www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXII:
De commodo nostro
ex praesentiâ Dei in eucharistia

 

Si Deus pro nobis, quis cóntra nos?
Qui etiám proprio etc. Rom. 8.

 

        San Pablo apostoluak karidadearen sua dariola erromakoei eskribitzen dioten kartan erratentu itz gebek: Jangoikoa barin bada gure fabore, nor gure kontra? Zeñek bere seme propioai ere ezpaizio barkatu, baizik entregatu baizue gu guziengatik, nola dateke etzitigula eman berareki gauza guziak? segitzen du desafiatus gauza guziak bera Kristoreki estutela apartaraziko dion amoriotik. Baña gure asuntorako errate gura, ezi Jangoikoak emateareki bere semea eman zigula guzia. Non daukagu Jangoikoaren seme Jangoikoa? Orra sakramentu aldarekoan. Beras zer falta zaigu? Guzia dugu ta izateko bide, nai badugu. Enkarnatu zelaik Jangoikoa deitu zena Jesus gizonain salbazalea, gizagendeak kriatura guzien alzinean ta aingiruen beren alzinean, in zuke sendagalla gureki dela Jangoikoa, gure alde, gutaik bat bekala. Bada, oraño gloria gaizke ezkaituela utzi, naiz iganik zerura gelditu baita sakramentuan, zein orgatik deitzen baita enkarnazioaren extensioa edo edatzea, zeren fabore ordukoa egines prosegitzen baitu emen. Zer konbenienzia guretako! Gisaontan alzinatu ze gure salbazalea ustera medio betetzeko ondasunes gu aseartaño biotzaren deseoak. Alzinatu ze, diot, guk eskatu baño len, Aita on dibino amante bere pareik estuenaren gisa etxiden gabe eskatu arteo humeek, prebenitzera gure on guzia denbora guzietako bere testamentu berriko gorputz, odol sagratueki, guk desea ta pensagin dezaken baño obekiago ta obekiago. Bedeika dakiola ain ona baita. Konbenienzia dugun gonen pensatzeko ongi grazia bear dugu. O aurkitu zuena Jangoikoaren begietan grazia, ta ainberze ezi eskatzen zuelaik igor zezan mundura Jangoikoak bere semea, beroi baizeuka autaturik beretako, deitzen zelaik Jangoikoaren esklaba, Jangoikoak deizen baizue bere Ama. O zein ongi estimatu zuen tesoro fiatu ziona? Bada, bera dugu eutxaristian, erdetxi bezagu dugun ona ezaunzeko ta baliazeko grazia. Abe Maria.

        Zein egia den ezi gure Jaun Jesu Kristok obeki nai gaituela gu, geurek baño ere, eta au da ageri sakramentu utzi zigun gortan. Kontu inzagun berzela aurkitzen garela Jerusalengo zenakulo gartan ortzegun sandu arratsean, ta San Juan ebanjelistak adbertitzen digula dagola ia gure Aita dibinoa Jesus despedidan, ellegatzen dela ordua, quia venit hora eius, eta bere eskura utziak dituela gauza guziak, quia omnia dedit ei Pater in manus, eta, alaber, beti ta orai espezialki nai gaituela ongi, cum dilexisset, dilexit. Por konsigiente egitera doaiela testamenta, diola berak eska zagula ta emanen digula, petite et accipietis. Ots, bada orai zer nai dugu? Zer eskatuko diogu? Agian lurreko ondasunetaik? Agian graziak, donoak, birtuteak? Agian bere merejimentu bildutuenak? Anitz da, baña utzagun bere eskura, fia gaitzen nai duena digula berak. Aizagun diona testamentuan: ar zazie ta jan zazie, au da nere gorputza. Ar zazie ta edan zazie, au da nere odola. Eta ez kontent bein sollik emateas, usten du probidenzia beti emateko erregalo bera, ordenaturik ortako apostoluak, ta utzirik potestade ordenatzeko ondorean ere sazerdoteak, ta manaturik egiteko au berau beraren memoriatan in mei memoriam facietis. Gisaontan bateo utzi digu lurreko ondasun, grazia, birtute ta bere merejimentuen logratzeko-modu, usteareki bera bere gorputz ta odolareki mai gartan. Nori gogoratuko zekio alako gauza? Ongi zio San Pablok, bera emateareki guzia eman digula, quomodo non etiam cum illo omnia nobis donavit? Ia eman digu, deseatu ginduken baño.

        Baña etzagula egun aipa alimentuaren ona, baizik bere presenzia ta konpañia ematendigunaren konbenienzia. Bera gureki egotea gauza andia, ta egotemodua ere bai. Guzia izanik, bera ezpagindu, falta zekigu obena; orai bera dugulaik deus etzaigu falta gu nor bagara. Ongi adbertitu zue ebanjelistak, sciens quia omnia dedit ei Pater in manus, zekiela Jesusek guzia eman ziola eskura bere Aitak, entenda dezagun geldituaskeros bera den guzia bereki ekar duelaik bere eskua, beterik daukala ondasun guzies, ta idikirik ere bai eman naiak, barin bada artu nai duenik, ezi dion bekala Baltasar Albarez benerableak (Ap. Parr. pl.2. euch.), Santa Teresaren konfesoreak, etzizaizkio gelditu etxean atzendurik bere miserikordiasko begi gaiek, bere amoriosko biotz noble gura, bere piedadearen entrañak. Da klaro apaldu dela ontaraño goratzeagatik eroriak gaudenak miseriatan, ala nola erorzen delaik humea kurtzen baita ama goratzeko ura. Da klaro gelditu dela desterru gontan, negarresko balle gontan, gure hospitale gontan erremediatu naiak gure bearrak, eritasunak, lazeriak eta negarrak. Oius dago arimei: Venite ad me omnes, qui laboratis etc. Zatoste ene gana trabajutan zaratenok, eta nik konsolatu ta erremediatukozaistet. Orai dio Santa Teresak komekatzeas, bada, len solamente beiratze bateki bidanabar itsuak argitzen, itz bateki ilak bizten, ta tresenain ukitze bateki eriak sendatzen zituenak, zer estu orai eginen ertxiki uniturik biotzean ta ariman? Bada, bere ariora eskatzen dionai tenploan beraren presenzian. Ezauntzeko ongi ongi gonen ona, pensa gure estado txarraren gaitza mundu gontan zeruaren ta infernuaren ertean, trabajurako jaioak, arimainaldetik bekatu bideak, gorputzaren aldetik inklinazio gaistoak ta berze miseriak, ain atzenkor inporta denas! Ain itsu banidade ta engañuetan; alde bat lur-karraio nola presidarioak, naut erran, lurreko gauzetan okupaturik, mantenitzeko gorputzen asto gebek, berze alde, o zenbat! sinplaturik kasi bizi guzian armirmauen gisa fabrikatzen sarea uli arrapatzeko, anni nostri sicut aranea meditabuntur, au da, emengo honra, ondasun ta gusto banoen eizian inguraka. Eta bitarteo batzutan ezin logra, berze batzutan lograturik ezin goza nola nai; ezi laster eldu da eskoba urratzeko armirmau-sarea, naut erran eldu dela edo eritasuna, edo desgrazia, edo zer edo zer, desegitera gure fortuna-iduria. Deus gutiena da au. Arima pobrea nola dabila peregrina etsaies inguraturik, engañatzeuntela andik eta emendik, ia jaiki, ia erori; zenbat ignoranzia! Zenbat falsedade ta makurtasun! Ezpaitire ongi ikusten gauzak munduan gorputzaren loiaren ta munduko banidadeen lañuain kasos! Arima animatzen dena ere zerurat, non baitu bere patria, ia dago ferboroso, ia epel, ia bizkor, ia nagi, ia zerbait iduri, ia deus ez, ia triste, ia alegre, guzia aldaketa. Bitarteo zerua goiti, bidea ertxi, astatzen gutik, anitz deituak, guti eskojituak, eta justoa doi doia salbatuko barin bada, zer izanen da bekatarias? Nora joanen gara, Jauna? Domine, ad quem ibimus? Jesus salbazalea gure erdian. Gatozin beragana; berareki konsola. Aingiru bana eman digu goardatzeko, ala nola erregeak humeei beren aioak kuidatzeko, diferenziareki ezi guri eman baitigu geurok baño naturaleza goragokoa dena, aingirua. Baña esta oneki ere kontentatu; bere Majestadea bera gelditu zaigu gure erdian goardatzeko berak bere odolareki erosiak.

        Goazen konparazio bateki. Presidio batean daudenek presidario, ai balezate erregeren seme prinzipe jaunai eman zaiola esku egiteko nai duen grazia aiei, libratzea salbo presidiotik denbora beteartaño, gañarakoan nai duen guzia, ta balekite prinzipe jauna agitz dagola apasionaturik aien fabore, ta orren progu onak emantuela, ageri da zer kontentua luketen! Bada, zer, ai balezate aien amorios aiengana etorri naiak dagola bizitzas? Zer, balekite dagola prebenitzen etxea ta gauzak aien lekuan? Zer, aitzen zutelaik, eldu da ia? Zer, ikusterakoan sarzen dela afable amoroso ematen esperanza onak? Zer alegranzia! Zer zori onak! Zer bibak ta eskerrak! Zer gero ia gelditurik egotes progalezatelaik ain humil humano ematen sartzeko lizenzia, aitzen aien otoitzak, ematen errespuestak, egiten graziak, tratatzen, mintzatzen ta erregalatzen lagun, adiskide, anaia, Aita, nai zuten guzia bekala? iduri zaigu orai naski zerbait erran dugula adiarasteko dugun ona ta konbenienzia egotean presente gure erdian zeruetako prinzipe heredero ta errege Jesu Kristo bera? Eta deus esta ura onen aldean. Ainberze abantalla darama onek arrei, nola Jangoikoak gizonai, baita infinito. Berze alde nola daike pensa ainberze amorio, humiltasun ta afabilidade, nola mostratzen baitu misterio gontan? Bada, ongi eginak emen nork konta? O baginduza arimaren begiak argi ikusteko ondasun duguna! Zierto, auta gindezake bi gaitzetaik bat izatera, auta gindezake falta leien mundutik iruzkia lenago ezi sakramentu aldarekoa, non baitugu justiziaren iruzki konsolagarria. Ah gure tristeak, ez izatera Jaun dibino gau gureki! Baña orai ongi gaude, nai badugu ta nor bagara. Gureki Jangoikoa. Biba.

        kontu inzagun gindeudela ez desterruan solamente, baizik kastelu batean inguraturik etsaies alde guzietaik kordonean, ertxirik atariak, ezin nior atra, arturik pausu guziak, ez ogirik, ez urik, ez deusik sartzeko an. Barnean indar guti, alimentuak akabatus, beldurrak gau ta egun ia etsaien suagatik, ia geuren bearragatik, batzuk ilik, iltzera berze batzuk, guziok ia ikar ikar eriotzearen beira, ta etsaiei errenditzeas ere estela protxurik, baizik galdu barkaziorik gabe. Zer pena ta aflikzioa! Estado gontan ala gaudelaik ellegatzen dela errege proprioa indar andieki, oiuiten digula barnekoei: He nere humeak, alegra, emen nago ni zuen salbatzeko, idiki atariok; erraustukotut nik zuen etsai guziok, ta erremediatukotut zuen bear guziok. Fielak, bada mirik explika dezakenik ginduken alegria ta agradezimentua lanze gartan? Bada, artan gara espiritualkiro. Kastelu gura da mundu gau, inguraturik arimaren etsaiek, miseriak abasto barnetik eta kanpotik, ilik batzuk, iltzera berze batzuk bekatu mortalareki, guziok sekulako perdizioaren ta kondenazioaren arrixkoan. Ai ene Jauna, zer izain da nitas? Ala gaudelaik etorri zaigu Jaun dibino gau, gelditu zaigu, ta dago ta egonen da gureki Jesus Salbazalea izenean ere daramala salbazioa. Konsola gaizke, ezi nonnai gauden jaun oneki, ongi gaude ta ongi joain zaigu, ala nola bera gabe nonnai gaizki. Glorian ezpalezate goza Jaunonen presenzia, ia gloria ezlitzake gloria; eta emen dakitenek baliatzen ongi Jaunonen presenzias, emen bizi dire gloriako gisara. Adan eta Ebaren hume desterratuak, zer ia dezakegu desea, fede barin bada? Ikustea begis. Oraño esta denbora.

        Gañarakoan, ala egotea bera estalirik ain humil, ain apal, ain deus guti iduriarazirik, bere Majestadea esta baizik gure konbenienzia. Zer balio luke zure fedeak, ikus baledi? dio San Buenabenturak (In praep. Miss. c.2). Adorazin dezake nai ezpazindu ere. Eta nola sufritu begi mortaleek ainberze gloria? Nola errezibitu bere forma proprioan? Nola nik artu, iduki, eraman nere eskuetan? Orai apaldurik ta disimulaturik bere Majestadea daukagu emen kontino. Pobreena daike ellega bera gana gau ta egun noiznai. Estute debekatzen goardiek, baizik konbidatzen. Esta atxekiarik emen, dagola okupaturik, estaikela orai egon, itzul daiela geroago, baizik noiznai dugun guk, ematen digu audienzia, arzen gaitu ongi, aitzen gaitu amoroso. Zer admiratzen zara ontas, dagolaik bera alzinaturik deies: Venite ad me omnes. Zatoste enegana trabajutan zaraten guziok. Bekatuek lotsatzen zaitute, ta Jangoikoaren juizio justoek, zerurako ote zaren edo infernurako? Zato Jaunonengana, sar zaite begiak ertxirik bere bularreko llagan, andik suspira: O Jesus, biz neretako Jesus, salbazalea salba benaza; estaiela gal orren odolaren kostus erredimitu zen arima? Triste zaude? Zato Jaunonengana, redde mihi laetitiam salutaris tui etc. Itzuli bezada, Jauna, bere aurpegiaren alegria. Persegitzen zaitute gaizki erraneki edo akzione txarreki? Zato Jaunonengana, Jauna, ori bada ene fabore, nor nere kontra? Bida biotz andi sereno altera estaiken bat deustas ere, baizik orren ofenses. Jauna, trabajutto gau ofratzen diot bere pasioareki junto, ia nai badu, bida sufrimentu ta patxorra ona. Bizi zara neketan edo ondasun-faltas, edo bake-faltas, edo eritasun, desgrazia ta edozein miseriain kasos? Zato Jaunonengana, eska erremedioa, konbeni bada, ezperen pazienzia, ta konsola zaite apatus beraren llagak, ta errepasatus beraren pasio ta eriotzea. Arimaren aldetik zaude beterik bearres? Zato Jaunonengana, o nere arimaren esposo dibinoa, orren esposa ta orren tenploa da nere arima. Esta arrazio ain itsusi, ain pobre us dezan bere esposa ta tenploa, dezakelaik edertu ta abrastu. Humildadea zaizu falta? Zato Jaunonengana; Jauna, suberbiarik ez ezdezala permiti enebaitan. Pobre ta suberbo? Ez, aski tut berze gaitzak, guzien korona gabe. Jangoikoa humil, ta ni ez? erakus bezada humil izaten kuadra dezoten sikiera humiles. Kastidadearen bear zara? Zato Jaunonengana leproso garren gisara, ta erran zozu: Jauna, nai badu, garbinazake. Igorri bez ene arima ta gorputzera intz zerukoa, ez dezaten ez aipa, ez pensa ta ez senti inpureza errestorik, baizik orren tenplo bekala nagon guzis garbi-eder aingiruen gisara. Pazienzia txur duzu? Berze edozeiñen bear zara? Zato ondasun guzien iturrira. Edo estuzu sinestatzen dezakela erremedia? Edo estakizu eskatzen bear duzuna? Azken miseria da ez xakitea eskatzen, ez xakitea erraten «au bear dut, Jauna, in bezada karidade emateas». Baña au erakusko dugu berze aldi bates. Bitarteo erran zozu bentzait: Jauna, nik estakit eskatzen. Orrek daki zer bear duten.

        Nola nai dela estaike uka dugula konbenienzia andia egotean presente Kristoren Majestadea, eta geuren faltas garela beartsu, ezpaitugu estimatzen den bekala gauza. Edo agian laburrago du eskua edo biotza bizi zenean baño? Estaike erran. Bada baliatu dugun eskaidas. O Jauna, orri plazer, geurei probetxu eman dezakegu orren estimatzean, obligazio dugun bekala, ta deskuidatzen gara? Estugu eginen kasorik hostia txipi gortan dagonas? Ah zer urrikia il ta biramonean! Ez naiz arritzen sanduak bizi zeizen paraturik biotzak, begiak, afektoak, gusto guziak hostia sandu gortan, zekiten bekala ongi zer dagon or; iten zute obligazio zuten bekala, ta ongi zegokiotena, naiz ezpazute ere egiten beren probetxuagatik, baizik berorren plazer ta amoreagatik. Zertas nagon arriturik, Jauna, da nola daukaten atzendurik bekala, ta bentzait ez anitz estimaturik asko fielek. Estute, estute ezauntzen ongi, badakit, baña ezaundu ez ezi, dirudi estutela ere sinestatzen zenbaitek. Baña nik berorren eskojitueki nainuke estimatu sakramentu gontan alegiñas. Alegratzen naiz baitire arimak ongi estimatzen dutenak. Ongi iteunte, ta alaere ez ainberze nola mereji duen orren Majestadeak. O banitz ni ere alakoetaik bat? Irri egin nezake munduko banidade ta alegranzia falsues. Estire bizi gustorik gabe orrenak, Jauna, naiz diren munduaren alesta despreziatuak, atzenduak ta desditxatu deituak. Asko gusto dute berorren baitan. Eta zer noaie erratera? disgustoik gabe bizi direla orrenak, zerengatik trabajuak ere dulzatzen zaizkiote orren amorioareki; naiagonuzke aien nigarrak, ezi ez mundukoen irriak ta alegranziak. Jauna, o agi baledi, nik onestea ori ta orrek ni, ori nere ta ni orren, zer nainuke ia? Jauna, egin bez nola dezaken ta nai duen. Nere borondatea da nik ta guziek zerbitza, honra, estima ta maita dezagun indar guzieki mundu gontan, prosegitzeko maitatzen ta gozatzen eternidadeko glorian.

 

aurrekoa hurrengoa