www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XLVII:
De exemplo benefictiae
Jesu pos resurrectionem etc

 

Beati qui non viderunt et crediderunt. Joann. 20.

 

        erakutsi naiak tratatzen gure Jaunareki komekatu ondoan, atratzeko biotzeko afekto bear direnak, nola humiltasuna, petizioak, esperanza, agradezimentua ta amorioa Jaunonengana, ekarritugu exenplutako Maria Santisima, San Juan Bautista, Magdalena, Marta, zenturiona, kananea ta berze zenbait izan zutenak fortuna tratatzeas bere Majestadeareki bizi zelarik munduan. Baña atzendu zekigu lanzerik obena ta propiena, baita beraren jaiotzea ta erreklinatzea Belengo ganbela gartan aur titiko-aintzu, zeñen konsiderazioa eldu da txoil ongi komunioneko, bi misterioek elkarreki duten aiko ta semejanzagatik, ezi an ikusi baze Jangoiko andia jaiorik aur txipi ta fajatua ganbela gartan, emen dator ogiaren akzidenteeki estalirik amen baten bultoan. An ikusi baze Birjina eder garren eskuetan adoratzen zutela artzai pobre gaiek, emen dator sazerdote baten eskuetan, ta sarzen da edozein pobrettoren bularrean, adoratzeuntela arimak ta gure barneko gauza guziek; an txikitto, eder, amorosgarri; emen txipiago orañik, ta ezin amableago. Bada, onen konforme daike konsidera komekatzen dena artzai fortunoso gaietaik bat bekala, edo an zegon astoko gura bekala gure Jaunaren alzinean arriturik ainberzeko prodijio miragarrias, gure Jaunaren ainberze apaltzeas ta txikitzeas gure arimei dioten amorioagatik. Daike urtu amoriosko afektoetan diola agradeziturik humil, Jauna, asto bat bekala nago ni orren presenzian estakitela zer erran edo egin ikusirik neregatik iten duena ta ezin erdetxi dezaketena. Jesus Jauna, nor da ori, ta nor naiz ni neregatik orrek egiteko alako fineza extremo geiegiak? estimatzen dut, laudatzen dut, adoratzen dut ta maitatzen dut biotz, arima, zain ta indar guzieki. Naizen guziau orrena naiz orai ta beti. Amen. Nere arimain billa eldu da beregana artzeagatik, Jesus, ar bez berla berla, berant da berladanik. Egun alaere dut intenzio aipatzeko nori ta nori aparezitu zekioten erresuzitatu ondoan, nola errezibitu ta estimatu zuten fortunoso faborezituak izan zirenek, ikasteko guk ere egiten ario gartara elduzaigularik komunionean. Ama dibina guzien ertean eskojitua, Jangoikoaganik guziak baño ia faborezitua arrazioreki, fedearen, humildadearen, amorio ta agradezimentuaren, ta birtute guzien exenplua, erdetxi bezagu, otoi, imitatzen ikasteko bear dugun grazia. Abe Maria.

        Jangoikoak egitea kriatura lurresko batzuei bere amorioaren demostrazioak gauza andia da; au berau egitea ofenditu dutenei ia da; baña gaistoeki ere izatea ain ona, gaizki iteuntenei ongi egitea, beti ta beti zer edo zertan ofenditzen prosegitzeuntenei guti edo ia beti ta beti egotea mostratzen amorioaren señaleak, da gauza bat progatzen duena ederki gure Jaunaren ontasun inmensoa. Au da atratzen zuena akordutik nere Santa Teresa, zoraturik Jangoikoaren amorios, ziola negar dulzeen ertean: Onetsidezazkien nere Jaunak, ta erregala dezkien sanduak arima noble gaiek, ori ongi, baña ni naizen au ain erruin txarra! Sandak ziona humildades guk erran bear dugu egiareki, errezibitzendugunek sakramentu dibinoa, amen zeruko gura, erregalo prezioso gura, zein baño andiagorik ezpaitezake egin Jangoikoak bere podorio guziareki. Zer ia bera baño? Bisita deseagarri gura zeñeki konsolatzen baikaitu Jesusek negarresko balle gontan. Nor? Kriatura lurresko miserableak solamente? Baita ere ofenditu dugunok ere; baita ere ofenditzen dugunak zer edo zertan kontino. Konpara zagun bisita gau Jesusek bere Ama Birjinai, Magdalenai ta apostoluei in zizkioten bisitaeki apareziturik erresuzitatu ondoan.

        Estio Ebanjelioak, baña estaike orgatik duda aparezitu zekiola bere Ama Santisimari len lenik erresuzitatu ondoan glorioso Jesus. Nola bete bide zuen konsolus biotz noble gura, baña lastimaturik zegona guzis bere Seme Jaunaren eriotze erruareki! Zer diosala eginbide zion! Zer itzak! Zer amorioaren kariziak eta prendak! Guzia ongi enpleatua ze, ta zori onean dela ain kriatura on eskojituan. Nola korresponditu bide zion Ama agradezituak! Zer esker millak ta ongi etorriak! Zer humillatzea bere burua autseraño! Zer amoriosko ansiak, anheloak, suak, garrak! Imita, otoi, agradezimentuan, ene fielak, geuren Ama dibina, ezi esta benefizio txipiago etorzea Jesus sakramentaturik gure gana, ongi beiraturik alde guzietaik, zerengatik ura ze ama bear bekalakoa ta mereji zuena ezin iagos; gu bekatari txar ingratoak, pena ezpada deus mereji ezkinduenak. Alakoengana ala etorzea da gutiago? Niri ia iduri zaida. Jesus onegia, ongi egiteas onei ez naiz arritzen dagolaik beti ongiegin naiak. Arritzen naiz ainberze ongi egiteas bekatari txar ingratoei! Zer litzake bagina onak ta agradezituak? Non aurkituko dut ain adiskide amante ongigillerik? Arriturik nago nola gure biotzek estuten ia onesten orren Majestadea, onesten gaituena gu niork ez bekala! Ene biotza, onetsi zazu etc.

        Lenbizikoa nori agertu zekion erresuzitatu ondoan glorioso kontatzen duena ebanjelioak izan ze santa Maria Magdalena; bekatari sanda, noble, fortunosa gau, ain osoki beingoas konbertitu ze, ezi fariseo garren etxean Jesusen oñak erregatuaskeros, negarres ia biotza, pensamentuak, afektoak, guzia berriturik, etzekio gelditu len zenaren larranjerik ta errestorik batere. Aborreziturik mundua ta banidadea, eman ze Jangoikoai ain sines, ezi beti segitzen zue beraren doktrina, exenpluak ta pausuak Ama Santisimaren konpañian, ta lagun egin zio konstante Jesusen pasioan ta ilzerakoan txutirik gurutzearen aldakan, ezin apartarazizuketela oin dibino gaietaik ez judioen injuriek ta meatxuek, ez eta goardien lanzek eta ezpatek ere. O Jangoikoaren graziaren milagroa ain guzis ta ain konstante emasteki baten konbertitua! il ondoan bere Jaun onetsia, ortzi ondoan ere gorputz dibinoa, an zeuka beti biotza, non baizeuka bere tesoroa. Igande goiz goizean ilun zegolaik oraño, joan ze obiara ta aurkitu zue edekirik gañeko ar-lauza. Itzuli ze San Pedro ta San Juanengana kontatzera nola etzen an ageri gorputz dibinoa. Berriz itzuliarazi zue bere amorioak obiaren lekura, ta zego an negarres. Bi aingeru aparezitu zekizkio, ta erran ziote: Zergatik iten du nigar? errespondatu zue: Zergatik eraman baitute ene Jauna, ta estakit non paratu duten. Aiek erranik ere erresuzitatu zela glorioso, alaere etze sosegatzen ikusi gabe bere Jaun onetsia. Aparezitu zekio bere Majestadea ezauntzera eman gabe nor zen; erran zio: Andrea, zergatik iten du nigar? Nor billatzen du? Ark ustes zen hortelanoa edo baratze garren kuidazalea, errespondatu zio: Orrek kendu badu, erran bezada non paratu duen, ta nik ermako dut. Erran zio amolsu bere Majestadeak: Maria. Itz goneki sollik ezaundurik bere Jauna, ta zoraturik amorios ta kontentus, urtiki zekio oñetara adoratzeko ziola: Ene Maestru Jauna. Konsolatu zue Jaun dibinoak abastoki mereji zuen bekala. Kontu egizu komekatzean agertzen zaizula Jesus; urtikizakio oñetan, baña biotzaren amorio, ansia ta anhelo guziareki bera gana. Proga zindezazke gure Jaunaren deliziak, naiz izanik noizbait bekatari, nola konfesaturik ta sentiturik ongi emendatu zaren beingoas betikos nola Santa Magdalena. Baña erdikal ai bazara, ia Jangoikoaren ia deabruaren, ia onerat ia gaitzerat, ain fite nauzula gure Jauna, ain fite bere kontrarioa, estuzu zer esperatu gure Jaunaren erregaloa, zeren estiozun ematen biotz guzia. O arima txarra, o bizi miserablea! nai du konpondu batean Jangoikoa ta mundua, ta estu gozatzen ez bata ta ez berzea. Desengaña beingoas; ia balio du Jangoikoak ezi gauza guziek. Quid mihi est in coelo etc. Zer dut nik zeruan, Jauna, ta zer nai dut munduan, ori ezpada? Ori sollik da ona, ori sollik guzia, ori sollik deseagarria; ori sollik nai dut; orren begietan aurki bez pobretto gonek grazia.

        Alaber, aparezitu zekiote bere diszipulo zoezinei Emausa jardukitzen Jesusen pasio ta eriotze agitu zenaren gañean. Urbildurik aiengana bidean bidesko-gisa ezauntzarik eman gabe, galdetu ziote Jaun dibinoak (Luc. 24): Zer konbersazio duzie ori elkarreki, baizauste ala triste? errespondatu ziote: Bada, zer? Ori sollik da peregrino Jerusalenen, ezpaitu aditu agitu dena an egun ebetan? Zer? Jesus Nazarenoas poderoso zenas obra ta itzetan Jangoikoaren ta jendearen alzinean kondenatu ta ilarazi baitute gurutzean. Eta guk esperatzen gindue berak bear zuela erredimitu Israel; ta iru egun du agiturik gauza gonek. Eta andre on batzuek lotsatu gaitute joanik obiara ta ez aurkiturik arren gorputza, etorri baitire diotela ikusitustela aingiruak ere, ta erran diotela bizi dela; eta gutaik zenbait joan dire monumentura, ta aurkitu dute ala dela nola erran duten andre gaiek, baña bera estute aurkitu. Orduan erran ziote berak: O tontoak eta geldiak biotzes sinestatzeko profetek eskribiturik utzi zuten guzia! Etze preziso padezitzea ori guzioi Kristok, ta ala sartzea bere glorian! Berla explikatu zizkiote eskritura sagratuen egi eta fedeak. Bitarteo urbildu zirelaik kastelu gartara geldiarazi zute bereki; eta jarri ondoan maiean, arturik ogia bedeikatu zue ta eman ziote. Emen idiki zire aien begiak, ta ezaundu zute, baña bera desaparezitu zekiote instantean. Gelditu zire arriturik ziotela elkarri, etzego gure biotza erretzen debozioaren suan mintzatzean ta explikatzean eskriturak bidean? Berla jaikirik ordu berean itzuli zire Jerusalena, ta aurkituzuste ameka apostoluak bildurik ziotela erresuzitatu zela gure Jauna errealki, ta aparezitu zekiola San Pedrori. Eta bi gaiek kontatu ziote agitu zekiotena bidean, ta nola ezaun duzuten ogiaren partitzean. Exenplu gontan erakusten zaigu zein on den meditatzea Kristoren pasioan konpasione amoroso bateki. Ondorean konbidatzea gure Jauna geurengana erraten diogula, nola aiek, mane nobiscum, Domine etc. Jauna, geldi bedi gureki, otoi. Konbite gau egiten zio Santa Teresak komekatzean Erramuigandean bekalakoan urteoro pensaturik nola egun gartan judioek errezibitu ondoan Jesus errege egiaskoa erramu ta palma, ta anitz biba ta festaeki, gero ezpaize izan bat berere konbidatu zuenik bere etxera, baizik deskorteski guziek utzi baizute joatera ziudadetik kanpora goseak. Au pensatus Santa Teresa komekatzen ze Erramu-igandean beti ogei ta amar urtes konbidatzen zuela beregana bere esposo dibinoa, egines konsiderazio bobo batzuk, dio sandak, ta kuadratu bide zekizkiola gure Jaunai, zerengatik egunoietaik batean komekatzean sentiarazi zio agoan suabidade bat miragarria, iduri zekiola beterik zeukala odol sagratuas bero beroa ta erran zio gure Jaunak: Ene humea, nik nai dut protxu on in dezazun nere odolak, ta etzazula beldurrik izan falta dakizun nere miserikordia. Nik ixuri nue dolore andieki, eta zuk gozatzen duzu gusto andiareki. Ongi pagatzen dizut plazer egiten zindidana egun gontan (In ej. vit. in fin. n.2). Konbida bez, bada, arimak afekto guziareki Jesus Jauna ain deseagarria; erran bezo: geldi bedi nereki, ene Jaun ona; ene bularra biz orren sala ta sagrario erreala; ene biotza orren silla. Guziek utz balezate ere, nik konbidatzen dut ene barnera, orren disposiziora dago nere etxetto gau naiz pobrea. Berzerik ezpada, orrek nai duen bekala, adornatuko diot loreas berere, fulcite me floribus, karidadearen arroses, kastidadearen azuzenes, pazienziaren klabelines, penitenziaren bioletes. Ori nerea, ni orrena orai ta beti. Amen.

        aparezitu zekiote, alaber, apostoluei, ta erran ziote: Bakea zueki, ta erakutsi zizkiote eskuak eta bularra, ta eman ziote Espiritu Sandua ta bekatuen barkatzeko potestadea utzi zituelaik beterik gozos. Etzego an orduan Santo Tomas, ta etzue nai sinestatu berzeen erranera ikusi zutela erresuzitaturik gure Jauna; zorzi egunen buruan paratu zekiote berriz guzien erdian, ta egin ziote diosala amoroso, ta erran zio Santo Tomasi: Zato, ukizkizu nere esku-oñetako llagak ta sar zazu zeure eskuoi ene bularreko llagan; ta etzaitela izan sinestagaitz, baizik fiel. Sanduak erran zio beterik kontentus: Ene Jauna ta ene Jangoikoa. Orduan Kristok: zeren ikusi nauzun sinestatu duzu, Tomas, zori onekoak ikusi gabe sinestatzen dutenak. Dugu doktrina komekatzean datorkigulaik gure Jauna, bizteko fedea ta adoratzeko gogoareki beraren llagak, gaudelaik erraten kontentus ta amorios anitz aldis: Ene Jauna ta ene Jangoikoa, ene amorioa, ene erregaloa, ene gauza guziak. Zer ia nai dezaket ori barin badut? Nainuke kontent dagon ori nereki, ezi ni kontent nago guzis orreki; orrenganik aparta nadien ezdezala permiti, ez bizian, ez iltzean, ez il ondoan.

        aparezitu zekiote, alaber, San Pedrori ta berze diszipulo batzuei arranzuan zeudelaik, noiz ta gure Jaunaren manus botaturik sarea, in baizute arranzu bat prodijiosoa. Ondorean examinatu zue San Pedro egiteko Elizaren buru, papa ta artzai unibersale, ta examinatu zue karidadearen lekzioan galdegiten ziola: Pedro, maitatzen nauzu ni ebek baño ia? errespondatu zio San Pedrok: Bai Jauna, orrek daki onesten dutela. Erraten dio: Bada, kuida nere axuries. Berriz galdegin zio: Pedro, maitatzen nauzu? errespondatu zio: Bai Jauna, orrek daki onesten dutela. Bada, kuida nere axuries. Berriz, oraño ere galdegin zio irugarren aldian: Pedro, onesten nauzu? tristatu ze sandua irur aldis galdegite gontas, oroiturik agian, nola len ere anitz ofrezimentu egin ondoan ukatu zuen irur aldis. Errespondatu zio humil ta sinki: Jauna, orrek guzia daki. Orrek daki onesten dutela nik berori. Orduan Jaun onak adiarazi zio nola utzi bear zuen bizia beraren fede ta honragatik.

        Zori onekoak, milla aldis diot, zori onekoak gizonki gaiek ta emasteki gaiek izan zutenak fortuna tratatzeas Jesus onareki, gozatzeas Jangoiko beraren, ain humano amable denaren konpañia ta konbersazioa! Baña ezkaitzela deskonsola gu ere; gureki ere nola tratatu, injeniatu du. Etzaigu guzia falta, edo obeki errateko, deus etzaigu falta, ezpada ikustea; baña ortako aizagun egi eta fedea, beati qui non viderunt et crediderunt, zori onekoak, dio, ikusi gabe sinestatzen dutenak. Gure aldetik falta da fedea, falta da prestutasuna, falta da amorioa aiek zutena. Amoros gaitzen gure Jesus onegias nola Santa Magdalena, egin negar biotzes gaizki bizituas, despei mundua bere banidadeeki beingoas, desea, ansia, anhela Jangoikoa sollik sollik baita ongi egiten ta eginen diguna. Izan zagun memoria ta konpasione bere pasio ta eriotze pasatu zuenas guregatik axuri inozenteak; adorazkigun bere llagak amorios ta admirazios beterik Santo Tomaseki diogula: Ene Jauna ta ene Jangoikoa. Eta guzien gañetik San Pedroreki izan gaitzen examinatuak ta aprobatuak gure Jaunaren amorio egiaskoan ilartaño beragatik. Ojala balitz ala. Ene Jauna, nainuke erran San Pedroreki: Egia balitz, orrek daki onesten dutela berori pobretto gonek. Eta ezpadiot egia ontan, Jauna, orrek daki nainukela onetsi biotzes. Au ere ezpalitz egia, egia da au bentzait, orrek daki bear dutela onetsi. Jangoikoa da egiten duena gure baitan nai izatea ta kunplitzea. Egin bez nai izan dezaten onetsi, ta onetsi dezaten errealki, nola bear den, oraidanik asi prosegitzeko bizi guzian ta eternidadeko glorian.

 

aurrekoa hurrengoa