www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo
Purificacionis Beatae Mariae.
De ea, de Jesu, de Simeone

 

Postquam impleti sunt dies purgationis Mariae secundum legem etc. Luc. 2.

 

        Irur izenes, eta laures ere deitzen da egungo festibidadea: lenik Ama Birjinaren purifikazioa, zeren egun Ama Birjinak kunplitu zuen purifikazioaren legea; baitare Jesus aur dibinoaren presentazioa tenploan, zeren egun presentatu zuen legearen konforme seme dibinoa; baitare Simeon justoaren bideratzea, edo fortuna aurkitzeas, ta errezibitzeas Jesus ta Maria tenploan. Deitzen ere da Kandelera, bentzait euskaras, edo zeren Ama Santisimak eraman zuen kandela; (Agredako benerableak dio, ezi bida) edo zeren bedeikatzen diren egun kandelak, eta aieki eskuetan akonpañatzentugun Ama Semeak prozesioan; edo zeren kandelak signifikatzen duen Jesus bera, zein arturik Simeonek eskuetan deitu baizue argia argitzeko jendeei, lumen ad revelationem gentium, ta arreki besotan despeitu baize gozoso mundu gontaik, iltzeko zori onean. Orgatik agian len paratzen zekio ilzerakoan Kristioari eskuan kandela gau itxekirik akabatu arteo iles, mostratzeko il nai zuela Jesu Kristoren fedean, unionean ta anparoan. Baña aizagun lenik ebanjelioa, gero explikatu, ta atrazeko doktrina gure Jaunaren gloriatako ta geuren probetxutako.

        bete zirelaik, dio, Mariaren egunak purgazio edo purifikaziokoak Moisesen legearen konforme, eraman zute aur dibinoa Jerusalena presentatzeko Jaunari, nola dagon eskribiturik Jaunaren legean, ezi mutiko len jaio guziak deitu bear direla Jaunari konsagratuak, edo sanduak; baitare ofratzeko leges manatua, baize usatortola pare bat, edo bi usakume. Eta Jerusalenen ze gizon bat deitua Simeon, gizon justoa, ta Jangoikoaren beldurduna, zegona etxideten Israelgo konsolazioa, ta Espiritu sandua zego arreki; eta izan zue errebelazio, etzuela ikusiko eriotzea, ikusibañolen Jaun Jesu Kristo. Eta etorri ze Espirituaren birtutes tenplora, eta zeramatelaik Jesus egiteko leges usatzen zena, artu zue berak bere besotan, bedeikatu zue Jangoikoa ta erran zue: Nunc dimittis etc. Orai, Jauna, despeitzen du bere sierbo gau bakean bere itzaren konforme, zeren ikusi baitut neure begis berorrek biali duen salbadorea, jende guzien alzinean paratu duena nola argi bat argitzeko guziei, eta Israelgo, bere puebloaren gloriatako. Orra ebanjelioa, zeñen explikatzeko, ta aplikatzeko geuren probetxurako, estima zagun geuren patrona Maria Santisima. Abe Maria.

        Ebanjelioan dugu lenik Maria, azkenik Simeon justoa, ta erdian Jesus guzien salbadore ta argi ederra. Maria presentatzen duela Jangoikoai bere semea, Jesus presentatzen dela bere naies bera, Simeon duena fortuna errezibitzeas amaren eskuetaik bere eskuetara salbadorea. Mariaganik asi gaitzen. Zer dio Marias? bete zirela purifikazioko egunak Moisesen legearen konforme. Ez entenda niolatere bazuela Mariak zer purgatu edo purifikatu, ez por zierto, zeren ezi konzebitu zue Birjin Espiritu Sanduaren birtutes; erdi ze birjin Jangoikoaren milagros; por konsigiente etzue purifikazio-bearrik. Zergatik dio bada Mariaren purifikazio-egunak? Errepara nola añaditzen duen Moisesen legearen konforme. Zeren Mariak (erdibañolen, erditzean ta erdiaskeros beti birjin gelditu zenak guzis garbi eder, ama ta birjin nior ez bekala) nai izan zue bere borondates ta humildades goardatu obligaziorik gabe lege paratu zuena Moisesek berze amendako, baize, konzebituaskeros gizonkiaren obras, emasteki erdi zena semeas egotea erretiraturik berrogei egunes, deitzen baizire purgatzioaren edo purifikazioaren egunak. Erretiro gau goardatu zue Ama purisimak ez nabarmenzeagatik ta altxatzeagatik humildadearen estalkiareki bere dignidadea ta graziak. Berrogeigarren egunean, egun bekalakoan eraman zue presentatzeko tenploan bere aur dibinoa. Lege gau ere zute Judatarrek; eta naiz debozios, agian imitatzeagatik Ama Santisima, usatzen duten ama kristioek elizara atratzea, ezta ori zeren obligatzentuen lege garrek, eta gutiago berrogei egun gaien obserbanzia, ezi ia ezta alako legerik. Orai nolako afekto, karidade, humildade ta erreberenziareki presentatu zuen Mariak bere persona ta bere seme dibinoa, nork dezake explika? Zein kuadrable agertu zen Jangoikoaren ta zeru guziaren begietan aurora gau bere iruzkiareki, nola entenda?

        Bada Jesus bera nola ofrezitu bide zen Trintate sanduari gizonengatik? Zein ongi iduri zuen Jangoikoaren begietan axuritto garrek gure naturalezaren habitu pobreareki? beiratu zue Jangoikoak Zerutik, dio Dabidek (ps. 13) ikusteko bazen gizonen humeetan duenik ezaumentu ta estimazio Jangoikoas. Guziak atra dire zuzen-bidetik; ezta nork egin ongi, ezta bat-berere. O gizagendearen galdua! Baña konsola gaitzen, ezi egun agertuko da bat guzien partes gusto, estimazio ta honra ematen diona Jangoikoai. O zein amante Jangoikoaren ta gizonen mostratu zen Jesus dena Jangoiko ta gizon! O nolako amoreareki ofrezitu zuen bere bizia ta odola Jangoikoaren gloriatan, ta gure salbaziotako! Nola atrazen arzera bere gain gure kulpak ta pagatzera gure partes! Ona ni gizonen partes, dio, nago prest ematera satifakzio neure kostus guzien kulpengatik. Karga ene gain kulpak eta penak; biz libre ene aide ta anaiak gizonak. Ebek bizidaitzengatik eternoki, il nai dut nik gogotik ere. Ala ofrezitu ze gure Jesus ona, gure amante apasionatua, sandua gaixtoengatik, inozentea kulpanteengatik! O kulpa fortunosoa, dezakegu erran Elizareki fortunatu baizaio alako erredenptorea! O bekatarien fortuna, aurkituas alako fiadorea ofrezitu dena pagatzera aien partes! Bekatariak ebanjelioan deitzen dire antxume; ezta alakoetaik gure Jesus, baizik axuri oneki manso amablea; baña bekatarien amores artu zue gañetik antxume-larrua, naut erran, bekatarien semejanza, in similitudinem carnis peccati, pagatzeko, bekatari balira bekala; eta itxura gartan presentatu ze bere aita eternoari aingiruen presenzian. Eta agitz ongi dirudi traje garreki ere zein pararazi dion amoreak. Oh! nola bide zeuden admiraturik aingiruak ikusteas beren errege ain humil ta txipitto gizonei dioten amorearen kasos! Oh! nola zuten inbidia sandu bat gizonei, zeren etzen egin aingiru, baizik gizon! (Hebr. 2) Aingiruek baño ia obligazio digu gizonek estimatzeko gizon berri gau guregatik ala ofratzen den gau. Nola ikusteas ere Aita eternoak bere seme dibinoa gizon bekatarien trajean, eben kontra zuen ira konbertitu zuen miserikordian eben fabore beraren atenzios! Nola palakaturik Jesus onaren presentatzeareki ain amoroso abogatu-aintzu, errateko ala, utzi zituen erorzera eskutik bere iraren lanzak! Nola kuadraturik arren ontasunas ta karidadeas erran zuen: Au da ene seme onetsia, zeintan baitut neure konplazenzia ta gusto betea! Ia ene Jesusen humeak, kuadratzeko Jangoikoai, aingiruei, sanduei, zeru guziai, ta logratzeko andik nauzien guzia, ikasidukezie Ama Birjinaganik, zein den ofratu bear duzien ofrenda eskojitua, baita Jesu Kristo. Edozein grazia eska dezazien, dela arimaren, dela gorputzaren, dela bizirako, dela eriotzeko, dela betiroko, eska beti Jesu Kristogatik, beraren atenzios, beraren medios, ezi ezpada medio gones, ezta nondik esperatu gauza onik sekulan. Orgatik Eliza Ama Sandak, ongi dakienak bekala, bere orazio guziak itentu Jesu Kristogatik, au da, Jesu Kristoren atenzios etc. Ta egun eskatzen duena da, ezi presentatua izan zen bekala tenploan gure naturalezareki, gu ere purifikaturik arimak izan gaitzen presentatuak bere Majestadeari glorian Jesu Kristo beragatik.

        Irugarren duguna konsideratzeko egun da Simeon justo garren ditxa, aurkitzeas Maria Santisima bere seme dibinoareki besotan, eta errezibitzeas au bere eskuetan. O zar benerablea, nork egin du aurtzai adin gortan? Eta nork erakutsi dio kantatzen despeida mundutik ain alegre ta kontent? Espiritu Sanduak, paratu zionak biotzean Jesusenganako amorea, ansia ta ikusi naia, berak seguratu zio etzela ilen ikusi gabe, berak erakutsi zio egun zela ikusteko eguna, berak joanarazi zue tenplora, berak mostratu zio, au da Ama, au da Semea. Pensa, artu zuelaik Amaren eskuetaik aur dibinoa, nola saltatu zekion biotza barnean zoraturik amores! Nola bete zen agradezimentus, erreberenzias, gozos ta alegrias! Nola zerizkion begietaik negar gozoak! Baña dakien bekala grazias luzatu zaiola bizia ikusi arteo Jesus ona, ia orai ikusiaskeros, badagoke etsiturik iltzeas bereala. Eztu alaere pesadunbrerik eta beldurrik? Alaere ain alegre-zoro eriotzearen presenzian? Eta zer zaio eriotzeas? Jesus eta Maria fabore tuelaik, goardatuko da eriotzea gaizki egitetik. Inen diona da idikitzea Paraisoko ataria. Goazen bada kantatus dio, alegre despedida, nunc dimittis servum tuum, Domine. Orai despeitzen du, Jauna, bere sierbo gau bakean, itz eman zidan bekala, ikusi baitute nere begiek berorrek Jesus guzien argitako biali duena. Argi goneki aisa ta seguro sartu ze Eternidadeko atarietan barna. Ditxosoa bera sines!

        Ikasi bear dugu ontaik ongi iltzen, au da, gure mundu gontako iteko guzia bukatzen ongi, logratzeko betiroko ongi izatea; baita lanik andiena bekala, guzia inporta dena. Artara doaie irabazi edo galdu, guzia ta betikos. Ai ene! Zer izanen da nitas? Illumina oculos meos, etc. Eskatzen zue Dabid sanduak: Jauna, argi bez ene begiei, ez nadien deskuida eriotzean, ez dezan erran nere etsaiak, garaitu dut, irabazi diot. Berriz dio berak oroiturik lanze gartas: Circumdederunt me dolores mortis etc. Eriotzeko doloreek inguratu naute, infernuko peligroek arrapatu naute. Nola eskapatuko da ainberze inguraldien ertetik? inguraldi bat gorputzaren gaitzek eta doloreek; berze inguraldi bat arimaren aflikzioek; berze inguraldi bat bekatu eginek; berze inguraldi bat Jangoikoaren juizioek; berze inguraldi bat deabruen astuziek eta lakioek; berze inguraldi bat infernuaren beldurrek. Lanze errua da au! O ene arima, erraten zio bereai San Bernardok, (ap. Claus. p.2 Cath. c. 68.). Zer inen duzu atratzerakoan bizi gontaik? Nork akonpañatu, ta lagun inen dizu bide gartan? Nork defendatuko zaitu? (Bide garren arrixkoak pintatzentu Elizak defuntoen mezako ofertorioan beiratus arimak bides bekala, Domine Jesu Christo etc. Gure Jaun Jesu Kristo, libra bezki arimak infernuko penetaik, ta leze barnatik libra bezki leonaren agotik, ez dezkien iretsi tartaroak, eztaitzen erori ilunbean, baizik San Migel abanderatuak presenta dezkiela argi sandu gartan.) Ene fielak, bide ta biaje lotsagarria mostratzen zaigu sekulan ibilieztuguna, ta ez ibiliko ere berriz; bein ongi pasatzen badugu, betiko ongi; bein tropezatzen bagara an, galdu sekulakos. Zer inen duzu, ene arima? Badio sandu berak, clamavi ad te, Domina, berorrengana klamatzen dut, eta diot berori dela nere esperanza, o Maria. Eznekie nora errekurritu, zer esperatu ta nola salbatu, dio sandu berak, ezpanitz enkomendatzen guziau Maria Santisimaren grazian (Cl. (Conc. 2. c. 37)

        Erremedio obena ongi iltzeko bat da Maria Santisima bere kandelareki. Zer kandela? erran digu Simeonek, jende guziei argitzeko argia dela Jesus; lumen ad revelationem gentium. Eta bada zerbait mostra iduri konparatzeko Jesus kandelareki, diones San Bizente Ferrerek in S. Purif. ad fin 26.17 ezi kandelan tuzu irur gauza: argizaria, metxa, argia; ala berze irur Jesusen baitan: gorputza, arima ta dibinidadea. Argizagia in kontu dela gorputza, metxa arima ta argia dibinidadea. Orai bada kandela dibino gau ematen badizu Ama Birjinak, naut erran, faboratzen bazaitu ta itzulzen badu zure fabore bere Seme dibinoa Maria Santisimak eriotzeko orduan, badezakezu kanta Simeoneki despedida alegre, bazaizke joan kontent eta seguro mundu gontaik eternidadera, ezi lagun onak tuzu biderako; kidatu ta argituko dizute gloriaraño. Ortako ala nola bizi guziko egun guziak baitoaz erreduzitus egun gartara, guzia bear da izan prebenitzea fin ona, bukatero ona; eta enkomendatu maiz Jesus onai ta Ama Birjinai, ta konbeni da akostunbratzea goiz, arrats ta mai-ondoreko orazioetan errezatzea Aita gure bat ta Abe maria bat iltze onbategatik. Orgatik Elizak añaditu zitue Abe Marian itz gaiek: Santa Maria Jangoikoaren ama, zuk otoitz egizu gu bekatariengatik orai ta gure eriotzeko orduan. Amen Jesus. Ama Birjinaren deboto zen obispo bat eritu ze grabekiro egungo festaren alzineko egunetan. Eskatzen zio osasuna zelebratzeko festa solemneki, baña etzio konzeditu. Ellegaturik bezpera, berriro eskatu zio grazia bera, baña etze konbeni oraño. Egun berean goizean eskaturik, ain guti. Beraren etxea zego Elizari datxikola eta prozesioa pasatzerakoan kantatzen zutela antifona xakina, adorna talamum tuum Sion etc. Nai baitu erran: adorna zazu zeure gela edo ganbara, errezibi zazu Kristo errege, argi berria, etc. Bitarteo eriak ikusi zue bisiones zeruko Birjin agitz ederren prozesio bat eldu zela beragana, ta azkenean bat ederrena aur bateki besotan. Bidek asi zute antifona gura boza admirableeki. Obispoa jarri ze dezenzia guziareki, ta ellegatzerakoan itz gaietara, errezibi zazu Kristo erregea etc. Ama Birjinak paratu zio eskuieko eskuan bere aur dibinoa erraten ziola amorosa: orai ene hume onetsia, errezibi zazu Kristo erregea, ta besarka zazu Maria eta zoaz elizara sano, zelebra zazu festa, ta predika zazu agitua. Istantean sano ta sendo jaikirik joan ze elizara, ta guziak admiraturik zeudelaik, akabatu zue solemnidadea, predikatu zue fabore errezibitua; eta andik guti joan ze mundu gontaik Zerura, non besarkatzen baitu obeki Kristo ta Maria. (Specul. magn. V.B. Maria. exempl. 44) Oh! Digula guri ere limosnas alako grazia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa