www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo Ascensionis
Domini nostri Jesu Christi

 

        Egun zelebratzen dugu sinestatzen ta konfesatzen duguna Kredoaren artikulo gartan, igan zela zeruetara Jesu Kristo, ta an dagola jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean. Au berau signifikatzen da itzaltzeareki zirioa ebanjelioaskeros, despeitu ta desaparezitu dela mundu gontaik Jesus argi egiaskoa etorri zena argitzera munduko gizon guziei. Aizagun despeidako Ebanjelioa, zeñeki San Markos ebanjelariak bukatzen duen bere historia sagratua. Zeudelarik, dio, ameka apostoluak jarririk maian aparezitu zekiote Jesus azkenean, ta eman ziote erreprehensio bat izanas biotz gogorrak sinestatzeko beraren erresurrekzioa; ta erran ziote: Joanik mundu guzia barna predika zazie Ebanjelioa kriatura guziei. Sinestatzen ta bataiazen dena salbatuko da, baña eztuena sinestatzen, kondenatuko da etc. Azken itzak dire ebek: Jesus gure Jauna mintzatuas geros aiei, igan ze Zerura, ta dago jarririk Jangoikoaren eskuietako aldean. Eta aiek joanik predikatu zute leku guzietan, lagundus gure Jaunak, ta konfirmatus doktrina milagroeki. (Luzeago epistolan kontatzen du San Lukasek (Act. 1) gure salbadorearen joatea Zerura; nola bere pasio ta eriotzeaskeros agertu zekioten bizirik berrogei egunes apostoluei emanes asko progu egietafedearen; nola azkenean jarririk maiean manatu zioten ez apartazeko Jerusalendik, aliketa bete arteo Espiritu Sandus, ofrezitu bekala; nola bear zuten izan beraren testigo ta predikari munduaren azken basterreraño; ta nola gero bere gaieki atrarik kanpora (in ej. evang. ult) ta goraturik eskuak eman zioten bedeizioa, ta aiek beira zeudelaik zoaien iganes zerura bere birtute propios; nola azkenean altxatu zekioten aien begiei lañu bateki? Nola bi aingiru jaitsirik erran zioten: Zertan zauste ala beira zerurat? Jesus gau zuenganik igan dena zerura, ala etorriko da, nola ikusi duzien igaten.) Onen gañean lenik berexi bear dugu sinestatu bear dena; gero joan xegatus konsiderazioareki, atrazeko gusto ta probetxu; azkenean erakutsi nola bear dugun igan Jesusen atzetik gu ere, ongi izatekos. Eztakigula atzen salutatzea gure Jesusen Ama Maria. Abe Maria.

        1. Sinestatu bear dena egungo misterioan da au: Jesu Kristo gizon dibino gura, gure amazale apasionatu gura, gure salbazio, gure ondasun ta gure esperanza guzia dena, jautsi zena zerutik lurrera igateagatik gu lurrekoak zerura, gure amores ta onginaies egin zena gizon milagrosoki, ta jaio zena Birjina Mariaganik, bizitu zena munduan ogei ta amirur urtes bizitzaren exenplu ematen, zerurako bidea erakusten, ta on guzia egiten, pasatu zuena pasio doloreskoa, ta il zena guruzifikaturik gurutzean, gero ortzirik gorputza obian, ta jautsirik arima linboetara an zeudenen libratzera, irugarren egunean erresuzitatu zena bere birtute propios berriro bizirik, berriz juntatus bere arima ta gorputza gloriosorik ez berriz ilzekotan, eta ala glorioso erresuzitaturik aparezitu zena berzei berrogei egunes, usteko bere Eliza guzis seguraturik anitz progeki, egun berrogeigarren egunean sinestatzen dugu bere birtute propios igan zela bere gorputz ta arimareki zeruetara, ta an dagola jarririk Aita Eternoaren eskuietako aldean, duela podore ta Majestade bera Jangoiko den bekala ta gloriako errege soberanoa.

        2. Orai konsideratzeko dena da agitua iganbañolen, (zeñen memoriatan agian da kostunbre leku gebetan errezatzea txutirik berrogei Kredo egun) pensa nola detenitu zen bere Majestadea lurrean aparezitus maiz konsolatzen bere Ama Santisima, bere apostolu, ta kristio berri gaiek, konfirmatzen bizian erakutsirikako egietafedeen sinestean, eta prebenitzen despeidako geldi zeizen konformidade onean beraren ausenziaren penan ta tristuran, seguratus beren salbazioas ta zeruratzeas bere denboran, ta bitarteo bere anparoas ta asistenzias, ta Espiritu Sandu emain ziotenas bizitzeko, trabajatzeko ta padezitzeko alegreki ta animosoki ilartaño. (Banoaie, erraten ziote ala nola Aita edo Ama amoroso batek bere hume erregalatuei, banoaie prestatzera zuendako leku zeruan, ta berriz etorriko naiz, ta ermakozaistet nereki, ni nagon lekuan zaustengatik zuek (Joan 14). Nola erran balez, noaie idikitzera zeruko atariak ene gizonendako; alegrazaiste, ezi ordu delaik, ermakozaistet ene konpañiara. Eta berriz, orai guti bat, ta ez nauzie ikusiko, ta guti baten buruan ikusiko nauzie zeren banoaie ene Aitagana. Orai neke ta tristura guti bat pasatukouzie, mundua zoraturik dabilan bitarteo bere alegranziaetan, baña zuen tristura itzuliko da gozotan, eta niork eztizie kenduko gozo gura. (ib. 16) Nola erran balez, orai trabaju pixka bat, gero deskansu eternoa, orai pelea, gero triunfoa ta korona; orai azaroa negarres, gero eraizioa alegrias; orai bidea ibili neketankara, gero mugara ellegaturik errepausa ta gozo guzia nai bekala; orai negu pixka bat, gero uda eternoa.

        Eta berriz, (ib. 14) etzaistet utziko desanparaturik, banoaie, baña gelditzen naiz zueki. Eman zaida podore guzia zeruan ta lurrean, (ultim Math.) zoaste erakustera jende guziei; eta orra zueki nago beti munduaren akabanzaraño. Nola dago? Ez solamente guzieki bekala ematen ta konserbatzen bizitza ta indarrak; ez solamente justoeki bekala grazias ta amores; ez solamente obentto eskojitueki bekala probidenzia espeziales erregalatus ta faboratus miragarriro; baitare ain errealki nola zeruan presente sakramentuan, naiz altxaturik ikusi eztaiken gisan. Azkenean, maite banauzie, alegratu bear zarate ni joateas ene Aitagana; ta konbenizaizie noadien ni, ezi ezpanaiz joaten, ezta etorriko zuengana Espiritu Sandua, ta joaten banaiz, bialiko diziet. (Jo. 16) Zein aitak edo zein amak daki tratatzen ain amorosoki bere humeak? Azkenik atra zituen bere konpañian oian batera; an in zitiote amorearena azken demostrazioak, utzi ze adoratzera bere llagen señale prezioso gaies despeidan bekala; pensa San Pedro, San Juan ta berze sandu gaien amorea ta dolorea, itzak eta negarrak lanze gartan! Zer besarkatzea ta apatzea oin sagratu gaiek! Zer eskatzea bere Majestadearen azken bedeizioa betikos! Goraturik eskuak eman ziote bere bedeizioa. Goratu zitue zerurat, mostrazeko bere ematea zela ez lurreko, baizik zeruko ondasunen; bi eskuak goratu zitue, mostratzeko beraren bedeizioa zela bete abundante grazia ta gloriako ondasunes. Oh! ditxosoa logratzen duena Jesusen bedeizioa! Eztaike ia desea.

        Gero zoeie iganes airean gora bere birtutes, guziak zeudelaik beira. Konsideratzeko da guzien Jaunaren podorea igate gartan, nioren ta deusen bearrik gabe; eta lurrean gelditzen zirenen begiak eta biotzak joate gura atzetik. Zer aien aklamazioak ikusteas triunfante ala igaten Jesus ona! Zer deseoak, ansiak eta suspiroak joan naies beraren konpañian, posible balitz! Zer alegria alde bat Jaunaren glorias, ta berze alde tristura amorosoa ezin segitzeas! Bada lañu garreki altxatu zekiotelaik, zer aien pena! Da ere pensazeko bi Aingeru gaien jaustea ta erratea, zertan zeuden ala beira beira, eta oroiarastea juizioko egunas nola etorriko den guzien juzgatzera.

        Iganik ia ta desapareziturik lurrekoen begietaik, daike pensa Zeruko aingiruen errezibimentu ta akonpañamentua gizon dibino garri, aien, gure ta guzien errege denari! Nolako bibak ta aklamazioak, kantak, laudarioak ta musikak Jaun andiaren obsekiotan! Ango alborote ta tropelia ongi ordenatua konbidatus elkar, ta alzinatus a porfia festejatu naies errege berri gura! Klamatze gura, dion bekala Dabidek (ps. 23): Idiki, Prinzipeak, zeuren atariak, gorabeites atari eternalak, ta sartuko da gloriako Errege Jauna. Nor da gloriako errege gori? Jaun fuerte ta poderosoa, birtuteen Jauna bera da gloriako Errege. Idikirik orduan gure Erredentorearen medios atari gaiek, beti orduraño ertxirik egon zirenak gizonendako, sartu ze gure Jaun dibinoa bere akonpañamentuareki arzera posesio bere tronoas Jangoikoareki bateo. Adoratu ta adorazen dute aingiruen koro guziek sandueki. Orra ia gure gizontasuna goraturik Jesu Kristoren personan guzien gañetik. Orra Jesu Kristo gure aide ta anaia, gure aragi ta odol berekoa egin zena, guregatik jaio, bizi ta il zena, guregatik erresuzitatu ta igan zena Zeruetara, orra eginik Gloriako errege guzis poderoso egin ta desegin dezakela nai duen guzia goiti ta beiti, zeruan, airean, lurrean, itsasoan, infernuetan.

        3. Zori onean dela, o Jesus, bizi bedi ta erreina bez eternidade guzietan. Zori onak ematen gara geurei ere, baitugu gloriako errege Jesus gure amazale bakarra ta andiena, guregatik ainberze egin ta padezitu duena. Nola etzaigu etorri bear konfianza ararako gaituela gu ere dugunok beraren izena, fedea ta marka? Nola daike atzen salbatzeas Jesus? Lenago atzenduko da bere izenas, nai baitu erran salbazalea. Izenas landara an dauzki bere llagen markak patente oroitzeko ta presentazeko bere Aita Eternoari gure faboretan. Llaga gaiek dire gure salbazioaren prendak. Konfia, ezi ia indar dute gure bekatuek baño, insignia gaiek. Ene humettoak, erraten digu San Juanek (1. c.2) Au eskribitzen diziet, ez dezazien bekaturik egin, baña naiz egin balez norbaitek, ez deskonfia, ezi Jangoikoaren alzineko dugu abogatu Jesu Kristo justoa, ta bera da logratzeko gure bekatuen barkamentu, eta ez solamente gure bekatuen, baitaere mundu guzikoen. Alako fiadorea dugu an.

        Baña berze alde nori etzaiko eldu beldur, beiraturik bere buruai nolakoa den, admititua izateko sanduen konpañian? (Espezialki dakielarik ezi bietaik bat edo berze dela preziso agitzea, edo erreinatzea an goiti zeruan, edo erorzea beiti infernuan, ta egotea an erretzen ta errabiazen eternidade guzian?) Nor ezta ikaratzen, xakinik fedes Jangoikoaren palazio gartan eztela admititzen gauza mantxaturik (Apoc. 21) eta diona San Agustinek (s. 2. ...) xakin bear dugula guziek, Kristoreki eztela igaten suberbia, ez kodizia, ez luxuria; biziorik batere eztaikela igan gure medikuareki; ta direla bizioak ta bekatuak ala nola prisioneak ta kateak estorbatzen digutenak araratzea, ta beitirat tiratzen infernura. Orai estado gontan, bi extremo geben erdian, konfianzaren ta beldurraren gorabera gontan nori etzaio itxekitzen deseo ta ansia ellegatu naies gloria gartara? Nork eztu suspiratzen Dabideki, quemadmodum desiderat cervus etc. Ala nola oreñak anhelatzen baitu iturrira, ala ene arimak berorrengana, ene Jangoikoa. Noiz ellegatu, ta agertuko naiz orren presenzian? (ps. 41) Edo ellegatuko ote naiz noizbait? O Jesus, berori dago Zeruan, ni lurrean orai; emendik guti zer izanen da nitas? Nork ia, ene fielak, eztu naiko injenioren bat igateko an gora? Baña nola daike igan lurreko animalettoa berez? (Ararako kriatu du gizona Jangoikoak, ta ura da gizonaren azken fina, ta ori adiarasten digu ematen digun figuran ere, ezi gañarako animale guziak formatutuelaik agos bera lurrera beira, gizonari paratu dio aurpegia gora beira dezan zerura.) Eztaike igan berez, bai Jangoikoareki bateo. Jangoikoak edatus bere eskua, ta gizonak juntatus berea. Jangoikoak emanes grazia, ta gizonak paratus dilijenzia. Ori ala delarik, in bear duguna da diona errefranak, dei Jangoikoari, ta eutxi kabikoari. Nai du erran, eskatzeko Jangoikoai, ta egiteko nork bere aldetik bear dena. Zer egin bear da? Jesus igan ze pasaturik pasio ta eriotzea gurutzean, segi dezkigun beraren pausuak, dio San Pedrok (1. c.2) pregonatu du bere Majestadeak (Luc. 9). Nai duenak etorri ene atzetik, uka bedi bere pasioneei, ar bez bere gurutzea ta segi benaza. Ukatzegoi da errepugnatzea; gurutzea da trabaju bear dena kunplitzeko Jangoikoaren legea. Lege gau dago amar mandamentuetan; orra non duzun amar gradatako eskalera igateko zerura. Nai baituzu egalak egatzeko, bi egalak dire bi amoreak; Jangoikoaren amorea guzien gañetik, ta proximoaren amorea Jangoikoagatik. Ori egizu, ta salbo zara, dio Jesu Kristok: hoc fac et vives. Luc.10. Ebetaik bat autxirik, eztaike pasa niolatere zerura. Eta ezta erremediorik, auxten bada? Bada bat, baita penitenzia. Oneki emendatzen, ta erremendazen da.

        Baña nor daike segura goardatzeas legea ongi, ta egiteas ongi penitenzia? Nork dezake pasa eskaleragoi erori gabe, ta eroririk nola itzuli sano ta sendo, ezpadio edatzen eskua gure Jaunak? Orgatik da eskatzea humilki bere Majestadeai, nai badigu in graziagoi Jesu Kristoren atenzios. Larrapoa nola daike bolatu airean gora? Ain inposible da gizon lurrekoa igatea gloriara bereganik, ezpada Jangoikoaren grazias Jesu Kristoren medios. Orgatik Elizak mezan eskaturik bigarren mementoan purgatoriokoengatik, añaditzen du golpe bat emanes bularretan. Nobis quoque peccatoribus, nai baitu erran, guri ere bekatariei berorren miserikordien geiegian esperatzen dugunei digna bedi ematea zerbait parte ta konpañia bere sandueki, zeñen ertean admiti gaitza ez beiratus merejimentua, baizik emanes barkamentua Jesu Kristo gure Jaunagatik. (Eta Jesu Kristo berai diona himno gartan: Tu Rex gloriae Christe etc. Berori da gloriako Errege Kristo; berori libratu naies gizonok nai izan ze egin gizon Birjinaren sabelean, berorrek garaiturik eriotzea idiki zitue Zeruko erreinuak sinestatzendiotenendako; berori dago jarririk Jangoikoaren glorian berean, ta etorriko da guzien Juez; berorri bada eskatzen diogu fabora gaitzan bereei bere odol preziosoareki erori gaituenei, ta in bez izan gaitzen kontatuak sandueki gu ere gloria eternalean.)

        Imajina gaizke egungo festan gaudela bekala zeruko atarian ala nola pobreak sentitzen an barneko alegranzia ta festa, naiak gozatu guk ere, ta ezin atrebi deitzera atarian fuerte. Noizbait ere asten zarela dei ta dei, negar ta negar, Jangoikoaren izenean limosna bat pobretto goni. Nor da? erraten dizute. Zuk: Naiz pobre miserable bat neure kulpas, naiz gloriako erregeren aide naturalezas, ta erosia beraren odol preziosoas. Beraren amoreagatik otoi otoi admitibenazate or nonnai limosnas. Ezaundurik nor zaren, erraten dizute, ola ta zergatik desertatu zina etsaiagana, utzirik zeure errege ta Aita amorosoa? Zoaz, dizula ark zeure soldata. Egiada, diozu, egin dut desatino andia, ortas dut damu, barkazio eske nago. Leku pixka bat niri ere otoi, ene Aitaren etxe gontan. Errespondatzen dizute: Emen eztaike sar gauza mantxaturik; au da sanduen paraisoa; zu etzara sandu; emen eztu lekurik ez suberbiak, ez luxuriak, ez irak etc. Diozu: errenunziatzen dut bizio guzietaik; solamente nai dut Jangoikoa ta Jangoikoak nai duena. Diote: Ezta aski erratea, proguak eman bear dire. Eztut eskatzen, diozu, neuregatik, baizik Jesus onagatik. Ori izanen da, diote, noiz asko negar in duzun. In negar ongi gaizki eginas. Ala usten zaitute. Ia beras in negar, eska etc. Jesus zerura igateko despeitu zen lekuan utzi-emen zitue bi oñen kuntzeak zein ageri diren klaro egun berean, ta eginik ere tenplo bat an, ezin estali omen zute leku gura, ain guti egin tellaturik alde gartan, nondik pasatu zen igaterakoan. Kuntze gaiek zein aldetara zeuden erreparatzeagatik, joan ze San Ignazio bigarren aldian leku sandu gaietara. (ap. Abreu.) Gañarakoak bisitaturik, ellegatu zelaik arara peregrino bat itxeki omen ze ainberzeko ansian ikusi naies Jaun Dibinoa, ezi ia etzue nai bizi ta klamazen zue negarres eraman zezan mundu gontaik. O Jesus! O ene amorea etc. Itz gebeki despeitu zekio arima, ta aurkituemen zire eskribiturik arren biotzean. O ene amorea Jesus etc.

 

aurrekoa hurrengoa