www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo pro confraternitate
Santisimi Rosarii Beatae Mariae.
De eo

 

In psalterio decem chordarum psallite illi. Psalm. 32.

 

        Ainberze da Elizak Maria Santisimari dion amore ta estimazioa, dakielarik ortas duela plazer Jangoikoak, ezi numeroik eztuten bekala bere patrona ta Ama Santisimak inikako faboreek, dire alaber ezin kontaala Elizak berari egitention demostrazioak beti, utzizionaskeros Jesu Kristok ilzerakoan bere Amatako. Ecce mater tua. Ala noranai ellega daien Jesu Kristoren fedea, atzetik doaie Ama Birjinaren debozioa. Meza Sanduan zenbat aldis aipatzen da Maria, ta egiten da beras memoria honra andiareki? Ofizio dibinoan alaber maiz iten zaio orazio, espezialki asterakoan ta akabanzan. Beraren imajinak dauzki honraturik tenplo guzietan, asko aparezituak ta milagroskoak; ta Elizaren intenzios ezlitzake etxe kristiorik, ta guti bide da, Maria Santisimaren imajinaik gabe. Tenploak fabrikatuak ta konsagratuak beraren honratan dire aunitz ta aunitz munduan. Denboraetaik beñik bein asteoro konsagratu dio larunbata; egunoro goizean, egerdian ta arratsean soñatzen dire ezkilak salutatzeko Maria Santisima. Urteas zelebratzentu beraren anitz festa: Konzepzionea, Jaiotzea, Presentazioa, Desposorioak, Anunziazioa, Bisitazioa, Expektazioa, Purifikazioa, Doloreak, Asunzionea, ta berze asko en emenka. Bada orazio-gisak, prozesioak, kantak, letaniak ta berze memoriak nork konta?) Guzien ertean errosarioaren festa paratu zue Sastallaren lenbiziko igandean, zeren Maria Santisimaren interzesios erdetxizen biktoria andi bat Lepantoko itsasoan turkoen kontra San Pio Kintoren denboran, ta egun artan berean, zeintan errosarioaren kofrakideek egiten zuten prozesio solemnea kantatus errosarioa. Baña errosarioaren debozio gau da guzien famatuena, ta ontas nai dut orai emen zerbait notizia. Saluta zagun lenik Maria Santisima. Ave Maria.

 

Praepositio Rosarii Auctor quis, quid et quales fructus eius.

 

        Errosarioa, itzak diones, da nola arrosadia, au da, Ama Birjinai bere gustoko arrosa espiritualees, azuzenes eta lorees erregalatzea bekala arramilleta edo korona. Bere zenbait debotoei paratzen ziotenei imajinetan lorees koronak, bere Majestadeak erakutsi diote naiagotuela berze lore misterioso gebek, ta ikusi ere da, errezatzerakoan errosarioa, atratzen azuzena ta arrosen idurian Aitagureak ta Abe Mariak koronatzeko Maria Santisima. Len lenbiziko inbentatu zituena joaten bagara billa, aurkituko dugu dela Jangoikoa; ezi Aita gurea inbentatu ta erran zue bere ago sanduas Jesu Kristok Jangoiko ta gizon egiaskoak. Abe Maria berriz parte erran zue San Gabriel aingiruak, parte Santa Isabelek, parte Eliza Ama Sandak; guziek ordea Jangoikoaren ordes ta inspirazios. Autore grabeek diote usatzen zela ia Elizaren prinzipioetan errosarioa; gero desertuetako Monje ta Anakoreta Sanduek; andik itzuli zute ziudadeetara San Agustinek, San Jeronimok, San Anbrosiok eta Inglaterran prinzipalki Beda benerableak. Baña oraiko forman ta formalidadean errosarioa nork lenik inbentatu, ta predikatu zuen Maria Santisimaren manamendus izan ze Santo Domingo Guzman, beraren biotzeko sandua. Franziako Tolosan, ta inguru gaietan hereje arima gaixtoek barratu zute Ama Birjinaren agrabiotan herejia berri bat ziotela, etzela jaio Jesu Kristo Maria Birjinaganik, edo etzela gelditu Ama Birjin erdiaskeros; Jangoikoaren ta bere amaren inspirazios atra ze Santo Domingo aien kontra; eta nola aiek agrabiatzen zuten gloriako erregina, sanduak injeniatu zue ordañas bekala honra zezaten kristioek kantatus ta errezatus errosarioa; eta onen medios Jangoikoak orduan obratu zue ainberze milagro, ta obratutu gerostik ere, ezi ezpaita numeroik. (Bat izan ze, ezi bildurik egun milla hereje kristioen kontra, sanduaren konsejus Simon de Monforte atra ze milla oñeskoeki, ta zorzitan egun zaldiskoeki, lenik konfesa-komekaturik; eta urratu zute jendetza gura guzia, ilik armas ogei milla, ta berze asko itorik ugaldean; ta kristioetaik etzire faltatu baizik sei edo zazpi soldado. Orreki, ta berze anitz milagroeki, bere prediku, orazio, negar ta penitenziaeki, ta Jangoikoaren graziareki iragazi zitue egun milla arima Jangoikoaindako.

        Baña itzulis asuntora.) Errosario osoa da amar Abe Maria amaborz aldis errezatzea, ta amar bakotxain alzinean Aita gurea. Edo egun ta berrogeitamar Abe Maria ta amaborz Aita gurea, erran dugun gisan. Partitzen da irur partetan, au da, irur berrogeitamartan borz Aita gureareki; eta ala guk errezatzen duguna komunki, borz amarrekoa, ezta baizik errosario-parte bat, edo errosario txipi bat. Alaber iruretan partitzen dire meditatzeko misterioak, gozosoak, dolorosoak ta gloriosoak. Misterio gozosoak dire: 1ª. Jesu Kristoren enkarnazioa Ama Birjinaren entraña sanduetan. 2ª. Ama Birjinaren bisitazioa Santa Isabeli. 3ª. Jesusen jaiotzea. 4ª. Ama Birjinaren purifikazioa, edo aur dibinoaren presentazioa tenploan. Ta 5ª. Aurkitzea tenploan mutiko dibinoa galdu zekiolaik. Misterio doloreskoak dire: 1ª. Jesu Kristoren orazioa ta agonia Jetsemaniko baratzean pasio-alzinean, ta preso arzea. 2ª. Beraren azotatzea loturik kolumnan. 3ª. Aranzees koronatzea. 4ª. Gurutzea soñean eramatea Kalbariorako bidean. Ta 5ª. Gurukufikatzea ta iltzea guruzifikaturik. Misterio gloriosoak dire: 1ª. Jesu Kristoren erresuzitatzea. 2ª. Beraren igatea Zerura. 3ª. Espiritu Sanduaren etorzea Apostoluengana. 4ª. Maria Santisimaren iltzea ta igatea Zerura. Ta 5ª. Beraren koronatzea guzien erregina. Gisa gontan bordaturik, Aita gureak ta Abe Mariak misterio gaien memoriareki dire munduko lore, azuzena, ta arrosa guzien arramilleta, girnalda, ta korona guziak baño kuadrableago Ama Birjinari, ta bateo Jesu Kristori ta Jangoikoari.

        6ª. Deitzen ere da errosarioa Psalterio Marianoa, edo Maria Santisimarena, Dabiden psalmoen gisara, ezi Dabid errege sanduak konpondu zitue egun ta berrogeitamar psalmo, ta kantatzen zitue amar kuerdatako psalterioan, orai usatzen direnak ofizio dibinoetan. Berze psalterio gau konponzen da egun ta berrogeitamar Abe Maries, ta berexten da Aitagureareki amarres amar. Zein kuadrable zaion musika gau Ama Santisimari ta Jangoikoari eztaike pondera. Akonpañatzen gaitutela aingiruek errezazerakoan errosarioa da egia progatua; ta iges doazila espiritu gaixtoak soñu goneki. Balak eta saetak dire aiendako Abe Mariak. Saul erregea inkietatzen zue espiriu gaixtoak. Erremedioa ze soñatzea Dabidek zitara arren presenzian; orreki alibiatzen ze Saul. Zitara obeagokoa da errosarioa, au soñatu bitartean dela elizan, dela etxean, dela karrikan, dela kanpoan, eztute an itekorik deabruek. Ia dena, Jangoikoa bera dagolarik asarre palakatzen da soñu goneki. Zizeron abogatu famatuas kontatzen da mintzatu bear zuela gizo baten fabore. Juezak artu zue erresoluzio kondenatzeko gizon gura, nai zuen guzia erran zezan abogatuak. Ortako joan ze konsejura zeramala firmaturik sentenzia eskuan. Baña abogatuaren arrazio ta mintzaera eleganteak ala desengañatu ta xoratu zue, ezi bitartean erori zekio eskutik sentenzia, ta kondenazioaren partes segitu ze barkazioa. Munduaren kontra zego asarre Jangoikoa ta armaturik irur lanzas eskuan kastigatzeko. Enpeñatu ze Maria Santisima eskatus miserikordia ta paratus fiadore-gisa Santo Domingo ta San Franzisko erremediatzeko mundua. Bereala palakatu ze Juez soberanoa; ta Ama Santisimak eman zio Santo Domingori enkargua predikatzeko errosarioa, erremedio eskojitua bekala, bekatarien konbertitzeko ta lograzeko barkazioa. Progatu zue sanduak milagro askoeki ezin kontaala. * Orai solamente nai dut kontatu errelijioso Kartuxo bati eginikako errebelazioa. Arratsalde bates konpletas geros zegolaik errezatzen errosarioa, eraman zue gure Jaunak espirituan Palazio andi batera, non ikusiarazi zion bere Majestadea, akonpañamentu andiareki, ta eskuieko aldean Maria Santisima. Jaun soberanoa ikusi zue armaturik susko lanzes bota naiak munduaren kontra. Aitu zue Ama Dibina erraten ziola: Ez, ene Seme maitea, ez dezazkizula galdu bekatari pobreak; emozute denbora konfesatzeko. Errespondatu zio: Ni naiz justo, ta in bear dut justizia. Eztuzu ikusten nola obratzen duen munduak? ellegatu da gaixtakeria azken puntura. Etzazula estorba justizia egitea. Erreplikatu zio Amak: Eskribiturik dago: asarratzen zarelaik, oroituko zarela miserikordias. Jaun Soberanoak orduan: Egia da, baña alakoa da oien itsutasuna, ezi ezpaitute ajolaik eskatzeas ere miserikordia. Amak: Arrazio daukazu, baña beira zazu nik eskatzen dizutela aiendako, deizen bainaiz Miserikordiaren Ama. Orduan Jaun Dibinoak: eska zazu, ene Ama, nai duzuna, ezi eztizut deus ukatuko. Ea bada, ene semea, erran zio, naiz dagon mundua beterik gaixtakerias, nik bialiko dut erremedio bat kurazeko bekatariak nai baute ongi artu. Orai eskatzen dutena da errezatzen didatenak belauriko errosarioa bere meditazioeki eztaitzela il gaizki, ta zuk beira dezozutela piedadereki salba daitzen. Orduan Jaun Dibinoak utzirik lanzak eskutik, eman zio Amari besarka amoroso bat, ziola: O ene Ama ona, ezta arrazio ukatzea zuri deus ere. Edozein grazia nai dezazun errosarioain debotoendako, mana zazu nola nauzun. Korresponditu zio Amak kariño berareki; ta itzuli ze bere baitan errelijiosoa admiraturik ikusi zuenas. Biramonean aparezitu zekio Maria Santisima bera, ta manatu zio segi zezala errosarioaren debozioan, ta egin zezala berzeek ere imita zezaten. Ori predikatu ta eskribi zezala salbatzeko anitz arima bereareki bateo. Eta errain diozute, errosarioagatik tusten induljenzia anitzes landara, nik konzeditukotiotela berriak errezatzeuntenei belauriko ta grazian. Eta konstante irauten dutenei debozio gontan, biziaren akabanzan emain diotet indulenzia plenaria. Kunpli zazu nik errana, ta premiotan koronatuko zaitut gozos ta glorias. Kunplitu zue ark, erakutsis obras, itzes ta letras. Despatxatu ze grazia gau Maria Santisimaganik bere Anunziazio egunean, milla laur egun ta iruetan ogeitaemeretzi garren urtean, dakarran gisan Aita Garzes Benerableak. (cart. de favor 18 SS. 2)

        Erremedio deitu zue errosarioa Maria Santisimak berak; ta aski da berak erratea. Por konsigiente nezesidade lurrekoetan ofratu Errosarioren arrosa gebek Maria Santisimari; emanen du konbeni dena. Eritasunendako errosarioa errezeta andia. Azertatzeko estado arzean, errosarioas erdetxiko duzu argitasun: peligro, beldur ta tristuratan eutxi errosarioai. Deabruaren tentazioetan errosarioa arma propia; garaitzeko pasioneak, balia errosarioas. Logratzeko kastidadea, errosarioa belarrik obena; ilzeko ongi prenda eskojitua errosarioaren debozioa. Obligazeko Maria Santisima, erregalo ona errosarioa; ta duenak fabore Maria izanen du Jangoiko, ta eztaike ia desea.

        Seguratzeko erremedio gonen ona, lenik da prokuratzea bizitzea mortalerik gabe berere: alaber da prebenitzea errezatzeko kontriziosko aktoareki; gero konsideraturik noreki mintzatzen garen, goardatzea erreberenzia, atenzio ta debozio al guzia. Alaber akonpañatzea debozio gau zenbait obsekioeki Maria Santisimaren gustotan, dela baru, dela limosna, dela konfesio ta komunione, ta espezialki da Maria Santisimaren amores ustea zenbait okasio ta gauza, zeintara dugun afizione.) Alaber sarzea beraren kofradian, baita au ala nola listatzea beraren familian, ta beraren hume bekala. Beato Alario de aupeeri errebelatu zio Ama Birjinak, kofrakide errosariokoek dutela hermandade Zerukoeki; ta admirazen zelaik ura ortas, erran zio Ama Santisimak: Zergatik eztuzu sinestatzen Zerukoak direla errosarioko kofrakideen hermano? iten duzielaik zuek ene debotoek iteuntena Zeruan Bienabenturatuek. (Garces ib. c. 20) Berze alde zenbat eztu balio komunikazio edo partizipante izateak ainberze errosarioetan, nola errezazenbaituste kofrakide lagunek? Berze alde ainberze induljenzia, nola baita kofradia gontan, zenbat apenas ote den berze batean munduan, ezi dire ezin kontaala. Flandesen ilze emasteki bat, ta aparezitu ze bere adiskide bati eskatzera pararazi zezala errosarioaren Kofradian. Galdegin zio biziak, zergatik deseatzen zuen ori ainberze ansiareki? errespondatu zio arimak: Amaborz urte egon bear nue penatzen Purgatorioan, eta listatzeareki Kofradia gortan, libratuko naiz berla, ainberze errosario errezatzen dutenen medios kofrakideek, zeintan diren partizipante kofrakide ilak. Egin zue ark manatua, ta andik egun guti aparezitu zekio ematera graziak, zoeiela gloriara, non enkomendatuko zuen bera Jangoikoai. Kontazen du Aita Garzesek. (ib.c.44.). Baña ia da kontatzen duena berak (c.5.) Alexandra deitzen zen bates, zein Santo Domingoren predikuen kasos sartu ze errosarioaren Kofradian, ta errezatzen zue errosarioa; baña bateo ze bana ta mundukoia; arren kasos bi mutil desafiaturik biak gelditu zire ilik. Aien aideek xakinik arren okasios izan zela desgrazia gura, il zute bera, ta zenbat errogatu zioten utzezatela konfesatzera lenik Jangoikoagatik, Mari Santisimagatik, ezin logratuzue; ta burua edekirik botatu zute butzu batera. Pasaturik zenbait egun, Jangoikoaren inspirazios ellegatu ze Santo Domingo butzu gartara, ta oiu egin zio: Alexandra, Jangoikoaren birtutes igan zaite. Istante burua paraturik butzu-pokalean konfesatu ze, ta komekatu ze, ta eman zitio graziak sanduari konseju eman zionas errezazeko errosarioa ta sarzeko Kofradian, baliatu baizekio salbazioa. etc. (vide sequentia ib.) Balia gaitzen medio gontas iraun gaitzan Maria Santisimak bere hume, ta logra dezagun orai grazia, gero gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa