www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo Dominica 24.
post Pentecostem.
De fine mundi

 

Cum videritis abominationem desolationis
stantem in loco sancto etc. Math. 24.

 

        Egungo ebanjelioan Jesu Kristok aipatzen du lenik Jerusalenen akabanza, gero mundu guziarena. Señaleak bataren ta berzearen adiarastentu; Jerusalenaren azkena paratzen du an: Ikustenduzielarik galmendearen abominazioa dagola leku sanduan, orduan iges egin bez dezakenak deskuidorik gabe. Abominazio gau leku sanduan zer ote den, disputatzen dute expositoreek; baña dena dela, eztadudarik dela galdus tenploari errespetoa ta erreberenzia, sentitzen baitu Jangoikoak guzien gañetik; ortas asarraturik axuri dibinoak bota zitue tenplotik sal-erostunak. Zer inen zue, ikusirik gauza indezenteagokoak? leku bat berexi du bere Majestadeak beretako, baita tenploa; guzietan iten dire bekatuak; barkatu bear lirazke tenploan. Barkatu ez ezi, aumentatzen badire an, ori da galmendearen abominazioa. Galdu ze, urratu ta akabatu ze Jerusalem gerras, pestes, sus, eriotzees lastimosoki. Galdu ta erraustu zire Pentapolisko ziudadeak azufresusko erauntsis. Galdu ta akabatu ze mundua; zorzi persones landara, dilubioaren ures. Galdu ta akabatu bear da arras sus azkenean. Kontatzea nola, ebanjelio ta Eskritura Sagratuen konforme, da egungo itekoa. Saluta zagun lenik Maria Santisima. Abe Maria.

        paratu du Jangoikoak gizona munduan, ez egotes, baizik bidanabar ta ostatus bekala; eta ala guziok goaza joanes, ta akabatus emengo, nor bere aldian. Ia sei milla ta zazpi milla urte gontan doaie segitus orden gau, jaio batzuk, ta il aiek, jaio berze batzuk, ta il ebek; ta ala kerro kerro guziok; ta nior ezta gelditzen akabatu gabe. Akabatzea gu, baikara aragiskoak, ezta milagro. Akabatzen dire palazio ta dorre, ta muralla arriskoak; akabatzen dire burriñak eta bronzeak; akabatzen dire arbolak, plantak, animaleak, arraiak eta gauza guziak; akabatus doaie ta akabatuko da mundu gau ere. Gloria ta infernua dire eterno, ta ala batera nola berzera bildus doazi. Gloriara Jangoikoaren eskojituak, infernura erreproboak. Ia beras emengo gau ezta baizik bide bat bietaik batera, bakotxa bizi den ariora. Bizitzea ongi da beras inporta dena sollik; gañarakoa guzia pasatzen da; ta mundua bera pasatuko da. Noiz ta zer egunes akabatuko den, niork eztaki, dio Jesu Kristok. Nola eztuen akabatu ia Jangoikoak, admiratzeko da, direlaik ainberze Jangoikoaren ofensak! Len akabatu-urran zue bekatuen kasos dilubioareki. Noizbait akabatuko du arras suareki; eta ia ez dezakela anitz iraun, dezakegu pensa, gaindu delaik ainberze malizia ta gaixtatu geieki mundua.

        Ala nola eritasunes akabatzeko person bat, baitire señaleak urrutiagokoak ta urbilagokoak. Zarra da, diogu, txarrik dago, il zen da, ez dezake anitz iraun; ala dezakegu erran munduas; zartu da, txarrik dago etc. Señale bat dio Kristok eta San Pablok, goratzea anitz profeta falsu, (Math. 14 et 1. ad Timot. 3) bizios beteak ta engañazaleak; noiz ia orai baño? Ainberze hereje, ainberze kristio falsu, ainberze doktrina kontrako! Berze señale bat, abundatzea ta gaingatzea gaixtakeria, ta oztea karidadea, au da, Jangoikoaren ta proximoen amorea. Berze señale bat, galmendearen abominazioa tenploan. Noiz ikusi da ainberze nola gure denboran? Guti balitz bekala tratatzea errespeto gutireki tenploak, atrebitzea ebastera sakramentua ere ainberze lekutan! Kristio deitzen direnek ere! Zer errain dut herejeen profanazio ikaragarries? Berze señale bat, gerrak, jendeen goratzea elkarren kontra, pesteak, goseak, terremotoak lekutan. Baña ebek guziak eztire baizik prinzipio doloreen, dio Jesu Kristok (ib. v.8). Gerorat izain dire tribulazio andiagokoak, ta azkenean ikusi ezten bekalakoa sekulan mundua mundu denas geros. Eta ezpaleitez laburtu egun gaiek, ezleike nior salba. Baña eskojituen amores laburtuko dire, dio bere Majestadeak.

        etorriko dire Kristo falsuak inentustenak milagro-iduriak, ta prodijio andiak engañatzeko, posible balitz, eskojituak ere. Guzien gañetik goratuko da Anti-Kristo, nai du erran Kristoren kontrarioa, izain dena judio madarikatu bat, gaizki jaioa emasteki urde batenganik, guzia betea malizias, bizios ta arte gaixtos. Deabruaren laguntzareki ellegatuko dena izatera errege poderosoa sujetatukotuena berze erregeak. Persegituko du kristiandadea tormentus, eriotzees, promesa ta premio andies ere bai, ta milagro andi-idurieki de manera ezi ortan aurkituko da kristiandadea beñere baño iagoko ertxiduran. Baña eztu utziko Jangoikoak denbora luze; irur urteterdi erreinatuko du solamente. Bitarteo bialikotu gure Jaunak paraisotik Enotx eta Elias, baitauzki an erreserbaturik il gabe orduko. Aiek desengañatuko dute jendea Jangoikoaren itz eta milagro propioeki; animatuko dire kristio onak egotera konstante, konbertituko dire judioak fede kristiora; azkenean bi sandu gaiek ilarazikotu Anti-Kristoak Jerusalenen; baña erresuzitatukotu Jangoikoak, ta iganentu Zerura; ta Anti-Kristoa galduko du, ta infernura botako du Jesu Kristok bere agoko atsareki. Ondorean batzuen ustes iraunen du munduak oraño zenbait egun; berze batzuen ustes zenbait urte (Barrad. t. 3.1.9.c.7).

        Urbildus doaielaik azken eguna, iruzkia ilunduko da, ilargiak eztu emanen argirik, izarrak eroriko dire zerutik, Zeruetako birtuteak edo aingiruak ikaratuko dire, eta lurrean jendeen angustia andia izanen da, itsasoaren nastekatu ta arroitu lotsagarria, gizonak konfuso arriturik ta erdi ilik beldurrak agituko denaren mundu guziari. Zeruak eta lurra turbatu ondoan, asiko da sua barratzen, erretzen ta errausten gauza guziak. Bialikotu gero Jangoikoak bere aingiruak, ta adituko da munduaren laur kantonetan azken tronpeta garren sonua diola: Jaikizaiste ilak, ta zatoste juiziora. Orduan itzuliko dire arimak beren gorputzetara, ta aragiaren erresurrekzioa eginen da erresuzitatus il guziak Jangooikoaren podores orai tugun gorputz ta arimeki; eta bilduko gara Josafatko zelaiean, airean onak, lurrean gaixtoak. Zeruak idikirik, agertuko da len lenean Jesu Kristoren gorputza. Orduan goratuko da jendeen lamentua ta negarra. Gero ikusko dute nola eldu den Jesu Kristo bera Majestade, birtute ta gloria andiareki aingiru guziek akonpañatzen dutela, eta jarriko da bere tronoan, ta humillatuko dire berari Zerukoak, lurrekoak ta infernukoak beraren presenzian.

        Berexiarazikotu onak eta gaixtoak elkarrenganik ala nola ardiak antxumeetaik berextentuen artzai batek; ta ardiak paratukotu bere eskuitako aldean, antxumeak ezkerrekoan. Agertuko dire gure konzienzien libruak, au da, ikusiarazikotu guziei ta bakotxai guzien ta bakotxaren akzioneak, omisioneak, itzak, afektoak ta pensamentuak, onak eta gaixtoak patente guziak batere altxatu gabe. Agertukotu bere probidenziaren juizio sekreto justoak egintuen faboreak ta gauzak, gure karguak ta korrespondenzia ona ta gaixtoa. Guzia klaro manifestaturik erreplika eztaiken gisan, emanen du bere sentenzia betirokoa, justoeri lenik. Zatoste ene aitaren bedeikatuak, ar zazie posesio zuendako prestaturik dagon erreinuas munduaren prinzipiotik eternidade guziko. Gero gaixtoei: Apartazaiste eneganik madarikatuak su eternora, baitago prestaurik deabruaren ta bere aingiruendako. Oneki lurra idikirik, jautsiko dire andik lurrain barrenera, non baitago infernua, padezitzen egoteko atertu gabe eternidade guzian, Jangoikoak ertxiko du ataria ez idikitzekos sekulan. An geldituko dire zori onekoak triunfante kontentus eta kantus zerura, non biziko dire alaber eternidade guzian, nauten gloria ta gusto guziareki. Au da emengo bizi labur gonen erresulta, sekulakos gelditzea agitz ongi, edo sekulakos agitz gaizki. Oraiko denbora pixkak dakarra atzetik eternidadea. Oraikoa pasatzen da, ura ezta pasatzen. Zori onekoa seguratzen duena gerokoa. Desditxatua galzen duena ura oraikoagatik. Berritu ta edertuko dire zeruak ta lurrak sanduen errekreotako. Sanduen gorputzak bestituko dire laur dote gloriakoes: Klaridades, ajilidades, sutilezas ta inpasibilidades. Gozatuko dute sentido ta potenzia guzieki naiadiña, ta ia ezi daikena emen explika, edo entenda. Kontra berriz zori gaixtokoek penatu guzieki etc. Jangoikoak eman dezagula bizitzea alako maneran, ezi ellega gaitzen gozatzera bere Majestadea glorian.

 

aurrekoa hurrengoa