www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo Circumcisionis.
De modo salvandi

 

Nomen eius Jesus. Luc. 1.

 

        Zorzi egun jaiorik zuelaik aur dibinoak pasazeko zirkunzisioaren lege lengoa, deitu zute beraren izena Jesus, zein deitu zuen Aingiruak, konzebitua izan zen alzinean Maria Santisimaren entrañetan, dio Ebanjelioak. Izen gau eternidadetik paratu zio Jangoikoak, predestinatu zuenak bialtzea mundura bere denboran salbazeko gizonak. Eta ala da egiaz deitzen dena Jesus, nai baitu erran salbazalea, zeren salbatu ginduzan gure bekatuetaik ta Deabruaren eskupetik. Izenain konforme du izana; izenak erraten dio nor den; izenak mostratzen du bere jenioa, ta ofizioa, baita salbatzea bekatariak. Baña eztelaik bekatari bera, zergatik sufritzen du bekatarien martirio gura, ta ain goizik? Mostratzeko bere odol inozentearen progu errealareki digun amorea ta gure salbatu naia. Eztu bekaturik batere axuri dibinoak; eztu, baña badu. Nola da au? Bere bekatu propioik eztu, Baña bere gain artutu gureak, pagatzeko gure partes. (Gure bekatuek zeukate ofenditurik Jangoikoa; beraren justiziak naigiduza kastigatu, beraren miserikordiak naiginduza salbatu; eta ala pleituan bekala zeude justizia ta miserikordia. Eskatzen zue miserikordiak barkazio gizonendako; justiziak eskatzen zue satisfakzio Jangoikoaindako. Au ez ematen gizonek, ura ez eman nai Jangoikoak au gabe. Nola konponduko da pleitu gau? jaio ze Jesus Jangoiko gizona lurrean, beiratu zio Zerutik justiziak, eta bereala konpon duze miserikordiareki. Justitia et pax osculata sunt. (Ps. 84) Nola? Jangoiko-gizon gau paratzeareki Jangoikoaren ta gizonen bitarteko: Jangoikoai eman zio satisfakzio naiadina, ta gizonei barkazio guzia. Nola au? Artus bere gain gure zorrak, ta pagatus gure parte). O axuri onegia, zure kostus bizi gara bekatariok, zure medios bear gara salbatu salbatzekos; eta zuregatik ezpalitz, nior ere, nior ere ezin leike salba. O Jesus, biz guretako Jesus, au da, gure salbazale. Zierto, ene fielak, beraren aldetik ezta faltako, ezpada faltatzen geuren aldetik. Zer in bear dugun ortako, egun urtearen egun lenbizikoan explikatzea ongi eldu da. (Enpeña zagun Ama Birjina, logratzeko bear dugun grazia. Ave Maria.)

        Irakurketa garbiko hitza da, esanahia «txaneta», «txanoa» izan daitekeelarik. Baina, behar bada zuzenena «paxa» idatzi beharrean «poxa» idatzi duela pentsatzea litzateke.

        Orrialdearen beheko aldean, «Ama eum amore, more, ore, re» idatzia.

        Egun urtearen egun lenbizikoan ematen dire elkarri, edo obeki errateko, deseatzen dire urte anitz eta onak, deseatus eman dezoten gure Jaunak anitz fortuna, ondasun ta gauza lurreko. Deseatzeas ori solamente bere feligresei Aita Espirituale ongi naituena ezta kontent, ezpaitago ere ditxa egiaskoa logratzean gauza goiek. Kontu direla zai, ia deseatzen diotet nik irin. Beatum dixerunt populum, cui haec sunt; beatus populus etc. (Ps. 143) Nik deseatzentiotet urte onak sines, anitz urte egiaz. Zein urte dire onak? bizitzen direnak grazian ta santidadean. Zein dire anitz urte? Urte eternoak glorian. Itz bates, diona Jesus salbazalearen izenak, salbazioa. Au eman dezake doaiik gure Jaunak bakarrik nori nai duen, nola ematen dioten aur bataiaturik doazinei, berek deus in gabe, solamente Jesu Kristoren merejimentu bataioan aplikatzen zaizkiotenen birtutes. Ori gabe gizonak bakarrik ez dezake logra, ta ez mereji logratzea. Komunkiro aurres landara gañarakoetan gure Jaunaren graziak ta gizo-naren dilijenziak, biek bateo obratzen dute salbazioa, ta ez batak berzea gabe; ala nola gure bistak ez dezake ikusi, ezpadu argi kanpotik; eta argi izanik ere, eztu ikusiko, erxten baditu begiak: ala gizonak gure Jaunaren grazia gabe deus ez dezake onik, eta grazia izanik ere, ezpada laguntzen, zer balio dio? Ea bada ezta deskonfiatu bear Jangoikoaren grazias. Prest dago nola iruzkiaren argia argitzeko: ia trata zagun in beardugunas geuren aldetik logratzeko salbazioa.

        Doktrina kristioan erakusten zaigu. Zertako jaio da gizona? Ezauntzeko, amatzeko ta zerbitzatzeko Jangoikoa munduan, ta gozatzeko glorian. De manera ezi gizonaren azken fina da Jangoikoas gozatzea an; ta ortako medioak dire ezauntzea, amatzea ta zerbitzatzea emen. Ezauntzea iten da fedeas, amatzea biotzas, zerbitzatzea bizi-modu onas. Eta guziau erreduzitzen da izatera kristio ona, bizitus gure Jaunaren gustora biotz barnean ta agerrian. (galdegiten du Profeta errealak, (Ps. 23). Nor iganen da Jangoikoaren oianera? Edo nor egonen da beraren leku sandu gartan? errespondatzen du; esku ta biotz on garbitakoa, eztuena errezibitu banoan arima. Nai du erran, libre bizi dena bekatu agerietaik, biotzekoetaik ta omisioneetaik ere bai. Bi bide Zerurako paratzentute, baitire edo inozenzia edo penitenzia. Inozenzia dago mantenitzean Jangoikoaren grazia bekatu mortalerik gabe. Penitenzia dago penatzean, konfesatzean, ta Jangoikoai satisfakzio ematean. Baña biok batera eldu dire, ezi penitenzia ezta berzetako, baizik utzinaskeros itzultzeko zuzen-bidera: ta doble lan da, ezi gaizki egina desegin, ta bear den ona egin bear da. Suplitu leneko faltak ta kunplitu presenteko obligazioak.)

        Jangoikoaren bide gau nola bear den ibili, erakusten digu klaro gure katatximak, diolarik, zenbat gauza xakin beartuen kristioak ezaumentura ellegatuaskeros, baitire laur, zer sinestatu, zer eskatu, zer obratu ta zer errezibitu. Ona non dugun karroza-iduri bat joateko Zerura, inguratzen baita laur erruedaeki; au da, sinestatus Jangoikoaren egi eta fedeak, eskatus auxilio beartugunak, obratus gauza manatuak ta errezibitus beraren sakramentuak. Bi errueda prinzipalenak dire sinestatzea ta obratzea, au da fedea ta obrak: ebei lagun iteko dire berze bi erruedak, baitire orazioak ta sakramentuak. Baña brebeago ta klaroago erakusten digu Jesu Kristo berak ebanjelioan (Math. 19) galdegin zio batek: Maestru ona, zer in bear dut logratzeko bizitza sekulakoa? errespondatu zio: nai bauzu sartu bizitza sekulakoan goarda mandamentuak. Ebek dire ala nola amar begitako zubia pasatzeko gloriara ta ez ondatzeko infernuko ugaldean. Ebek dire ala nola amar orokiatako eskalera igateko Zerura; suponiturik zimendua, baita Jesu Kristoren fedea. Zimendu gau gabe ezta protxal eskalera gura, eta oroat eskalera goi gabe ezta aski sollik zimendugoi. Orgatik eldu delaik kristianatzera bat, galdegiten dio Jangoikoaren Ministroak: Zer eskatzen diozu Elizari? errespondatzen da, ezi fedea; eta fedeak zer ematen dizu? Bizitza sekulakoa. Erraten dio: Bada nai bauzu sartu bizitza sekulakoan, goarda mandamentuak. Nola erranbalezo, fedea da zimendu eztaikena falta; baña daikena ibili bere oñes, euxi legearen eskalerai, ezperen ezin igan Zerura. Eta ez solamente ori, baizik ere amarretaik bat autxirik, ezin pasa. Amarrak bitan bilzen dire, au da, onestean Jangoikoa guzien gañetik, ta onestean proximoa Jangoikoagatik. Auxe da karidadea bi egaleki bolatzeko gloriara. Onetsi Jangoikoa ta proximoa bear bekala, ta salbatuko zara.)

        Jarraian ulertzen ez den zerbait ezabatua.

        Klaro klaroa aizazu. Dago zure salbazioa ez eta baibatean. Zein dire? Ez egin gaizkirik, ta bai egin ongi: Declina â malo, et fac bonum. Beras zure estudio, dilijenzia ta habilidade guzia biz ez egitea gaizki denik niolatere, ta egin on dena ongi, au da, bear den intenzio ta zirkunstanzia guzieki. Ia ontaik bi desengañu atra beartugu; lenbizikoa, eztirela aski gure salbazeko solamente errazuak ta debozioak. On dire lagunzeko, baña ez aski sollik. Obligazioak kunpli ta debozioak ez utzi. Bigarrena, ertxi ta lazkara dela salbazioaren bide gau, ta gutik astatzeuntela, diones Jesu Kristo berak. (Math. 7.) Nola dio bada bere Majestadeak berak, ene bustarria da suabe ta ene karga arin? (lb. 44) Dio, beraren amore ta graziagatik, zeren amorearen ungenduak edo olioak suabetzen du guzia, ta graziaren indarrareki aisa da guzia. Dago aur bat ezin xasis pizu bat; lagun bezo jigante batek, arin ermako du ia. Bada afizioneak ta amoreak itentu miragarriak. Ama bati zerk arintzentio bere humeareki daramazkien trabajuak? Amoreak. Eixtariai, jokariai, langinai zerk aisatzen tiote buelta gaixtoak eta nekeak? Afizioneak. Ala artzen dutenei amore Jangoikoagana, suabe zaiote beraren bustarria ta arin karga. Gañarakos nola baitago gizona biziaturik ta inklinaturik gaitzera, orra zergatik zaion ertxi Jangoikoaren bidea. Bizi guzia emen da pelea kontino bat, dio Job sanduak. (C. 7.) nai duenak etorri ene atzetik, uka bedi bere naikundeei, ar bez bere gurutzea, ta segi benaza, dio Jesu Kristok. (Marc. 8.) Bizi guzien da preziso ibiltzea dilijent errepugnatzen kontrarioei.

        Irur kontrario edo etsai tugu, demonioa, mundua ta aragia. Lenbikoa da aingiru gaixtoa Zerutik erori zena, ta digun inbidia-utses beti dabilana ingur ingur, nondik ermako gaituen bere lekura, norktaki zenbat injenio, maña, ta marañaeki paratus pensamentu gaixtoak, sinestarazis gezurrak ta engañuak. Beira ezten bear dilijenzia ta konstanzia. Mundua dire emengo banidade, itxurapen, ta gustoetara afizionatuak. Laudatzentutenak bekaturako zeboak, konbidatuko zaitutenak bide zabalerat itzes, exenplus, milla modus ta maneras. Beira ezten bear arimo ta birtute sufritzeko ez joatea guzienak doazin bideas, aiek bai ta zu ez, ta gero ez mogitzeko mundukoen erranes, irries, eta burles? Eta bearko. Irugarrena da aragia, ta ontan adiarasten da persona guzia bekatu orijinalaren kasos lisiatua gaitzera deabruaren benenoareki. Onen azi gaixtoa da ageri zazpi bizioetan, suberbian, kodizian, luxurian, gulan, iran, inbidian, ta perezan. Nork ia, nork gutiago, azi-jenero gebek senti dugu guziek geuren lur gaixto gontan. Eta da preziso egotea kontino ala nola nekazaria alor gaixtoan txorratzen ez usteko azitzera etc.)

        Jarraian «etorri» hitza ezabatua.

        Baña guzia erratea eztelaik posible, solamente nai dut aipatu komunago direnak ebetan, goar daitzen nai direnak izan salbo. Gasteak len lenik kuida izateas humil, obediente, modesto, ixil ta juiziosko. Ez afizionatu sobra ardo edatera, ezi ardo edateak exzesoan zarbailtzen du persona, galzentio koloreak ta freskotasuna, turbatzen du burua, ustutzen du bolsa, desonratzen ta inutilzen du gizona beardirenetako, ta bitarteo inarasten du alkegabe, oiulari, desatento etc. Nork estimatzen du ardora emana? Irri egiteko bai, baña ez gañarako. Alaber jokuan ta dibersioan goarda modua, ta dezenzia; ez egones, ta ez ibilis gauas desgaraiean. Guzien gañetik kuida honestidadea, baita guzien, baña espezialki gasteen flore ederra, honra ta gala Jangoikoaren ta munduaren alzineko. Emasteki donzella apartatu bear da gizonkien aurkintzetik al guzian; bear da izen erretiratua, langin, birtuteskoa, begiak apal, mia ixil, ta guzia modesta; ez afizionatua dan-zaetara, jendetze ta bullaetara. Nondik datorkioten ainberze afizione agertzeko plazaetan gizonkien artean, pensatus piadosoki, bide da presunzios ta banidades, eta kuadratu naies jendeei. Zenbat ia estimazio logra leike izanes juizio anitz, birtute ongi ta presunzio guti? Bitarteo barin badoaz betes bekatus, naiz biotzeskoes solamente, zer lastima? Eta zer, asten badire alkegabetzen ta galtzen opinione ona? Ortaraño ez izanik ere, kargurik asko inen dio Jangoikoak emasteki miserableai, zeñen kasos erori den norbait tentazioan biotzes. Oh peligro peligrosoa da kuadratunaigoi jendeei! penatuko zaiote zenbaitei ta kostatuko kario eder usten dut.

        Estado artuek ala gizonkiek nola emastekiek doblatutuste obligazioak; eztute aski bizitzea ongi berendako solamente, beaute bizi berzeendako ere. Utzirik alde batera egungoan obligazio dutena bizikideek elkar onesteko, asisti, lagundu ta faboratzeko al guzian, beaute kuidatu zaias ta irinas, naut erran, lurreko gauzes ta Jangoikoaren gauzes, ezi nola eman digun Jangoikoak arima ta gorputza, biendako bear direnes kuidatu bear du kargudunak. Trabaja nork bere ofizioan aplikazioreki; kuida haziendas, idies, animalees ta gauzes, obligazio den bekala, baña de manera ezi eztaien atzen arimaren itekoes, baizik Jangoikoa beti len. Izan dilijent pagazeko primiziak, amarrenak ta nori berea. Goarda inbidiatik ta nioren perjuiziotik. Ardoan tentu andia, sustentazeko diña ta ez zebatzeko pasio-nea. Presunziorik ez sekulan, ezpada presunzio sandu bat maneatzeko itz, akzione, ta bizimodu guzian ederki Jangoikoaren ta munduaren alzinean. Guzien gañetik goarda izatetik floxo ajolakabe, ezi ori da galzeko bere burua, konzienzia, honra, familia, etxea ta guzia. Etxokandreak bear du lagundu familiaren gobernuan, kuidatus espezialki etxe-barnean; fuera presunzio ta gula, ez emateko bear baño ia soñai ta tripai. Ematea bear-adiña ala soñai, nola tripai da zenso perpetuo bat Jangoikoak paratua ezin daikena exkusa; baña pasatzea dezenziatik presunzios ta laminurias da petxa billano bat deabruak paratua guzia gañera botazeko. Honestidadeas erranik dago; kontra denik eztaiela aipa ere. Ira ta inbidia ez permiti azi daitzen, baizik pazienzia, ta karidadea. Ez entremetitu berzeren joanetorrietan; estudia ez jardukitzeko ta ez aitzeko nioren kontra denik. En fin, koronazeko para kuidado guzia, ez dezaten ez jendeek ez Jangoikoak aurki gure baitan bearreztenik; eta izan gaitzen sines ta egiaz onak konstante ilartaño. Amen.

        Orai naitut aipatu zenbait medio laguntzeko bizitzen ongi, suponiturik Jesusen grazia, zein gabe ezpaitaike izan salbaziorik. 1ª. Arzea anhelo ta erresoluzio baliente bat izateko ona ta ez admitizeko bekatu denik niolatere. Ortako pensa eztela bizi-modugoi triste, penoso, disgustatu, deshonresko desditxatua, nola usten duten munduaren esklaboek, baizik munduan den alegreena, gustosoa, honratu, ditxosoa eta ez ain nekoso nola usten den komunki; neke andixagokoak, pasazen dire deabruaren zerbitzuan. Jangoikoaren zerbitzura ere iten da persona, laguntzen du beraren graziak; eta non da beraren amorearen ardoa, konzienziaren ona, gloriaren esperanza gozoa etc. De manera ezi ustentusten Ejiptoko tipula, borru ta farrasken partes ematen diote gure Jaunak manna Zerukoa bide gontan. 2en . Medioa pensatzea ez luze bizitza, baizik labur, ta deus guti, ta agian gutiago uste den baño, ta eternidadearen aldean momentu bat, animatzeko irautera onean. 3ª. Noizean noiz erratea bere buruai, ea, bizia doaie pasa-tus, emendik guti joan bear eternidadera. Zer ai zara? Zertara etorri zara? etc. 4ª. Oroitzea Nobisimoes, edo azkenekoes, eriotzeas, juizioas, infernuas ta glorias. 5ª. Denbora ta leku guzietan oroitzea presente beira dagola Jangoikoa aitzen ta ikusten gure onak ta gaixtoak. 6ª. Artzea kostunbre eramateko ongi ordenaturik denbora; egunoro goizetan ofrezitus Jangoikoai bere persona ta ongi bizitzea; egunas edozein lanen astean santiguatus ta ofrezitus; edozein okasioren alzinean prebenitus goartzeko; arratsoro errepasatus konzienzia, nola pasatu den; asteoro leitus edo aditus Jangoikoaren itza al badezake; iloro konfesatus ta komekatus ez bidanabar ta zeremonias, baizik aldioro ilzeko bekala; eta bear orduan konzienziaren eskudriña bat jenerala urtetik urtera, edo noiz konbeni zaion, ala nola emasteki txukunak itentuen txurigendearen lixtuas, salaren eskobatzea mantenitzeko garbiago, ta noizean noiz errepaso bat etxe guziai. 7ª. Prinzipalenetaik bat, apartatzea okasio, peligro ta zebo gaixtoetaik, ezi ori iten ezpada, ezin daike manteni grazian arima anitz denboras. 8ª. Mortifikatzea sentidoak, begiak, bearriak, mia ta jeneralki joatea beti bere gorputzaren ta jenioaren kontra, ezi maite duenak galduko du, ta aborrezitzen duenak mundu gontan, goardatuko du sekulakos, dio Jesu Kristok. (Joan 12.) 9ª. Eskojitzea konpañia onak noreki akonpañatu, ezi apegatzen dire elkarri kondizioak, ta gaixtoak aisago; sanduareki inen zara sandu, dio Profeta errealak, (Ps. 17) ta gaixtoareki gaixto. 10ª. Ez ibiltzea jendearen arira, dion bekala Santa Teresak, segitus ardien gisa nora doazin berzeak, on bada gaixto bada, ez, baizik beira zer nai duen Jangoikoak, zer den on, zer zaizun konbeni, ta ori egin, ori segi, iten baute ezpaute berzeek. Ez fia errateareki berzeek ere iteunte, baizik izan arimo joateko bide onas konstante, naiz irri egin, naiz murmura mundukoek. Bide gortaik pasatu zire Sanduak. 11ª. Konsolatzea maiz ta animatzea pensatzeareki; bazaizkela izan sandu zu ere, ta Jangoikoaren maite, ta ellegatu gozatzera glorian. Ah! ezpanitza beñere deskuidatu! Asi ta segitu banu prinzipiotik bear bekala! Ah! nor litzaken sanduetaik bat! Eta baneike izan, nai banue. 12ª. En fin, bizia labur, eriotzea segur, juizioa segi, gloria edo infernua beti. Emengo azaroain ariora ango eraizioa. Anitz zor, guti pagatu, presenteko obligazioak bear kunplitu, lengo faltak bear suplitu. Zer ai gara? OJesus, egin bez bere izenagatik logra dezagun salbazioa. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa