www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 3:
In dominica infr. Oct. Corpus Christi.
De institutione Festi

 

Homo quidam fecit caenam magnam. Luc. 14.

 

        O nork luken fede bizia ikusteko begis bekala gure Jaunak gureki egin ta egiten duena! Nondik asi edo non akabatuko dugu kontatus? kontatuko dugu guretako egin zuela mundua, ta gure zerbitzuko gauza guziak? Guretako fabrikatu zuela zeru eder gura, gloriako palazio andi gura? Esta au geiena. Kontatuko dugu kriatuginduzala geurok bere imajina ta semejanzara, gure bearrik etzuelaik, guri ongi iteagatik solamente? Esta au ere geiena. Kontatuko dugu konserbatzen gaituela naiz mereji ezpadugu ere, zerbitzarazis gure onerako iruzkia, ilargia, izarrak, zeruak, lurra, itsasoa, aizea, egasteak, animaleak, arraiak, lurreko fruitu ta gauza guziak? Esta au ere geiena. Kontatuko dugu? Baña nola ta zertako kontatu berze benefizio kontaestaizkenak? Batek darama ene atenzio guzia. Ez kontent gure Jangoikoa eginas guregatik, ta emanas gure on naies gauza guziak beras landarakoak, bera eman zekigu, bera egin ze gizon bigarren personan. Aitak etzio barkatu bere Seme proprioai, baizik entregatu zue guregatik, bere amorio geiegi digunagatik guri; biali zue bere Semea. Seme bera ofrezitu ze bere borondates, ta enkarnatu ze, ta bizitu ze gutartean. Espiritu Sanduak konkurritu zue, zerengatik beraren birtutes izan ze konzebitua Birjinaren entrañetan. Darama, alaber, ene atenzioa Jangoikoaren humillatze garrek izatera preso gizatxarren eskus, izatera golpatua, azotatua, guruzifikatua ta ila gizontasunean axuri manso bat bekala guregatik. Darama, en fin, nere atenzioa gelditzeak bere Majestadea sakramentu admirablean, ain bulto gutian errege guzien errege, amen batean oben obena aurkitzen dena glorian. Au da deitzen dutena Aita Sanduek enkarnazioaren extensionea, zeren egin zigun faborea enkarnatzeas edatzen baitu ontan mundua mundu den artaño. Nainuke adiarazi marabilla gau. Au da erran nautena nik, ezi bein enkarnatu zela, bein jaio zela, bein bizitu, padezitu, ta il zela gizon eginik Jangoikoa munduan. Bein egina, guziendako da ta betiko, baña denbora gartakoek izanzute ditxa gozatzeas urbilagotik; gerokoek ez ginduke izan, ezpaze bizitzen gure denboraraño. Bada, zer egin zue? injeniatu zue sakramentu aldarekoa, zeintan presente daukagulaik bere Majestadea, kontu gure denboran enkarnatzen, jaiotzen, bizitzen, padezitzen ta iltzen dela gure probetxuaindako, ezi fineza gaiek guziak ikustentugu bildurik ontan; orgatik dio Dabidek, memoriam fecit mirabilium suorum, memoria bat edo suma bat egin du bere marabilla guzi guziena; zein da? Escam dedit timentibus se, erregalo eman diotena beraren beldur direnei. Au deitzen du Santo Tomas doktore aingiruak, Kristoren pasioaren memoriale perennea, lengo figuraen kunplimentua, egintuen milagroen andiena, ta beraren joanas mundutik tristatu direnendako konsolu singular edo bakarra (In opusc. 57). Au deitzen du Tridentinoak Jesu Kristoren gureganako amorioaren ondasunen erauntsia, divitias sui ergá homines amoris velút effundit. Au deitzen du Elizak eutxaristia, oroat baita nola grazia ona, ta zein ona! Orgatik ain alegre ta solemneki zelebratzen du festa gau Elizak, nola zelebrabaleites Kristoren festa guziak batean. Kontu festa gontan zelebratzen dugula beraren enkarnazioa, jaiotzea, zirkunzisioa, izenarena, Erregeen adorazioa, Erramu igandekoa, Ortzegun Sandukoa, pasioa, erresurrekzioa, zerura igatea; itz bates guziak. Kontu, alaber, Maria Santisimaren festa guziak ere zelebratzen direla egun, ezi guziak izan zire Jaunonen kausas, ta honratzeas Jaunau honratzen da bere Ama Santisima. Aipatu orduko betetzen da dulzuras arima; zori onean etorri ze mundura alako kriatura, ain noblea, ederra, perfekta, bere parerik estuena; Maria da ori, guzien ertean eskojitua, Jangoikoaren biotzekoa, ain agraziatua ezi aurkitu zue grazia Jangoikoaren begietan, ta ekarri zigu ain grazia ona nola eutxaristia. Bada, o graziaren Ama, in bez gureki ere grazia orai. Abe Maria.

        gizon batek prestatu zue afari bat andia, dio egungo Ebanjelioak, homo quidam fecit coenam magnam. Gizon gau da Jesu Kristo, gizon berria, ikusi etzena, bere parerik estuena, Jangoiko ta gizon dena bateo. Afari andia da eukaristia; afari deitzen da, zeren azken otrontzea da afaria, ta oneskeros segitzen da loaren deskansua; otronze dibino gau prestatu zue azken gauean, ta ain prezioso erregalatua ezi onen gañetik esta deseatzekorik, baizik eternidadeko gloriaren deskansua. Anitz benefizio len eginak, kriatzea mundua, zerua ta geurok, konserbatzea, erredimitzea, fundatzea Eliza, ustea bere merejimentuak guretako, paratzea doktrinak, legeak, sakramentuak, kontu direla Jangoiko onaren erregalo preziosoak; au, ordea, guzien korona, postrea ta azken errestoa; bere gorputz ta odol preziosoa ematea modu miragarrian, bera egitea gure alimentu, unitzeko gu bereki komunionean. Afari andia sines! Gauza miragarria! jaten du bere Jauna pobreak, esklaboak, humilak! Erregalo inmensoa, zein baño obeagorik ezpaitezake eman Jangoikoak! Fedeak iten digu falta. O nork luken fede bizia! Onek azi lezazke gure baitan esperanza, karidadea, agradezimentua, humildadea ta birtute guziak.

        Fede gonen medios Eliza gure Ama Sandak, ikusirik Jaunoni zor dioguna, ta ezin pagadezokegula, naiak erakutsi munduai ta zeruai bere agradezimentua Jaun sakramentatuagana, mila modus disponitu du honratzea bere Majestadea. Artako dire lanparak kontino, ta argiak edozein funzionetan. Artako sazerdoteak, baso sagratuak, ornamentak, inzensuak, kantuak, errezuak, orazio ta erreberenziak, ta gañarakoak tenploetan. Artako egun guziak urtean, ta prinzipalki igandeak ta jaiak. Elizaren debozio guzia, dio Eskoto benerableak, ordenatzen da sakramentu gontara. Kasi sakramentu guziak konsumatzen dire eukaristian, dio Santo Tomas Akinok. In daien festa sanduei, prozesio, funzione gisa bat edo berze, guziak koronatzen dire mezareki, edo zelebratzen dire sakramentu andi gonen presenzian. Ortzegunak dire berexki iteko memoria lenbiziko instituzioas. Prinzipalkiago Ortzegun Sandu eguna da, zelebratzeko egun gartan bekalakoan, egin zuena Kristo gure Jaunak azken afari gartan, garbituaskeros oñak apostoluei, konsagratu zituelaik bere Majestadeak ogia ta ardoa, ta eman ziotelaik apostoluei potestade konsagratzeko. Baña naiz egiten den egun gartako mezan menzione espeziala onen fundazioas, dio Santo Tomasek (Opusc. 57), gañarako egun gartako ofizio guzia da Kristoren pasioaren, zeñen benerazioan baitago okupaturik Eliza denbora gartan. Eta zelebratzeko fielek zelebridade guziareki sakramentu ain andiaren instituzioa, Urbano IV disponitu zue memoria gau egitea Espiritu Sanduaren Bazkoaren oktaba ondoreko lenbiziko ortzegunean bere oktabareki, zeren, dio sanduak, urte guzian gozatzen dugunok sakramentu gau salbaziotako, zelebra dezagun espezialki onen instituzioa denbora gartan, zeñetan Espiritu Sanduak utzi baizitue diszipuloen biotzak erakutsirik, ezauntzeko osoki sakramentu gonen misterioak; zerengatik orduan izan ze noiz fielak ere asi ziren usatzen sakramentu gau. Eta akudidezatengatik fielek ansia iagoreki honratzera gure Jauna, konzeditu zue Aita Sandu erran dugunak irabazi espiritualak, baitire induljenziak asistitzeuntenei elizako ofizioetara egunean ta oktaba guzian (In breviar. fer. 6. post corp.). Aita Sandu garrek paratu zue, bada, festa gau milla berregun ta iruogei ta bizpirugarren urtean, orai duela borz egun ta ogei ta irur edo laur urte. Ze agitz deboto misterio gonen guziek bear ginduken bekala, eta bere debozioaren sua desaogatzen ta mostratzen du ontako atra zuen bula gartan, zeñen itz guziak baitire ala nola sugarrak itxeki dezaketenak edozeñen biotza. Prinzipioan adiarasten du Jesu Kristoren amorio ta bizarria inmensoa paratzean sakramentu aldarekoa, onen dulzetasuna, preziosidadea ta abantalla berze fabore guzien gañetik. Mostratzen du bere gozoa ta deboziosko negargalea konteni ez dezakena, ta dirudi estaikela ase ponderatus gure Jaunaren fineza misterio gontan. Erditsutan dio bear dugula kontino zelebratu Jaunonen memoria, eta naiz egunoro mezan egiten bada ere memoria gau urte guzian, konbeni dela zelebratzea berex solemneago urtean bein konfunditzeko herejeen erokeria, baitare suplitzeko festibidade goneki urteasko faltak debozio gontan. Dio ere ia, ezi bera ellegatubañolen izatera Aita Sandu, xakin zuela errebelatu zekiotela zerutik zenbait personei zelebratu bear zela festa gau Elizan. Akabatzen du konzeditus induljenziak, ta exortatus zelebratzera debozio guziareki. Ortako ere, baña santidadeak manaturik, konpon duzue Santo Tomas doktore aingiruak errezatzeko ofizioa ta meza egungebetakoa agitz ongi.

        Diona Aita Sanduak, errebelatu zekiotela zerutik zenbait personei paratu bear zela festa gau, da zerengatik Flandesko ziudade Lieja deizen zen batean, zelarik Arzediano Jakobo Pantaleon, ellegatu zena gero izatera Erromako Aita Sandu deitu zena Urbano IV orai dioguna; denbora gartan, bada, Liejan bizi ze donzella bat guzis birtuosa deizen zena Juliana de Montekornelio. Oni, bada, bere orazioen ferborosoenean errepresentazen zekio ilargi bat agitz argi-ederra, baña falta zekiona saiets batetik zatitto bat. Erreparatuzue ontan sandak, ta errespondatu zekio zerutik ilargi gura zela Eliza, zatigarren falta egoteko guzis perfekta zela, ezi paratu bearra Elizan festibidade bat zelebratu bear zena aldareko sakramentuari solemnidade andiareki. Errebelazio gau ikusten egon ze ogei urtes donzella, sanda bezain humila, niori erran gabe. Aliketa gero errebelaturik Jangoikoak gisa ontako bisione bat berze donzella bati, zein deitzen baize Isabel, orduan lenbizikoa animatu ze erratera ikusi zuena. Examinaturik guzia serioki gizon andiek, ta progaturik zela Jangoikoaren errebelazio egiaskoa, Roberto Liejan obispo zenak orduan, paratu zue festa gau bere obispadoan, milla berregun ta berrogeigarren urtean (Parra haec p.1. pl.7). Andik guti, ango Arzediano erran duguna goraturik San Pedroren katedrara berri gebeki, ta denbora gaietan sakramentu andi gonen fedetako agitu ziren milagro batzueki, eta berze donzella sanda Eba deizen zen, ta Lieja berean bizi zen instanzia ta otoieki, Aita Sanduak azkeneko ere manatu zue kristiandade guzian zelebratzeko sakramentuaren festa solemne gau, erran bekala 1262 urtean. Prozesio iten dena manatu zue, ta konfirmaturik festa gau berriro Klemente B. Bienako konzilio jeneralean 1306 urtetik 1311 araño. Alaere pasatu zire zenbait urte plantatu gabe osokiro leku guzietan, aliketa Juan XXII manaturik publikatzeko Klementeren ordenanzak 1317 urtean asi ze kristiandade guzian zelebratzen festa gau prozesio ta gañarako solemnidade guziareki (Haec Parra ibid. at Andrade ait bullam Urbani ann. 1264. Itin. gr. 5. SS. 6).

