www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Explicatio bullae cruciatae
pro vivis, ad rusticanos

 

        Bula guruzadakoa da Aita Sanduaren konzesio edo emakida bat grazias, induljenzias ta pribilejios betea Españako erregeren ta onen erreinuetan bizi direnen faboretan, mantenitzeko gerra infielen kontra. Deitzen da gurutzadakoa, zeren gerra gontako soldadeska deitzen zen gurutzada, baizemate soldadoek gurutze bat insigniatako. Utzirik orai konzeditzen duena doazinei gerra gartara soldado, jardukagun solamente ematen duenas laguntzen dutenei diruareki artus bula ta in bear dutenas irabazteko. Beñik bein grazia gebek solamente dire bizi direnendako gure erregeren erreinuetan, nongo nai direla; baña alakoei joanik ere erreinus kanpora, balio diote bulak induljenzien ta absoluzioendako, ez ordea jateko janari debekatuak. Bigarrena da preziso arzea bula errealki, ta ezta aski artzeko intenzioa. Eta nori artzen dioten berzeek, bear zaio xakinarazi artu diotela, ezperen ark ez dezake goza konzienzia onean. Irugarrena bear da asentatu bulan jabetu bear denaren izena, ta goardatu bula urteas; baña gal baledi ustekabean, eztire galzen orgatik bularen graziak. Laurgarrena ta prinzipalena da ematea limosna señalatua; ta ustekabes eman edo tranpas gelditzen badu bula pagatu gabe, etzaio balio. Baña artuas geros fiara pagatzeko intenzioreki, balio dio, naiz gero ezin izanes niolatere, geldi dakion pagatu gabe, nai eztuela bortxa. Urteas nai duenak dezazke artu bi bula, ta logratu graziak doble. Goazen ikusis ebek orai.

        1. Lenbizikoa da induljenzia plenaria edo oso bat irabazteko bein bizian, ta berze bein eriotzeko orduan bula bakotxagatik; eta bear dio aplikatu konfesoreak, urteas noiz nai duen bula artu duenak; eta ala nai duelaik, erran bezo konfesoreai: Jauna, in bezada mertxede aplikatzeas bularen induljenzia, ezpadiote aplikatu lenago, ezi bula batengatik bein solamente daike aplika, ta berze bein iltzeko peligroan. Orai agi baledi konfesiorik edo konfesoreik gabe iltzea, nola duen kontriziosko dolore, logratuko du induljenzia bera, ezpadu floxezas utzi konfesioa bularen konfianzan.

        2. Bigarren grazia da Erromako estazio-egunetan ematea ango induljenzia berak bisitatzentutenei nonnai borz eliza, edo borz aldare, orazio egines Jangoikoai Elizaren onagatik, fedearen aumentuagatik, kristioen unione ta biktoriagatik infielen kontra. Itz bates: Aita Sanduaren intenziora. Aski da egiterakoan estazioak eramatea intenzio gau bere gogoan solamente. Baña in nai bauzu itzes ofrezimentua, in dezakezu asterakoan gisa gontara: Aitaren ta Semearen ta Espiritu Sanduaren izenean, Amen. Naitut egin estazio gebek eskatus gure Jangoikoai eman dezoten prinzipe kristio fiel guzieri bakea ta biktoria infielen kontra, Eliza Ama Sandaren exaltazioa, fedearen aumentua, herejien akabanza ta nezesidade guzien erremedioa. Dut intenzio irabazteko induljenzia direnak; biz ene arimaindako, edo urliaren arimaindako, bearrean barin badago; ezperen, alakoain edo alakoaindako; ebek ezpaute bearrik, Jangoikoaren agradoko ta nere obligaziosko ia direnendako. Goazen orai. Eta zer dire estazioak etc.?

        Estazioa, itzak diones, da baratzea, edo detenitzea. Deitzen da ala, zeren doazilarik bisitatzera elizak Roman, detenitzen baitire orazio egiten eliza gartan, non baita induljenzia; oroat diot aldarees, detenitzea orazio egiten aldare bakotxean, ori deitzen da estazio eta aldareen bisitatzea. Eta ortako, batetik berzera aldatzean, bear da egin mostra-iduri bat bisitatzen duela aldare gura, edo dela itzulis alde gartara gorputza, edo burua, edo dela santiguatus asterakoan berex. Ezta señalatzen bulan zer orazio in bear den bakotxean; zertako bai, auda, Eliza Ama Sandueren (sic) onerako, baña eztio zer orazio-gisa. Eta ala kunpli daike detenitus bakotxean egines orazio mentale, edo gogoas solamente, naiz ez erreza, baitaere egines orazio bokale, edo agos errezatus. Zenbat orazio in bear den, eztio ori ere. Baña iragazten dena delarik anitz, ezta arrazio izatea deus guti orazioa. Gure aizinekoetaik gelditu zaigu usantzas errezatzea borz Aita Gure ta Abe Maria aldare bakotxean; eta konbeni da ala egitea bakarrik itentuelaik estazioak batek; berzeeki bateo iten zuelaik, edo ori beroi, edo bentzait irur Aita gure, Abe Maria ta gloria. Bidanabar emen bego adbertiturik, baliosoago dela orazioa berzeeki bateo, ezi ez bakarrik; entenda, iten barin bada debozio berareki. Debozio bear dela noiznai, da klaro; ezperen debozio gabeko orazioa zertako duzu? Nola txintxaren soñua, nola kaskilla mamirik gabe, nola pitxera ardorik gabe, nola espiriturik gabe gorputza.

        Prinzipalena irabaztekos induljenzia, beretako bentzait, da Jangoikoaren grazian egotea. Baña purgatorioko arimendako daikela izan balioso induljenzia, naiz eztagon grazian estazioak itentuena, diote zenbait autoreek, (Ap. concin. in fin. eius interpres Josef Sanchez Laparra, unde pleraque horum) zeren baitoaie induljenzia Elizaren nonbrean, ta baitaude arima gaiek disposizio onean. Baña beretako ez dezake irabazi induljenziarik dagonak Jangoikoaren desgrazian, edo bekatu mortalean, zeren barkatu gabe kulpa, niori eztakioke barka pena, ontako solamente baita induljenzia. Entendatzekos ongi, bear da xakin, bekatuan direla bi gaitz: Bat deitzen dena kulpa, baita Jangoikoai iten zaion agrabioa; berzea da pena, bear duena pagatu bekatariak emateko satisfakzio Jangoikoaren justiziai. Kulpa barkatzen da solamente konfesioko sakramentuareki, edo kontriziosko doloreareki ta konfesatzeko intenzioareki. Barkatuaskeros kulpa, geien komun gelditzen da zerbait pena pagatzeko emen edo purgatorioan. Baldin ezpalitz kontrizioa ain fina, errua ta andia, ezi arren kasos barka dezon gure Jaunak kulpa ta pena guzia, nola agitu baize Santa Maria Magdalenan ta agi baitaike dolore garren gisakoa lukena baitan, ezi orduan biotzeko penaren andia kontatzen dio Jangoikoak satisfakziotako. Gañarakoan pena gelditzen da ia edo gutiago. Pena zor diren geben pagatzeko dire orazioak, limosnak, obra onak, baruak, penitenziak, pazienzia trabajuetan, prinzipalkiro konfesoreak manaturikako penitenziak. Baña bekatuak nolanai egiten, ebetaik sobra, penitenzia ez aski; beldur daike zor anitz ta andixkoetan erdetxiko gaituela Jangoikoak. Ortako, bada, dire induljenziak, barkazeko pena edo penitenzia zor ginduena bekatuen kasos: plenariak direlaik, guzia gañarakoan, parte dion gura Aita Sanduak, b.g. Berrogei eguntakoa da barkatzea ainberze nola egines berrogei egunes penitenzia. Induljenzien emateko potestade gau dute obispoek bere neurrian, Aita Sanduak guzien artzai bekala neurririk gabe, nola San Pedroren ondorekoak, zeñi eman zition Kristok zeruko gilzak.

        Ontaik da ageri nola bear den estimatu induljenzia geben tesoroa, ta prokuratu irabaztea al guzia geuren, ta purgatorioko arimendako. (estazioaldi bateki daikela beretako irabazi induljenzia, ta bateo purgatorioko arimaindako egun gaietan zeiñetan dion bulak atratzen dela arima; gañarakoetan solamente beretako edo arimaindako; aplikatzen badu beretako, ia eztuela parterik arimak; arimaindako aplikatzen badu, bera gabetzen dela artas, dio autore batek; (Idem.ib.) Entenda, eztuelaik egiten baizik estazio alde bat. Baña bi aldis in balezki, bat beretako, berzea arimaindako edozein egun estaziokoetan, biendako dezakela irabazi dio berak. Baña emanik ere arimai iragazten den gura, naiz gabe daien artaik persona, eztu orgatik galtzen tratuan, ezi arren partes du karidade iten duenaren merejimentua. Ortas landara, seguroago da beti ere irabaztea induljenzia arimaindako, ezi ez beretako, zeren arima, diot purgatoriokoa, beti dago grazian, ta arri baliazeko, eztela preziso estazioak itentuena egotea grazian da opinione; baña beretako baliatzekos, bera egon bear dela grazian, da zierto; eta ezta zierto dagola grazian bat beti, naiz uste duen baietz. Orgatik nai duenak irabazi beretako, prokura bez paratzea grazian, edo konfesatus, edo kontriziosko dolore artus konfesazeko intenzioreki, gañarako protxues landara, induljenziagatik ere. Baña edozein gisas, beti da on asibañolen errezatzea biotzes kontriziosko akta. Goazen orai segitus bulan).

