www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Semo XIX:
De beneficio mansionis
Christi in eucharistia

 

Ubi est thesaurus tuus,
ibi est et cor tuum. Math. 6

 

        Beras, bear da sinestatu gure Jaunak errealki duela bere habitazioa munduan? bear da ta badezakegu sinesta, ezi ongi progaturik dago. Sinesterik ezpada, estiot deus egun, ezi aldareko marabilla gau berexki da fedearen misterioa, fedeareki ikusten da, gozatzen da ta iten da guzia emen, ta federik gabe deus ezkara ari. Baña barin bada fede, sinestatzen barin bada, nola esta admiratuko ta amorostuko bat alako Jaun ain on onegias ta ongigilleas? Zure tesoroa non dagon, an dago zure biotza, dio Jaunonek, ubi est thesaurus tuus, ibi est et cor tuum. Jauna, ori entendatu bear bide da noiz ta sinestatzen ta ezauntzen baita den ondasuna, ezi errealki gure tesoro proprioa ta bakarra da berori, ta alaere munduan egon zela, dio San Juan Ebanjelariak, (C.1) ta munduak etzuela ezaundu eta estimatu, bere propioengana etorri zela, ta bereek etzutela errezibitu. Eta berze San Juan Bautistak erraten ziote: Zuen erdian egon da zuek ezaunzen estuziena (Ibid). Eta alako zerbait agitzen zaiola munduai orai ere beldur naiz, baitago zeruko tesoroa, guzien Jaun Jesu Kristo, ta berareki Aita ta Espiritu Sandua gure tenploetan, eta ezpaita ongi ezaunzen ta estimatzen. Balitz sakramentu gau solamente Erroman, litzake estimatzeko, ta araraño joan leizke munduko erregeak ere ezaumentu ona gauzas luketenak, obeki ezi Sabako erreina gura ikustera Salomon sumoaren jakinduria, baita bere Seme dibinoa. Orai duelaik bere habitazioa ez solamente Erroman, ez solamente eliza andi-ederretan, baitaere erri ta eliza txipietan, da gutiago estimatzeko agian? Zerengatik sobra den ona, zerengatik usuago iten digun mertxedea, orgatik gutiago estimatu bear da? O egunoroko kostunbrea! O fedearen iltasuna! Eta nola kentzen diozen gauzarik andienai zor zaion estimazioa ta admirazioa? Gaitz gau sendatu naiak mintza gaitzen berriro Kristoren egotearen gain gureki bere sakramentuan. Ama dibina, kriaturaik ederrena, munduaren honra, gizagendearen lorea, Jangoikoaren biotzeko prenda, zeñen sabel birjinalean, zeñen besoetan egon baize dignoki ta nion baño obeki estimaturik gure Jesus ona, eman bezagu dugun tesoro gonen ezauntzeko ta estimatzeko ongi anitz grazia. Abe Maria.

        Berri on bat noaie ematera, gure erregek nai duela paratu bere palazioa ta kortea gure erri gontan, ta ori gure onginaies, guri ongi egiteagatik. Alegra gaitzen, bada zeren. Alegrabagindeizke, au ala balitz gure Españako erreges, zenbat arrazio iagoreki gaizke alegra, egia delaik zeruko errege Jesu Kristo gure Jaunas? Eta dio berak: Ecce ego vobiscum sum, ona ni zueki nago egun guzietan munduau akabatuartaño. In balez erran duguna Españako erregek, zer jendearen arrizioa! Zer gure estimazioa! Zer ematea guri zori onak guziek! Fortunosoak zuek, errainligute, ain biotzean sartu bazaizkiote erregei. Eta orai erregeen errege Jesu Kristo, zeñen aldean aiek baitire nola txinurriak, Jaun gura, zein laudatzen baitute zeruko izarrek, zeñen edertasunas arritzen baitire iruzkia ta ilargia, zein baitago jarririk kerubinen gañean, zein baitabila aizeen egalen gañean, zeñek baitauka irur erietaik dilindaka mundua, zeiñen tronoa zeru goiena, ta oñetako peaña munduaren makina, zein itz bates baita Jangoiko andia, inmensoa, guzis poderosoa, aberatsa, ona, sollik sandua, sollik Jauna, sollik gora, zeñen majestadeaindako labur eskas baitire zeruak eta lurra. Berze itz bates ura berbera zein etorriko baita azken juizioko egunean onen ta gaistoen juzgatzera, ura berbera da egotes dagona gure elizaetan sagrario ta urna txipietan ogiaren akzidenteen pean. Arritzeko ta estimatzeko da guzis egotea, ta egote-modua, ain humil, ain eskunara, ain txipitto ta deus guti iduri duela.

        arritu zire aingiruak ikusi zutelaik Jaunau jaiorik Belengo portalean ta bi animaleen erdian, erreklinaturik agotzetan, palazio errealain truk etxola moldegaitza, kuna preziosoain lekuan ganbela, zeruetako trono ta grandezain orde oialak eta paxak; eta ia dena, mundukoetaik niork kasorik iten etziola bere Ama ta San Josefes landara, ezpazire artzai pobre batzuek, ta aiek ere aingiruen mezuagatik. Aingiruek eman ziote mezua, ola arzaiak, berri andi bat guzis alegrea, jaio dela Belenen munduaren salbazalea. Ezaunzeko au ermazie señale, aurkitukouzie aur bat maiolaturik edo oialetan inguraturik, ta erreklinaturik ganbela batean. Nere fielak, idurizaizie señale gau munduaren salbazaleari dagokiona? Eta ala ze egia. Elkarri iduri direnak dire Belengo ta aldareko misterioak. Berbera da ango ta emengo Jauna; an aur-aintzu, emen hostia txipi baten idurian; an kunatako ganbela bat, emen tronotako urna txiki bat; an aurren oialttoetan inguraturik, emen korporale pobreetan paraturik, ta kontent balire garbi; an lurrekoetaik guti akonpañazale, artzai gaiek sollik lenbizian, gero etorri zekizkio adoratzera irur Erregeak, baña beti zegozkio beira plazer in naiak presente an aingiruak, San Josef eta Ama amante amable gura mundu guziak baño ia balio duena. Emen, naiz beti dauden aingiruak, askoetan bakar dago lurrekoetaik, gauetan klaro da; askotan dagozkio bere presenzian debozio ta erreberenzia gutireki; batzuk bekatu mortaleeki ariman, berze batzuk egiten irreberenzia ta desplazer bere Majestadeai. An jaiorik errezibitu zue birjina eder garrek bere esku birjinale garbietan, deskansatzen ta gozatzen zela Jesus Jauna arimagarren santidade inkonparablean. Baña aldareetan orai egia delaik jaiotzen dela bekala meza aldioro, askotan errezibitzen da esku indignoetan, ta sarrarasten da arima gaistoetan, deabruen kubiletan. Uste zindute agitz ia zela agitu zena Belengo etxola gartan, ezi agitzen dena gure elizetan. Ikusteunzie berze alde diferenzia gau ain arrigarria? An bazue otza, pobreza, erakaitz ta desanparo andia; lurrekoetaik, diot: zer da gero, suplitzen bazue guzia Ama dibina garren graziak? Emen trabaju gaien lekuan sufritzentu askoen ofensak, baitire gaistoago, ta ezpide dira anitz suplitzen dutenak, nior ez bentzait Ama gura bekalakorik milla legoa bides. Bere Majestadearen aldetik esta gutiago emen iten duena; eta guretako ainberze da, ikusteas landara. Egunoro adi daike kasi berri andi gura, jaio dela munduaren salbazalea; eta non? Ez ziudade batean solamente, baitaere erri gontan ta berze gartan ta berze gaietan, nonnai zelebra daien meza sandua. Esta joan bear urruti ikusteko, urbil aski izaten da eskaida; eta ezpalitz ere zelebratzen mezarik egun bates edo berze, esta orgatik usten aurkitzeko erreserbaturik sagrarioan Jaun dibinoa, gure arimen esposo amante ona.

        O, erraten zue arima esposak kantareetan: Nork eman lezadan, nere anaiatto maitea, aurki zaizadan nere Amaren besotan bakarrik besarkatzeko biotz guziareki? Quis mihi det etc. (Cant. 8). Arima, Jesus onaren naiak, ansias zaudena, ona, ona non daukazun Eliza Ama Sandaren besotan ongi-eskunara, ta ongi bakarrik askotan, nai bauzu besarkatu ta sartu zeure biotzean. Zierto ezi ikusirik Jaunau, esneko aurra, zegolaik bere Ama Birjinaren besotan, eskatu ta emanbaligu, ezin kabi leike petxoain barnean biotza bozkariundes ta kontentus; eta arrazioreki. Baña o fedea, non zara? Zure bear gara orai ere. Fedeareki ikus dezakegu, elizan Jesus bera ematenzaigula ain amoroso, ain aisa, ain merke, ain kontino noiznai dugun, eta eskatu gabe ere, daukagu beti perenne sagrarioan. Abrats fortunoso kontatzen dire zenbait tenplo, zeren baituste sanduen errelikiak. Ongi iteunte, baña ia da sanduen sandua, eta ez solamente errelikia edo gorputz ila, baizik bera bizirik bere gorputz, odol, arima, humanidade ta dibinidade guziareki dugu sakramentu miragarrian. Anitz estimatzeko litzake bere gurutze garren zatitto bat nork luken; ia bere gorputz proprioaren errelikia bat; deusengatik ez lezake truka. Bada, ia dugu, bera guzia baitugu hostia sagratuan. Gloria gaitzen desterratuak mundu gontan dugun tesorora, zeruak adiña balio duenas.

        Zenbat erregek nai zute ikusi ta aitu zuek ikusten ta aitzen duziena, ta etzute logratu? zio Kristok apostoluei (Luc. 10). Eta sines ditxa deseagarria da aiek zutena gozatzeas ain kontino zeruetako Jaunaren konpañia ta konbersazioa. Zer diogu emen kristioes, baitezakete gozatu Jaun beraren presenzia ta konbersazioa ain urbiletik sakramentu gonen medios? Ikustea begi korporaleeki, aditzea bearrieki da falta; gañarakos fede ta ezaumentu barin bada, dezakegu aitu, dezakegu ikusi, dezokegu mintzatu, dezakegu gozatu errealki miragarriro emen ere. Noiz arteo egoin gara sentido animale geben menean? Noiz enpleatu bear dugu aingiruen bista, ta adimentu duguna, au da adimentu ta bista espirituala arimarena, arrazioa ta fedea? galdetzen bazue norbaitek orduan Jesu Kristos, apostoluek erakusten ziote non zegon. Orai guziek dakite non dagon Jesu Kristo, barin badakite doktrina. Orduan San Juan Bautistak alzindari-gisa zue kargu monstratzeko; ona, zio, Jangoikoaren axuria, ona edekitzentuena munduko bekatuak. Orai dorretako ezkilek, elizetako pareteek ta lanparek mostratzen digute: Ona non dagon Jangoikoaren axuria, ecce agnus Dei. Orduan aldatzen ze erri batetik berzera, zeren baize preziso berzeetan ere predikatzea Ebanjelioa, ta orgatik logratzekos Jaunonen presenzia bear ze segitu ta ikasi non ostatazen zen. Ala bein San Juanen bi diszipuloek galdegin ziote berai: Jauna, non bizi da? Eta Jaun berak erakutsi ziote: Venite et videte, zatoste ta ikusazie (1 Joan.). Orai niora atra gabe dezakegu aurki, ta badakigu non bizi den, venite et videte, zatoste ta ikusazie Jangoikoaren etxea, zerengatik erri guzietan du, erri guzietan da bezino perpetuo. Orduan etzute batzuetan aisa logratzen, ia zeren baizego ausente, ala Martak orziaskeros bere anaia Lazaro, Jaunau ellegaturik, erran zio: Jauna, ori emen egon baze, etze ilen ene anaia, ez. Ia jendetze andiain kasos, ala nola Zakeo gizon txipi gura ikusi naies, igan baize arbole batera, ta eri gura sartu baizute idikirik tellatua, ezin berze gisas; ia judioen beldurres, nola Nikodemus joaten baize gauas Jaunonengana; ia ere konzienzia proprioaren kasos, nola Magdalena ez atrebitus aurkasetik urtiki baizekio oñetara atzetik zegolaik jarririk maiean. Orai guzien erdian daukagu Jaunau gauas ta egunas ongi sollik askotan, nioren beldurrik gabe gaizke ellega, eta geuren konzienziak ezkaitzan lotsa sobra Jaun dibinoaren aurkintzean, dauka paraturik beloa, dago estalirik gure on naies. Vere tu es Deus absconditus (Isai. 45).

        erran daike Dabidek diona (Ps. 123): Magnificavit Dominus facere nobiscum, gauza anditako daukala gure Jaunonek, anitz estimatzen duela gureki gure alde egotea. Elejitu du Sion, au da tenplo sandua, bere habitaziotako (Ps. 131). Au da, dio, nere deskansua betikos, emen egonen naiz, zeren au elejitu baitut. Elejitu dut, erran zio Salomoni (Paralip. 7), ta santifikatu dut leku gau, egoteko emen nere izena, nere begiak ta nere biotza egun guzietan. Zer ontasun andiagokoa, dio San Buenabenturak (In expos. missae) nola dignatzea gure Jauna egotera kautibo ta preso bekala aldarean? Nork dauka preso gisa gortan? Bere amorioak guregana. O kristio fortunosoak, bagindeuzki argi arimaren begiak! Estiote ala egin nazione guziei, ta ez bati ere (Ps. 147). Zerengatik esta berze nazione bakotxik ere dituenik bere Jangoikoak ain urbil beregana, nola gure Jangoikoa baitagokigu guri presente (Deuter. 4). Galdu zekiolaik bere Ama Birjinai, Jaun au amabi urtetakoa zelaik, billaturik aide ta ezaunen ertean etzue aurkitu, baizik tenploan. Tenplora zue bere joan etorria anditu zelaik ere, prebenitzeko bekala ia ordutik geroko habitazio perpetuoa. Zeruan dago, ta estaike andik ausenta, baña posible balitz andik faltatzea, ikasirik dauka Ama Birjinak non bilatu, tenploan, tenploan falta gabe. Gozatzen dute, ta goza bezate ordu onean zerukoek Jaun au; baña lurreko desterratuek ere gure negarresko balle gontan daikenes gozatzen dugu; aiek agerrian, guk estalian, baña ain errealki presente emen nola an. Estaike, beras, eliza bakotxa deitu gloria bat txipittoa ta zeruko antesala? O gure Jaunaren dignazioa! Ta o gure felizidadea, al badezakegu entenda! Nolako Aita, nolako Jaun ta errege dugun ain ongi ta amolsuki admititzen gaituena bere palazioan ta maiean ere. Alexandro andias kontatzen du Q. Kurziok gauza andia ta berzenganako piedadearen señale bekala, ezi bein arturik bera bere tropareki ekaitz andi batek kanpoan, sua eginik zegolaik berotzen jarririk bere silla errealean, ellegatu zela soldado bat len zerbitzatu ziona errege kontrarioai, otzak pasaturik, ezin jasis armak, ta kasi bistarik ta akordurik gabe. Urbildu zelaik sura, jaiki ze errege ta jarrarazi zue bere sillan; ura berotzeareki itzulirik akordura, ta erreparaturik zegola txutirik errege, ta bera jarririk arren sillan, jaiki ze instante lotsarriturik. Etzaitela lotsa, ikasazun nolako erregei zerbitzatzen diozun, ezi len zinduenaren sillan jartzeas zindue biziaren pena, ta orai nereki eman dizu bizia. Baña kontu aur kontuak ebek gure errege sumoak iten duenaren aldean gureki. Nor gure Jangoiko Jauna bekala bizi baita goien goienean, ta beiratzen baitiote humilei zeruan ta lurrean? goratzen duelaik lurretik beartsua ta loietik pobrea? (Ps. 112) Kolokatzeko prinzipeeki, bere puebloko prinzipeeki, emen beñik bein bere presenzian ta maiean korte txipi gontan aingiruen ertean, eta gero an gloriako palazio eder gartan agerrian ango prinzipeen konpañian. Porfia sandu bat bekala artu duela dirudi gure amorio digunaren utses, ezkaituela nai utzi bere konpañiatik, nola gu gabe ezpaleike ongi. O Jesus, ainberze, ainberze nai gaituela orrek gu? Gu orrek? Nor da ori? Ta nor gara gu? Ori Jangoiko andia, inmensoa, omnipotentea, nioren bear estena; gu txinurri txarrak, guzien bear ta deustako ezkarenak. Alaere zierto nago, ezkaitu utziko pobres, nola diogun borondate ta afekto ona. Eta zer in bear dugu baizik izan alako Jaunai? Ezpagara txoil eskergaitzak ta juizio gabeak? Nere Jesus maitagarria, esta, esta ori gaixto guretako. Balitz biotz ta juizio onik, onetsi gindezake ilartaño; baña askok al rebes daukate biotza ta juizioa; naiago dute lurra, naiago dute banidadea, naiago dute inmundizia. Baña ongi dagokida orrenganatzea. Naiago dut berori ezi guzia; ia nai dut ezi ondasunak; ia nai dut ezi plazer guziak; ia nai dut ezi honrak; ia nai dut ezi munduko persona guziak; ia nai dut ezi osasuna; ia nai dut ezi bizia. Deus eztut nai ori ezpada ta orrengatik. Biz berori nere ondasun, plazer ta honra guzia. Ori nere osasuna, nere bizia, nere grazia ta nere gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa