www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 69.
De praxi examinis.
ann. 1781

 

Recogitabo tibi omnes annos meos
in amaritudine animae meae. Isai. 38.

 

        1. Eman dugu ia doktrina konzienziain examinatzeain gañean, ta ori izan da ala nola prebenitzea materialeak, arriak, zurak, morteroa ta gañarakoak, gorazeko fabrika bat; orai ia ezarri bear dugu forman edo plantan doktrina emanikakoa; nai dut erran, erakutsi bear dutela konzienziain examinazeko modua, estaien gerta ellegazea konfesazera, lendanik pensatu gabe bere bekatu konfesatu beartuenak, fiaturik galdeinen diotela konfesoreak, errespondazeko agora eldu zaiotena, gezur errateko peligro andian. Ez luke bear izan prezisiorik konfesoreak galdegiteko deus ere, zerengatik al kabo konfesorea dago aizeko konfesazen zaiona, ta penitentea doaie konfesazera duena, ta bear luke konfesatu naiz ez galdeginik ere; baña penitenteain kapazidadeain konforme egonagatik konfesorea obligaturik galdegitera, ta galdegines laguntzera penitentea, egindezangatik konfesio osoa, alaere estaike ellega au diskurritu ta aberiguatu gabe al guzia bere kulpak; espezialki denbora luzeko konfesioan, zerengatik nola errespondatukouzu derepente, orai sei edo zorzi ilabete in duzun gauzas, zenbat aldis ta nola, ezpauzu lenetik aberiguazen? Ontas landara konfesoreak estakizki zure inklinazioak, kostunbreak, okasioak ta peligroak, nola nauzu adibina         dezan instantean? Botiga jenero infinizio bat den batean nola da posible joatea atras tentus an izan daizken jenero guziak? Bada, konzienzia arro batean izan badaizke ainberze jenero bekatu, nola doake konfesorea galdetus guzietas, ta penitentea errespondatus derepente? Da inposible. Supli dezake konfesoreak anitz aldis zerbait falta examinarena, baña deus ezpauzu pensatu lendanik, zer dezakezu erresponda? Bego, bada, suponiturik ezi nezesidade orduas landara, beti konfesiora baño len in bear dela examina dilijentea, dion bekala irur aldis, ez gutiago, Trentoko Konzilioak: (lenbizikoan dio, omnia peccata mortalia, quorum post diligentem sui discussionem, conscientiam habent, in confesione recesere etc., bear direla erran konfesioan bekatu mortale guziak konzienzian aurkitutuenak bere buruaren examina dilijente baten medios: Berriz dio: Postquam quisque se diligentius excusserit, et conscienciae suae sinus omnes, et latebras exploraverit, ea peccata confiteatur. Examinatu ondoan bakotxak txoil dilijenteki bere burua, ta errejistratu ondoan bere konzienziaren zokoak ta estalkumeak, konfesa bezki aurkizentuen bekatuak. Irugarren aldian dio: Singula peccata quorum memoria cum debita et diligenti praemeditatione habeatur etc. Konfesazeko bekatu bakotxak edo guziak berex, zeintas oroitu den, pensatus lenetik bear den dilijenziareki. Por konsigiente, bear den dilijenzia gabe examinan in diren konfesioak estire onak, zeikelaik geldi bekatu mortale zenbait konfesatu gabe bere kulpas). Au suponiturik

        2. Kontu inzagun arzen duzula intenzio konfesazeko alako egunean. Lenbiziko ekarri beauzuna pensamentura da eman beauzula Jangoikoari kontu zeure arimas ta zeure bizimoduas, errezibizeko mereji duzun sentenzia; eta Jangoikoak, ez aurkitu naies motiborik zure kondenazeko an, utzi dizula emen konfesioaren tribunalea, non konfesaturik barkazen zaizun guzia, an barkatutako emain baita, ezpadio gezurra Jangoikoak. Au suponiturik, oroat nola joan bear bazindu bigarren bataiora, erresolbi zaite errepasazera ta erratera zeure kulpa guziak, ez ia ta ez gutiago, nola Jangoikoaren tribunalean; ta ortako, lendanik arzazu denbora sufizientea, baitare leku erretiratua, examinazeko konzienzia. Argal konfesazen barin bazara, da preziso arzea denbora ia, ta errepasazea irur, laur edo ia aldis konzienzia espazioreki. Maiz konfesazen bazara ta ongi, edo akostunbrazen barin bauzu gauoro pensazea egunoroko bekatuak, askikouzu denbora guti berexteko mortaleak, zein solamente baita obligazio konfesazea, ta zeñen kasos solamente in baitaike konfesio gaistoa. Edozein gisas, konfesiora baño len prebenitu bear da bekataria, ez solamente atrazeko bekatuak memorian, baitare itxekizeko biotza dolorean. Paraturik leku erretiratuan, dela elizan, dela etxean, asi zaite zeñatus kontriziosko aktareki; au da prebenzio bat txoil konbenientea edozein gauza espiritualeetan. Gero, lenbiziko in dezakezuna da ematea Jangoikoari graziak intizun mertxede guzies bizi guzian ta lenagotik, zeren kriatu zaituen, zeren erredimitu zaituen, zeren eskojitu zaituen kristiotako, zeren sufritu zaituen ta mantenitu ainberze denboras mundu ontan bota gabe infernura, ta zeren paratutizun sakramentuak —espezialki konfesioa— zuri barkatu naies, ta zeren konbidazen zaituen bere Majestadeak alzinaturik zure bila etzaitzengatik galdu. Errandezokezu Jesu Kristori gisaontan, edo berze alako batean: O nere Aita dibinoa, ona non eldu naizen orrengana ni, berorren hume galdua, ezaundurik ia naizela gaistoa ta sobra gaistoa; baña ori da ona ta agiz ona, nik bear bekalako Aita inkonparablea: Non da nior ori bekalakorik zeruan ta lurrean? Bada, Domine ad quem ibimus? Norengana joain naiz, baizik berorrengana? Esker milla milla, Jauna, ematen diot, zeren ni jaio baño len kaso in baizue nitas, ta kriatu bainindue beretako; esker milla milla, zeren erredimitu ere bainindue bere bizi ta odol preziosoaren kostus; esker milla milla, zeren eskojitu bainau kristiotako ta jaioarazi bainau kristio errian, ta ellegarazi bainau bataiora berze franko ez bekala; esker milla milla, zeren sufritu ta mantenitu bainau bizirik ni, gaistofikatuau, bota gabe infernura mereji nuen bekala, —milla aldis botaninduke justoki, nai izan bazue—; esker milla milla, zeren utzi baitu elizan sakramentuak, espezialki konfesioarena, barkatu naias nere kulpak; esker milla milla, zeren nik bilatu bearrean berorri, berorrek ni billazen ta konbidazen bainau bear ez nauelaik deustako; esker milla milla berze gañarako ezauntzen estuten benefizioes. Biz bedeikatua ta alabatua guzien agos ta leku guzietan orren ontasun infinitoa, nere Aita ezin obea.

        3. Graziak eman ondoan da preziso eskatzea argitasun, ezauntzeko ta sentizeko bear bekala zeure kulpak, zerengatik ala nola ebanjelioko emakume garrek galdu zuenak dratxma itxeki baizue argi, xautu etxea ta bilatu baizue dilijenzia andiareki, ala aurkizeko grazia galdu duena bekatariak bekatuen kasos, bear du eskatu zerutik argitasun, errejistrazeko konzienziain zokoak; ezperen, nork entendatu deliktoak? Delicta quis intelligit? Zerengatik zenbatenas bekatu ia, ilunago parazen da konzienzia, ta eskatu bear da argi dezagun Jangoikoak. Eskadezokezu modu gontan edo alakoan: O Aita dibinoa, sobra sobra ofendizen dugu guziek berori, ta erraten badugu estugula bekaturik gezurra diogu; ez naiz ni bekataririk txikiena, baizik ingrato gaisto andiena. Zein goizik asi nitzan bekatu egiten! Eta asiaskerostik estut pasatu egun bat bekaturik gabe, baizik ere egunoro noaie añaditus ta montiatus bekatua bekatuain gain pensa dezaketen baño ia. Nik solo dakit egiten gaistakeriak, estakit sikiera ezauntzen nere gaistakeriak; bida, otoi, Jauna, argitasun ezaunzeko nere kulpak, ta grazia berexteko ongi nere bekatuak, konfesazeko diren diren bekala; baitare debozioaren su andi bat sentizeko bear bekalako doloreareki gaizki egin guzia. Orren laguntzaren esperanzan noaie examinazera nere konzienzia intenzio finareki.

        4. Eskatu ondoan Jangoikoari grazia, ia bildurik zeure baitan, ertxirik begiak, apartaturik berze estorbu guziak, asi beauzu examinatzen. Ta lenbiziko examinatu beauzuna da, ia azken konfesioa izan zen ona, ia faltatu zinduen deus edo examinatzean, edo dolorean, edo izan zinduen proposito firmea, edo utzi zinduen deus konfesatu gabe, edo kunplitu zinduen penitenzia; ezi erran nuen bekala azken platikan, gaistoa barin baze lengo konfesioa, berritu bear da, konfesio artako bekatuak ta konfesio bera konfesatu bear dire berri berritan, ezperen, prosegitzea alzina da edifikatzea banoan, añaditzea sakrilejioak ta engañatzea bere burua, ta palakatu bearrean, joatea añaditus Jangoikoaren ira. Au suponiturik, beauzu joan mandamentus mandamentu, detenitus bakotxean zer manazen duen, ta diskurritus egin duzun, edo erran, edo pensatu duzun deus arren kontra; ta zenbat aldis, ta zer zirkunstanzieki, adbertitu nuen bekala berze egunean; ta ez pasatu berze mandamentura, aliketa idurituartaño aberiguatu duzula mortale den guzia. Etzaizulaik ia okurri zen mandamentu garren kontra, pasa zaite berzera, ta artan, oroat, diskurritu zer ta zenbat aldis in, erran edo pensatu duzun arren kontrako gauzarik; ta ario gontara guzietan, errekorritus memoriareki izantuzun okasioak, erabilituzun lekuak, okupazioak, dibersioak etc. Orreki joain zaizu okurritus alako lanzean au, alako egunean, alako gauean, alako okasioan berze gau, ta au, ta alaxe joain zara bildus zenbat diren kulpak mandamentu bakotxain kontra. Eta baldin konfesioa barin bada luzea, examina daizke mandamentu bat edo bida egun bates, berze bat edo bida berze egun bates, edo bat edo bida goizean, berze bat edo bida arratsean, segun den bakotxain nezesidadea. Examina daike, alaber, konzienzia asis bere pasione dominantetik. Pasione edo inklinazio dominantea deizen da ura, zeñek iagotan garaizen duen bat, edo zeintan iagotan faltazen duen. Batek faltazen du ia iran, onen pasione dominantea da ira; berze batek ia faltazen du luxurian, onen pasione dominantea da luxuria; berze batek ardoan, onena da gula. Ta ario gontara, bada, asi daike, nai badu, examinazen lenik zer faltatu duen bere pasione gortan, ta gero prosegitu berzeetan; baña aisago ta seguroago da mandamentus mandamentu. Adbertizen dut orai ere, berriz, persona Jangoikoaren beldur direnen konsolutako, ezi ala nola nai ezpalu, ezpaitu obligaziorik konfesazeko benialeak, ta konfesa baitezazke naituenak ta nai eztuenak ez benialeetaik, ala estu obligaziorik niork examinazeko bekatu banialeak; ta nai baitu ere examinatu, esta aflijitu bear ez aberiguatuagatik zenbat. Solamente, bada, gaude obligaturik examinazera mortalak ta dudaskoak, zenbat diren beren zirkunstanzieki. Orgatik, persona Jangoikoaren beldur direnek, suponiturik ezi beñereez edo gutitan erorzen direla bekatu mortalean, aski dute denbora guti examinazeko konzienzia, zerengatik fite okurrituko zaiote gauza grabe in dutena Jangoikoaren kontra; ta lebees esta obligaziorik, ta por konsigiente, ebetan esta bear ainberze dilijenzia.

        5. Eta, Jauna, ezpadezaket aberiguatu zenbat diren bekatu mortale intudanak, zerengatik baitire anitz, zer in bear dut? Bego asentaturik, ezi konfesioain legeak solamente manazen gaituela erratera aldezazkegunak aberiguatu examina dilijente ta prudente baten medios, ta gisaontan atzendu badire ere zenbait, guziak barkazen dire; solamente geldizen da obligazioa konfesazeko, oroizen garelaik atzendu ziren gaietas. Por konsigiente, esta bear nior aflijitu, guziendako da erremedio, nola den dilijenzia ta kuidado examinazean. Orai bada, ezpadezakezu aberiguatu txustoki zenbat, benzait atra zazu kontua guti gora bera. Ez dezakezu au ere? Bada, a lo menos aberigua zazu iloro zenbat aldis, edo asteoro, edo egunoro zenbat guti gora bera bata berzeareki, desuerte ezi entenda dezan konfesoreak zure arimaren estadoa sikiera modu gontan, ta askiko da estaikelaik ia. Baña ezpada egoten diskurrizen, edo axal axala diskurrizen baitu bere bekatuak, guzia barin bada errezazea, arat onat beirazea, ezpada pazienziarik arzeko denbora bear dena egun bates, bidas, irures edo iagos bear barin bada, zer examina izain da? Uzkizu, bada, iteko, kuidado ta pensamentu guziak; uzkizu errosario ta errezuak ere examinazean konzienzia, ta solamente paraturik ansia guzia oroizean ta aborrezizean intuzun bekatu guziak, erretira zaite pensazera ta errepensazera Jangoikoaren alzinean zure egun ta urte guziak arima ta biotzeko min berdadero bateki Ezekiasek bekala: Recogitabo tibi omnes annos meos in amaritione animae meae. Zerengatik biotzas sentitu ta agoas konfesatu bear da in dugun gaizkia, salbazekos; ore autem confesio fit ad salutem. Santo Domingoko nobizio bat zego konfesaturik esperazen komunionea aldareain alzinean; aitu zue zerutik boza bat erraten ziona: Afeita zaite berriz burua, berri zazu korona. Au aizeareki astatu zue burua ta korona, ta ikusi zue etzuela berritu bearrik artan. Baña examinaturik berriro bere konzienzia, oroitu ze etzuela konfesatu zenbait zirkunstanzia. Itzuli ze Santo Domingorengana ta konfesatu ze osoki guzies, ta itzulirik aldarera ikusi zue aingiru bat zekarrana eskuetan urresko korona bat brillantea, ta paratu ziola buruan usten zuelaik beterik gozos ta konsolus ezin iagos. Orra nola zeruak ere deklarazen duen nola bear den dilijenzia konzienziain examinatzean. Examina gaizen emen kontuetara baño len, ta borra zagun gaistakeria guzia kontriziosko negarres, erdexteko miserikordia. Zerengatik ala nai du Jangoikoak, ta oraidanik intenzio berareki inzkigun fede, esperanza ta karidadearen aktak etc. (Parra hic).

 

aurrekoa hurrengoa