        Manatzeko Urbano IV festa gau eman ziote, alaber, motibo zenbait milagro agituek denbora gaietan. Darokako korporaleena agitu ze 1239 urtean, Otxallaren 23: Don Berengel de Tenza, errege Don Jaimeren tropaen jenerala zegolaik meza enzuten komekatzeko berze laur personaeki, preziso izan zue ustea meza ta atratzea peleatzera moroeki, zein etorri baizire derepente. Sazerdoteak, zein baize Darokako parrokia San Kristobalenaren kargudun ta deizen zena Mateo Martinez, artu zitue korporalak, ta aietan borz forma konsagratu zituenak, ta altxatu zitue peña baten pean, etzeizen ellega moroen eskuetara. Ebek garaituak, bota zirelaik iges andik, atra zitue korporalak ta aurkitu zitue formak odoletan pegaturik korporaleei, mostratzen diren bekala egungo egunean (Andrib). Au agitu ze 25 urte lenago paratubaño festa; eta au paratu zen urte berean, berriz, Olibetoko ziudadean, edo Baronioren ustes Bolsenan, agitu ze sazerdote batek zelebratzerakoan meza, ta konsagratu ondoan, astea dudatzen gure Jaunaren presente egotearen gain sakramentuan. Duda goneki, ez ongi sinestatzen, estare ukatzen zuela guzis, segitu zue meza, ta ellegaturik partitzera hostia kalizain gañean, atra ze artaik ainberze odol, ezi busti ta gorritu zitue korporalak, patena ta beraren eskuak ere, uki zezan ta sinesta zezan Santo Tomasek bekala, ikusi gabe sinestatu bear zuena sinestagaitzak. Arriturik, etzekiela zer egin gelditu ze, ta igorri zue erratera obispo jaunai, zein etorririk bereala, artu zitue korporalak odoletan, ta mostratu zitue jendetza andi etorri zenari milagroaren famareki. Sazerdoteari manatu zio akaba zezala meza, ta eman zio mezu Aita Sandu Urbano diogunai, zeñek manaturik obispoai ermateko beraren presenziara korporalak, pontifizea Erromako korte guziareki urtiki ze lurrean adoratzeko anitz debozio ta negarreki ikusteas berriro ixurtzen Jesusen odola fresko gure onagatik. Manaturik goardatzeko tesoro gura agitu zen tenploan, kardenaleen konsejuareki atra zue bula urbilen Lastallaren laurgarrenean, manatus in daien Korpus Xptiren festa kristiandade guzian, aipatu bekala aixtean (Andra. ib. Alii Orbitelo. Alii Viterbo).

        Konzilio Tridentinoak aprobatu ta laudatu zue gauza ederra bekala, zelebra daien urteoro egun bates festibidade gau, ta eraman daien triunfante prozesioan Jaun sakramentatua karrika ta leku publikoak barna. Azkenean, orai dugun Aita Sandu Pio VI joan den urtean, 1776, manatu zue erran daien sakramentu sanduaren meza ta ofizioa oktaba guziko egun guzietan Españako erregeren dominio guzian. Gisaontan Eliza gure Ama Sandak erakusten digu agradezimentua gure Jaun sakramentatuai, estugun bekala gauza obeagorik munduan. O afari andia, zeintan amen batean ematen baizaigu glorian den erregalorik andiena, Jesus bera! Kontent zire lege zarrean testamentuko arka ta manna garreki, baizire sakramentu gonen figura; zenbat obeki gaudezke gu kontent, baitaukagu geureki zeruetako Jauna? Fede bizia bagindu, konta gindezake mundu gontako zerua, tenplo sandua, ta ezkindeizke deskuida, baizik anhelatu aingirueki honratzera ta festejatzera guzien Jauna presente daukaguna, ezi estugu obligazio gutiago aingiruek baño, baizik ia, ezi estago aingiruengatik, baizik gizonengatik. Eta nor da eman bear diguna sekulako suertearen sentenzia baizik Jaunau? Beras, tonto ezpagara, geurei dagokigu honratzea al guzia. Jaun ona, nere afekto, fakultade ta itz guziak biz orren amoriotan. Neurau ut jumentum factus sum etc. Asto bat bekala orren presenzian, ta orreki beti orren grazian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa