www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 38.
De 6o symboli articulo.
ann. 1779

 

Ascendit ad coelos, sedet ad dexteram Dei Patris
Omnipotentis. Ex symbolo apostolico S. Jacobus.

 

        1. Erranik Kredoaren borzgarren artikulo fedeskoa, baita jautsi zela Jesu Kristo linboetara ta irugarren egunean erresuzitatu zela ilen ertetik, segizen da seigarrena: igan zela zeruetara ta an dagola jarririk Aita eternoaren eskuieko aldean. Artikulo gonek ditu bi parte: Bata da Kristoren igatea zerura, berzea zeruan duen gloria exzelente soberanoa. Sinestazen duguna substanzian da au: Ezi Jesu Kristo Jangoiko Gizona, guregatik zerutik jautsi, enkarnatu, bizitu ta il zena ta irugarren egunean erresuzitatu edo biztu zena uniturik bere gorputz ta arima gloriosorik, gero nai izan zuelaik igan zela bere birtute proprios gorputz ta ariman zerura; ta an duela Aita eternoak ta Espiritu Sanduak bezanbat gloria Jangoiko ta Trintateko persona bekala, Aita ta Espiritu Sanduareki bat dena bekala; ta gizon bezan bates, aingiru ta sandu guziek baño gloria ia bakarrik berak, bere trono goienean.

        2. Au berau atraraziko dut obeki, galdetus ta errespondatus. Nor igan ze zeruetara? Jesu Kristo gure Jauna. Jangoiko bezan bates edo gizon bezan bates? Gizon bezan bates. Nola etze igan Jangoiko bezan bates? Zerengatik Jangoiko bezan bates an zego beti ta etze andik apartatu beñere. Nola bada, erraten da jautsi zela zeruetaik Berbo Dibinoa enkarnazera? Ala erraten da signifikazeko humillatu zela unizera bereki gizontasuna; baña ez signifikazeko utzi zuela zerua etorzeagatik mundura. Beras, jautsi zelaik mundura, etzue utzi zerua? Etzue utzi. Eta igan zelaik zerura, etzue utzi mundua? Estare. Entendazen da Jangoiko bezan bates, zerengatik Jangoiko bezan bates beti da inmenso ta beti dago leku guzietan. Baña gizon bezan bates utzi zue mundua, igan zelaik zerura presenzia bisiblea bezan bates, zerengatik presenzia bisiblean ikus daiken moduan estago munduan len egon zen bekala; baña presenzia inbisibleas, au da, ikusi estaiken moduan, dago presente errealki aldareko Sakramentuan mundu ontan. Ta ala da egia igan zela errealki ta gelditu zela errealki; dagola zeruan errealki ta dagola munduan ere errealki, baña egoteko modu diferentean. Igan ze ta dago zeruan presente leku okupatus ikusi daiken moduan. Gelditu ze alaber bera, ta dago munduan sakramentaturik ikusi estaiken moduan; baña ain errealki ta berdaderoki nola zeruan. Guziau adiarazi zue Kristok berak bere despedidan: Banoaie, erran zue, nere Aitagana, vado ad Patrem; eta orra zueki ere geldizen naiz sekula guzian, et ecce ego vobiscum sum usque ad consummationem saeculi; zein ezpa dezakegu ere konprehendi nola den gure entendamentu laburres, dezakegu ta bear dugu sinestatu posible guzis poderosoaindako zerengatik baitio fedeak. (Trid. de euchar.).

        3. Eta nola igan ze zeruetara? Bere birtute proprios niork lagundu gabe: Nai ta igan; ez Elias bekala, izan baize eramana susko karroza batean; ez Abakuk profeta ta Filipo diakona bekala, zein goraturik airean bolatu baizire anitz legoa bide berzeren birtutes. Etze ala igan Jesu Kristo, baizik bere birtute proprios, ta ez solamente bere Jangoikotasunaren podorio infinitoagatik, baitare gizontasunes zuenagatik; zerengatik ezpazezake ere egin au indar naturales, baña bere arima dotaturik zeukan birtuteak mogitu zuke gorputza nai bekala, ta gorputzak erdetxi zuenak ia gloria obedizen zue aisa arimaren inpulsora. Orgatik sinestazen dugu Kristo igan zela zeruetara bere birtute proprios, ez solamente Jangoiko bezan bates, baita gizon bezan bates ere. (Catech. Trid. v. Rom. hic n.2). Baliatu ze aingirues igateko? baliatu ze aingirues, ez lagunzalees bekala, baizik akonpañazalees bekala, honrazen zutela soldado zeruko gaiek beren Errege biaje triunfante gartan. Akonpañatu ere zute linbotik zerura erman zituen justo gaiek ezaun zeien zela aingiruen ta gizonen Jaun ta Prinzipe, akonpañaturik zoeiena aingirues ta gizones. Zeruetara, erraten da, signifikazeko pasatu zituela guziak, ellegatu arteo goienera bere Aita eternoaren tronoraño, artus posesio guzietas; ta an dago orai jarririk Aita eternoaren eskuieko aldean.

        4. Zer nai du erran dagola jarririk Aita eternoaren eskuieko aldean? nai du erran, daukala an Aita eternoak adiña gloria Jangoiko bezan bates, ta ango bienabenturatu guziek baño ia gizon bezan bates. Dagola jarririk, erraten da, ez adiarasteko gorputzain postura, zerengatik nai duen posturan dago, ta San Estebanek ikusi zue zegola txutirik; baña jarririk dagola erraten da, adiarasteko asentus ta betikos duen posesio firme konstantea potestade ta gloria erreale supremoarena. Aita eternoak estuelaik eskuiik ta ez ezkerrik, izanagatik espiritu puroa, erraten da alaere dagola Aita eternoaren eskuieko aldean gure minzaze modura, adiarasteko honra egin diona Kristoren gizontasunari. Zerengatik ala nola gutartean iduri baizaigu honra ia iten diogula parazen dugunai eskuieko aldean, ario gontara guri adiarasteko, Aita eternoak ia estimazio, honra ta gloria egiten diola Jesu Kristori aingiru ta guziei baño, erraten da dagola jarririk Aita eternoaren eskuieko aldean dauzkielaik bere pean zerua ta lurra, aingiru, gizon ta kriatura guziak. Humillatu ze ezin iagos bere pasioan, orai dago gora ezin iagos bere glorian. Entendazeko orañik obeki artikulo gau, konta zagun llanoki gertatu zena San Lukasek ta Aita Sanduek diotenes. (Actor. 1.)

        5. Berrogei egunes, erresuzitatu ondoan, mostratu zizaiote bere apostoluei Jesu Kristo bizirik mundu ontan anitz argumentu ta proguren medios, ta minzazen ziotela Jangoikoaren erreinuas. Azkenean, bazkal ondoan joanik Olibeteko oianera, guziek ikusten zutela, goraturik bere eskuak, botatu ondoan bedeizioa bereei, elebatu ze ta joan ze iganes zerura gutibana, beira zeudelaik bere diszipuloak nola igaten zen; ta azkenik lañu batek estali zue zeruan aien begietaik. Akonpañatu zute linbotik atrarikako arima sanduek, ta idikirik zeruak ta etorririk ango aingiru guziak, nior gelditu gabe, paratu zire bi hileratan zerutik lurreraño edertasun ta ordena andiareki: Goienean serafinak, urbilenak kerubinak; gero tronoak, dominazioneak, prinzipadoak, potestadeak ta gañarakoak; ta guzien erditik igan ze Jaun dibinoa majestade, ponpa ta triunfo exzelenteareki, diotenes Aita Sanduek (Cl. cat. p.2. c.19.), garaiturik mundua, demonioa ta bekatua; akabaturik gure erredenzioneko obra miragarria; idikirik nautenendako zeruko bidea ta ataria. O egun zelebre andia! Nork erran zeruko festak ta alborozoak egun gartan! Zer nobedadea ainberze habitante berri sarzeas? Obeak dire konsiderazeko gauzaebek, errateko baño. Konsidera bez bakotxak.

        6. Motibo izan zituenetan igateko zerura da bat, zeren gorputz dibino gura etze arrazio gelditzea mundu gontako habitazio lurreskoan, baizik kolokazea zeruko palazio brillante gartan; baña ez solamente joan ze arzera posesio erreinu gartas, baitare disponizera gure salbazioko gauzak. Igan ze ere adiarasteko bere erreinua etzela munduontakoa, emengo ondasun ta gauza terreno banoetan fundatua, baizik eternoa, espirituala, inmensoa; birtute ta merejimentus iragazten duena naiz pobreak naiz despreziatu denak mundu ontan (Cath. Rom. hic). Benefizio dugunes Kristo gure Jauna zerura iganas, nork erran dignokiro? Beñik bein berabaitan ikusten da gure naturaleza goraturik izarren gañera aingiruetaik alzinago, ta berze alde, bera sarzeareki idiki zire ango atariak sarzeko orduan justo lenagoko gaiek ta gerostik onat izaten diren guziak. Dugu berze alde berabaitan abogatu ta patrono andi bat gizonek, Jangoikoaren alzineko beti bizirik dagona, interzedizeko gure faboretan, erakustentuelaik trono supremo gartan, guregatik errezebiturikako llagen kuntzeak. Ta en fin, dago an prebenizen kristioendako lekua gloria gartan, erran zioten gisan apostoluei: Vado parare vobis locum. Banoaie disponizera zuendako lekua; baña baldin segizen badiogu erakutsi digun bideas ta utzitigun exenplues. Espiritu berak, dio San Pablok, ematen dio testimonio gure espirituai, gara dela Jangoikoaren semeak; semeak izanik, herederoak ere bai, heredero Jangoikoarenak ta Kristoren heredero lagunak: Si tamen compatimur ut et conglorificemur. Baña baldin padezizen badugu berareki, izateko berareki glorifikatuak, añadizen du apostoluak. (Rom. 8.). Baña uste dut, dio, estirela korrespondiente emengo trabajuak esperazen dugun gloriaindako; ta berriz dio: Oraiko trabajuen puxka labur gonek obrazen du gloria kantidade bat eternoa zeruetan.

        7. Baña da inposible ellegazea gloria berera ta ez bide beras: Zerura infernuko bideas, goien gartara bide beitirakoas; diot, estaikela nior sartu Kristoren konpañian estuenak bizi nai Kristoren konforme. Kristoren imitazioa bere ebanjelioko erregla da, ararako bide erreala; estu gozatuko an Kristo estuenak emen imitatu nai bere ariora; estu izain lekurik glorian estuenak goardazen berain mandamentuak. Gure bizioetaik inen dugu eskalera, dio San Agustinek, baldin garaizen ta oinperazen barin baitugu bizioak. Zerengatik ontasunaren auktoreareki esta igaten malizia, estare Birjinaren Semeareki desonestidadea. Estaizke igan bizioak birtuteen Aitaren atzean, estare bekatuak justoa ta sanduaren atzean. (S. 176). Orgatik suberbo denak, edo emendatu suberbia, edo errenunziatu zeruas. Kodiziosoak inbeites liberal, edo errenunziatu glorias. Luxuriosoak inbeites kasto, edo errenunziatu Jangoikoaren aurpegia ikusteas. Biziosoak ta gaistoak, edo ondu ta in birtuoso, edo errenunziatu Kristoren, Maria Santisimaren ta sanduen konpañias sekulakos. Peregrino gaude orai ta biajante, zeruain ta infernuain ertean; sarri izain da gure emengo despedida sekulakoa, edo gora, edo bera; zertan deskuidazen gara bitarteo plazo brebe gontan? Nola estugu suspirazen, digula zerutik Jesu Kristok bere eskua, igateko gu ere naiz arrastaka? Nola estugu klamazen gauas ta egunas, in dezagula karidade admitizeas gu ere bere konpañian? Goardazeas guretako leku puxka bat, naiz dela azkena bere glorian? Zeruko erreinua iragazten da indar egines, dio Jesu Kristok, regnum coelorum vim patitur. (Math. 9.). Esta floxo, deskuidatu ta ajolarik estutenendako. Obra, trabaja, suspira, eska ta eskatu bear da dilijenteki, ta guzien gain Jesu Kristoren amorios anhelatu bear da beragana, ta ezkaitu utziko kanpotik gisa ontan.

        8. Aizagun exenplutto gau. Kontazen du San Bernardino de Senak, joan zela kaballero birtuoso noble bat bisitazera leku sandu gaiek zeñetan Kristok obratu baizue gure erredenzionea, lendanik konfesa komekaturik, bisitazeko fruitu iagoreki. Joan ze Nazareta ta bisitatu zue lenik Ama Birjinaren etxe sagratua, kontenplatus Kristoren enkarnazioa donzella garren entraña sanduetan gure salbazeagatik. Pasatu ze andik Belena ta kontenplatu zue portale gartan Kristo Jangoikoaren Semea aur eginik ta erreklinaturik ganbela gartan. Bisitatu zue Jordango ugaldea, non bataiatu baize bekaturik in etzukena; desertu gura, zeintan barutu baize Jaun dibinoa. Pasatu ze Jerusalena ta kontenplatu zitue an pasaturikako lanzeak Kristoreki bere pasioan. Igan ze kalbarioko oianera, an kontenplatu zue il zen ta ilik biziaren autorea guregatik, desegiten zela negarres kaballero ona. Bisitatu zue sepulkro Kristorena ta azkenik joan ze Olibeteko oianera, nondik Kristo igan baize zerura; apatu zitue oin dibinoen kuntzeak, arri batean estanpaturik utzi zituenak, kontenplatus misterio gau; ta ia enfadaturik munduas ta zerura naies, ansia guziareki eskatu zio Jesu Kristori, in zezon mertxedea eramateas berain arima bere gana ordu gartan. Aitu zue Jesu Kristok petizioa ta konzeditu zio, ta emanik amoriosko delikio edo desmaio dulze bat, ilze an berean kaballero jenerosoa; ta bolatu ze arima ikustera glorian Jesu Kristo deseatu zuena. Ala guk ere kontenpla dezazkegu misterio gebek, ta espezialki azkenik egungoa, prokurazen dugulaik bialzea gure biotza zerura lendanik, gure tesoroa dagon lekura, apartaturik munduko afizionetaik. Estigu faltatuko Jangoikoak, emateko bere denboran leku piska bat glorian.

 

aurrekoa hurrengoa