www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 97.
De frequentia communionis.
ann. 1781

 

Accipite et comedite,
hoc est corpus meum. Math. 26. v. 26.

 

        1. Erranik ia nola bear den komekatu, goazen erratera noiz bear den. Nola bear den komekatu, da eukaristiaren dignidadeagatik; noiz bear den, da arren uso ta utilidadeagatik. Eta ontan ere sakramentu gonek darama berzeei abantalla, izatean diot, ia usual edo iagotan errezibi daikena konfesioareki berzeak baño. Zerengatik bataioa, konfirmazioa ta orden bakotxa solamente bein errezibi dezake batek bizi guzian; oliadura ta matrimonioa bein baiño iagotan errezibi daike, baña ez anitz anitz aldis gizonain bizi laburrean, zerengatik oliadurain errepetizekos bear da izan biziaren peligro berria, ta errepetizekos matrimonioa, il bear du lengo konsorteak. Baña konfesioa ta komunionea errepeti daizke ta errepetizen dire anitz ia ta ia aldis bizian. Kristo gure Jaunak etzue expresoki deklaratu noiz komekatu bear duen kristioak; utzi zue Elizaren disposiziora denborain tasa edo neurria; berak solamente erran zue jan gindezala bere gorputza, accipite et comedite, hoc est corpus meum, diones San Mateok, ta konformeki kontazeunte San Lukasek, San Markosek ta San Pablok; ta añaditu zue San Juanek erran zuela Jesu Kristok: Amen amen dico vobis, nisi manducaveritis carnem filii hominis, et biberitis eius sanguinem, non habebitis vitam in vobis. Zierto, bai, ziertoki erraten diziet ezi ezpaduzie jaten Birjinaren Semearen gorputz preziosoa ta edaten arren odol preziosoa, estuzie izain bizitza zeuren baitan. Itz gebetan adiarazi zue ain nezesario dela arimain bizitzaindako komunionea, nola gorputzarenaindako alimentu korporala; baña ontaik estaike atra konsekenzia, egunoro komekatu bear dela, nola egunoro arzen baita gorputzaren sustentua, zerengatik komunione soil batek ia bizkorzen du arima, asko ta asko otronzeek baño gorputza; por konsigiente, etzue manifestatu expresoki noiz komekatu bear den, solamente dago errezibiturik Elizan prezepto dibinoa bekala komekatzea eriotzeko peligroan, zerengatik, nioiz izatekos, orduan da, noiz baitu ainberze peligro arimak (Lorraga de necesit. eucharistiae). Gañarakoan estaikelaik bat libratu erorzetik mortaleetan ta obetu ariman baizik komekatus, arrazio naturalak erakusten du dagola obligaturik komekatzera bere arimain biziagatik. Nezesidade ertxi gebetas landara utzi zue Elizain eskuan obligatzea fielak zer denboretan iduri zekion ongi.

        2. Kristiandadeain prinzipioan obligazen zitue Elizak komekatzera usuago, gero argalago ta orai azkenik argalenik; ta ario gontara joan da epeldus kristioen karidadea, debozioa ta birtutea. Konparaziotako eldu da ongi ontara Nabukodonosorek lotan ikusi zuen estatua gura: Burua zue urreskoa, petxoa zillarreskoa, azpiak bronzeskoak, zangoak parte burriñaskoak, parte lurreskoak. Apostoluen denboran mantenitu ze firme egunoroko komunioneain kostunbrea: Erant perseverantes in communicatione fractionis panis (Act. 2). Baña iduriturik zoeiela zerbait autxis kostunbre gau, San Anakleto borzgarren Aita Sanduak Pedros geros berritu zue parte dekreto fuerte garreki: Peractâ consecratione omnes communicent, sagrain ondorean komekabeites guziok, ezpaute nai ertxidakizkioten elizako atariak, ezi ala ordenatu zute apostoluek ta ala dauka Erromako Eliza Sandak. Iraun duzue kostunbre gonek denbora zati on bates. Etzaize iduri au buru bat urreskoa? Baña segizen da petxo zillarreskoa. San Basiliok dio bere denboran usazen zutela fielek komekatzea laur aldis asteoro: Igandean, asteazkenean, orzilarean ta larunbatean. Segitzen da zintura ta azpiak bronzeskoak. San Agustinek dio bere denboran zenbaitek usazen zutela komekatzea igandeoro, ta orren memorian ematen dela orai igandeetan ogi bedeikatua dio San Eutxeriok (V. 20. c.16. de sacr. euch.). Baita ere dio Katezismo Romanoak akostunbratu zela zerbait denboras elizan itzulzea sazerdotea aldaretik puebloagana aurpegis ta erratea: Atoste fielak komunionera, ta orduan komekazen zirela prebeniturik zeudenak. Baña guziareki ikusirik erresfriatu zela debozioa ainberze ezi ia gutitan komekazen baizire, San Fabian Aita Sanduak manatu zue prezisoki komeka zeiela mundu kristio guzia gutienean irur aldis urtean, irur Bazkotan: Garizumakoetan, maiatzekoetan ta egerrietan. Baña gure denborako gelditu da burriñasko ta lurresko zatia, zerengatik ikusirik Elizak etzirela ia obserbazen lengo mandamentuak komekatzeain gain, etzeizengatik montiatu bekatuak desobeditus Elizari, komekatu-faltas denbora señalatu gaietan, erreduzitu zue mandamentua Inozenzio irugarrena zelarik Aita Sandu Letrango Konzilio jenerale andian, komekatzeko kristio guzia a lo menos Bazkoa garizumakoetan, sopena ez usteko sarzera elizan bizidenbitartaño, ta il ondoan ez orzizeko eliza lurrean faltazen duena komunione gortara. Ta estado gontan dirau Elizako mandamentu gonek ia sei egun urte gebetan. Eta nai dut adbertitu emen, estela kunplizen Elizaren mandamentuareki gaizki komekatus, deklaratu zuen bekala Inozenzio XI (Prop. 55), eta ala diolaik Elizako mandamentuetan: Irugarrena, Bazkoa garizumakoetan komekatzea, entendatu bear da, ongi komekatzean.

        3. Estitu obligatzen mandamentu gonek aurrak diskrezio sufizientea estutenak orañik ezaunzeko sakramentu gonen diferenzia munduko janarioetaik ta errezibizeko bear den piedade, reberenzia ta debozioreki; ezi izanik lengo denboretan zenbait lekutan kostunbre komekatzeko aurrak, Elizak berak justoki kendu du kostunbregoi (zenbat aur doktrinabaleites etc.); esta ere eroak ta juizio gabeak ere estaizke komekatu, txoil ezpada eriotzeko peligroan, eman bazute sano zeudelaik monstra errezibizeko komunionea, ta aun orduan solamente daizke komekatu estelaik irreberenziain peligrorik (Cath. Rom. hic.). Gañarako fiel guziak obligazentu eriotzeko peligroas landara Bazkoa garizumakoetan a lo menos, eta orduan komekatzeareki ongi kunplitu dute obligazioa. Baña orai eldu da debozioa, obligaziorik gabe komekatzeko maiz, zein baita konforme Kristoren intenzioareki, Elizaren deseoeki, Aita Sanduen ta doktoreen konsejueki, ta arima beren nezesidade ta utilidadeareki. Goazen probatus alde guzietaik. Lenik Kristoren aldetik.

        4. Deseos deseatu dut arzea otronze gau zueki, erran ziote apostoluei Kristok; akaso ordukoaingatik solamente? Baitare usteagatik betiko patente bere mai erreala, ta eskunara guziendako ogi bizi dibino gau, baita bere gorputz preziosoa. Ta orgatik ere autatu zue materiatako ogi ardoa, baitire alimentu komunenak. Bazuke egin urre edo diamante urtu edo errauts itzulietaik sakramentu gau, baña etzeien nior exkusa konsagrazeas edo komekatzeas maiz, izanes eskas edo txur materia gura, paratu zue ogian ta ardoan, baitire usualak, konsagra daizen noiznai, ta komeka daien nai duen guzia. Utzi zue, alaber, kosturik gabe otronze miragarri gau: Venite et emite absque argento, zatoste, ar zazie dirurik gabe, aski da arima garbia. Ezaun daike Kristoren deseoa komeka gaizen maiz, izan zuen finagatik ere ta erran zituen itzengatik: Ni etorri naiz, zio, izan dezaten bizia, ta abastoki ordea (Joann. 10). Ortako egin ze sakramentu gontan bera bizitzaren alimentu; ni naiz, zio, bizitzaren ogia ta ogi bizia, jaten duenak ogi gau izain du bizitza sekulakoa; eta ia ere erran zue, ezi ezpagindue jaten bere gorputz preziosoa, ezkinduela izain bizizarik geuren baitan (Joann. 6); beras, nai zue errezibi gindezan ain maiz, nola preziso den alimentua konserbatzeko arimain bizitza. Orgatik ere afari andi garren parabola gartan, zein baize onen figura, biali zue mutila deizera konbidatuak zetozila; ta exkusatu zirelaik aiek, bial duzue berriz karrika ta plazaetara, ta ekar zezkiela aurkizen zituen pobre, mangi, itsu ta lazerioso guziak. Ta izanik orañik leku maiean, igorri zue berriz bide ta kanpoetara sarrarazi zezkiela guziak beteartaño bere etxea (Luc. 14). Zer da au, baizik adiarazi naia duen deseoa datozin ia ta ia komekatzera bere fielak, goseak ta miseries beteak dabilzanak, erremediatzeko guziak. En fin, egotea bera sakramentu gontan perenne dago konbidatzen. Aur ibildari ta pausuoro erorka dabilana ezin ekarrarazis bere gana amak, ekarrarasteko zer iten du? erakusten dio bularra, ofrezizen dio esnea. Ala, Kristo gure Jauna presentazea ain franko sakramentuan zer da baizik erakustea bere bularreko amorioain deliziak ta konbidatzea guziok itzaieki: Venite ad me omnes qui laboratis, et onerati estis, et ego reficiam vos, zatoste ene gana neketan zausten guziok ta nik errekreatu ta erregalatukozaistet. Alzinaturik bera ematera, konbidazen du pobrea errezibitzera. Etzue Zakeok iganik arbola batera pretendizen ia, baizik ikustea Jesus pasazerakoan andik; ta Jaun onegiak erraten dio: jautsi zaite fite Zakeo, ezi zure etxean egon nai dut nik egun. Monstratudu deseo gau milagroen medios ere eukaristian; Jangoikoak berak abisatu zue Berzelasko obispoa zoeiela ematera komekadura San Anbrosiori eri zegolaik. San Ramon, San Estanislao Kostka ta berze anitzei igorri zizkiote aingiruak komekatzeko, sazerdoteik ez izanes. San Buenabenturai meza enzuten zegolaik ta ezin atrebis komekatzera, hostia sandatik zatitto bat partiturik joan zizaio agora Jesusen borondates. B. Simoni, zeren ustekabetzean eroririk lurrean hostia, uste zuen ezpide zuela nai sartu arren baitan, hostia bera goraturik bere kabo sartu zizaio agoan. Aur bat, Imelda deizen zena, etzutena usten komekatzera adin gutis, zego beiratzen komekatzen berzeak ta ansias beterik komekatu naiak ura ere. Gure Jaunak kunplitu zio deseoa milagrosoki, zerengatik hostia sanda bera bolatu ze sazerdoteain eskuetaik, ta argia zeriola joan ze ta jarri ze aurtto garren buruain gaiñean. Au ikusirik sazerdoteak komekatu zue lenbiziko ta azken aldian orduan, zerengatik aurroi itxekirik amorioain suan amorioain utses ilze an berean, ta erman zue Jaunak zerura gozarastera agerrian deseatu zuena estalirik sakramentuan (Ribad. Claus. Segneri). Biz pureza, biz gose ona gure partetik, ezi Jaun sakramentatuak nai du gogotik sartu arimetan anitz ta anitz aldis.

        5. Eliza Ama Sandaren deseoa da berbera, ta ezpadu ere manazen komekatzea obligazios baizik bein urtean, ori da estaizengatik egin sakrilejioak komekarazis iagotan, ellegazen balire bortxas arima gaistoak; baiña manatzean berean ezaun da duen deseoa komeka daizen iagotan fiel debotoak, zerengatik ezin berzeas bekala dio: Komekabeites sikiera Bazkoan, a lo menos bein urtean. Ala, ama batek nailiokelaik arrarazi hume eriai alimentua ta medizina eman bear diona bizia, ezpadezake arrarazi ia, erraten dio: Arzazu sikiera bokadotto gau, a lo menos urrupatto gau, nere humea. Baña ia ere ar lezaken nailuke amak. Iago aldis komekarasten zitue len, baiña ikusirik kristioen pereza ta desgana, mila ta ia urteen buruan erreduzitu da Eliza manatzera komunionea Bazkoan sikiera urteoro, ia ke ta ez dezaken logra ia hume malderretaik. Eta azken Konzilio Jeneralean, Trenton, mostratu zue Eliza Ama Sandak duen deseo bizia orai ere ainberze nola apostoluen denboran, ziolaik (22 Sess. 6 capº.): Nailuke gogotik Konzilio Sanduak komeka leizen ez solamente espiritualki, baita ere errealki, meza guzietan kristio fiel guziak asistizeuntenak, logradezatengatik abastoago meza sandutik datozin fruituak. Eta iaketa au estaiken logra, exhortazen, errogazen ta eskazen diote kristio guziei Jangoikoaren miserikordiaren entrañengatik sinestadezkitela ain fede firmeareki, ta beneradezkitela ain biotzesko debozio onareki Jesusen gorputz odol sagratuen misterio gebek, ezi izan daizen digno errezibitzeko maiz egunorosko ogi sobresubstanzialegoi; desuerte ezi egiareki izan dakioten arimaren bizitza ta sanidadea, zeiñen birtutes ellega daizken peregrinazio gontaik zeruko patriara jatera belorik ta estalkirik gabe aingiruen ogi berbera, orai jaten dutena akzidenteen belo sagratues estalirik (Sess. 13. c.8). Zer ia erran bear zue Eliza Ama Sandak mostrazeko duen deseoa errezibi dezaten maiz bere hume kristioek komunione sanda?

        6. Konforme dire Aita Sanduen ta Elizako doktoreen intenzioak, beti suponiturik arimaren disposizio korrespondientea. San Juan Krisostomok dio, erreprenditus Bazkotan edo berze alako jai berex batean ellegazen zirenak ia erreparorik gabe, solamente zergatik den Bazkoa: Ala nola kulparik estuena ongi baita ellega daien egunoro, ala bekatus betea esta ongi jai andietan ere ellegatzea, zerengatik urtean bein ellegazeak ezkaitu exkusatzen; baldin indignoki ellegatzen bagara, antes bien da gure kondenazio iagotako, ezi bein solamente joanik, orduan ere ezpaikoaz ongi disponiturik (S. de S. Philogo). Eta berriz: Garizuma ta abenduko denborak ezkaitu iten digno komekatzeko, baizik arimaren purezak; oneki beti ellega, au gabe beñere ez (H. 61 ad pop. Antioch.). Eta berriz: Estakizu ezi komekatzeak indignoki, ezpada ere baizik bein, galzen zaituela? Eta dignoki anitz aldis komekatzeak emain dizula osasuna? Esta atrebimentu komekatzea anitz aldis, baizik indignoki komekatzea naiz ezpada baizik bein. Kristo guruzifikatu zutenek ere, bein guruzifikatu zute. Esta au neurtu bear denbora luzeas edo laburras, baizik konzienziaren garbitasunas; au delaik, beti da bazkoa (H. 5 in ep. 1. Corinth.). Eta berriz: Zein idurizaizkigu, bada, obeki? Edo komekazen direnak bein, edo anitz aldis komekazen direnak, edo guti aldis? Esta bein komekazen direnak, estare anitz edo guti aldis, baizik konzienzia garbiareki ta biotz onareki komekazen direnak; ebek betoz beti, alakoak estirenak esta bein ere (H. 17 Haebreor.). San Anbrosiok dio: Kristoren odol preziosoa barin bada garbitzeko arima, beti errezibitu bear dut, beti barkadezkidangatik bekatuak; beti bekatu egiten nagolaik, beti errezibitu bear dut erremedioa. Eta berriz dio: Egunorosko ogia barin bada, zergatik errezibitzeunzu urtetik urtera? (L. 5. de sacramentis.). Au berau errepetizen du San Agustinek, ta añadizen du: bizi zaite alako maneran, ezi mereji dezazun errezibitzea egunoro (S. 28 de V. D.); eta en fin, dio sandu gonek: Egunoro komekatzea estut alabazen, esta ere erreprenditzen; igandeoro komekatzea akonsejazen dut, baldin arima barin badago bekatuain afektorik gabe (1. de Eccl. Dogm. c.53). Baña diradelaik ain diferente estadoak, bazuk errelijioso, berzebazuk sazerdote, berzebazuk ezkondu, berzebazuk libre, nork neurtu dezake guziendako tasa justo bat? Ori solamente dezake konfesoreak ikusirik bakotxain konzienzia. Solamente dion bekala Basileako Konzilioak: Doktore katoliko guziek alabazen, eskatzen ta akonsejazeunte guziei ellegatzea komekatzera dignoki ta debotoki maiz, gauza probetxosoa ta nezesarioa bekala (Segner. Christian. instr. p.3. disc. 9). Aizagun guzien gaiñetik San Franzisko de Sales azken jendamendean bizi zena, baitio ala: erraten baizute mundukoek zergatik komekatzen zaren ain maiz, erresponda zozute ezi ikasteagatik maitazen Jangoikoa, garbitzeagatik zeure inperfekzioneetaik, librazeagatik zeure miserietaik, konsolatzeagatik zeure aflikzioetan ta indar arzeagatik zeure flakezen kontra. Erran zozute bi persona jenerok beautela komekatu maiz: Perfektoek, zerengatik egonaskeros ongi disponiturik inen bailukete gaizki, ezpaliz ellegatzen perfekzioaren iturrira; eta inperfektoek, ikasteko ongi perfekzionea. Fuerte direnek, estaizengatik itzuli flako ta flakoek, indaizengatik fuerte; eriek, sendadaizengatik ta sanoek, estaizengatik eritu (Introd. ad vit. devot. p.2. c.21). Zer klaroago erran daike?

        7. Erregla bat ona persona gutartekoendako, estaien gal erreberenzia sobra usus, ta estaien gal fruitua ta ferborea sobra argales, dirudi dela komekatzea iloro iloro, nola estaien in zeremonias ta nolanai, baizik ajola ta dilijenziareki prestatus berri berritan aldioro, konfesatus dolore berriareki ta emendatus zerbait berere batetik berzera; ala konserba daike grazia ta debozioa bizi guzian, ezperen luzazen bada anitz konfesatzea ta komekatzea, doaie lokartus konzienzia, gutitus ajola, ilundus entendamentua, gogortus biotza, natural bekala itzulis bizioa ta kostunbre gaistoa, ta por konsigiente, fabrikatus perdizioaren soka deabruain atzean sentitu gabe nola. Orgatik alakoek murmurazeunte komekatzen direnes, ala nola katean dagon zakurrak aunka iten baitu pasazen direnei bere bide txuxenas, baña esta in bear kasorik; pasa alzina, ez detenitu, ez dezakete in ozkarik baizik arrimazen zaiotenai. Orgatik alakoek diote ezi aun urteain buruan ere estutela apenas aurkitzen zer konfesatu. Ia se bee, itsuturik barin badaude, nola erreparatukoute? Barin bada konzienzia ain zabal nola ostatu publikoain ataria edozein sarzen dela, esta milagro sar dakioten kontrabandoa erreparatu gabe. Estiote iten nobedaderik bekatuen usaiak, beti daukatelaik etxe barnean inik baitaude ortara; senti lezakete kanpotik sarzen direnek. Atrabeites guti bat kanpora beirazeko zerura, ilarrosi bezate konzienzia errejistratus ongi maliziaren efektoak, konfesabeites humilki ta asibeites gustazen Jangoikoaren gauzak, ta espezialki komunionea; erregular da muda daitzen kondizios gutibana. Eta ala ikusten da experienzias, direla gaistoenak argal konfesa-komekazen direnak ta obenak maiz konfesa-komekatzen direnak; aiek, diot, zein ez zeremonias, kostunbres ta berzeak ikusis, baizik errealki ondu naies konfesa-komekatzen baitire ongi. Ah Jauna, agiz garbi bear du izan komekatzekos maiz. Diot baietz, baña au da modua garbizeko: Konfesa-komekatzea; ta ezpada trebe komekatzera, benzait konfesatu. Ala diona dago akaso ellegatu gabe sakramentu gebetara garbitu naies ia? Estakit ez ote den, garbi bear delako eskusareki, apartazen iturriebetaik, zeren kuadrazen zaion bere zikintasuna; ezi dakiguna da gutitan garbitzen dena zikinago egoin dela erregularki, maiz garbitzen dena baño. Geldi geldia usten dena bere loiean aisago lokartuko da ezi ez idazarzen dena ia konfesoreain itzes, ia komunioneain atenzios. Estadiela urbil enegana bainaiz gizon bekataria, zio San Pedrok. Recede â me, quia homo peccator sum, ez naiz digno sar dadien berori nere etxean, zio zenturionak; ta bitarteo ezeizke apartatu, ezeizke aurki jaunau gabe; ala gure apartazea komunionetik solamente humildades izan daike ongi noizbait, baña bitarteo ezkarelaik komekatzen, biz ansia ta memoria, baña obena da komekatzea maiz humilki, etc. Fede, esperanza, karidadeain.

 

aurrekoa hurrengoa