www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 42.
De 9o simboli articulo.
ann. 1779

 

Credo sanctorum communionem. Ex symb.

 

        1. Explikaturik bedrazigarren artikuloaren lenbiziko partea, baita Eliza Ama sanda katolikoa, segizen da bigarrena, baita sanduen komunioa; biok enzerrazen dire artikulo batean, zerengatik Elizan da sanduen komunio gau. Ta zer nai du erran sanduen komunioa edo komunikazioa? nai du erran, kristio fielak direla partizipante elkarren ondasun espiritualeetan, mienbro diren bekala gorputz batenak, zein baita Eliza. Onengatik erran zue San Pablok (Rom. 12): Multi unum corpus sumus in Xpto etc. Anitz izanik ere kristiok, guziok gara gorputz bat Kristobaitan, ta bakotxa gara bata berzearen mienbro. Ta, berriz, ala nola, dio, gorputza izanik bat, baititu anitz mienbro, eta gorputzeko mienbro guziak izanik ere anitz, ezpaitire baizik gorputz bat, ala kristiandadea ere; zerengatik espiritu batean guziok bataiatu gara izateko gorputz bat, naiz judio, naiz jentil, naiz libre, naiz esklabo zirenak. Zuek bada, kristiok, zarate Kristoren gorputz gau ta elkarren mienbro-lagun. Orai bada, ala nola gure gorputz naturale gontan jaten duelaik agoak, dijerizen duelaik estomagoak alimentua, partizipazen baitute oñek, eskuek ta gañarako mienbroek bere ariora, ala Kristoren gorputz gontan edo kristiandadean batek iten duen obra onean, parte dute gañarako kristioek artan bere ariora. Ori signifikazen da sanduen komunioan.

        2. Eta zerengatik erraten da sanduen komunioa, eta ez kristioen komunioa? Zerengatik sanduak edo justoak baitire espezialki komunikazen dutenak ondasun espiritualeetan, daudelaik Jangoikoareki ta elkarreki uniturik graziaren ta karidadearen medios; ala nola gorputz batean mienbro sanoek gozazen baitute alimentuaren efektoa, ta ez ustelek; ala nola aien batean zarmendu berdeek partizipazen baitute aienaren zumoa, ta ez earrek. Beras, bekatariek estute parterik sanduen komunio edo komunikazio gontan, direlaik mienbro ustelak ta zarmendu earrak Elizan? Zierto da, kristio bekatariak bekatu mortalean, ta por konsigiente Jangoikoaren desgrazian daudenak, diradela mienbro ustelak ta zarmendu earrak, ta estutela partizipazen sanduen komunio perfektoa, karidadearen medios den gura; baña kristio diren bitarteo, fedea galduestuten bitarteo, gozazen dute komunio edo komunikazio inperfektoa fede ta esperanzaren medios den gura, zenbatenas kristio onen kasos erdetxibaitezakete grazia emendazeko, ta errekobrazeko mienbro ta zarmendu sanoen bizitza galdu zutena. Eta ala, Elizako orazio ta obra onen medios, ta en fin kristio onen kasos, anitz aldis Jangoikoaren miserikordiak beirazentu piadosoki kristio gaistoak ere, ez kastigazeko, baizik esperazeko ta inzitazeko emendazera. Zenbat aldis kristio onengatik gaistoak ustentu kastigazeko Jangoikoak? Ala nola Sodomako ziudade gaien arrasazera zoezilaik aingiruak Jangoikoaren mezus, ta eskaturik Abraanek etzezkitela galdu nasteka onak eta gaistoak, ofrezi baizio Jangoikoak lenik ezi barin bazire berrogei ta amar justo, aiengatik barkatuko ziotela berzeei, ta azkenean jautsi baize erratera ezi solo amar justo balire, amar gaiengatik barkatuko ziotela guziei, (Gen. 18) ala orai, kristio onen kasos askotan librazen dire gaistoak, solo zerengatik diren kristioen familia edo kongregazio gontakoak. O kristio gaistoak, zuek irritazen zaustelaik Jangoikoa zeuren bekatues, franko kristio on zeude palakazen arren Majestadea beren orazio ta obra ones, esker aiei, berzenas... Begira ia nola gozazeunten kristio gaistoek ere zerbait parte sanduen komunioan edo komunikazioan; baña parte prinzipalenetik daude pribaturik, beren kulpas.

        3. Onen entendazeko obeki jakin bear da obra onetan diren efektoak. Lenbizikoa da meritoa edo merejimentua, baita obra onaren efekto bat, zeñen medios lograzen baitu aumentu graziarena, agrado ia Jangoikoaren begietan, ta deretxo gloria iagotako. Sollik justoak edo grazian dagonak iragazten du efekto gau, zerengatik sollik grazian dagonak izan dezake aumentu, ta beretako du sollik, ta esta komunikazen berzeeki efekto gau, ez justoeki ere, gutiago bekatarieki; baña zer da au? Bere obra on guzietan bekatariak, diot, bekatu mortalean dagonak estu meriturik batere, zerengatik grazia estuenak ez dezake aumentatu, ta ain guti du deretxo gloriarako naiz eginik infinizio bat obra on, aliketa paratuartaño grazian. Ah zer kaltea au, ezin deus ere merejitu naiz eginik milagroak; guzieki joan bear infernura, solo zerengatik daukan bekatu mortala ariman! Bigarren efektoa obra onarena da satisfakzioa edo pagazea bekatuengatik zor den pena. Efekto gau ere sollik iragaz dezake grazian dagonak, zerengatik barkaturik egon bear da kulpa, barkazekos kulparen pena. Satisfazio gau komunikazen da grazian daudenei aplikatus aiendako; alaber, purgatorioko arimei, zerengatik grazian daude ta zor dute pena. Eta ala justoak, bere obra on, penitenzia ta induljenzieki doaken bekala pagatus Jangoikoari bere kulpengatik zor duen pena, gisa berean aplikazen baitu obra on, penitenzia ta induljenzia goiek berze norbait grazian dagonaindako edo purgatorioko arimendako, baliatuko zaiote admitizentuelaik Jangoikoak aiendako. Al rebes, bekatariei etzaiote komunikazen efekto gau, zerengatik barkatu gabe kulpa estakiokete barkatu pena; eta ala aplikaturik ere sandu batek zuretako anitz obra on, penitenzia ta induljenzia, barin bazaude bekatu mortalean, estizute deus baliatuko, satisfakziotako diot, edo penain pagazeko, zerengatik kulpa barkatu arteo esta pena barkazen. Zer diot berzein obra ones? Zeurorrek ere ez dezakezu deus satisfazitu edo pagatu zor duzun pena gartaik inagatik nauzun guzia obra on, penitenzia ta gauza, esta ere iragazi induljenziarik batere, aliketa botatuartaño arimatik bekatu mortala.

        4. Irugarren efektoa obra onarena da inpetrazioa edo erdextea zerbait onki Jangoikoagandik. Au ere errigurosoki sollik logra dezakete justoek edo grazian daudenek, zerengatik sollik justoek dute zerbait deretxo ai dezkien Jangoikoak; deretxo gau fundazen da Jangoikoareki amistanzan ta agradoan, zenbatenas baita gauza razonablea in dezan Jangoikoak bere adiskideen borondatea, ia ke ta ebek iten duten berarena. Efekto gau komunika daike berze justo ta bekatariei ere Jangoikoaren borondatearen konforme, eta ala ikusten da anitz ongi erdexteuntela onek berzeendako, ta aun bekatariendako; baitare judio, hereje, infiel ta exkomekatuendako ere erdetxi daike konberti daizen. Solamente daude pribaturik orazio publikoetaik; alaere orazio iten du publikoki Elizak aiengatik Orzilare Sanduan. Zer diferenzia da bekatari kristio diren ta estiren orien ertean efekto gontako? Da, ezi bekatari kristioek gozazeunte sanduen komunioa erran dugun gontan, naiz estaien expresoki eskatu ebengatik; ta kristio estirenek ez, baldin ezpada expresoki eskazen aiendako.

        5. Ia ke ta ontan garen, entendazeko obeki orai arteo eman dugun doktrina, explika zagun obraen izenak ta diferenzia dutena, itentuenaren estado diferentearen kasos. Irur jenero obra dire ta deizen dire: Obra biziak, obra ilak ta obra mortifikatuak. Obra biziak dire batek grazian dagolaik itentuen obra onak; deizen dire biziak, zerengatik kuadrableak Jangoikoaren begietan ta merejizen dutenak sekulako bizitza baitire itentuenaindako. Obra ilak dire ta deizen dire, bekatu mortalean dagolaik batek egitentuenak, zerengatik faltazaiolaik personari bizitza espirituala, baita grazia, ia ez dezake egin obra bizirik deus mereji dezakenik, ta ala estado gartako obra onak ilak dire. Obra mortifikatuak dire grazian inikako obrak, gero bekatuan erorzen garelaik, biziak zire len, gero erorzen bazara bekatu mortalean, mortifikazen dire; ala nola berriz grazian parazen bazara, berriz bizten baitire. Ontara zio Jangoikoak Ezekielen agos: apartazen bada justoa justiziatik, lengo obra on guziak in zituenak estire estimatuko ia deus. Ala dakigu norbaites ezi biziturik ongi bere bizian, solamente eginagatik bekatu mortale bat ilzerakoan, izan dela kondenatua sekulakos. Au jakinik

        6. Jakin bear da ere dela berze modu bat sanduen komunionearena, baita justoek dutena Kristoreki ta zeruko sandueki, zenbatenas Kristok buru bekala komunikazen baitiote graziak ta faboreak bere mienbro kristioei, ta sanduek, alaber, gure anaiak ta mienbro lagunak bekala erdexten baitigute Jangoikoagandik anitz ondasun beartugunak. Ortako, daudelaik Jangoikoaren presenzian, ikustentuste gure nezesidadeak ta aizen tuste gure orazioak, ta dutelaik karidade ta podorio andia, duten bekala, bialzentigute faboreak parte ikustentugunak, parte ezaunzenestugunak. Prokura zagun lograzea ta mantenizea sanduen komunio edo komunikazio gau mundu ontan, ta eska dezagun sazerdoteareki izatea betikoa glorian itz gebeki: Nobis quoque peccatoribus famulis tuis de multitudine miserationum tuarum sperantibus partem aliquam, etc., intra quorum nos etc. Act. fid., spei, etc.

 

aurrekoa hurrengoa