www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Plat. 25.
De virtute crucis, et adoratione
1778

 

Sicut Moyses exaltavit serpentem in deserto,
ita exaltari oportet filium hominis. Joann. 3.

 

        1. Erranik usatu bear dela guruzearen señalea edozein lanen astean, kausten garelaik nezesidade, tentazio edo peligrotan, partikularki goatzetik jaikizean, etxetik atrazean, elizan sarzean, jatean ta etzitean, galdeiten du orai katezismoak: Eta zerengatik ainberze aldis? Zerengatik leku ta ordu guzietan geuren etsaiek tentazen ta persegizen baikaituste. Zer etsai dire oiek? Mundua, demonioa ta aragia. Munduak bere itxura, banidade ta ponpaeki, munduan diren gizon, emasteki, animale ta gauzaeki tentazen gaitu; ta ezin mundutik eskapa. Demonioak bere inbidiaren kasos mila astuzia ta indar guzieki persegizen gaitu; ta ezin geuren indarres debeka. Oriek aski ezpalire bekala, geuren aragiak, etxeko enemigo traidore geurek mantenizen dugunonek, geienenik peligrarasten gaitu; ta ezin geurengandik bota. Ezkaude seguro ez etxean, ez kanpoan, ez publikoan, ez erretiroan, estare elizan berean; ez egunas, ez gauas, ez bizi guzian nioiz, estare eriozeko orduan berean sikiera etsai gebetaik eskusa gaizke. Orgatik zio ongi Job sanduak, ezi gizonaren bizitza lurrean dela milizia edo gerra bat kontinuoa. (C.7.). Eta zer atrabesazen da gerra gontan? Ez gutiago, baizik ofendizea edo iragaztea sekulakos Jangoikoa; baizik galzea edo lograzea betikos geuren arima solla. Txoil andia da gure peligroa. Ongi bear dugu zerbait arma erdextekos biktoria. Baña arma ona dugu, arma dibinoa, San Pablok manazen diguna arzeko: Accipite armaturam Dei, ut possitis resistere in die malo. (Ad Efes. 6.) ar zazie Jangoikoaren armamenta, dezakeziengatik erresisti mundu ontako denbora gaisto gontan. Armazaiste guruze sanduas. Kontrarioak usu ta noiznai barin baitugu, aisa ta eskunara txoil utzi digu bere arma dibinoa Jesu Kristo gure Jaunak.

        2. Eta badu guruzeak birtuterik etsai goien kontra? Bai. Zerengatik? Zerengatik Kristok garaitu baizitue bere eriozeareki guruzean. Etsai gaiek lenago garaitu zute ta pean zeukate gizona; baña Kristok, iganik guruzera, garaitu zitue etsai gaiek ta libratu zue gizona. Ikusagun. Zer intenzio dute gure etsaiek gu persegizean? Eroriarastea gu bekatuan ta Jangoikoaren desgrazian. Bai, ta oneki zer naute? Gure sekulako kondenazioaren sentenzia. Guziau logratu zute gure Aita Adanen medios. Per unum hominem peccatum intravit in mundum et per peccatum mors, et ita in omnes homines mors pertransiit in quo omnes peccaverunt, dio San Pablok (Rom. 5.). Gizon baten medios bekatua sartu ze munduan ta bekatuaren medios eriotzea, eta ala gizon guzietara pasatu ze eriozea arrengatik zeintan guziek bekatu in baizute. Baña gizon baten medios sartu baze bekatua ta eriozea, berze gizon Jangoiko denaren medios etorri ze grazia ta bizitza; eta abundatu zen bekala delitoa, ia abundatu ze grazia.(Ib). Aizagun San Pablo eleganteki erraten: Eta zuek ilak zindeustelaik zeuren deliktoetan, biztuzinduste Kristok Jangoikoainganako, barkatus zuen delito guziak, borrazen zuelaik gure kontra zen dekreto edo sentenziaren eskritura; eta edeki zue erditik fixazen zuela guruzeareki, eta despojaturik prinzipado ta potestadeak, pasatu ze animosoki triunfatus aietaik publiko ta klaroki berebaitan. (Coloss. 2.). Ikusteunzie erresuzitaturik gizona bekatuaren eriozetik, barkaturik bekatua, borraturik kondenazioko sentenzia, garaiturik ta despojaturik gure etsaiak, ta triunfante Kristo guruzearen medios. Ontara erran zue Kristok berak: Ala nola Moisesek paratu baizue gora serpientea, ala da preziso gora para dezaten Gizonaren Semea, estaien gal arren baitan sinestazen duena, baizik izan dezan bizitza sekulakoa. Zer da au? Da kasoa ezi iles zoezilaik Israeldarrak desertuan, Jangoikoak manatu zio Moisesi para zezala gora patente serpiente bat bronzeskoa, zeintara solo beiratus libra zeizen eriozetik Israeldarrak. Ala egin ze ta ala gertatu ze. Serpiente bronzesko gura ze Kristo guruzifikatuaren sinbolo, zein itsusturik ta desfiguraturik arrigarri tormentuen utses guruzean, izan ze gure biziaren kausa. Ontara zio Jesu Kristok, zela preziso bera gora parazea; entendazen da guruzifikaturik guruzean, ez galzeko nior sinestazen duenik bera baitan, baizik salbazeko guziak. Orgatik dio Elizak guruzearen himnoan, ezi lastimaturik gure Kriadorea gure Aita Adanek izan zuen engañuas, erori zelaik eriozean jateareki fruita debekatua, orduan notatu zuela arbola erremediazeko arren dañuak. Ipse lignum tunc notavit etc. Eta guruzearen prefazioan, ezarri duela Jangoikoak gizonen jenerazioaren salbazioa guruzearen arbola edo zurean, zetorrengatik bizitza andik nondik sortu baize eriozea, ta zur baten medios izan zeien garaitua demonioa, zur baten medios garaitu ginduzana.

        3. Ikusi dugu nola Kristok guruzifikaturik guruzean garaitu zituen gure etsaiak, emendik du guruzeak birtute etsai goien kontra; ezi ezpaze il Kristo guruzean, etzue izain onek birtute ia duen baño urkabeak edo berze edozein justiziazeko instrumentuk. Baña gorputz dibino arren ukizeareki konsagratu ze guruzea ta artan iragazi zuen triunfo andiaren medios Kristo gure Jaunak, gelditu zaio guruzeari ta arren señaleari birtute lotsazeko, garaizeko ta urrazeko gure etsaiak, ezpaitezakete soporta instrumentu gura pintaturik ere, zeintan bein experimentatu baizute beren kastigo, estrago ta derrota irremediablea. Entendatu baeduzie? Bai Jauna, baña erreparo bat dugu. Il barin baze Kristo edo degollaturik ezpatas, edo arrikaturik arris, etzute izain birtute bera ezpata ta arri gaiek orai? Bai. Bada, berengatik etzue permititu il zezaten inozenteen ertean, Herodesek nai zuen bekala, edo arrikaturik, fariseoek meatxatu zioten gisa, baizik solamente guruzean ain txusto? Erreparo ona da Aita Sanduek lenagotik adbertitu zutena. Zenbait arrazio emateunte berek, ta aipatu dut bat, baita ezi arbola baten medios garaitugindizana, izan zeien guruzeko arbolaren medios garaitua Jesu Kristorengatik. Baña gure asuntorako da singularra San Agustin prodijiosoak ematen duen errespuesta. Nai izan zigula Jesu Kristok bere eriozearen instrumentuan utzi guretako armak erdexteko guk ere biktoriak. Etzue, bada, nai izandu il arris edo ezpatas eriturik, zerengatik ezkin dezazke erman guk beti geureki arriak ta burriña geuren defendazeko; baizik usteagatik eskunara ta eskuan bekala guri armak, elejitu zue ilzea guruzean, zein eskuaren mogimentu lebe bates formazen baita ta zeintas defendazen baikara etsaien kontra. Orra nik erranuena, ezi kontrarioak usu ta noiznai barin baitugu, aisa ta eskunara txoil utzi digula bere arma dibinoa Jesu Kristo gure Jaunak. Il baze arris edo ezpatas, arriak ta ezpata izain zire arma fuerteak, baña pizuak, ez ainfazilak noranai ermateko leku ta ordu guzietan. Eta nola formatu edo figuratukoginduza? il da guruzean zur batean, arinago baita ta eri bates edo bidas noiznai ta nonnai formazen baita. (Agust. s. 181 de temp). Zein ongi orai edozein kristioren agoan Dabiden itz gaiek! Benedictus Dominus Deus, qui docet manus meas ad proelium et digitos meos ad bellum. Biz bedeikatua nere Jaun Jangoikoa, ala erakusten baititu nere eskuak pelearako ta nere eriak gerrarako. Zer da au? Zer du ia nere eskuak ta nere eriak, nola esku sollak? Esta guzia bat? Ez, zerengatik eriek erdetxi dezakete biktoria bat aparta konsegizen duenas landara eskuak. Iten dugulaik guruzearen señalea, eskua da peleazen duena, eriak dire iteuntenak gerra, zerengatik eriek formatus guruzea zerbitzazen diote eskuari armatako. Ainberzetara ellegatu gara guruzearen señaleagatik, ezi bi eris, eri bates botazentugu derrotaturik etsaien eskuadronak. Guziau da zerengatik Kristok garaitu baizitue bere eriozeareki guruzean.

        4. Onen kasos bear dugu, alaber, adoratu guruzea, Kristoren mienbroen ukizeareki konsagratua, bere obra andi gure salbaziokoaren instrumentu prinzipala baita. Eta adorazen delaik guruzea, nola erraten da? Adorazen zaitut ta bedeikazen zaitut Jesu Kristo ene Jauna, zeren zure guruze sanduaren medios erredimitu baizindue mundua. Berze gisas: adorazen zaitut guruze bedeikatua, zeintan izan baize guruzifikatua nere erredenptorea. Au da agerrian iten dena, baña estalian edozein kristio agradezituak paratu bear du bere petxoain barnean tenplu edo sagrario bat, non fixaturik biotzain erdian Kristo guruzifikatua, dei dezkien arara bere potenzia ta afekto guziak zeñeki besarkatu, adoratu ta maitatu bear du Jaun dibinoa maiz egunas ta gauas, pensatus jaun arren fineza il nai izanean guregatik palo batean ta errepasatus jaun arren pausu ta lanze guziak pasioain denboran, ta gorputz dibino garren zauri ta tormentu guziak ta bakotxa guregatik toleratu zuena; mogizen delaik ontaik, ia aborrezizera bekatuak kausatu zutenak, ia lastimazera Kristo beras, ia agradezizera berain amorio extremoa gure amorio ta korrespondenzias, ia ere imitazera zerbait trabajuetan ta sufrimentuan. Deusek, dio San Buenabenturak, estu ain ongi obrazen santidade unibersala ariman nola meditazeak Kristoren pasioa. (Ap. cl. p.1. cat. c.5). Iago balio du Kristoren pasioas oroi ze senzillo bat, ezi ez baruzeak urte guzian ogi ta ur solles, dio Alberto Magnok (Ib). Meditatus pasioan kurazen bekala zaizkiola bere lla gaiek, errebelatu zio Santa Jertrudisi Kristok berak (Ib). Meditazio gonen kasos aurkitu zire Jangoikoaren milagros inprimiturik Santa Klara de Montefalkoren biotzean pasioaren señaleak: Guruzea, lanza, itzeak, korona, azoteak ta gañarakoak (Ribad. in ej. vit.). Debozio gonen premiotan inprimituzizkio San Franzisko Asiskoari Kristok bere borz llagak. Jangoikoak ezdezala permiti, zio San Pablok, gloria naien ni deustan, baizik Kristo gure Jaunaren guruzean (Galat. 6). Ta, berriz: Neretako bizitzea da Kristo; oroat nola erran balu: Ondasun, honra, gusto, ta gauza guziak ditut Kristo guruzifikatuan. Eta errealki, fielak, esta digno dei daien kristio estuena deboziorik Kristoren pasio, erioze ta guruzeagana, zeñen medios obratu baita gure erredenzionea. Demonioek, bada, aborrizen baute Kristoren pasioa ta guruzea, beren erioa bekala, guk gure erremedioa bekala medita, estima ta adora zagun afekto guzias. Señala zagun geuren gañean guruzea maiz, ermagun biotzean ta ala adora zagun agoas; ez Judasek bekala apatu ezpañes ta traiziatu obras. Zenbatek erraten bide du Kristok, adorazeuntelaik: Populus hic labiis me honorat, cor autem eorum longe est á me. Onek honrazen nau ezpañes ta biotza dauka apart enegandik. Nor dire alakoak? Izenes kristio ta obres ofendizeuntenak Jaun dibinoa, zeintas baitio San Pablok, rursus crucifigentes filium Dei, berriz kruzifikazen dutela Jangoikoaren Semea. Nola atrebizen dire urbilzera alakoak biotz gaistoareki adorazera Kristoren oñak ta guruzea? Nola estute entendazen erraten diotena Jesu Kristok bakotxai, Judasi erran ziona: Judas, apa bates salzenduk eure maestrua? Iduri aiskide, izan etsai? etorko da denbora, guruze gorrek klaroki konbenzituko baititu. Orai, fielak, emendatu ta señaletan erran fede, etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa