www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XIV:
De honore, gratitudine
et complacencia Dei ex missâ

 

        Gauza andia ta probetxugarria da meza sanduaren sakrifizioa, nere fielak. Entendatu dukeze dakarzkion fruituetaik munduai ta purgatorioai, bekatariei, justoei, beartsuei ta guziei jenero guzietan; baña ori baizik ezpalekar, faltalekioke obena. Gorago gorago edatzentu bere ondasunak, gloriaraño, pasaturik sandu ta sanda guziak, aingiruen bedratzi koroak ta Ama Birjinaren primazia edo lenendea, Trintate Jaunaren tronoraño, ezi niork ez bekala ematen dio honra ta gloria, eskerrak ta konplazenzia. Aipatu dugu au lenago ere, baña esta kalte aipatzea berriro gure konsolutako. Estu obligazio ertxiagorik gizonak, edo obeki errateko, estu berze obligaziorik, baizik honratzea, esker ematea ta kontentatzea guzien Jaun Jangoikoai, ta alaber deus estu berai obeki dagokionik ori baño. Baña, ah, gure gaixtakeria ta tonteria, ezpaitugu deus gutiago kunplitzen ori baño, ta por konsigiente ai gara geuren kaltetan. Gaixtoak eta tontoak; badaike edo, izan gaisto izan gabe tonto? Esta tonteria ukatzea berea Jangoikoai? Bai, ta ezin andiagoa. Jangoikoa agrabiatu ta geurok galtzera botatu. Protxu on dakigula ezpagara tonto; esker aldareko axuritto garri suplitzen baititu gure faltak ongi, emanes Jangoikoai gure partes honra, esker ta plazer anitz. Ikusagun. Maria gure Ama dulzisima, kriaturarik obena ekarriziguna alako erredenptorea mundura, ori da Jerusalengo gloria, ori Israelgo alegria, ori gure puebloaren honra, Jangoikoaren eskojitua, bere Seme Jauna adiña ez, baña urbilena, honratu, agradezitu ta kuadratu diona perfektoki guzien gañetik; ezta admiratzeko aurkitzea ainberzegrazia beraren begietan. Esperanza dugu orren medios guk ere aurkitu grazia. Abe Maria.

        Ni barin banaiz zuen Aita, dio Jangoikoak Malatxias profetaren agos (C.1), non da zor zaidan honra? Eta zuen Jauna barin banaiz ni, non da zor zaidan beldurtasuna? Honratu bearrean desonratzen dute, ta errespetatu bearrean despreziazen dute. Desagrabiatu naies inbentatu dire Jangoiko beraren ordes sakrifizioak, ta izan dire denbora guzietan. Len ofrazen zizaizkio sakrifizioan animaleak, idiak, ariak, axuriak; pasatu da aien denbora ia, ia enfadaturik bekala materialidade gaietas dio: Zertako tut zuen sakrifizio goiek? (Isai. 1.), zuen inzensua abominazio zaida. Arrazioreki, ezi esta inzensurik asko ken dezakenik Jangoikoaren ofensen abominazioa. Orgatik dio ongi Dabid profetak: Jangoikoaindako sakrifiziorik obena da espiritu aflijitua, biotz kontritoa ta humillatua estu despreziatuko Jangoikoak. Eta zierto etze berze erremediorik orduan. Orai oneki bateo dugu Kristoren sakrifizio dibinoa lengo guziek baño ia balio duena, ia honra, laudario ta gloria ematen diona, ezi ez solamente animale gaien iltzeak, baitaere apostoluen, martiren, konfesoreen ta birjinen ta guzien erreinaren zerbitzuek, ta gauzek baño ere, naiz juntaturik aingiruenak aieki. Obligatuak gara ematera Jangoikoai Jaun sumoai bekala honra ta adorazio gorena, ta mostratzera ori kulto latria deitzeuntenaren aktoeki, nolakoak baitire itzes botoak, juramentuak, orazioak, kantak, obras prozesioak, ofrendak, argiak ta alakoak, señalees belaurikatzea, auspeskatzea ta berze asko modus erreberenziatzea. Guziak pasatzentu mezaren akzione garrek, zeintan ain humillatzen baita Jangoiko beraren Semea, ta sakrifikatzen baita Jangoikoaren honratan axuri eder gura, de manera ezi, honra goneki suplitzen da osoki guk faltatzen dioguna, ta deskitatzen bekala da ainberze ofensa montioaren agrabioa. O gure Jesus, ori ezpagindu, zer litzake gutas? Arrazio ze akaba zezan ia gizagendea mundu ontan, ala galzen ziona errespetoa. Baña bearrik dugu berori guzien partes honratzen duena dignokiro. Entendatzeko zerbait mezaren gauza andi estimagarri dena da, bisione izan zuena enperadore Henriko II Erroman. Ikusi zitue aingiruak prebenitzen aldarea ta itxekitzen belak; bereala atra ze Kristo bera errebestiturik pontifikales, bi aldetaik San Lorenzo ta San Bizente diakono-gisa; gero agertu ze Maria Santisima iruzkia baño agitzes argiago ta ederrago akonpañaturik birjines ta aingirues; gero segitzen zire San Juan Bautista patriartxen koroareki; gero San Pedro ta San Juan berze apostolueki, gero San Esteban martireki, gero San Martin konfesore sandueki; entonatu zute aingiruek introitoa zeruko melodia bateki; kantatu ondoan ebanjelioa, apatu zute librua lenik Ama Birjinak, gero sanduek ta azkenean manatu zue andre andiak eramateko enperadoreai. Akabatzean meza igan zute ofrenda dibinoa zerura presentatzeko Aita eternoai akonpañaturik jende gura guziaganik, betetzen zela gloria berriro alegranzia admirableas, gelditurik enperadore sandua konsolu ta gozo erranestaikenareki (Andrad. gr. 19. SS.4).

        Garade alaber txoil obligatuak ematera Jangoikoai eskerrak ainberze on intigunengatik, ezi betea dago lurra Jangoikoaren miserikordias, eta kriaturik gizonak ta paraturik emen apalago ezi aingiruak, aingiruei baño ia amorioaren demostrazio in diote gizonei, ezi eman diote aingirubana goardiatako, ta Jangoikoa bera egin ze, aingiru ez ta gizon bai gizonengatik; ta utzirik galtzera erremediorik gabe aingiru errebelatu zirenak, gizonak desobediente izanik bere Majestadeai, nai izan zitue erredimitu bere kostus Jangoiko humanoak. Eta gerostik unat ere ofenditurik asko aldis barkatzen digu. Jauna, zer da gizona, zeren ala oroitzen baita artas ta estimatzen baitu ala? Eta zein ona da berori guretako, ezi ofenditzen dugulaik ere faboratzen baikaitu? Guk nior ez ofenditzen ia, ta guri niork ez faboratzen ia Jangoikoak baño. Zer litzake ezpagindez ofendi? Zierto onesten gaitu gu ia ezi guk berori, ia ezi guk geuren buruok. Santa Isabel Ungriako erreinak deseatzen zuelaik onetsi Jangoikoa lazki agitz, eskatu zio edeki zezola afekto naturale zuena humeei ta aideei. Konzeditu zio Jangoikoak. Oneki arima gura guzia itxeki ze arras Jangoikoaren amorioan. Bein erran zio bere konfesoreai: Niri iduri zaida eznauela onesten Jangoikoak ni ainberze, nola nik Jangoikoa. Bego ixilik, erran zio konfesoreak, Jangoikoak onesten du Jangoiko gisa, eta ala ia onesten du berori ark, ezi ez bera onesten baitute sandu ta sanda guziek. Pondera zio iduriturik erran zue: sinestatuko dut nik ori, noiz ta aurkaseko arbola gura zanetaik atrarik aldatzen den ugaldearen berze aldera. Erran ta egin, instante aldaturik agertu ze berze aldean ain oso, fresko ta loratu, monstratus onesten gaituela Jangoikoak Jangoiko gisa anitz ia pensa dezakegun baño (Parr. p.2. pl.2.).

        Bada, agradezimentuaren legea da naturala, animaleek ere goardatzen dutena beren ongi-gilleeki; ez ordea gizonek Jangoiko onareki. Ala geratzen da Isaiasen agos (C.1): Humeak azi ta goratutut, ta aiek despreziatu naute ni; idiak ezauntzen du bere jabea ta astoak bere nausiaren ganbela, eta Israelek ez ni. Bada, suplitu bear da falta gau. Nondik? Edo nola? Or dago gure Jesus, bere misterio miragarrian suplituko baitu gure partes. Jauna, au barin bada fabore berria ta grazia ona iten diguna Jangoikoak grazia guzien konpendio, bilgura ta korona, zer pagatze-modu da aumentatzea zorrak? Eta demanera ezi ez dezokegu niolatere paga. Nola paga dezokegu Jangoiko ain on bati onetsi baikaitu gu jaio baño len ere? Jangoiko ain on bati, zeñek onesten gaituenagatik emanaskeros dugun izatea, bizia ta mundua, ematen baizaigu azkenean bera? Eta ori errezibiturik esker gaistoak gureganik! Baña ala da Jangoiko onaren kondizioa, emanes benefizio berriak pagatzen da lenagokoes. Benefiziorik andiena da au, ta oneki pagatutako ematen da; zerengatik misterio gartan gure Jesus ona ofrezitzen zaio esker emateko gizonek zordiogunagatik. Jangoikoaganik gure gana karraiatzen dago ondasunak, eta gureganik estuelaik zer itzuli baizik esker-gaistoak, bera ofrezitzen da bere merejimentu guzieki korresponditzeko Jangoikoai, estaien neka ongi egines ingratoei. Q. Terenzio senadore romanoa presidario zeukatelarik Kartagon, erreskatatu zue Eszipion afrikanoak; ark etzue aurkitu berze modurik mostratzeko bere agradezimentua Eszipioni, baizik joatea kautibo-gisa oñes triunfoan, sartu zelarik au triunfante Roman (Parr. p.2. pl.23). Arrazio guzis beargina eman preso Jangoikoai, intigun mertxedeengatik; estugu egiten guk, baña gure partes gure Jaun Jesukristo presentatzen zaio preso bekala mezan. Bada, plazer ematea gure Jaunai geuri dagokigu alde bat, ta berze alde zor diogu ezin ia, ezi zertako dauka munduan gizona, ezpadio emanai plazer bere majestadeai? Baña alaere ikusteunzie zein gutik garaitzentusten beren apetituak kontentatzeagatik Jangoikoai. Ikusteunzie zenbatek desplazer ematen dioten beren bekatu itsusieki, eta zer zer fruitu atratzen da? Ah! Klaro aski da, ezpaliz gaistakeria itsu galgarria. Balitz ezaumentu ona ta geuren buruei amorio egiaskoa, fortunarik asko dugu baitezokegu plazer eman ta kuadratu Jangoiko andiai, nai badugu. Zer ditxa, zer dignidadea sanduena, baizeude Jangoikoaren kariño ta amistanza ain deseagarrian, aietas kuadraturik Jangoikoa ta aiek Jangoikoas elkar nai zirela, nola bi adiskide onetsiak! Estaike leitu inbidia on bat gabe Jangoikoaren fineza aieki, zeren aiek ere kuidatzen baizute kontentatzea berai guzietan. Ontara baleike ellega nornai obeki ezi izatera errege; ta obeluke ezi ez izan errege. Baña naiago dute askok desplazer egin Jangoikoai ta plazer beraren ta beren etsaiai, eta galdu betikos. Zer onki daike espera, daukatelaik etsai beren kontra Jangoikoa? Ai, ezi solamente pensatzeas otedagon edo ezotedagon ene kontra, kontentu iten ote dioten edo ez ote dioten, ikaratzen da ene biotza. Zer erremedio? Ellegatu gure Jesusen maipera txakurttoak bekala, al badezakegu kontenta beragatik; egon an humil ezauntzen indigno garela. Errandezakeguke, esta arrazio humeen ogia ematea zakurrei. Bai, Jauna, erran zogun humilkiro, txakurttoek ere jateunte maipean nausiaren maieko apurretaik. Erreplikadezakeguke, esta arrazio nik zuen mantenitzea nere etxean ta nere maietik, eta zuek zerbitzatzea nere ta zeuren etsaiei nere desplazer ta zeuren kaltetan. Zer errain diogu ontara? Jauna, ez beira gure txartasunai, beira bez bere Seme Jaun Jesusen ontasunai ematen baitio plazer kunplitua guzien partes. Beronen atenzios aurki dezagun grazia guk ere orren begietan, erreplikadezakeguke: Esta arrazio zuek niri ez egin nai plazer ta nik zuei egitea, zuek ez egin nai nik manatzeuntena ta nik egitea zuek nauziena. Zer errain dugu ontara? Jauna, beira bez bere Seme Jaunari sakrifikaturik aldarean, zein humil! Zein ona! Zein inozente, sandu, dibino amablea, axuritto preziosoa! Desplazer ematen dioguna bekatariek, garaitzen du plazer andiak beregatik duenak. Kuadratu zekizkio Abelen primiziak, Meltxisedetxen presentak ta Abrahanen ofrenda; zenbat ia bere Jesusenak! Abelek ofratu zizkio axuri irrazionalak naiz obenak; Jesusek bera den guzia axuri razionale dibinoa. Meltxisedetxek ogi ta ardo; Jesusek ogi ta ardoaren idurian bere gorputz ta odol preziosoa. Abrahanek bere seme proprioa Isaak, baña Jesusek bere persona, berorren seme onetsia, Isaak inozentea sakrifikaturik egiareki.

        Errandezakeguke: Nik emana duzie ori guzioi, ta orreki guziareki etzarate goardatzen ofenditzetik ni, naizena ain ona zueki. Zer errain dugu ontara? beira bez bere Seme Jaunari sollik. Au aurkituko du justo, guzis gaixtoen ertean. Lenago zelarik ainberze gizonen malizia, ezi obligatu baizue ondatzera mundua dilubio unibersalareki, Noek aurkitu zue grazia Jangoikoaren begietan. Zu aurkitu zaitut justo ene presenzian, erran zue; ta gero ondatu ondoan mundua, goratu ziolarik aldarea Noek, ta ofratu ziolarik sakrifizioa, plazer izan zue artas, ta ofrezitu zio paratzea uztargia lañuetan bake ta piedadearen señale gizonen fabore; ura ikusteareki etzituela berriz galduko. Beira bez gure aldareetan sakrifizio kuadrableena, beira bez bere seme onetsia, zeintan baitu konplazenzia; ta onen atenzios in bez gureki grazia. Zierto da gauza indignoa ofenditzea jaun bat ain ona; ona bere baitan ta ona guretako. Alaere ofenditzen ainberze! Ah lastima! beira bez berriro bere Seme Jaunai aldarean; berriro dago eskatzean oroat nola zegolaik gurutzean. Aita barka bezote, ezi estakite zer iteunten. Ala iduri zaida niri ta ala da ezi igaten delaik alde batetik munduko maliziaren usai gaistoa kausatzen diona Jangoikoai nazka ta goragale, gure erratemodura, berze aldetik igaten dela bere Seme Jaunaren sakrifizio garren atxon suabe miragarria, plazer ematen diona ezin iagos, ta orgatik gaizkela soporta bekatariok, ezperen ai! Orgatik Elizak, ongi dakienak bekala, akabatzentu orazio guziak itz gaieki, Kristo gure Jaunagatik; Jesu Kristo bere Semeagatik. Orgatik bere konfianza guzia paraturik dauka mezaren sakrifizioan, zeñeki bateo ta zeñen medios kuadra dakizkion gure zerbitzuak, otoitzak ta afektoak. Ala bein meza entzuterakoan Santa Jertrudisek ikusi zue Kristo bera ofrezitzen bere sakrifizioa, ta ofertoriokoan beraren biotza bularrain gañean paratzen zela aldare urresko argi baten gisara, ta aingiru goardiakoek ekarzenzustela aldare garren gañera egaste txuri-eder batzuk, baizire onen orazioak ta afektoak. Gero Jaun dibinoak goraturik eskuak bere Aitagana ofratzen zizaiola bera, bere biotzean zeuzkien ofrenda gaieki, ta Aita eternoak errezibitzen zuela plazer anitz ortas (Parra p.2. pl.25). Mezan dugu, bada, zereki honratu Jangoikoa gizonek, zereki eman eskerrak bere mertxedeengatik, ta zereki egin plazer ainberze ofensen truk. Balia gaitzen ongi idukitzeko kontent gure Jaun andia. O gure Jesus dulzea, gure esperanza ta errefujio bakarra, posible da, orrek nai duelarik, orren medios guk ere aurkitzea grazia Jangoikoaren begietan, posible da guk ere kontentatzea bere majestadeai. Ori balitz egiareki, o gure ditxosoak! Inbidia diotet arima on gaiei, zeñek Jangoikoareki baitute bere kontentua, ta aieki Jangoikoak. Estiotet edeki nai ditxagoi, baizik nainuke izan nik ere aiek dutena. Konsola zaite, ene arima, ezi prokuratzen badugu guk kontentatzea Jangoikoai, Jangoikoa kontentatuko da gutas; guk berai plazer iten badiogu, bera kuadratuko da gutas. Ain ona da! Eta zergatik estiogu plazer eginen? Ain gaizki dagokigu? Edo ain guti mereji du? Da gure Jangoiko bakarra, gure Aita, gure ongiegille sumoa; da guzis ona ta amablea ta amatzen gaituena. Ainberze gaitz egin digu? Estigu egin gaitzik, baizik ongi guzia. Eta alaere estiogu naiko egin plazer? Baña, zer in dezokegu pobre deus gutitako garenek? Ezin iragazi arimak beraindako, ez padezitzen beragatik, ez inpeditzen beraren ofensak, deus ez egiten iten zutenetaik sanduek! Zertas dezakegu kontenta? Bentzait onetsi biotzes ta ez ofenditu geurek. Onetsi bai Jauna, onetsten dut, ta ez nuke nai ofenditu ain onetsigarri dena. Gaizki errateko nainuke mutu izan, gaizki aitzeko sor, gaizki ikusteko itsu, gaizki iteko ta pensatzeko inpeditu ta ezindurik egon; ojala ta gañarakoan onerako solamente entregu ta habil. Ojala niork ezpalez ofendi, ta guziek plazer in balezote, Jauna. Baña, o itsutasuna! Ainberze ofensa! Ain guti adiskide Jangoikoaren! Ta beren kaltetan! Baiki galdu beautenendako esta erremediorik! O nork paralezoketen ezaumentu ona ta inklinazio ona! Guziei inporta zaigu anitz Jangoikoa kontent idukitzea. Eta ain guti ajola ontas? Jauna, beira bez gureki dagon Jesus bere Semeagana. Beraren atenzios in bezagu ongi merejiestugunei ta ase gura bezagu bere grazia emen beti ta bere gloria an bizitza sekulakoan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa