www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 12.
De Homine.
ann. 1778

 

        1. Erranik laur gauza jakin beartuela kristioak, eben explikazen asibaño len, explikatuko dut kristioaren izatea, izena, señalea ta obligazioa. Bai ta nola lenbiziko duena kristioak, baita gizon izatea, egun erran nai dut, zer den gizona ta alde gontaik ikasi dezakena. Eta lenik tontoendako adbertitu bear da, ezi erraten delarik gizona, entendazen dela oroat emastekia ta aurra ere, zerengatik gizonaren izen gau da komuna; ala nola aipazen delarik leona, entendazen baita ainberze arra nola emea, andia nola txipia, gisa berean aipazen delarik ala jeneralki gizona, entendazen da arra, deizen dena espezialki ere gizona; entendazen da ere emea deizen dena emastekia bere izen proprios, ta entendazen da aurra ere, zerengatik baita persona humanoa ta baitu gizonaren esenzia guzia. Au suponiturik, zer da gizona? Da animale razionala. Da Jangoikoaren kriatura gorputz ta arimas konponzen dena. Jangoikoaren kriatura da oroat nola Jangoikoak kriatua. Da gizona Jangoikoak kriaturikako gauzetaik ez andiena, ta ez txipiena. Aingiruak, espiritu bienabenturatu gaiek, dire kriatura exzelenteenak ta gorenak bere naturalezas; ezta ainberze gizona, guti bat apalago da, minuisti eum paulo minus ab angelis. Gañarakos da gizona berze kriatura guziak baño gorago ta exzelenteagoko kriatura, omnia subjecisti sub pedibus eius. Beira zazu alde guzietara. Zer ikusteunzu lurrean? Kanpoak, oianak, arbolak, plantak, animaleak; ia da gizona. Zer ikusteunzu airean? Zer itsasoan? Egaste ederrak, arrai diferenteak, aizeak, lañuak, euriak, iturriak, urak; ia da gizona. Zer ikusteunzu zeruan? Iruzkia, ilargia, izarrak; ia da gizona, zerengatik oriek guziok gizonagatik dire, dio San Krisostomok (Claus p.2. cat. c.6). Zer segizen da? Aizazu: Ala nola ikusten dugulaik prebeniturik palazio eder bat urres, zilarres, mai, tapiz, kuadro ta preziosidade guzies, dudarik gabe juizio iten baitugu, prinzipe andia dela persona gura zeñendako baita alako palazioa. Oroat, ikusten dugulaik gizonaindako eginak direla zeruko ta lurreko gauza guziok, pensatu bear da guziok baño ia dela gizona. Eta barin bada ere bere izates gizonaren naturaleza apalago aingiruena baño, alaere orai Jangoikoaren mertxede ta pribilejio espeziales aurkizen da honraturik aingiruen gañetik gizona Kristorenbaitan ta Ama birjinaren baitan, zerengatik etzue artu Jangoikoak aingiruen naturaleza, baizik gizonarena; diot: Etze Jangoikoa egin aingiru, baizik gizon, nusquam angelos apprehendit, sed semen Abrahae. Ta orgatik Jesu Kristo Jangoiko-Gizona delarik aingiruen Errege, beraren Ama Santisima gizon solla delarik aingiruen Erreina, ikusten da honraturik gizonain naturaleza egun aingiru, kerubin ta serafin guziak baño ia alde gontaik; baña bere izates da gizona gutiago aingirua baño, erran duten bekala, ta berze kriatura guziak baño ia.

        (2. Jangoikoaren kriatura bat espeziala da gizona, baña kriatura guzietaik zerbait duena, dio San Gregoriok (Hom.29) Ebanjelioko itz gaien gañean: Zoaste mundu guzia barna ta predika zozie ebanjelioa kriatura guziai, baizio Jesukristok; eta ontara San Gregoriok: Akaso predikatu bear ze ebanjelioa sentido gabeko gauzei, edo animale brutoei, errateko gure Jaunak, predika zozie kriatura guziai? Baña kriatura guziain izenean signifikazen da gizona, dio sanduak. Dire arriak, baña estire bizi; dire arbolak, ta bizi dire, baña estute sentidoik; animale brutoak dire, bizi dire, ta baute sentido, baña estute arraziorik; aingiruak dire, bizi dire, baute sentido ta arrazio. Kriatura guzietaik bada, zerbait du gizonak: Du izatea komun arrieki, bizitzea arboleeki, sentizea animaleeki, ta entendazea aingirueki. Beras, zerbait bezan bates, gizona da kriatura guzia. Ala konkluizen du San Gregoriok. Baña ikusagun gizonaren lenbiziko kriazioa, ta agertuko da daraman bentaja kriatura guziei Jangoiko beraren estimazioan. Orai sei milla bedrazitan egun ta ia urte, fundatu zuelarik Jangoikoak mundu gau sei egunen barnean, dio Jenesisko libruak, portatu zela modu gontara: Lenbiziko egunean erran zue egin bedi argia, ta egin ze argia. Bigarren egunean erran zue egin bedi firmamentua, ta egin ze. Irugarrenean, bilbeites ur guziak leku batera ta ager bedi leorra, ta ala egin ze; ta gisa berean Jangoikoaren itz sollera egin zire arbolak, belarrak, iruzkia, ilargia, izarrak, egasteak, arraiak, animaleak ta gauza guziak. Ellegazen da seigarren eguna, ta kriazeko gizona, aldazen du Jangoikoak minzaze modua, estu erraten egin bedi, baizik irur persona dibinoak konsejuan jarririk bekala errateunte: egin zagun gizona gure imajina ta semejanzara, presidizeko itsasoko arrai, aireko egaste, lurreko animale ta gauza guzien gañean. Nork estu adbertizen diferenzia? Baña goazen alzina.) Erranik dago,

        3. Dela gizona Jangoikoaren kriatura konponzen dena gorputz ta arimas. Formatu zue Jangoikoak lenbiziko gizonaren gorputza lurres, ta gorputzari infunditu zio arima bere ats dibinoareki. Lenbiziko gizon Adan deizen den gontaik eldu gara guziok, aitetamen obras, jenerazio humanoaren bideas: Adanek enjendratu zitue humeak, hume gaiek berzebazuk, berze gebek berzebazuk, orai artaño; ta Jangoikoak nai duen artaño, alaber prosegituko dute urrengoek enjendratus bazuek berzeak. Prinzipio bat dute erregek ta esklaboek, andiek ta txipiek; estute diferenziarik batere substanzian, esenzian ta naturale zan. Baña, Jauna, nola deizen da gizona Jangoikoaren kriatura, formazen delaik aitetamen obras? Zerengatik lenbiziko gizona, zeintaik eldu baikara guziok, formatu ta kriatu baizue Jangoikoak bere eskus nior gabe; baitare zerengatik orai ere ta noiznai formazen delaik edozeñen gorputza bere amaren sabelean, Jangoikoak ez deusetaik kriazen baitu ta infundizen baitu gorputz artan arima, baita gizonaren parte prinzipalena; baitare zerengatik gorputzain lenbiziko formazalea baita beti Jangoikoa, naiz aitetamek administrazen baute ere formazeko materia. Testigo Makabeoen ama jenerosa gura, martirizazen zizkiotelarik bere zazpi semeak, erraten ziote: Estakit nola egin edo agertuzinaten nere sabelean, zerengatik nik estiziet eman espiritua ta arima ta bizia, ta ez nitue nik konpondu ta ordenatu zuen bakotxain mienbroak, baizik munduaren Kriadoreak, zeñek formatu baitu gizonaren jaiozea (2 Macab. 7). Testigo Job sandua, erraten baizio Jangoikoari: Orren eskuek, Jauna, egin ta formatu nindute, orrek bestitu nau larrus ta aragis, ta orrek konpondu nau ezurres ta zañes. Testigo da experienzia, ezpaitute deus balio dilijenzia humanoek, estuelaik nai Jangoikoak. Exenplu dugu lurreko plantaetan. Eraikizen du nekazariak gari edo maiza alorrean, baña estaki nola atra belarra, ostoa, agotza, burua ta pikorrak pikor gartaik; Jangoikoa da atriarasten duena planta; estu deus balio ura gabe gizonain industriak. Neque qui plantat est aliquid, neque qui rigat, sed qui incrementum dat Deus. Ario gontara ta espezialkiago da gizonain jenerazioan. Beras, Jangoikoaren kriaturak gara, berak kriatuak.

        4. Bai Jauna, ta zertan dago dugun bentaja ta diferenzia berze animale ta kriatura guziei? Gorputzaren aldetik ere diogute bentaja ta diferenzia; baña diferenzia ta bentaja (edo abantalla) substanziala dago arima razionalean. Badaizke izan nai adiña ederrak, indartsuak, preziosoak munduko gañarako gauzak, baña falta dute arima razionala; au du gizonak, ta onen kasos, naiz gañarakos dela txoil erruina, du abantalla gloriosoa. Arima razionala da gizonaren distintibo ta prenda preziosoa, zeñengatik baita propioki gizon, ta zeñen medios urbilzen baita zerbait aingiruei ta idurizen baita nolapait Jangoiko berari. Ta arrengatik erraten da egina dela gizona Jangoikoaren imajina ta semejanzara; ezi gorputza bezan bates estu gizonak semejanzarik batere Jangoikoareki, zerengatik estu gorputzik Jangoikoak, da espiritu puroa. Zertan dago bada, Jauna, gizonaren semejanzagoi Jangoikoareki? errain dut. Ariman dago, ta bida dire semejanzak: Bata da akzidentala edo sobrenaturala, graziaren medios duena, zeñen medios iten baita arima naturaleza dibinoaren partizipante, diones San Pedrok: Consors divinae naturae, ta semejanza gau borrazen ta galzen da edozein bekatu mortale egiten den aldioro, ala nola errenobazen ta berrizen baita parazen delaik berriz grazian; berze semejanza da substanziala edo esenziala, konsistizen duena arimaren substanzia ta potenzietan, zerengatik ala nola Jangoikoa baita gorputzik gabekoa, espirituala, inmortala, presente leku guzietan ta guzia edozein lekutan, entendamentuas enjendrazen duena berbo dibinoa, borondates amorio dibinoa, guzia gobernazen, bizten ta sustentazen duela. Ala, ario gontara, arima bere moduan (dagolaik gure gorputzean) da espiritu, estaike il; guzia dago gorputz guzian ta guzia edozein mienbrotan, bizten ta sustentazen duela gorputza, memoria, entendamentu ta borondateareki gobernazeko gizon guzia. Arima gau, erran dugun bekala, da Jangoikoak kriatua bere eskus ez deusetaik ta nioren laguntzarik gabe. Du Jangoikoak bere probidenzia, kriazeko arimak gorputz formazen diren guziendako mundu guzian. Zenbat jenerazio gertazen den amen sabeletan Europan, Asian, Afrikan, Amerikan, kristio, judio, moro, jentil ta jende jenero guzietan, prest dago beti Jangoikoa kriazera ta infundizera arimak. Gorputza ere da prinzipalki Jangoikoak egina, naiz baliatu baze ere aitetamen obras; zerengatik nork baizik Jangoikoak dezake formatu gorputz humanoaren erloxu gau, ain prodijiosoa? Ainberze mienbro, ezur, zain ta instrumentuen bariedade admirablea? Solamente ezurrak gorputz batean dire iru egun ta ia andi txiki, segun dioten filosofoek ta medikuek; ta ezur bakotxak ditu amar propriedade (Granad. simbol. p.1. c.33). Bada eben unionea elkarreki, konformidadea ta neurri ajustatua nork estu admirazen? Gero juntura, nerbio, arteria ta gañarako instrumentuen proporzionea nork erran? Pasmazeko da Jangoikoaren jakinduria alde gontaik ere, ta en fin gizon guzian, gorputz ta ariman bildutu Jangoikoak gauza guzien perfekzioneak, ta orgatik deizen da gizona mundu txikia, zerengatik ontan, zifra edo mapa batean bekala dibuxatu baitu mundu andi gontako marabillak, ala nola kontuatrazale batek anitz numerotan paratu duena sumazen baitu azkeneko errenglon batean. Eta nork ia estu ikusten dugun obligazioa Jangoikoari gizonen jenerazioak? Zenbat eta zenbat kriatuzuzke, guk baño obeki zerbitzatuko zutenak, ta estitu kriatu? Ta gu kriatu gaitu gure merejimenturik gabe bere borondate solles, ta egin gaitu gizon entendamentu dunak, eginginduzkelaik arriak, arbolak, edo animale brutoak; orgatik zor diogu ainberze nola baitugu potenzia, sentido ta mienbro, en fin zor diogu garen guzia. Arbola bat plantazen duenak bere alorrean, du dretxo arren fruitu guzietara; plantatu gaitu gu Jangoikoak bere mundu gontan ta du dretxo gure operazio guzien, ta orgatik ezkinduke ez oroitu bear, ez pensatu, ta ez nai izan bear deus, baizik Jangoikoaren gusto dena. Ezkinduke ez itz, ez obra, ta ez pensamentu, ta ez pausu, ta atsik ere artu bear, baizik solamente zerbitzazeko Jangoikoa. Ah, ez ala eginas, dugun beti sentimentu andia, ta erresoluzio on baten testimoniotako inzkigun fede, esperanza ta karidadearen aktak: Nik etc.

 

aurrekoa hurrengoa