        3. Irugarren grazia da amaborz urte ta amaborz berrogeieko induljenzia edozein egunetan, noiz obligaziorik gabe geuren borondates atra dezagun baru bat ta in dezagun otoiz Jangoikoai Elizaren onagatik; edo ezin barudaikelaik, baruain partes iten badu berze obra on bat parroko edo konfesorearen diskreziora otoitz garreki bateo. Ez entenda dela induljenzia gau egun bateko solamente, baizik nai dugun egun guzietako ta aldioroko. De manera ezi nai badut nik, eta zuk oroat, barutu debozios bat, bi, irur edo laur egunes, edo egun guzies aste batean, edo asteoro urte guzian, ta egun goietan in orazio Jangoikoai bere Elizagatik, guzietan ta bakotxean irabaziko dut induljenziagoi. O zenbat dezaken batek irabazi urte guzian, nor balitz! Atratzeareki zenbait baru zenbait egunttos, noiz eztuen obligatzen; edo ezpadaike barutu, errateareki konfesoreai edo parrokoai: Jauna, nik nainuzke irabazi bularen amaborz urte ta amaborz berrogeiego induljenziak, baña eznaike barutu, señala bezada zer egin baruaren partes, gero egiteareki señalatu gura nai duen aldioro. Baleukate purgatoriokoek eskaidagoi!

        4. Laurgarren grazia da lizenzia jateko arrautze ta esne-gende baru egunetan ta Garizuma guzian; baitaere aragigende, baña azken gau solamente konfesorearen ta medikuaren konsejus. Ezta entendatzen, nezesidade klaroa delaik, baizik delarik dudaskoa, orduan konsulta bi goiek. Eztu orgatik dispensatzen ez barutzeko daikena barutu arrautze edo aragigendereki.

        5. Borzgarren grazia da fakultade bat eskojitzeko duenak bula edozein konfesore aprobatu, zeñek arren birtutes dezaken absolbitu beingoas bekatu ta zensura erreserbatuetaik Aita Sanduarendako, eta erreserbatuetaik obispoenganako ebetaik beti ta noiz nai duen konfesatu. Solamente herejiatik ez beñere. Ortako da on xakitea, sazerdote sumoek, edo goragokoek, nola baitire Aita Sandua, arzobispoak ta obispoak, erreserbatzentutela berenganako zenbait bekatu berex, zeintaik absolbitzeko fakultade eztuten utzi nai beren meneko sazerdoteei. Obispado gontan dire ogeitameka bekatu erreserbatu, eta sobra maiz agi daizkenak. Eta ia dena, naiz eztakien batek dagola erreserbaturik bekaturen bat ebetaik, ezaunzen badu arren grabedadea ta gaixtoa, beti gelditzen da erreserbaturik ta fakultaderik gabe konfesore komun arren absolbitzeko, ezpadu bularik bekatariak. Orai, bada, zenbat eta zenbat aldis aurki leizke loturik bekala eskuak konfesoreak, deus ezin egin? Zenbat aldis bear lukete penitenteek akuditu obispoagana, edo ark señalatuagana, libratzekos bekatuen lakiotik? Bularen medios orai zaizke absolbi nornaiek, diot, konfesore aprobatuak. Beira ia ezten grazia.

        6. Seigarren grazia da fakultade ematen duena aldatzeko edozein konfesore aprobatuak, oroat konfesiotik kanpoan, edozein boto, bella, edo promesa duen penitenteak; irur solamente ez, baitire errelijionean sarzeko botoa, kastidade goardatzekoa ta Jerusalena joatekoa. Ebetas landara, gañarakoak bularen birtutes dezozke edozeñi konfesoreak, dispensatu ez, baizik aldatu bardintsu den batean, (emanes gurutzadaren sokorrutan guzia, edo parte).

        7. Azkenean komisario jeneralak Aita Sanduaren autoridades errebokatzentu berze grazia ta induljenzia diren guziak, ezpaitire balioso batere, ezpada artzen bula gau, eta au arzeareki ta arzenduenaindako berritzentu guziak, irabazi dezazkela. Beira ia zenbat ondasun espirituale paratzentigun eskuan bula gonek, ta zein guti kostarik! Ikusi al baleizke begis, zer estimatzea? Baña fedes solamente daizke ikusi geienak, baitire arimarendako; etzagula au estima gutiago ezi gorputza. Onek ere partizipatzen du zerbait, ezi bularik gabe bearko luke pasatu aurrauze ta esne, ta gasta, ta alakoik gabe; bearko luke eman zenbait pausu, ta nekatu billatzeko absoluzionea askotan, kunplizeko promesak ta alakoak. Bulareki arimain ta gorputzaindako datozi abantallak; eta memoriaren amores parazkigun erkadan orai azkenean. Ona non tuzun: 1a. Induljenzia plenaria bat bizian, berze bat ilzean. 2a. Erromako estazioen induljenziak, nonnai eginik estazioak. 3a. Amaborz urte ta amaborz berrogeieko induljenzia egun gaietan guzietan, zeñetan nai duen batek barutu bere borondates, ta orazio egin Elizagatik, aldioro ori, ta eztaikena barutu, berze obraon bat iten badu konfesoreain diskreziora. 4a. Lizenzia jateko jan etzeizkenak bularik gabe. 5a. Fakultade absolbitzeko erreserbatuetaik konfesore edozeñek. 6a. Aldatzeko bellak ta promesak kruzadaren sokorrutan. 7a. Iragazteko berze induljenzia jenero guziak bulareki, ta ori gabe baterez. Berze zenbait grazia ere dugu bularen medios lograzeko aisago zenbait dispensa, ikus daizkenak bulan berean. Orai naut eman errespuesta erreparo paratzeuntenei, dirus logratzeas grazia goiek. Erreparotto gau iteuntenak eztakiziela iduritu direla kristiorik obenak, ez, naiz on kolores doaien erreparottogoi. Izaten dire komunkiro naiago dutenak lurreko irabazia ia ezi espiritualea, zaiaren bilzale, irinaren barrazale; bolsa suelto gorputz astoaren bizioetako, ta ertxi arimaren onerako; ainberze erreparo bi erreal usteko, naiz ainberze irabazirik tratuan, ta ain erreparo guti gastatzean malamente bearreztirenetan! Baña kexa ta argumentu prinzipalena iteunte herejeek, dirutruk ematen direla grazia espiritualak. Ona errespuesta: len lena, eztuela Aita Sanduak marabidi baten protxurik bula gontaik, ezi gure Jaunak eman diona berai grazias, grazias ematen du berak. Ain guti dute protxurik gañarako arzaiek, obispoek, parrokoek, sazerdoteek ta eliza-gizon batek ere. Baizik errege Jaunak solamente, ta erregek ere ez beretako, baizik mantenitzeko gerra infielen ta herejeen kontra kristio-gendearen faboretan. Ezi guziei dagokigu ongi gure kontrario gaien sujetatzea ta kontenitzea, ezperen, urra lezakete kristiandadea. Kristio guziek, beras, da arrazio laguntzea nork bere gisa iteuntenei gerra aien kontra. Eta nola gerra ezpaitaike egin jenderik ta dirurik gabe, ia ke ta ez goazen guziok gerrara, ta doazinen trabajuen kostus dugun probetxu guziek, gaudelaik geldi geldia geuren etxeetan, da arrazio, da konbenienzia, da obligazio lagundezoguten eskotatus berere zerbait diru, ia keta ez exponitus persona. Eta eskotegoi ze geuren protxutan, naiz ez orgatik emanik induljenzia ta alako grazia espiritualerik baña orai probetxu dugunas landara, gerra gartaik, dugu gañetik ainberze grazia espiritualeen irabazia bulatik. Diru ematen denaren fina da, gerra egines herejeen ta infielen kontra, mantenitzea ta aumentatzea fede kristioa. Au berau da Aita Sanduaren intenzioa ematean bula, ez diru atratzea, ezpaitu atratzen marabidirik. Herejeen ta infielen murmuratzea ezta milagro, ta motibo dutena da klaro. Baña garenok kristio Jangoikoaren grazias, gaudenok Jangoikoaren etxe ta familia gontan, zerura joateko bide bakar gontan, uni gaitzen Kristoreki ta elkarreki fedes ta karidades, kontrario guzien bortxa; goazen segitus Kristoren atzetik izanes onak beraren konforme, goartus gaitz guzietaik, goardatus mandamentuak, ta baliatus medio guzies igateko zerura; ezta izanen sobra guzi guzia, ta ez aski ere. Bai Jesus onaren merejimentuak, zeñen atenzios ematen da ematen den grazia orai, ta gero gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa