bez, onetsi bez Majestade bera, presente, ain apaldurik sakramentuan, non ematen baizaigu geroko gloriako prenda. Esta ikusten? Zer da gero? Ori beroi da amorio digunaren traza, ta guretako konbenienzia, ezi nola atrebigindeizke beiratzera begi mortaleeki? Nola bearrago dutenak, bekatariak diot, leizke ellega adoratzera, mintzatzera, eskatzera, errezibitzera, agerrian balego bere Majestadea? Orai ez ikusirik obeki gaizke urbildu, ta ori nai du.

        Esta ikusten? Orgatik prinzipalki misterio gau deitzen da fedearen misterioa, mysterium fidei, misterio sekreto, barna, estali, miragarria; ta orai da fedearen denbora, fedearen indarreki iragazteko eskaida. Berze misterioetan bear dugu sinestatu ikustenestuguna, baña ontan, kasi erratera nindoaie ikustendugunaren kontra; baña ez, baldin ongi beiratzen bada. Zerengatik begiek ikusten dutena dire ogiaren ta ardoaren akzidenteak, ta ebek an daude; baña pasatzen badire akzidenteetaik itera juizio substanzias, ia utsiten dute, zerengatik daudelaik an ogi ardoen akzidenteak, esta ogi ardoen substanziarik, baizik akzidente gaien pean Kristoren gorputz ta odol preziosoen substanzia. (Orgatik Santo Tomas doktore aingiruak bein dio estirela engañatzen gure sentidoak, bista, gustoa, ukiña, usma, ut sensus â deceptione reddantur immunes (Opusc. 57 in offic. festi.), berze bein dio, engañatzen direla adimentuas gañarakoak, visus, gustus, tactus in te fallitur, sed auditu solo tutó creditur (In rhytmo ad euchar. post praepar. missae). Zenbatenas iteunten juizio direla an ogiaren ta ardoaren gustoa, kolorea, urrina ta itxura, ortan estire engañatzen, ala da; baña ordik iten baute juizio dela an ogiaren edo ardoaren substanziarik, ortan engañatzen dire, zerengatik esta alakorik an. Itxurain kontra; edo berzerik da substanzia; dirudi ogi, dirudi ardo, baña esta ez ogi ta ez ardo, baizik gorputz ta odol dibinoak. Pintatzeunte batzuek fedea donzella baten itxuran, bendaturik begiak, eskuan kaliza bat, ta hostia arren gañean. Klaro da dela ori misterio gonengatik, zein bear baita sinestatu begiak ertxirik, ta arriturik bidanabar Jangoikoaren amorio poderoso ta injeniosoas gure onerako.

        pintatzen dute berze batzuek fedea erreina triunfante baten gisara, korona buruan, eskuan katea bat urreskoa, zeñeki loturik prisionero baitauka prinzipe bat, ta oin petan borz soldado ilik bekala. Erreina da fedea koronatua, zeren onek du balio Jangoikoaren alzinean, ta ez xakintasunak ta presunzioak zeruko gauzetan. Konfesatzen diot, nere Aita, zio Kristok, zeren altxatutuen gauza gebek jakintsu ta presumituetaik, ta agertutioten txipittoei. Ala, nere Aita, zeren ala baitu plazer berorrek. (Math. 11). Zori onekoa zu, zeren sinestatu baituzu, erran zio Santa Isabelek Maria Santisimai, ta Maria Santisimak emanes Jangoikoai eskerrak ta laudarioak erran zue: Zeren beiratu baitu poderoso denak bere esklaba gonen humiltasunai, orgatik zori onekoa deituko naute jenerazio guziek. Gauza andiak egin ditu nereki dezakenak, ta beraren miserikordia jendamendes jendamende da beraren beldur direnendako. Andinaiak botatu ditu bere asentutik, ta goratutu humilak (Luc. 1.). Al badezakezu sinesta, erran zio bati Jesu Kristok, guzia da posible sinestatzen duenai (Marc. 9). Ikusteunzie nola Jangoikoaren bidean fedea edo sinestea den erreina triunfatzen duena? Nor ote da prinzipe prisionero daukan ura? Ura da entendamentua kautiba bear dena fedeai Kristoren obsekiotan, dion bekala San Pablok (2 Cor. 10). Borz soldado il gaiek oin petan nor ote dire? Gorputzaren borz sentidoak, zeñetas ia ezi iles ajolaik esta in bear fedearen misterioan. Bistari naiz iduriturik ogi, usmari ogi, gustoari ogi, koloreain, urrinain ta zaporeain akzidenteengatik, ez kasorik egin sentido goietas fedearen aurkintzean, kontu direla ilak. Solamente ezi niri iduri zaida adimentuaren sentidoa estela ongi kontatzea il-aintzu, zerengatik adimentutik dator fedea; fides ex auditu, aditzea berriz Kristoren itzaren medios, auditus autem per verbum Chrsti (Rom.10). Egin kaso solamente adituai Kristoganik, au dela bere gorputza. Ori da fedea, ori diote amar Konzilio Jeneraleek, ori dio Eliza Ama Sandak, ori dio San Pablok, ori diote laur Ebanjelioek, ori dio Jangoikoak. Aski da Jangoikoak erratea sinestatzeko bere amorio guzis poderosoaren milagro andi gau aldareko sakramentuan.

        Beras, erragun ia Salomoneki arriturik, dugulaik ark baño kausa ia guk kristioek arritzeko, beras pensatu bear da bizi dela sines gure lekukide Jangoikoa munduan? Bada zeruak ta zeruen zeruek ezpadezakete kabitu orren Majestadea, zenbat gutiago etxe gonek? (3. Reg. c.8). Ecce ego vobiscum sum usque ad consummationem saeculi. Orra, dio Jesu Kristok, zueki nago munduaren akabanzaraño (Math. ult.). Ezin leike sinesta, ezpaliz ainberze beraren podorioa, xakinduria, ontasuna ta amorioa gure alde. Baña orai bai sinestatzen dut, zerengatik ori baita Jesu Kristo Jangoiko biziaren Semea; ain andia ta ain txipia! Ain gora ta ain apal! Andi gora zeruko glorian, ain txipi apal eukaristian! Ezauntzen dut amorio dibinoaren jenioa ta injenioa, eman guzia ta guti iduriarazi; ez, mundukoek bekala, anitz arroitu ez deustako. Orra berze gisasko erregaloa gure Jaun onak, Amen batean balio duena zeru guziak adiña! Estu erreduzitu ortara nezesidadeak, baizik karidadeak. Karidade garrek, zeñek erreduzitu baizue jaiotzera aur Belengo portalean. Au da Jangoiko andia ta aur txipia bateo ikusi zena, zeiñengatik erran baizue Ebanjelariak Ama Birjinas: eman zue argira bere Seme bakarra, ta inguratu zue oialetan, ta erreklinatu zue ganbela batean, zeren ezpaizute lekurik etxola gartan (Luc.2). Karidade geiegi berak erreduzitu zue ustera kastiga zezaten ta para zezaten gurutzean nola balitz ladron bat gure ongiegille bakarra dena. Karidade berak erreduzitzen du orai ere dagolarik gloriako errege triunfante zeruan, egotera bateo gure alimentu-gisa miragarriro eutxaristian. Jaiotzeas intze kidari, iltzeas gure Erredenptore, eukaristian janari, glorian glorifikadore. Ezkaitu guti onesten guregatik iten duelaik ainberze. Amante dibinoa, nola dagon belo gorreki estalirik gure amorios, gure onginaies, gure erdian, ta guk ez estimatzen, ta kasi ez erreparatzen! Nola disimulatzentu ala bere errañuak iruzki dibinoa? Nola dauzki preso bere sugarrak hostia txipi gortan? O nere arimaren esposo amorosoa, estaltzen du aurpegia, baña heritzen du ala nere biotza. Estut ikusten argitasun duena, baña sentitzen dut berotasun debozioskoa. Estitut ukitzen nere eskus orren llagen kuntzeak Santo Tomasek bekala; baña fedeas beiratzentut, ta diot: O nere Jauna ta nere Jangoikoa. Pensa bitarteo, nere fielak, gure fortuna duguna, bagindeki ezauntzen, ô si scires donum Dei! Zer mertxedea ain urbil egotea, ta ain perenne gureki? Zer exzeso amorioskoa sartzea zeruetako Jauna gure lurresko etxola gebetan alimentu-gisa komekatzean? Estakit zer erran sazerdotearen ditxas, zeñen eskuetan enkarnatzen baita Jangoikoaren Semea nola Ama Birjinaren sabelean. Ô si scires donum Dei! O baleki Jangoikoaren donoa! sazerdote bat Ama Birjinaren debotoa ze tentatua misterio gonen fedean; klamatzen zue Ama obenagana erremedio eske. Egun bates meza erratean desaparezitu zekio alzinetik hostia konsagratua. Emen izan ze asustatzea, bilatzea, ta ez ageri. Emen klamatzea sinki bere Amagana; goratu zitue begiak, ta ikusi zue Ama dibina bere Seme dibinoareki besotan; beiratu zio amorosa ta erran zio: Tori, au da nik argira eman nuena gelditurik birjin, ta zuk oraietan konsagratu duzuna, zeure eskuetan idukitzen ta zeure barnera errezibitzen duzuna. Ona usten dizut estima zazun. Erran au ta desaparezitu ze gelditurik solamente korporaleetan hostia len bekala (Parra de Ordine pl.1). Zer idurizaizie? Estiot orai deus gure zeruko etxokandreas, baizik gure nagusi dibinoas; tratatzentu ongi bere zerbitzuko nirabeak? Bai, ta gañarako fielak ere. Nor gure Jangoiko Jauna bekalakorik? Gorena delaik apaltzen baita goratzeko bere gana lurretik bere pobrettoak. Orai bai, orai bai doaki da azis esperanza, baneikela ellega izatera bere eskojitu gaietaik bat ni ere glorian. Badakusat zein deskonforme dirudien ni bekalako bat aiek bekalakoen ertean paratzea, ain apal bat ain gora; baña badakusat ere berze gauza arriziosko gau, alako Jauna ala apaltzea, ain gora dena ain apal gelditzea; guregatik da, badakit, ta erran ere zuela: ez naiz etorri deitzera justoak, baizik bekatariak (Math. 9). O gloriako prenda, ezkaitzala utzi sekulan; bitarteo, nere fielak, onetsi, adora, honra ta kontenta zagun al guzian Jaun bat alakoa misterio gontan. Bitarteo ezpada ia, bentzait ez ofendi, ez eman desplazerik, eskergaitzak. Ain gaixtoa da gureki Jaunau? Ainbertze gaitz egin digu? O! Sobra ere ona da. Nor litzaken orrena guzis orai ta beti, oraiko bizian ta betiko glorian!

 

aurrekoa hurrengoa