www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 5a
post Pentecostem.
De interna justitiá,
et injustitiá

 

Nisi abundaverit justitia vestra
plusquam scribarum etc. Math.5.

 

        Egungo ebanjelioan erraten digu bere kristioeri Jesu Kristok: Zuen birtutea edo ontasuna ezpada ia eskriba ta fariseoena, etzarate sartuko zeruetako erreinuan. Paratzen du exenplu iran: aitu duzie diotela nior ez ilzeko, ta ilzen duenak mereji duela pena. Baña nik erraten diziet duenak ira biotzean bere anaiaren kontra mereji duela pena, ta gaizki mintzatzen zaionak ia. Orreki da klaro dela gaixtoago iltzea, baña ez dela bear ainberze kondenatzeko, aski dela mias heritzea, aski dela biotz solles ere. Añaditzen du: Baldin ofratzerakoan aldarean oroitzen bazara duela zure anaiak zerbait zure kontra, utzirik an ofrenda, zoaz ta bake zaite zeure anaiareki lenik, ta gero ofratu. (Ontaik gelditu da Elizan kostunbrea besarkazeko sazerdotea ta diakonak, ta ematea guziei pazea komunione-alzinean. Beitixago parazen du exenplu urbilen mandamentuan. Aitu duzie erraten ez egiteko luxuriasko bekaturik, baña nik erraten diziet ezi solamente beiratzea deseatzeko gaizki, dela bekatu egitea biotzean. Zer nai du atra doktrina gontaik? Eskriba ta fariseoak hipokritak bekala kontentatzen zirela ez egiteareki bekaturik agerrian, ta ala makur entendatu ta entendarazi nai zute Jangoikoaren legea, etzuela iagotara obligatzen, baizik ez egitera maldaderik agerrian. Baña artara dio Jesu Kristok: Kontent dena orreki sollik hipokrita gaien gisa, ta eztena goardatzen itz gaixtoetaik ere, ta ia dena konsentitzetik ere ixil ixila biotz barnean, eztela zerurako. Adiarastea doktrina gau da oraiko itekoa. Saluta zagun lenik Maria Santisima. Abe Maria.

        Ezpada zuen ontasuna ia ezi eskriba ta fariseoena, etzarate salbatuko, dio Jesu Kristok, ta arrazioreki, zeren ezi obra bat barin badoaie falsuan zimendurik gabe edo utsgune duela paretean, urratu ta eroriko da. Pilarea sendo izan bearrean, uts mamirik gabe barin badago barnean, ezta gauza xasteko pizu andia. Alako obrak, alako pilareak dire hipokritak, gañeko aldea on bistara iduri dutenak, ta barnekoa uts edo ustel. Ajola bai bekatu agerries, ta ajolaik ez biotz barnekoes, da falsuan bizitzea ta engañuan. Biotza da prinzipala, edo borondatea, baita oroat. Biotza nai du len lenik Jangoikoak. Edozeñek ere eztu estimatzen emana, ezpada biotzes gogotik; zenbat gutiago Jangoikoak, deusen bearrik eztuenak? Obra onak, ezpadire egiten biotzes borondate onareki, ia eztire onak sines: (obra gaixtoak ezpalire egiten borondates edo bere naies, ia ez lirazke bekatu). Ia, beras, on eta gaixtoen mamia ta arima bekala da biotz edo borondate on eta gaixtoa. Ia, beras, zer engañua ta falsedadea ezta kunplitu naia Jangoikoareki, goartus ez egitetik gauza gaixto agerriak, admititzentuelaik biotz barnean? Zer hipokresia ezta egotea kontent ez nior iltzeareki, ez luxuriasko bekaturik iteareki agerrian, konsentitzen baditu biotz barnean irak, odioak, mendekuak, deseo, afekto ta gozande likitsak? Ori da kunplitzea munduareki, ez Jangoikoareki; ori da kaso egitea jendees, ta ez Jangoikoas, zeren ezi jendeek ikusteunten ageri dena, eta Jangoikoak beiratzen duen biotza. Baña eztaien nior ekiboka.

        Goazen deklaratus noiz iten den biotzesko bekatu ta noiz ez. Dire arimak ain diferente nola aurpegiak, batzuk ain lazo, ajolakabe, ezi deus eztaukate bekatutako, ezpada mostratzen kanpora, naiz dauden erretzen afekto gaixtos biotzean. Berze batzuk ain beldurti ertxiak, ezi gogoratu orduko gaizkia, naiezpaute ere, daukate bekatutako. Bear da, bada, xakin borondatea dela itentuena bekatuak; borondaterik gabe edo nai eztuela, bortxa eztela bekaturik; eztela bekatu sentitzea, baizik konsentitzea. Orai ezaunzeko noiz konsentitzen den, bego ikasirik, daikela agitu konsentimentu gau irur modus: lenbizikoa, deseatzen delaik biotzes gaizkia gogoratua; bigarrena, deseatu gabe dagolaik gozatzen edo gusto artzen gaitzki gogoratuan; irugarrena, sentituaskeros berebaitan desordenazio edo efekto gaixtoa, dagolaik errepugnatu gabe permititzen. Klaratzen da konparazio goneki. Ikusirik batek bere hazienda dañura urbil, dañuan konsentitze-gisa bat da sarrarazi naia artan; berze bat ikusirik sarzen, alegratzea ortas; berze bat da ustea dagon dañuan atrarazi gabe. Ario gortara da pensamentu gaixtoetan. Emendik da ageri sekulan eztela egiten bekaturik, nai eztuelaik batek, baña egiteko aski dela nai izatea edozein gisas. Nola, bada, eskriba ta fariseo hipokrita daike konta libre bekatutik, zeren eztuen egin obras edo itzes, baldin admititu badu biotzean? Zer da inport eztion eman gorputza edo mia deabruari, eman badio biotza? Aski da ori kondenatzeko; ezi biotza galdurik, guzia da galdua.

        kexatu zekizkio bein hipokrita gaiek Jesu Kristori, bere diszipuloek bazkaltzen zutela eskuak garbitu gabe. Errespondatu zue eztela orgatik mantxatzen gizona, bai biotzetik datozin gaizkiengatik, zeintas aiek etzuten ajolarik. O hipokritak, ongi erran zue Isaiasek zuetas: Jende gonek honratzen nau ezpañes, baña beren biotza apart eneganik (Math.15). Ai zuetas, eskriba ta fariseo hipokritak, kidari itsuak, gauza ageries kaso anitz ta andiagoes iteneztuzienak. Ebek bear lirazke kunpli, ta aiek ez utzi. Eltxoak pasatzen ez, ta kamelloak iresten tuzienak. Ai zuetas, hipokritak, garbitzenduzienak plater ta basoaren gañeko aldea, ta zeurok barnean beterik rapiñas ta inmundizias. Zarate ala nola obia txurituak gañetik, ta barnean beteak ilezurres ta likitskerias (Ib.23). Zierto enfadagarria da jende mota gau; naute kunplitu azales ta kaskilles, mamirik gabe. Badezazkete engaña gizonak; engañatzen dire beren buruak; baña Jangoikoa ezin dezakete engaña, iten baitu eskudriña biotzes ta entrañes, scrutans corda, et renes Deus. Gizon malzur dobleduna abominatuko du Jangoikoak, dio profeta errealak (Ps.5). Erran zadazu, hipokrita, dio San Juan Krisostomok (H.45 in Math. in cert.), on barin bada on izatea, zergatik eztuzu izan nai nauzuna iduritu? Eta gaixto barin bada gaixto izana, zergatik nauzu izan eztuzuna iduritu nai? (Iduritzea barin bada itsusi, ederrago da izatea?) Judas apostolu traidorea ellegatu ze Jesusengana adiskide-idurian, eman zio apa falsua, baña biotza zerama betea malizias; alako fina izan zue! Biz Judas eskarmentu hipokriten, egin daitzen onak sines ta sendoki agerrian ta barnean.

 

aurrekoa hurrengoa