www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo. In Dominica 4.
Adventus de Poenitentia

 

Praedicans baptismum paenitentiae in remiscentem peccatuum Luc. 3

 

        Egungo ebanjelioan kontatzen da zer denboras San Juan Bautista Jesu Txistoren alzindaria gure Jaunaren mezus asi zen predikatzen prebenitzeko jendeak; eta zer predikatzen zuen. Predikatzen zue penitenziaren bataioa barkazeko bekatuak, (alanola zegon eskribiturik Isaias Profetaren libruan, boza klamatzen duenarena desertuan, prebeni zazie Jaunaren bidea, egin zuzen beraren sendak. Beiti-aldeak bete; oian ta aldapak apaldu; makurrak zuzendu; ta asperoak plau paratu; eta gizon guziek ikusikoute Jangoikoaren salbazioa, edo Salbadorea). Etorri ze Jesus Salbadore dibinoa, asi ze predikatzen erakutsis zerurako bidea, ta asi ze ura ere predikatus penitentia. Egize penitentia, ezi urbil duda Zeruetako erreinua (Math. 4). Igan ze Jesus zerura, biali ziote bere Apostoluei Espiritu Sandua joateko mundu guzia barna erakustera jende guziei; atra zire beterik Espiritu Sandus, eta guzieki ta guzien partes lenbiziko in zuen predikua San Pedrok izan ze egiteko penitenzia (Act. 2 v.38). Gauza notagarria da sines, irur predikari andien andienek munduan agertu direnek, irurek ain txusto ematea prinzipio klamatus penitenzia. Zergatik ori? Zergatik igateko zerura ezpaita berze mediorik, baizik edo inozenzia edo penitenzia. Inozenzia deitzen da mantenitzea grazia lenbizikoa bataioan errezibitua. Au galduas geros ezta berze erremediorik baizik penitenzia edo penitenziaren bataioa, edo bigarren bataioa deitzen dena. (Ala erran zue Jesu Kristok: (Luc. 13) Ezpaduzie egiten penitenzia, guziok galduko zarate. Zein gutitto bide diren goardatzen dutenak inozenzia, au da bataioko grazia, galzen baita bekatu mortale bateki? Eta alaere dio San Anbrosiok, aisago aurkitu dut goardatu duena inozenzia, ezi ez egin duena bear bekala penitenzia (l.2. de poenitentia). Eta bada, ezin daike exkusa bietaik bat bekatuan erorias-geros, edo penitenzia, edo pena sekulakoa; oiuiten zuen bekala Santo Tomas de Billanuebak aut paenitendum aut ardendum goazen ikasis zein den, ta nolakoa den penitenzia egiaskoa. Ortako saluta zagun lenik Maria Santisima. Abe Maria.

        Balitz bataiatuetan bear bekalako eskerra ta ajola ez galzeko grazia Jangoikoak emana bataioan, ezlitzateke berze erremedio-bearrik salbatzeko; baña Jangoiko onak ta miserikordien Aitak, zekien bekala askok eta askok bataiatuetaik ere galduko zutela grazia lenbiziko gura, utzi zue erremedio gero ere; ez ia uresko bataioa, zein ezpaitaike errezibitu bein baizik bizi guzian, baizik negarresko bataioa, bataio penaskoa, baita penitenzia, deizen dena bigarren ola salbo atratzeko, ta ez ondatzeko sekulako perdizioaren itsasoan. Izenak diones, da penitenzia pena izatea bekatues; biotzean, entenda, edo ariman; urrikimentu, sapite, damu sin sina ofendituas Jangoiko ona. Penitenzia daike izan sakramentu edo sakramenturik gabe, solamente birtute; juntatzen delarik bekatuen konfesioareki ta sazerdotearen absoluzioareki, da sakramentu penitenziakoa edo konfesiokoa. Ori gabe delarik, da birtute bat sobrenaturala; ontas dardukat egun, noiz ta nola izanen den egiaskoa ta probetxal, ta noiz alfer.

        Beñik beiñ penitenzia edo pena izate gau bear da izan sines, aborrezitus bekatuak gogotik. Berze alde, sobrenatural. Sobrenatural den ezaunzeko. Da ezaunzea ia den penagoi motibo sobreanturales. Motibo sobrenaturalak dire dakizkigunak fedes solamente, ala nola penatzea bekatues, zeren aieki galdu den grazia ta gloriarako dretxoa, ta esponitu den infernuko penetara, baitare bekatuen beren itsustasunagatik; alaber penatzea bekatues, zeren maite duen Jangoikoa. Au deitzen da dolore perfektoa edo kontrizioa. Lenbizikoa, berriz, inperfektoa edo atrizioa. Ta biok dire sobrenaturalak ta motibo sobrenaturales, zeren graziaren ta gloriaren galzea, infernuko penak, bekatuaren itsustasuna, ta Jangoikoaren ontasun amablea solamente daizke ezaundu fedeareki, au da, sinestatus Jangoikoak errebelatu duena ta Elizak erakusten duena. Kontra, berriz, pena izatea bekatues galduagatik honra, konbenienzia ta edozein ondasun lurreko, ori da motibo naturales, ta dolore naturala; eztu balio barkazeko. Exenplutako: erori da bat bekatuan, orgatik galdu du estimazioa, honra edo konbenienzia, edo alako ondasun zerbait lurreko; ortas du pena, orgatik dago negar ta negar; etzaio deus balio, zeren baita dolore natural utsa. Baña ez orgatik solamente, baizik galduagatik Jangoikoaren grazia ta gloria du pena, ori dolore sobrenaturala da, baña ez perfektoa. Konfesioareki bateo aski da barkatzeko, gabe ez. Eta ala il baledi dolore gorreki errezibitu gabe sakramenturik, kondena leike. Baña du dolore ofendituas Jangoikoa, solamente zeren amatzen duen, zeren baita ain ona ta amablea, ezpaizue mereji ofenditzea; ori da dolore sobrenatural perfektoa, orreki sollik konfesatu baño len ere konfesazeko intenzioareki barkatzen dio Jangoikoak, eta il baledi kontrizio ta intenzio gorreki, sal baleike, naiz ilik sakramenturik gabe, ez nai-faltas, bai ezin erdetxis sakramentua. Eta orra erakutsirik, ilzeko lanzea agi balekio bati sazerdoteik gabe, zer in bear duen, izatea dolore ta pena ofendituas Jangoiko ona ta amablea solamente nor denagatik bera. Principium verae paenitentiae. Deus tangeiem cor hominis, illuminans et inflámans. Inspiravit in faci. Eius spiraculum vitae.

        Penitenzia edo pena sobrenatural izateas landara, bear da egon akonpañaturik irur lagun gebeki: Bat da esperanza barkatuko diola Jangoikoak; berzea da bekatuen aborrezimentu egiaskoa; berzea proposito firmea ez berriz admitizeko beñere. Kainek, Antiokok, Judasek izanzute pena ta urrikimentu bekatues, baña etzute logratu barkamentua, zeren penitenzia gura etzen bear bekalakoa. Kristioetan guti bide da galzen denik esperanza-faltas; asko, berriz, penitenzia falsua izanes, aborrezimentu ta proposito sin egiaskoaren faltas. Penitenzia fina edo falsua izatean dago guzia. Goazen emanes zenbait señale ezaunzeko balsamo gau.

        Lenbiziko señalea konfiatzeko penitenzia dela ona da aldatzea kondizios, au da, amatzea birtutesko gauzak len nai etzituenak, ta aborrezitzea bizioskoak. Baña nola ezpaita aisa ezauntzea biotzaren estadoa, ezpada fuituetaik, orgatik señale klaroago da emendatzea bizimoduan, goardatzen dela bekatuetaik ta bekatuetarako zebo ta bideetaik. Kontra, berriz, ez emendatzea deus lenagokotik, segitzea bide zabala, dibersio ta zebo tiratzen dutenak bekatuetara, señale txarra. Eta ori agitzen bada konfesatuta laster, txarrago. Konparatzentu San Pedrok alakoak tzakurrareki, itzulzen baita jatera egotzi zuena. Canis reversus ad vomitum. Berze señale on bat da ez solamente aipatzerakoan, baita ere gogor atzean bere lengo bekatuak ta gaizki egina, etorzea negar gabe. Oh! Señale, sarturik daukala biotzean penaren arantzea, sentiarasten diolaik mogimentura guzietan. Kontra, berriz, sentidoik gabe erratea kulpa grabeak, nola ezpalire deus, señale txarra. Ta txarrago egotea ondorean ain alegre, arro, ausart, nola ezpalu zertas penatu. Txarrago, berriz, da kontatzea ta zelebratzea goapeza ta habilidade bekala medioak eta moduak, zeñeki egin zuen gaizki egina. Berze señale on bat da aditzea humil edozein erreprehensio eman dezon konfesoreak, kunplitzea puntualki penitenziak ta erremedio paratutionak, guzia guti iduri zaiola mereji duenaren aldean. Kontra, berriz, kexatzea konfesore prudenteas, burlatzea erran dionas, tratatzea eskrupoloso, inpertinente ta ertxitako, eztuela berriz arrapatuko, ta alako tonteriak, señale txarra; ta txarrago ez egitea erran diona, baizik kontra. Oh zer sendatzeko ansia!

        Berze señale on bat da egitea bere borondates zenbait penitenzia espezialki deskuidatzen den bakarretan; ala nola tropezatzen den abreari ematea ezporeas edo zurriagoas; arzea zenbait debozio ta medio on mantenitzeko onean, ta prinzipalki maiz akuditzea konfesore garrengana, nori agertu dion bere arima. Kontra, berriz, ez egitea ajolaik gauza ones, diolaik eztela obligazio, ez konfesatzea baizik ertxiduran ezin berzeas, señale txarra. Ta txarrago da ibiltzea aldaketan billatus lazoenak, ez dezon ezaun bere gaitzaren gaixtoa. Ezta ori sendatu naia sines. Berze señale on bat da konfesio jenerale egitea bere borondates, señale nai duela borratu ordurañoko guzia, ta asi berri berritan paratus ala nola muga bat diola, onaraño aski da, ta sobra da gaizki egina, emendik ezta pasatu bear: et dixi, nunc coepi: Kontu jaiotzen, edo bataiatzen dela berriro. Persegitzen zue bat deabruak bere bizimodu gaixto pasatuagatik. Sartu ze ura konbentu batean, baña an ere iten zio gerra. Baliatzen ze gurutzeas ta ur bedeikatuas; joaten ze gaixtoa, baña itzulzen ze. Konsejaturik errateko oius Abe Maria, ala eginik ark, iges egiten zue berzeak, baña ez betikos. Azkenean konsejatu zio sazerdote batek itea konfesio jenerale bat; prebenitu ze, ta zoeielaik egitera, erraten zio etsaiak: Nora zoaz? Ark: Noaie konfunditzera ni, ta konfunditzera i. Egin zuen istantetik gelditu ze libre bekatuen pizutik, ta deabruaren persekuziotik. (Parra p.3.pl.22). Digula Jangoikoak guziei bere grazia. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa