www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 6a
post Pentecostem.
De viatico Jesu
in via ad aeternitatem

 

Misereor super turbam, quia ecce jam triduo
sustinent me, nec habent quod manducent etc. Marc.8.

 

        Egun kontatzen digu ebanjelioak milagroa, nola Jesu Kristok zazpi ogis ta arrai pixka batzues ase zituen laur milla gizon ta sobratu ziren zazpi esporta-ogi. Baña niri errobatzen didana biotza da, Jaun dibinoaren biotz noble urrikariosoa beartsuen fabore. Lastimaturik nago jende gontas, dio, ezi ia irur egun gontan dabiltza ene atzean, ta bialzen baitut barurik, angabetuko dire bidean. Misereor. Bide gau da emengo bizitza, baita biaje bat eternidaderako; biziaren akabanza da azken pausua joateko emendik betikos. Ongi joatean dago betikos ongi izatea. Inporta da infinito. Neke da ta inposible ere logratzea ditxagoi gizonak bere indarres; baña Jesusen atzean dabilanak irur egunes, ikusko du beraren faborea atratzeko salbo. Eztio faltako semeareki amak ere beterik grazias. Au bear dugu orai ere. Eska zogun. Abe Maria.

        espera bezate berorren baitan, Jauna, dakitenek berorren izena, ezpaititu desanparatzen dabiltzanak berorren atzean, dio Dabidek (Ps.9). Gure Jaunabaitan oroat da izena nola izana. Zer da izena? Jesus. Jesus zer nai du erran? Salbazalea; zergatik bere izates, bere jenios ta ofizios duen salbatzea. Kondenatzen ere bidetu zenbait. Eztaike duda, baña eztaike orgatik deitu kondenazalea; zeren naiezlukelaik ta ezin berzes kondenatzen duen, ezin faltatus justiziara. Baña miserikordia nailuke egin guzieki berek nai balukete; eta ala berze obra guzien gañetik dire bere miserikordiasko miragarriak. Miserationes eius super omnia opera eius. Ala nola olioa beti likore guzien gañera igaten baita, bota dezazun ur edo ardo, bota zazu gero olio, ikuskouzu nola gelditzen den gañean. Bota, oroat, lenik olio, gañetik ur edo ardo, ikuskouzu alaere gañeratzen olioa. Ala miserikordia. Miserikordia da miserien ta miserableendako. Nor dire ebek? Ebaren hume desterratuok negarresko balle gontan biajes eternidadera. Eta zer miseria? Kulpen ta penen miseriak, ta ainberze kontrario bidean.

        Bitarteo zori onekoak billatzeuntenak Jesus, beraren atzean dabiltzanak irur egunes. Zer egun dire ebek? Bizitzaren irur estadoak: astea, erdia ta akabanza; edo adin gastea, adin erdikoa ta azken adina. Irur gebetan dabila nai Jesusen atzean etzaio faltako bideain pasatzeko sustentu, milagros bearbada ere, espezialki postrean, ezi dio Jesus onak: Lastima dut jendeas dabilanas ene atzetik irur egunes, ta usten baitut barurik, ez dezakete iraun bidean. O Jesus ona, ezkaitu usten barurik, ibilzeko biaje andi gau ematen digu sustentu ona. Zer sustentu? Ezta ogi solles bizitzen gizona, baizik Jangoikoaren itzas ere bai; itz gau da Kristoren doktrina, ematen diguna notizia fedesko egies, Jangoikoas, Jesu Kristos, Elizas, grazias, geroko bizitzas, eriotzeas, juizioas, infernuas, glorias ta berze egies. O nola ebeki mantenitzen den arima, gal eztaien, galduko zena ezperen! Sustentu ona ere da orazioa erakutsi diguna egiten lograzeko beartugunak. Sustentu ona ere da lege paratu diguna bizitzeko ta obratzeko ongi. Sustentu ona ere dire sakramentuak, graziaren kañuak ta instrumentuak; Kristoren etxeko hume markatzeko, bataioa; indar emateko, konfirmazioa; sendatzeko eritasun espiritualeetaik, konfesioa; erregalatzeko miragarriro, komunionea; seguratzeko biziaren postrea, oliatzea; arzeko bakotxak obeki dagokion bidea, ordena ta matrimonioa. Guzien gañetik sustentu ezin obea, zerukoa, milagroskoa, ta alaber, Jaunari sollik dagokiona ematea da sakramentu aldarekoa, zeintan bere podore ta amore infinitoak eman dezaken obena ematen digun. Guzia guti iduriturik bera gabe, bera den guzia ematen baizaigu amorosoki geuren biotz barnera. Billa zagun fede bizia, ta oneki karidade ardientea; bi gebeki barin bagoaz maiz bizian errezibitzera sustentu dibino gau, gustatzen badugu bere gusto zoragarria, geroago ta ia zebatus, geroago ta ia indar artus joain gara ta pasatuko dugu ongi bidea angabetu gabe, aisa, eriotzeko orduraño.

        Baña eriotzeko orduan, pausu ertxi gartan, noiz beti baño erneago baitabiltza gure etsaiak gure galdu naies, zer izanen da gutas? O Jesus, orren atzetik dabilana salbo izanen da. Lastima dut, dio, jendeas ene atzean dabilanas, ta usten baitut barurik, galduko dire bidean. Ez, ezkaitu utzi barurik, bera eldu zaigu edozein etxe, etxola ta lekutara bere sakramentuan; bera sarzen zaigu atariak barna ta petxoak barna, nola erran balez: Ona ni zueki, ez lotsa. Zer in dezake obekienik kristioak, baizik errezibitu amore guziareki Jesus pausu gartan, ta beraren eskutan utzi den guzia? Nork salbatuko zaitu, ene anima, ezpada Salbazaleak? Eta Salbazaleak nola etzaitu salbatuko? Multi dicunt animae meae, non est salus ipsi in Deo eius. Askok erraten diote ene animari: Eztu salbaziorik bere Jangoikoan. Tu autem, Domine, susceptor meus es etc. Baña berori, Jauna, da nere anparoa, nere gloria ta goratzen duena nere burua. Berori nere Salbazalea ta salbazioa. Salbazale da, ta salbaziorik ez? Lenago atzenduko da bere izenas ezi salbatzeas. Nai bauzu, bada, eri kristioa konsolatu, alibiatu ta seguratu eritasunean; nai bauzu ongi atra eriotzeko orduan, errezibizkizu goizik ongi Elizako sakramentuak, errezibi zazu debozio guziareki Jesus sakramentatua, ta fia beraren miserikordian eztuela desanparatuko billazen duena. Eztakit nik nola, nola egoten diren kristioak egon egon ain berantkor, nagi errezibitzeko sakramentuak eritasunean. Fedefalta bide da, tonteria ta itsutasuna; ezi sinesta ta ezaun balezate aien ona ta bere bearra, ezin leizke deskuida. Zereki daizke konsola, ezpada Jesus onareki? Ezi beraganik ezpada, ezta niondik zer esperatu onik, ez gorputzaren, ez arimaren. Jesus sollik da eman dezakena on guzia, grazia ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa