www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 33.
De 3o symboli articulo.
ann. 1779

 

Qui conceptus est de Spiritu Sancto,
natus ex Maria Virgine. simb. S. Jacobus

 

        1. Erran gindue azken platikan Kredoaren irugarren artikuloa dela: Zein konzebitu baize Ama Birjinaren entraña sanduetan Espiritu Sanduaren obras, jaio zela Birjina Maria baitatik. Eta artikulo gontan erakusten dela Kristoren enkarnazioa edo gizon egitea, baitare berain jaiozea. Jaio ze gau ezkindue deklaratu ta enkarnazio gura ez ongi, ta ala orai explikatuko dut bata ta berzea alikako klaro ta praktikoki, ia ke ta den misterio prinzipalena Kristoren fedean. Atenzio otoi. Zein konzebitu baize, dio. Eta irur persona dibinoetaik zein konzebitu ze edo enkarnatu ze edo gizon egin ze? Aita eternoaren Semea, Trintateko bigarren persona. Aita konzebitu, enkarnatu edo gizon egin ze? Ez Jauna. Espiritu Sandua konzebitu, enkarnatu edo gizon egin ze? Ez Jauna. Nor bada? Sollik Semea, zein gizon eginik deizen baita Jesu Kristo. Zer da konzebitu izatea edo enkarnazea? Oroat da nola gizon egitea. (Eta zerengatik egin ze gizon Semea eta ez Aita edo Espiritu Sandua? Zerengatik gure lenbiziko aitetamek, Adan ta Ebak, in baizute bekatu jakinduria ta Jangoikoaren semejanza izan naies; ta nola Semeari atribuizen baizaio jakinduria ta semejanza gau, orgatik konbeni ze in zeien gizon Semea, erremediazeko bekatu galgarri gura). Eta non in ze gizon? Ama Birjinain entraña sanduetan, edo sabelean. Noren obras? Espiritu Sanduaren obras. Obra gortan konkurritu zue Aita eternoak? Bai Jauna. Semeak berak konkurritu zue? Baitare. Ta Espiritu Sanduak erebai? Baitare. Zerengatik? Zerengatik irur personek obrazen baitute junto gauza guzietan ta batek iten duena iten baitute irurek (Ad extra). Bada, irurek konkurritu bazute, nola sollik Semea gelditu ze gizon eginik? Zerengatik sollik Semeak unitu baizue beregana gizontasuna. Bigu semejanza bat. Ala nola sazerdote bat bestizerakoan ornamenta sagratues, lagunzen badiote bi lagunek, irur izain dire enpleazen direnak besti ze gartan, ta bat sollik, au da sazerdotea, geldizen da bestiturik ornamentes.

        2. Irur persona dibinoek obratu barin bazute Kristoren gizon egitean, nola erraten da Espiritu Sanduaren obras? Zerengatik obra gau baita amorioskoa ta amorioa atribuizen baizaio Espiritu Sanduari. Eta orgatik Espiritu Sandua dei daike Kristoren Aita? Ez, niolatere, zerengatik ezpaizio komunikatu bere substanzia, baizik solamente formatu berain gorputza Birjinaren odolas; ala nola argin batek obratuagatik parete bat, ezpaita orgatik parete garren Aita, ezpaitio komunikazen bere substanzia. Nor da, bada, Kristoren Aita? Jangoikotasunes da Aita eternoa amarik gabe; gizontasunes da berain Ama Maria Santisima aitarik gabe. Baña nola Jesu Kristo batean baita Jangoiko ta gizon, orgatik Kristoren Ama deizen da Jangoikoaren Ama, au da, Jangoiko denaren Ama. Eta San Josef da Kristoren Aita? deizen da Aita putatiboa, au da, jendeen ustean, opinionean ta faman; baña errealki esta Kristoren Aita, ezpaizue izan parterik edo obrarik arren enjendrazean, baizik Ama Birjinak arren komunikaziorik gabe solamente Espiritu Sanduaren obras bere odol garbi ta solletik enjendratu baizue. Eta nola izan ze Kristoren enkarnazio edo gizon egitearen obragoi? Espiritu Sanduak eta Trintate guziak Maria Santisimaren odol garbias formatu zue gorputz bat, deusetaik kriatu zue arima bat, gorputz ta arima gau juntaturik elkarreki unitu zitue beregana Seme dibinoak. Ta ala len Jangoiko soilla zena gelditu ze Jangoiko ta gizon batean Ama birjinain sabelean, ta Ama Birjina gelditu ze Kristoren Ama ta Birjin bateo, zeukala bere barrenean bere seme ta aur eginik Jangoikoaren Semea, Jangoikoaren milagro andi ta pasmoso baten medios. Zenbat denboras in ze ori guzioi? instante bates, zerengatik obratu zuena baita infinitoki poderosoa. Au da Kristoren enkarnazio edo jenerazioaren misterioa, sekula alakorik ikusi etzena len ta ikusiko estena berriz sekula. (Irur jenerazio jenero ikusi zitue len munduak, dio San Agustinek: Lenbizikoa gizonik ta emastekirik gabe, au da Adanena; bigarrena emastekirik gabe, au da, Ebarena; irugarrena gizon ta emastekiagandik, au da, gure guziena. Falta ze laurgarrena, Amagandik gizonik gabe, au da, Kristorena, emateko berze irurei erremedioa. Lenbiziko gizona, Adam, etze jaio, baizik egin ze aitarik gabe ta amarik gabe Jangoikoaren obras; au da gizonain lenbiziko kondizioa. Bigarrena da Ebarena, zein amarik gabe kriatu baizue Jangoikoak Adanen kostadotik. Irugarrena da berze guziena, jaiozen baitire gizon ta emastekiagandik. Laurgarrena da Jangoiko Gizonarena, jaio baize emasteki batetik gizonik gabe. Baze ia lenbizikoa gizonik ta emastekirik gabekoa, baze bigarrena emastekirik gabe gizonagandik, baze irugarrena gizon ta emastekiagandik. Falta ze laurgarrena gizonik gabe emastekiagandik; baña laurgarren gonek libratu zitue berze irurak zerengatik lenbizikoa ta bigarrena erori zire ta bere erruinan irugarrena enjendratu zute; baña laurgarren gontan salbazioa aurkitu zute. (Ap. Barrad. t.1. l.5. c.31. in Evang.)).

        3. Nola deizen da Seme dibinoa gizon egin ondoan? Jesu Kristo. Zer nai du erran Jesus? Salbazalea. Zertaik salbatuginduza? Gure bekatuetaik ta demonioain kautiberiotik. Zer nai du erran Kristo? Unjitua. Zertas izan ze unjitua? Espiritu Sanduaren donoes ta grazies. Da Jangoiko? Bai. Da Gizon? Baitare. Gerostik da Jangoiko ta gizon? Baiki. Nola da Jangoiko? Aita eternoaren Seme bekala bere eternidadean. Nola da Gizon? Ama Birjinain Seme bekala denboran. Zenbat naturaleza dire Kristorenbaitan? Bida, dibinoa ta humanoa, edo Jangoikotasuna ta gizontasuna. Zenbat persona dire Kristorenbaitan? Bat sollik, ta au dibinoa. Zenbat entendamentu ditu Kristok? Bida, dibinoa ta humanoa. Zenbat borondate? Bida, dibinoa ta humanoa, Jangoiko ta gizon bekala. Eta zenbat memoria? Bat ta au humanoa, gizon bezan bates, ezi Jangoiko bezan bates estu memoriarik zeren baitauzki presente gauza guziak, ta memoria da gauza pasatuena. Kristok badu gorputzik, begi, esku ta gañarako mienbrorik? Bai Jauna, zeren baita gizon egiaskoa. Eta non dago orai Kristo gizontasunes? Zeruan ta aldareko Sakramentuan. Eta gizon in ta berla non zego? Bere Ama Birjinaren sabelean bedrazi ilabeteak kunplitu arteo. Zer egunes in ze gizon? Martxoaren ogeitaborzgarrenean, baita Ama Birjinain Anunziazio eguna ta Jesu Kristoren Enkarnaziokoa. Aizagun nola ta zer motibos gertatu zen, entendazeko obeki.

        4. Deabruaren enbidias sartu ze bekatua ta eriotzea munduan, zerengatik Luzifer zerutik erori zenak infernura, len aingiru, gero deabru denak, inbidias beterik ikusteas ain ongi zeudela Adan ta Eba paraisoan, inarazi ziote desobedienzia gura, zeñenkasos galdurik berak galdubaiginduzte bere humeok. Andik dugu bekatu orijinala, andik pasione ta inklinazio gaistoak; orgatik zoeie eroris bekatus bekatu ta gaitzetaik gaitzetara gizonen linajearen masa kondenatua. Etze aski izan garbizeko mundua dilubio unibersala, zeñeki ondatu baizue Jangoikoak jende guzia zorzi persones landara; estare su azufresko erauntsi gura, zeñeki errautstu baizitue pentapolisko ziudadeak; estare gañarako erremedio beratx ta gogorrak, aliketa Jangoikoak bialduartaño bere Seme proprioa mundura egin zeien gizon. Ortako elejiturik zeuka donzella bat pobre, humila, baña txoil sanda, Nazaretko errian etxe txiki batean desposaturik zegona zurgin bateki, baña kastidade perfektoan. Bete ondoan, bada, denborak martxoaren ogeitaborzgarren batean, bial duzue Jangoikoak enbajada goneki enbaxadore San Gabriel aingirua donzella pobre Maria deizenzenarrengana. Sartu ze aingirua arren kuartoan ta erran zio: Jangoikoak salba zaizala grazias betea, Jauna da zureki, bedeikatua zara zu emasteki guzien ertean. Aitu zuelaik au turbatu ze Maria ta zego pensazen zer salutazio zen au. Erran zio aingiruak: Etzaitela beldurtu, Maria; aurkitu duzu grazia ta agrado Jangoikoaren begietan; orra konzebitukouzu zeure sabelean seme bat deitu bear duzuna Jesus, au izain da andia ta Altisimoaren Seme nonbratua. Erran zio orduan Mariak: Nola izanen da ori, zerengatik nik estut ezaunzen gizonik? errespondatu zio aingiruak: Espiritu Sandua etorko da zure gana ta Altisimoaren birtuteak obratukodu zurebaitan, zerengatik Jangoikoarendako esta inposiblerik. En fin, seguraturik bere birjintasuna Mariak eman zue konsentimentua itz gebeki: Ona Jangoikoaren esklaba, egin bedi nereki zure itzaren konforme. Au errateareki (prensatu zizaio amorio dibinoain utses ainberze biotza, ezi destilatu baizue zenbait odol tanta) formaturik Jesusen gorputza (diones Maria Agredako serore benerableak) eta denbora berean arima kriatu zuena Jangoikoak uniturik gorputztto garreki, artu zitue beregana Seme dibinoak ta gelditu ze gizon eginik Ama Birjinain sabelean. Noiz arteo? Bedrazi ilabeteak kunplitu arteo. Ondorean, abenduaren ogei ta borzgarrenean txustoki jaio ze Birjina Mariabaitatik. Au da artikulo gonen bigarren partea.

        5. Eta nola jaio ze, ta non? Berze aurren miseria ta mantxarik gabe, ta Amaren doloreik batere gabe Belengo etxola batean, Jangoikoaren probidenzia admirables. Ellegaturik ordua, jaio ze aur dibinoa autxi gabe purezaren kristalea, ta usten zuelaik osorik bere Ama Santisima biolatu gabe deusere birjinidadearen selloa, ala nola pasazen baita iruzkia bidrio klaro batetik autxi gabe bidrioa. Oroat, nola gero erresuzitatu baize Jesus bera obiatik mogitu gabe gañeko losa; oroat, nola sartu baize gero bere diszipuloen afaltegian, idiki gabe atariak; oroat, jaio ze Birjinagandik obratus ontako ere milagro bat andia. Bi gauza tugu sinestazeko ontan: Bata, dela Maria Jesus Jangoiko denaren Ama egiaskoa; berzea, gelditu zela birjin erdi ondoan len ta beti bekala. Ori nai du erran jaio zela Birjina Mariabaitatik. Eta berze bi gauza signifikazenzaizkigu: Bata da Jangoikoak iten duen estimazioa birjinidadeas ta purezas, ezi etzezangatik galdu au Maria Santisimak, trastornatu zue Jangoikoak naturalezaren legea konzebizeko gizonik gabe Espiritu Sanduaren obras, ta erdizeko doloreik ta mantxarik gabe Seme gartas. Permititu zuelaik il zeien Maria gero bere denboran, etzue permititu niolatere falta zekion birjintasuna, zeikelaik falta bekaturik gabe berze ama on guzietan bekala; baña ez, etzue permititu milagro andien kostus; ta ontan da, non ezpaitu len ta gero izan semejanterik Mariak, baitu bateo Ama izatea ta birjinidadeain honra. Nec primam similen visa est, nec habere sequentem, gaudia matris habes cum virginitatis honore. Berze signifikazen zaiguna da, Maria Santisimain anditasuna ta Majestadea, ta por konsigiente duen podorioa, kontazen duelaik bere Seme Aita eternoaren Semea, ta zor diolarik berai Jesu Kristok bere gizontasuna, ta Espiritu Sanduak konsagratu zuelaik bere tenplu. Nai ba diogu kuadratu Jangoikoai, prokura zagun pureza, ta au eska zagun Ama Birjinain medios: Vitam praesta puram etc, etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa