www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo II:
Quid sit missa, et ad quid

 

Hoc est corpus meum, quod pro vobis tradetur;
hoc facite in meam commemorationem. Luc. 22.

 

        Ellegaturik bein Kristoren Majestadea Samariako ziudade batera jarri ze butzu edo iturri baten aldakan; bitarteo ellegatu ze arara emasteki fortunosa bat ur eske, aurkitu baizue an ustekabetzean bere erremedio, ondasun ta ditxa guzia, bere salbazioa, bere salbazaleareki. Jaun dibinoak eskatu zio ur trago bat; emastekiak erran zio nola izanik Judatarra eskatzen zion berai, baize Samariakoa; zerengatik bi jende gaiek etzute tratatzen elkarreki. Jaun onak erran zio: O bazindeki Jangoikoaren donoa edo mertxedea! Ta nor den mintzatzen dizun gau! Emendik segitu ze erakustea, erremediatzea, salbatzea arima gura. Baña gure asuntorako, gure desterru triste gontan tenplo sanduan aurkitudugunas ustekabekiro, erran dakiguke bakotxai: O bazindeki Jangoikoaren donoa! Eta nor den aldarean daukazuna! Baña ignoranzias orai ere, itsutasunes ta ajolagabes agitzen da ez goart egitea, ala nola Judatar anitzek orduan zeukatelaik beren artean ezpaizute estimatzen. Igorrizuste mandatariak San Juan Bautistagana galdegitera Kristo ote zen bera. Ez naiz ni, zio sanduak; zuen erdian egon da zuek ezauntzestuziena, zein nere atzetik etorriko da, ta ni baño len da (Joan. 1.), zeñen zapeten lotzakia lazatzeko ere ez naiz gauza ni. Berze egun bates ikusirik Jesus eldu zela bera gana, erran ziote San Juan Bautistak: Ona Jangoikoaren axuria, ona edekitzentuena munduko bekatuak. Au da norengatik erran nizien, nere atzetik etorriko zela, baña ni baño len dela. Orai San Juan Bautistak ez, baizik Eliza Ama Sandak erraten digu Jesus sakramentatuas. Ecce agnus Dei, ona Jangoikoaren axuria. Ecce qui tollit peccata mundi, ona edekitzentuena munduko bekatuak. Estakigun akitu Judioei bekala, geuren erdian egoki ta ez estimatzea, ez ezauntzea, ez goart egitea ondasun inmensoa duguna eukaristian, nai dut adiarazi nolapait. Orrek, Maria, ekarri zuena mundura, alako Amak alako semes, erdetxi bezagu, otoi, ezauntzeko grazia. Abe Maria.

        Ó si scires donum Dei! O ezaun bazindez Jangoikoaren donoa ta mertxedea ta nor ematen zaizuna aldareko maiean! deitzen da eukaristia, baita oroat nola grazia ona, ta zein ona! Bi gisatara daike beiratu, nola sakramentu, ta nola sakrifizio: Sakramentu bekala da prinzipalki alimentatzeko arima, ta ortako aski da bietaik bat bakarrik, edo kaliza konsagratua, edo hostia konsagratua, ta ala noiznai da sakramentu, delaik hostia konsagratua gau ta egun. Sakrifizio bekala da prinzipalki ofratzeko Jangoikoai, ta ala solamente da iten den bitarteo meza sanduaren akzione gura, ta ortako dire preziso biak, au da, hostia ta kaliza konsagratuak, zerengatik izatekos sakrifizio sakrifikatu bear da errepresentatus Kristoren iltzea ta odolaren ixurtzea gorputz dibino gartaik bere pasioan, ta au errepresentatzen da mezakoan paratus hostia berex ta kaliza berex, baña biak dire preziso paratzea presente, ezperen litzake sakramentu, baña ez sakrifizio, ez meza. Jauna, estago Kristo bera guzia hostia konsagratuan? Bai. Estago bera alaber guzia kaliza konsagratuan? Bai. Bada, zertako biak? Izateko sakrifizio, errepresentatzeko beraren pasio ta eriotzea, ta ofratzeko Jangoikoai. Hostia sollean esta sakrifizio ofratu bear dena Jangoikoai; baña sakramentu osoa da hostia sollean, ta ala aski da ta oroat da komekatzeko, ta alimentatzeko arima, zeren hostia sollean ere baitago Kristo guzia. Klaroago. Presentatzen da aldareko maiean axuritto bat, ziona San Juan Bautistak: Ecce agnus Dei, ona Jangoikoaren axuria Jesus Ama Birjinaren esneareki azi zena, axuri ona, dibinoa, dulze deliziosoa; zenbatenas presentatzen den hostia sollean gure arimen alimentatzeko deizen da sakramentu; zenbatenas presentatzen den hostian ta kalizean errepresentatus bere pasio ta eriotzea ofratzeko Jangoikoai, deitzen da sakrifizio, uskaras meza, latines misa, ta hebreos misatx; itz gonek nai du erran ofrenda borondateskoa, edo gauza bat borondates ofrezitzen dena; latinesko itzak misa, nai du erran bialia edo igorria. Ala akabatzerakoan meza sazerdoteak itzulirik puebloagana aurpegis dio: Ite, misa est, nai baitu erran, zoaste, igorri da edo bial duda. Zer? Klaro da, ofrenda borondateskoa, axuri Dibinoa Jesus guregatik bere borondates ofrezitu zena. Baña ezkaitzela detenitu izenean, utzirik azala, goazen mamira, diot explikatzera mezaren prinzipioa, sustanzia ta finak.

        Meza sanduaren sakrifizio miragarria fundatu, instituitu ta imini zue Jesu Kristo berak Ortzegun Sandu arratsean, bere eriotzearen bezperan, kontent ezpaliz bekala bein solamente iltzeas guregatik, utzi gabe Elizan modu sakrifikatzeko ta ofratzeko bera anitz aldis misteriosoki, baña errealki, dirauen bitarteo munduak. Ortako lenik apostoluei garbitu zitiote oñak bere esku dibinoeki; ortako zelebratu zue lenbiziko meza bere Majestadeak apostoluen presenzian; ortako ordenatu zitue sazerdote; ortako eman ziote potestade zelebratzeko berek, ta ordenatzeko berze sazerdoteak; ortako erran ziote: Hoc facite in meam commemorationém egin zazie au nere memoriatan. Baña guzia dio Trentoko Konzilio sanduak (S. 22. c.1. et 2). Aitzeko da, itzik galdu gabe. Dio ala: zerengatik leneko testamentuan sazerdozio Lebitikoaren inperfekzioain kasos ezpaize kunplimentatu osorik, diones San Pablo apostoluak, izan ze preziso, ala ordenatzen zuelaik miserikordien Aitak Jangoikoak jaiki zeien Meltxisedetxen ordenain ariora berze sazerdote bat, au da, Jesu Kristo gure Jauna, zeñek zezazken perfekziora ekarri santifikatu bear ziren guzi guziak. Gure Jangoiko ta Jaun gau, bada, naiz ofratu bear barin baze ere bein eriotzearen medios bere Aita Jangoikoai, alaere nola ezpaize akabatu bear bere eriotzeareki beraren sazerdozioa, azken afari gartan, entregatzen zuten gau berean, usteagatik Eliza bere esposari sakrifizio bat bisiblea edo ikusgarria, gizonen naturalezari dagokion gisa, zeñeki errepresenta zeien odolesko sakrifizio gura bein sollik in bear zena gurutzean, ta arren memoria geldi zeien munduaren akabanzaraño, ta arren birtute salbazioskoa aplika zeien egunoro itentugun bekatuen barkaziotako, deklaratzen zela sazerdote Meltxisedetx ordenain ariora betiko paratua ofratu zitio bere Aita Jangoikoai bere gorputza ta odola ogiaren ta ardoaren espezie edo idurien pean, ta entregatu zitiote errezibitzeko gauza beren akzidenteen pean apostoluei, zein orduan ezartzen baizitue testamentu berriko sazerdote; ta aiei ta aien ondorengoei sazerdozioan manatu ziote ofratzeko itzebeki: Au egin zazie nere memoriatan ala nola betiro Eliza Katolikoak entendatu ta erakutsi baitu. Zerengatik zelebratu ondoan Bazkoa zarra, zein israeldarrek iten baizute Ejiptotik ateratze garren memoriatan, instituitu zue Bazkoa berria, baita bera ofratzeko Elizak sazerdoteen medios señale ikusgarri gaien pean bere mundu gontaik Aitagana joatearen memoriatan, noiz ta erredimitubaikinduza bere odola ixuris; ta libratubaikinduza tenebren potestadetik, ta aldatubaikinduza bere erreñura. Au da ofrenda garbi gura estaikena mantxatu ofratzeuntenen indignidade edo maliziagatik, zein Jangoikoak Malatxias profetaren agos erranik baizeuka ofratu bear zizaiola garbi leku guzietan beraren izenai, zein izanen zen andia jendeen artean, au da zein klaro aski adiarasten baitu San Pablo apostoluak eskribitus korintiotarrei diolaik estaizkela izan Jaunaren maiaren partizipante zikindu direnak Deabruen maiean partizipante izanes, maia entendatzen duelaik aldarea bietan. Au da signifikatzen zutena lengo sakrifizioek, bateratzentuena ondasun guziak signifikatzen zirenak aietan guzien konsumazio ta perfekzioa den bekala. Guziok dire Konzilio Sanduaren itzak.

        An berean bigarren kapituloan dio ezi Mezan iten den sakrifizio dibino gontan kontenitzen ta sakrifikatzen dela odol ixurtzerik gabe Jesu Kristo berbera ofratu zena bein odol ixuris gurutzearen aldarean, ta orgatik dela sines palakatzeko Jangoikoa ta erdexteko miserikordia ta grazia, zerengatik bat eta berbera da hostia sakrifikatzen dena, berbera da orai ofratzen duena sazerdoteen zerbitzus, zeñek orduan ofratu baizue bere burua gurutzean, diferente delaik ofratze gisa solamente; ta gurutzean ofratze garren fruituak logratzen direla abastoki aldarean ofratze gonen medios. Guziau dio Konzilio Sanduak. Zer ia daike erran? Onen konforme zer da meza edo mezaren sakrifizioa? Da sakrifizio bat solemnea, zeintan ofratzen baita Jesu Kristo Aita eternoari ogiaren ta ardoaren akzidente edo idurietan sazerdotearen eskus aldarean Majestade gorenaren honratan. Goazen argitus ia tesoro gau, erabakis itzak bat banaka. Da sakrifizio beñik bein, ta sakrifizio deitzen da ofrenda iten dena Jangoikoai gauza bat iles edo erres edo aldatus, bere majestadeari pagatzeko zor diogun honra ta agasajoa Jaun goren ta bakarrai bekala guk bere esklaboek ta beraren menean gaudenek. Barin baliz konparaziorik lurreko gauzetan, erran nezake ezi ala nola Jaun andi bati pagatzen den petxa, tributoa edo presenta mostratzeko arren sujeziora daudela, ta beren Jaun errekonozizeuntela, ario gortara direla Jangoikoai gizonek ofratzentioten sakrifizioak. Kristo etorri baño len sakrifikatzen zitiote Jangoikoai animaleak, idiak, ariak, axuriak ta alakoak, iltzenzustelaik Jangoikoaren tenploan beraren honratan, palakatzeko beraren Majestadea, erdexteko piedade, miserikordia ta bear zen guzia. Baña Kristo etorriaskeros utziak dire sakrifizio gaiek, zerengatik Kristo bera axuri dibinoa sakrifikatu ze gurutzean Jangoikoai munduagatik ixuris bere odola, ta utzis bere bizia palo gartan. Baña nola ezpaize arrazio ta ez bear ere iltzea berriz Jaun dibinoa gisa gartan, arren truk utzi zue ondoreko ta betiko fundaturik meza sanduaren sakrifizioa, zeintan berri zeien aldioro bein egin zen gura, solo berze gisa batera; an agerrian, ta emen estalian; an padezitus ta odol ixuris ta iles errealki, emen ori gabe ofrezitus ango pasio ta eriotze gura; baña an ta emen Kristo berbera presente errealki, naiz ez ageri. Klaro da dela sakrifizio gau lengo sakrifizio gaiek baño baliosoagokoa, zer du zer ikusi? Da solemnea, publikoa, ta jenerala, naiz dela errezatua meza, ta aparato gutireki ageridenes, naiz in daien egunoro, naiz aplika daien berengatik, zerengatik doaie Eliza guziaren izenean, ministro publikoaren medios, ta sazerdote prinzipala ta prinzipalki ofrezitzen duena beti da Kristo bera presente, naiz estalian; eta dudarik gabe aingiruek ere solemnizatzen dute beren asistenziareki beren erregeren inguruan. O nork luken fede bizia misterio andi gartan!

        Eta zer ofrezitzen da? Erranik dago: Jesu Kristo berbera gurutzean ofrezitu zena berze gisa batean, berdugoen eskus an ikusten zuela mundu guziak, sazerdotearen eskus aldarean estalirik ogi-ardoen akzidenteen beloareki gure begietarako, baña ikusten du emen ere bere Aita eternoak bere Seme ona, axuri inozentea presentatzentiona guregatik bere dolore, bere llaga, bere odol, bere eriotze eraman zituenak an. Orgatik dago aldarea goraxago ezi elizaren gañarakoa, signifikatzeko Kalbarioko oian gura. Orgatik sazerdoteak, paraturik beitiko gradan, iganbañolen aldarera, erratentu itz gaiek: Emitte lucem tuam et veritatem etc., Jauna igorri bezki bere argia, ta bere egia, ebek ekarri ta iganarazi naute orren oian sandura. Orgatik bear litzake asistitu meza-bitartean ala nola beira balego bat Kristo guruzifikatzen ta guruzifikaturik zeukaten bitarte gartan kalbarioan, ala nola baizeude an asistitzen gurutzearen aldakan Ama Birjina, Juan Ebanjelista ta Santa Maria Magdalena. Eta nori ofrezitzen da? Bere Aita Jangoikoai, ezi naiz komunkiro erraten bada ere errateko meza bat alako sanduai edo sandai, esta ofrezitzen aiei meza, baizik Jangoikoai aien izenean, memoria ta honratan, paratzentugulaik Kristoren atzetik gure medianero, otoitz in dezaten guregatik zeruan aiek, zeñen memoria iten baitugu lurrean guk, dion bekala Konzilio Sanduak (Ib. c.3), eta mezaren ofrezimentuak. Ogi-ardoen akzidenteen beloareki ofrezitzen da, deus galdu gabe bere baliotik orgatik, ta bateo egines guri ortan konbenienzia, ezi ager balez an bere Majestadea zein sazerdoteek izain luke ausardia artzeko eskuetan? Nor trebe leike urbiltzera? Ez eta ere asistitzera? Eta berze alde zer balioko zue fedeak, ikusiaskeros begis fedearen misterio deitzen dena? Berze alde nola imini baizue ez solamente ofratzeko Jangoikoai, baitaere komekatzeko fielak, ala ze konbeni disponi zezan alimentuaren idurian. O Jangoikoaren xakintasun gora ta barna! Da ere notatzeko ezi sazerdotea dela ofrezitzen duena mutil-aintzu ta ikustendenes, baña Jesus berak prinzipalki ofrezitzen duela bere burua misterio gontan, berak itentu ango milagroak; eta orgatik naiz indigno den sazerdotea, sakrifizioa da oroat sandua, baliosoa, kuadrablea Jangoikoaren begietan hostiaren ta sazerdote prinzipale ofratzen duenaren aldetik; eta au da berze marabilla bat, presentatzea Jesus obediente bekala edozein sazerdoteren bozara, naiz dela au indigno bat nola Judas. Baña estago onen menean sakrifizio andi garren santidadea bein inaskeros, zerengatik Jesus bera da ofrezitua artan, ta berak ofrezizen du prinzipalki; bera da hostia, ta bera sazerdotea; bera ofrenda ta bera ofratzen duena, Majestade supremoaren honratan; honra dignoa alako Jaunari dagokiona, zein bekalakorik ezpaitezoke eman munduak. Baña sartu gara ia aipatzera zer fines edo zertako den meza sandua, eta erratekos zerbait da preziso erreserbatzea berze platika bateko. Biz aski egungo aipatua zer den meza, sakrifizio solemne bat, zeinean Jesu Kristo ofratzen baita bere Aita Jangoikoai ogiaren ta ardoaren idurien pean sazerdotearen eskus majestade supremoaren honratan. Da munduan den gauzarik andiena. Entendatu da. Esta entendatuko osokiro, baizik glorian.

 

aurrekoa hurrengoa