www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 52.
Praxis vivendi faeminar. rustic.
ann. 1780

 

Mulierem forum quis invenies? Parab. Salom. c.31.

 

        1. Erranik ia gizon nekazarien salbazeko modua, pasazen naiz erakustera emastekiei nola bizitu bere estadoan, iragazteko gloria. Estaike uka deizen duela Elizak debotoa emastekigendea, ta errealki geien komun daramagutela abantalla gizonei zenbait birtuteetan: Purezan, ferborean, piedadean ta Kristorenganako amorioan, diones San Juan Krisostomok (h. 13. Ep. Ephes.) Ta orgatik da zenbait autoreen opinione, salbazen direla emasteki ia gizon baño. Baña estaike ere uka, gaisto den emastekiak kalte ia in dezakela askotan, gizon gaistoak baño. Ta guzietaik da. Emasteki batek galdu zue mundua, Ebak; berze emasteki batek ekar zue erremedioa, Maria Santisimak. Guzia dago arimain ontasun edo gaistotasunean. Arima biz ona ta ia ona da emastekia. Zenbait medio ortako emaintut, ta zenbait kalidade. Atenzio otoi.

        2. Lenbizikorik, goarda egunain ongi pasazeko erregla: Goizetan ofrezizea obrak, bisitazea albas Jaun sakramentatu gau, oroizea noizean noiz Jangoikoas lanen ertean; gauoro examinazea konzienzia, errosarioa, maiz konfesa komekazea, etc. Orai pinzipalenak ikasi beartuenak: Lenbizikoa, doktrina kristioa gastetik; estakiena zer ai da? O zer memoria, ikasteko koplak ta kanta banoak! Bestizeko moduak ta modak, ta itxureriak! Bada, arima bera delaik arimain potenzia, memoria ere bera da onerako ta gaizerako. Zertan dago ikastea bearestirenak, ta bear direnak ez? Borondatean; ezpaita parazen dilijenzia bera. Ignoranzia ta uts bakotxa doktrinan itzulbalei berze ainberze mantxa aurpegian, izain ginduzke doktrinista obeak orai tugun ignorantak. Lege parabalei ezi estakiena ongi doktrina, dagola zokoan atzendurik bizi guzian, zer laisterrak Elizara aizeagatik ezplikazioa? Zer galdeitea batai ta berzeai, nola da Enkarnazioko misterioa? Nola Trintatekoa? Nola konfesa komekazeko modua? Bada, lege dugu examinazeko doktrinan ezkondu baño len guziak, ezi zer erakutsiko du estakienak? Astoain humea astoko.

        3. Alaber, ikasi gastetik emasteki lanak: Josten, errokan, ogi ta lixua egiten, kozinazen ta gañarakoak, ta afizionatu ta usatu lanoietara trabajazeko, bere moduan bizitzeko, ta izateko emasteki protxuskoa ta honratua munduain alzinean ere. (Zuri akaso iduri zaizu inporta dela zerbait erakustea zeure burua, danboreain soña ze, danzaze ta alako aurkeriak ikastea, ta engañazen zara, ezi tonto batek ezpada nork naiko du emasteki erakutsia, ibildaria ta danzaria? Orduan lizake pareja ona gorazeko familia.). Ezpauzu, bada, malogratu nai, ai nazazu; eginzaitez lenik kristio ona, ikasazu emasteki lanetan ta izan zaite aplikatua, ezi mundu guziak nai du emasteki trabajaria, juizioduna ta gobernari ona. Orai, bada, ezpazara egiten gauza onetara, zer izain da gero? Zigarra joan omen zizaio negu bates txinurriari janario eske. Erran zio txinurriak: Zer aitu zina udan? Ni kantazen. Bada, danza zaite orai arin duzulaik tripa. Nik udan bildu nuena orai aurkizen dut. Aisa entendatu du aguda denak. Tontaindako explikatuko dut, ezi gaste ezpada ongi atzizen malogratuko dela, ta fundarik ta gobernurik gabe, oziosa usatu ta oziosa nai, estela faltako ai. Estugu ikusten zer iten duen ikasiak len? Nola mantenizen diren zenbait emasteki beren eskuetako lan txurras ia anparorik gabe? Al rebes, berze batzuek galzeuntela bere ta berzen guzia? Substanzia, ez itxura.

        4. Irugarren prenda emastekiarena, juizioa ta prudenzia. In aprezio bear denas, disimulatu obe dena disimulazea, minzatu preziso delaik, ixildu anitz, diskurritu ia, in ongi bere obligazioak ta guti iduriarazi. Zenbaiten buruek dirudidute daudela huekoan, ain arinak dire, aski da aize guti itzulzeko alde batera ta berzera. Bada, zoaz prudenziain bila, estago etxe gontan. Gizon batek zio, paraturik eskua kopetan: Bi eri gebetan dago gizontasun guzia. Ta zio ongi, juizio ta prudenziaingatik. Zertako duzu kaskil anitz ta mami guti? Itxura franko ta errealidade guti? Idiak manso ta ixil iten du bere lana. Inarkak eman anitz ta anitz buelta airean, ta apenas arrapazen du eltxo bat. Estuzu ikusten zenbaitek zein asentatua duten juizioa, zein ixil gobernazeunten familia ta etxea? Berze zenbaitek plater baten ekarzeko, mila aspamentu, mila itxura. (Lixua edo ogi barin bada, jakin bear du barride guziak. Lan puxka bat barin badu, adiarazi bear diote katuli ta alki guziei, tripili trapala. Zer da au? Au duende zenbait da.). Zer errain dut inportazioskoagoetan? Zenbat aldis parazen du bakea prudentak? Okultazen ta defendazen du berzeain honra? Bitarteo galzera botazen duelaik guzia kaskarinak.

        5. Laurgarren prenda ixiltasuna. Errepara nola daukazun mia paraturik Jangoikoak bi murallen pean bekala, ezpain ta orzen barnean. Jangoikoak egiteko gauza guziak itz bat erran zue: Ipse dixit, et facta sunt. Franko guziak dire itzak egiteko deus. Piza ongi itza erranbaño len; baliz urrea, obeki piza leike beldurrak eman sobra. Ala, bi aldis diskurritu bear da erranbaño len itza, zerengatik erranaskeros, estaike itzuli gibela. Nescit vox missa reverti. Salutatu zuelaik aingiruak Maria, zego diskurrizen andre andia zertara ote zen salutazio gura, ta emateko bere baimendea ama izateko, Jangoikoaren Ama, aseguratu bear izan zitio aingiruak anitz gauza. O Maria, zenbat semejante tuen izenean, ainberze deizen direnak Maria! Baña zein guti izanean! Zein guti ixilak emastekietan! Zenbaiten mia dirudi azoges emana, ain platikari, ain oiulari. (Etzue nai izandu San Pablok permititu izan zeien emastekirik predikari. Docere autem mulierem non permito. Baizik egotea ixil. Sed esse in silentio. Eman baliote pulpitoa, zer predikuak! Orai kexazen direnak luzez, estakit zer inen zuten orduan. Bada, konfesore in balitu, zenbaitei paratu bearko zizaiote katea mian, ainberze kontu, ainberze enbusteria, ainberze sekreto agerzen direnak, ainberze murmurazio! Mienbro txiki bat da mia, baña itentu dañu andiak; txindi bat ere txipia da, ta aski da errezeko oianak, dio Santiagok. Zenbaitei solamente konfesazeko, mutuzen zaiote mia, ta al rebes bearlizake. Itz guti ta onak, ez anitz ta gaistoak). Bein minzatu ze Eba ta galdu zue munduan, zer izain da anitz jardukian? Estaike falta bekatu. In multiloquio non derit pecatum.

        6. Borzgarren prenda humiltasuna banidade ta suberbiarik gabe. Inposible da juizio ona duen persona bana izatea, beiraturik beregana. Zer da edozein? Gorputz ta arima. Ariman izan daike zerbait onki, baña guzia solo Jangoikoagandik. Eta bekatuak solamente geurengandik. Bada, nondik dator banidadea? Gorputzain kasos, ta gorputza esta baizik aragi ezurresko bulto bat, zikinkerias beterikako zaku bat. Baña idurias da banidade. Biar emain dizu kalentura batek ta joan da zure tintura gañekoa. Etzi ilen zara, ta janen zaitute arrek ta mormotek. Estuzu ikusten zure pean dauden obia goietan? (Orko zenbait ezur, kalabera ta kanilla, zire len zu bekala banak; orra zer diren orai. Prokura zazu iduritzea ongi Jangoikoari adornatus birtutes arima; gañarakoa da patarata. Gorputza estali dezente ta txukunki, ta aski da. Esta sinplekeria banagloriazea gañeko tresenes? Akaso oriengatik zara ia substanzian? Ta nork edeki burutik alakoei presunziogoi? Bakotxai iduri zaio dela erreina bat, ain bana nola pabo erreala erakusten bere ponpa, ta guzia da luma. Bai, ta kostuak nork aguanta? Nork konta ladronkeriak? Biz aski erratea obe dela tellatuan itaxura, ezi ez emasteki bana etxean. Ta bateo suberba delaik, nor bizi arreki? Esta potrorik ain domatuestaikenik, nola emasteki altiba. Estakioke mintza baizik alabatus, guzia gaitzat arzen du, ta bizi da beti gogo gaistoan). Izanzaitez humila, pensa zazu obeak direla zu baño guziak, ta tratazkizu ongi. Nork estu onetsiko humila? Ta nork estu aborrezituko suberba?

        7. Seigarren prenda, tenplanza ta bizio gabea. Non nago? Nekazari errian, nekazari izerdiain utses ogi puska bat atrazeuntenen ertean; ta izan daikela alakoen andrerik enplea dezakenik senarrain izerdia triposkerian ta laminurian? Zenbat kontrario tuen nekazariak? Txinurriak kanpoan, saguak graneroan ta despensan, ta sagu gaistoena da emakume tripa gaisto ta orz ona duena. Estuzu alako arratiorik estregazeko zuk bildua. Zizaña esta aterzen txupatus aliketa bete artaño guzis; esta aterzen biziosoa txupatus ondasunak aliketa akabatu arteo. Nola inen du, dirurik esten lekuan? Estire falta alkahueteak, ta esta erreparazen prezioan. O ladronkerias estalzen direnak, agertuko dire noizbait. Estardukat preziso bear denas, solo erreprendizen dut sobraniatua. Izan zaite bizio gabea, ez sobra ta ez gutiegi, ez gula ta ez kodizia. Mortifikatu gustoa ta suplitu nezesidadea. Ebita extremoak, moderazioa segi.

        8. Zazpigarren prenda, modestia ta alkea goardazeko pureza. Jangoikoak eman dio alkea emastekiari probidenzias, ezperen non ze mundurik? Baña zenbait doaz galdus donogoi gaizki usatus ta lagun gaistoeki. Grazia graziain gain, juiziosa ta alkekorra, dio Espiritu Sanduak. Gratia super gratiam, mulier sensata et pudorata. Zein gauza ederra apartazea leku publikoetaik! Zein begi ederrak apalzen direnak gizonen aurkintzean! Zein kolore onak atrazen direnak aurpegira norbait minzazean! Baña gaisto gaistoain gain da buru arina ta alkegabea, pestearen katedratika, zapo pozios betea, bere ta berzeen galzalea. Biz aski erratea alkerik esten lekuan falta dela prenda preziosoena, pureza.

        9. Zorzigarren prenda, pazienzia ta mansotasuna; dulzazen dire trabaju guziak emasteki oneki ta sufritua delaik, ta parazen da bakea etxean. Kristoren ta Maria Santisimaren karanza du jenioan, dena mansa ta humila; ta señale guziak estire ain seguro gara dela Jangoikoarenak, nola baita sufrizea arrengatik trabajuak. Baña erruina delaik emastekia, an dago infernua. Digula guziei Jangoikoak grazia ezaunzeko ta emendazeko jenioak, bizizeko emen sosegatu ta obekiago ta gero izateko bizitza sekulakoa glorian. Nik sinestak. etc, etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa