www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 87.
De satisfactione per indulgentias.
ann. 1781

 

Tibi dabo claves regni coelorum. Math. 16.

 

        1. Zein ditxoso konta leiken gizonura, nori erregek eman lioken bere artxibo errealaren gilzak, idikitzeko, ta arzeko, ta emateko nailukelaik ta nai lukena? Orai, bada, dakigu nori eman zaizkion zeruko artxiboaren gilzak; ta erregeren artxiboari darama onek ainberze abantalla, nola erregerenak txinurrienari. Nor da, bada, gizonura nori eman baizaizkio gilza gaiek mundu gontan? Da San Pedro ta arren sukzesore Erromako Aita Sandua, bere denboran bakotxa. Tibi dabo claves regni coelorum. Zuri emaintizut zeruetako erreinuko gilzak, erran zio Jesu Kristok. Bida dire atariak edo estorbuak debekazen dutenak sarzea zeruko erreinuan, bata da kulpa, berzea kulpak zor duen pena. Kulpa barkazen da konfesioan; pena gelditzen da pagatzeko emen edo purgatorioan. Erran dugu nola in bear den konfesioa, baitare nola paga daiken zor den pena, au da, barus, limosnas, orazios, penitenzias, obra on indezazkegunes ta trabaju pasadezazkigunes. Lazki kostoso iduriko zaigu pagatzemodu gau; ta ezin sar zeruan pagatu gabe azken korradoa. Baña konsola gaitzen; ortako da San Pedroren bigarren gilza, idikitzeko artxibo soberanoa, induljenzien tesoroa, ta emateko guziei zereki paga. Potestade gau du erran bekala Aita Sanduak Eliza guzian ta tasarik gabe, kardenaleek, arzobispoek ta obispoek, tasaturik.

        2. Ots, bada, zor andietan gaudenek Jangoikoareki idiki begiak ikusteko zer ondasun ta ustekabeko fortuna dugun induljenzietan, ta eda zagun eskua lograzeko guti kosta ta anitz balio duena. Ikusagun nondik datorren induljenzien tesoro gau, ta zer den induljenzia. Induljenzia esta bekatuain barkamentua, ez, baizik bekatua barkatu ondoan, pena pagatzeko gelditzen denaren barkamentua. Plenaria barin bada, da barkamentu osoa, ta zein iragazirik, ezpaita ia deus gelditzen zorrean estorbadezokenik sarzea libre guzis zuzen zuzena zeruan. Berrogei eguntako edo egun eguntako induljenzia da barkatzea berrogei edo egun egunes in bear zuen penitenzia lengo Elizako kostunbrearen konforme, ta onen ariora irabazia; desuerte ezi iten duenak obra edo orazio manazen dena induljenziaindako, iragazten du ainberze satisfazioaindako, nola iragaziko baizue len egines penitenzia berze ainberze egunes, zenbaten induljenzia baita. Nola dateke ori? Jauna, ez, libratus bekatuen zorretik, errateko proprioki, baizik emanes zereki pagatu (Segner. p.3. disc. 21 cristian. instr. citans S. Roman). Zerengatik estagoke pagatu gabe Jangoikoaren justizia zerbait gisas; baña gertatzen dena da ezi obra edo orazio manatu gura egiteareki aplikazen digu onenberze satisfakzio Elizako tesorotik Aita Sanduak edo Elizako prinzipe konzedizen duenak induljenzia, zeiñeki paga dezagun.

        3. Eta zer deizen da Elizako tesoroa? Da satisfakzioen montio abundante exzesiboa utzi zutena Kristok, Maria Santisimak ta sanduek Elizan. Ortako jakin bear da ezi obra on guzietan dela bi ondasun, bata meritoa, berzea satisfakzioa. Meritoa da disposizio ta deretxo gura izateko premiatua; ta ala zenbatenas obra on ia iten duen batek, du ia merito, au da, mereji du ia, ta parazen da disposizio obean, premia dezan Jangoikoak. Merito gau esta komunikatzen berzeei; bakotxak errezibituko du bere obren konforme. Berze ondasuna da satisfakzioa, au da, pagatzea zor dena; ta au komunika daike berzeei, ala nola abrats baten eskuan baitago pagatzea pobrettoain zorrak, nai badu. Orai, bada, nork estaki asko sandu ta sandek anitz bekatu ez eginik, anitz satisfakzio eman zutela, ta zor zuten baño ia, bere penitenzia, obra on ta trabajuen medios? Bada, nork konta Maria Santisimak bildu zuen satisfakzioen montioa, izan gabe bekatuen zorrik batere berak? Bada, Kristo gure Jaunak egin ez ezi, etzuke ere egin bekaturik, alare zer satisfakzioa eman zue Jangoikoaren justiziai bere bizias ta eriotzeas? Aski zelaik bere odol tanta bat pagatzeko mila munduen bekatuak, zenbat sobratu ze satisfakzio, ainberze odol dibino ixuri ondoan? Ubi abundavit peccatum, ibi superabundavit et gratia. Orra, bada, nondik bildu den Elizako tesoro inmenso akabaestaikena; orra mina perpetuoa, errenta seguroabastoa txurestaikena, nondik atrazen baita induljenzien ondasun gau, pagatzeko guk geuren bekatuen zorrak, zein ezpaitugu pagatzen aski berze gisas. Kristoren, Ama Birjinaren ta sanduen satisfazioen abundanziak suplizen du gure pobreza; aien kostus desenpeñatzen gara bekatari andi ta penitente txiki garenok, anitz kulpa ta guti penitenzia; anitz zor ta guti ondasun dugunok; aiengatik ezi bankirrot inenginduenok. Aien izerdis bizi gara gu; aiek trabajatu ta guk gozatu; aiek eraiki ta guk bildu aien eraizioa, gaudelaik jarririk itzalean. Au da herenzia preziosoa, au da pio legado miragarria utzi dutena gure fabore, lenik gure Aita Jesu Kristok, gero gure Ama Mariak ta gero gure anai arreba sandu ta sandek, ta zein errepartizen baizaigu Aita Sanduaren eskus, zein baita testamentari ta kabezalero bekala herenzia ta legado gontako.

        4. Zer iduri zaigu intenzione dibino gontas? Au sortu da gure Jesusek digun konpasionetik; alde bat estaikelaik utzi pagatzeko Jangoikoaren justizia, berze alde gu izanik ain pobre miserableak, ta berze alde pagazale gaistoak, utzi zue seguridadea fiadore abratsetan, bera ta bere sanduetan, zeiñen kasos ia pagabaitezakegu kostu gutiagos. Tratatu gaitu ontan aur titikoak bekala, zeiñen gaiza kuratzeko, ezdezoketelaik aurrai arrarazi medizina miñ desabritua, arzen du amak, zeiñek komunika dezon esnearen medios medizina garren birtutea. Ala guk arimen eritasun anitz ta andiak kuratzeko, artu bear gindue penitenzia anitz ta andien medizina; baña zer da? Sanduek artu zute au, bear etzutelaik beretako ainberze, ta guri esnean bekala komunikazen zaigu penitenzia gaien balioa, zerengatik dilijenzia suabebatenmedios lograzen baitugu induljenzia. Lenbiziko kristioek bere besoen indarres, bere trabaju ta obra onen kostus pagazenzuste beren kulpen zorrak; guk delikatuago bekala maña goneki lograzen dugu pagatzea ez ain neke andieki. Eliza len ta orai bat da, esta mudatu; gure kostunbreak bai mudatu dire, ta orgatik gure erremediatu naiak len baño abasto ta bizarroago ixurzen du induljenzien tesoroa. Len enpeñu andiak bear zire lograzeko induljenziak Aita Sandu ta obispoetaik; orai eskatu gabe alzinaturik daude ematera, ikusirik gure nezesidadea ta gose falta, ezkaizengatik galdu. Granero publikoak ertxi idukitzen dire abundanzia delaik, baña nezesidadeaiki idikizen dire, alimentazeko jendea; eta eriak estuelaik ere nai artu alimentua, ematen dio bere amak estakiongatik il alimentu faltas. Len, konparazioaindako, urre gau atrazen zute meatzetaik izerdi anitzen kostus, orai dugu nola balekar ugaldeak area pikorretan, ta guk edatus eskua bagindaude berexten jarririk basterrean.

        5. Eta zer in bear da, iragazteko induljenzia? Lenbizikorik egotea Jangoikoaren grazian, ezperen ila dago arima, ta ilak ezin dezake partizipatu satisfakzioaren fruitua, zein nola baita penaren pagatzea, suponizen du barkaturik kulpa. Alaere ikusten da doazila estazio, prozesio, ta jubileoetara bekatu mortaleaiki ariman, adbertitu gabe ez dezaketela logra induljenzia, aurkitu gabe grazia. Orgatik bearlizake asi beti konfesiotik, ta konfesio sin on batetik, ezi konfesio falsuak barkatu ez ta añadizentu bekatuak. Benzait edozein lanzeetan prokuratu bear da kontrizioa konfesatzeko intenzioareki asi baño len berze dilijenziak iragazteko induljenzia. Bigarren in bear dena da kunplitzea ongi manatzen den orazio, limosna edo dilijenzia induljenziagatik, estaien gerta deus gabe gelditzea gure kuidado faltas. Berrogei egunes egon bear zindue len egiten penitenzia ta orai berrogei eguntako induljenziak balia dezakezu arrek adiña, ta akaso solamente errezatus Aitagurea bat, edo kredo bat; eta estuzu eginen atenzioreki errezu pixkagoi ainberzeko penitenziain truk? Bada, zer errain dut induljenzia plenarias? Agian bizi guzian ezin dezake paga zor duzun guzia Jangoikoaren justiziai, ta orai induljenzia gorreki estazio edo berze dilijenzia mediano baten kostus, dezakezu paga; ta estuzu inen inala gauza brebe gortan suplizeko bizi guziko falta? Zer ez lezake egin batek balego purgatorioan librazeagatik? Bada, joan gabe, libra daike joatetik bat egines gauza gura zeiñengatik iragazten baita induljenzia. Ala kontazen da ezi porziunkulako jubileoan konfesa, komekatu ta berze dilijenziak egin ondoan il zela emasteki bat, ta aparezitu zela berla erratera nola igan zen zerura pasatu gabe purgatoriotik, induljenzia garren birtutes (Parr. pl. Ult. de poenit.). Egin zagun, bada, estimazio anitz induljenzies; emagun Jangoikoari anitz grazia inbenzionegonengatik, Kristori ta sanduei ere bai, utzias gure fabore ainberze ondasun elizako tesoroan; apa zagun Aita Sanduaren eskua ta gilza zeiñeki idikizen baitigu ain bizarro tesorogoi; balia gaizen etc. etc. etc.

 

aurrekoa hurrengoa