www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 86.
De Adversitatem satisfactione.
ann. 1781

 

Momentaneum hoc et leve
nostrae tribulationis aeternum gloriae
pondus operatur in coelis. 2ª ad Corinth. 4º.

 

        1. Gure trabaju puxka gebek, mundu ontan momentu bates dirautenek eternidadeain konparazioan, doazi obratus guretako zeruan gloria montio bat eternoa, dio San Pablok; erakusteko emengo trabajuen fruitu andia, sufrizen badire ongi. Gaudelaik, bada, explikatzen satisfakzio eman bear dena bekatuen penagatik, erranik barua, orazioa, limosna ta berze obrak zeiñeki pagatzen baita Jangoikoaren justizia, egun erran bear dugu pagatzen ere dela trabaju sufrizen direnen medios arren izenean, diones Trentoko Konzilio Sanduak kapitulo berex batean itzebeki: erakusten du ontas landara Konzilio Sanduak, ainberzekoa dela Jangoikoaren liberalidadearen abundanzia, ezi baitezokegu Aita eternoari Kristoren medios eman satisfazio gure bekatuen penes, ez solamente geurek arzentugu penitenzies kastigazeko bekatuak, ta sazerdoteak parazentigunes, baitare Jangoikoak bialzentigun azotees, ta guk pazienziareki sufrizentugunes, zein baita amorioaren progurik andiena (C.9. Sess. 14). Lenbiziko itzak aisa dire entendatzeko, baña zer nai digu erran Konzilio Sanduak azken itz gebetan, dela amorioaren progurik andiena bialzentigun trabajues pagatzea? Bai, zerengatik zerurako bide erreala da gurutze edo trabajuena. Bai, zerengatik emen trabaju izatea da señale eskojituena, estiotela nai erreserbatu sekulako trabajua infernuan. Bai, zerengatik maite tuenak kastigatzentu emen Jangoikoak, diones berak Apokalipsi sagratuan. Bai, zerengatik ustentuenak nauten guziareki emen naigaberik gabe, señale da estiotela goardatzen berze premiorik geroko baizik pena eternoa, ta in baute zerbait ongi ere, errain diote errezibitu dutela emen bere pagua. Bai, zerengatik trabajuek idatzarrarasten dute arima, desgustarasten diote mundua, desearasten diote zeruetako deskansua ta bilarasten diote Jangoikoa; bai, zerengatik sandu ta sanda guziak, Maria Santisima ta Jesu Kristo bera ere joan zire zerura trabajuen bidetik; ta guri trabaju ematea da señale, aien prozesioan ta banderan iten digula guri ere leku joateko bide beras ta deskansu berera. Guziau egia delaik, alaere solamente aipatu nainuke nola trabajuen medios satisfazio ematen zaion Jangoikoari gure bekatuengatik, edo obeki errateko, Jangoikoak berak trabaju bialzentigunen medios arzen du satisfazio gure bekatues.

        2. Obeki entendatzeko doktrina, bear dugu suponitu, ezi trabaju guziak, nondik nai datozin, datozila Jangoikoaren probidenziaren disposizios, batzuetan bialzentuela zuzen zuzena bere majestadeak, berze batzuetan permitizentuela gure proximoen eskus gure onerako. Eta naiz proximoak in dezan bekatu guri molestia egiteas, alaere Jangoikoaren aldetik guretako au da on, nai badugu, ta berzeain bekatutik atra dezakegu gananzia guk geurendako. Eta ala edo datorren gure trabajua proximoen kulpas, edo kulparik gabe, edo nola estakigula, beti pensatu bear dugu dabilala Jangoikoaren eskua gure on naies, guri iragazibide emanaies. Zer? Estigu erran ia Jesu Kristok, estela txori bat ere eroriko lurrean ezpada Jangoikoaren borondateareki? Estakigu, niork ezdezakegula egin gaizkirik nai ezpadugu? Solamente bakotxak bere buruari iten diola gaiza? Maitazeuntenei Jangoikoa gauza guziak itzulzenzaizkiotela onetan? Baña espezialki trabajuak? Zerengatik? Zerengatik naiz dela demonioen, naiz gizon gaistoen eskus datorren gure trabajua, Jangoikoa da nork bialzen digun. Ikusagun berzela Kristoren baitan; zer gaistoago judioak baño? Zer pena, neke ta trabaju injustoago aien aldetik, nola pasatu zituenak? Alaere ebengatik erran zio Aita eternoari: Aita, egin bedi orren borondatea; eta San Pedrori atra zuelaik ezpata judioen kontra, defendatzeko bere maestrua erran zio: Nere Aitak igorzen didan trago gau estuzu nai pasa dezaten? Bada, judioek eman zizkioten neke tormentu indignoak deizen barin baditu Jesu Kristok bere Aitak igorrikako tragoa, zenbat obeki gure edozein trabaju bear dugu pensatu dela Jangoikoaren borondates ta bere eskutik?

        3. Suponiturik, bada, trabaju jenero guziak direla Jangoikoaren borondates, beartugu errezibitu, Jangoikoak parazentigun penitenziak bekala, gure garbitzeko. Konfesoreak ezarzen digun penitenzia kunplizen dugu, ta ontas landara nai ginduke egin geuren borondates zerbait orazio, edo limosna, edo mortifikazio, edo obra on pagatzeko gure bekatuen zorrak; bada, arrazio iagoreki beartugu admititu ta soportatu pazienziareki Jangoikoak berak manazentigunak, zein baitire seguroago ta baliosoago. O zer tesoroa dugun trabajuetan, barin badakigu baliatzen! (Galdeginik San Ignazio, zein den bide laburrena ta seguroena zerurako, ta erdexteko santidadea, erran zue zela trabajuak sufrizea Jangoikoagatik, ta ala Jangoikoak ematen zizkionai iten ziola mertxede andia. Orgatik Santa Teresa kexazen ze, zerengatik ematen zion ainberze konsolu, ta zerengatik ain fite Jangoikoak utzi zituen atzenduak bekala arren bekatuak. Orgatik Santa Katalina de Senari agertu zizaiolaik Kristo bi koronaeki bi eskuetan, bata arantzeskoa, berzea loreskoa, ta eskinzen zitiolaik zein nai zuen, autatu zue aranzeskoa padezitzeagatik. Orgatik Santa Magdalena Pazisek egin zue tratu Kristoreki etziola eman bear deskansu, ta konsolu espiritualerik ere mundu ontan; gero konsolazen zuelaik Jaun dibinoak, erraten zio kexa amoroso bateki sandak: Ala atzenzen da, Jauna, in dugun tratuas? Eta zuelaik ansia andia ikusteko Jangoikoa ta ilzeko, alaere nola zeruan ezpaita trabajurik, oiuiten zue: Padezitu, Jauna, ez il. Orgatik Santa Bona anitz trabaju desprezio ta miseriaen erdian zego alegreago; ta espezialki izanik petxoan llaga bat ia usteldua ta arres betea, etzue nai ken zekion bat sikiera. Eta aldi bates arturik Santo Domingok bere eskuan ar gaietaik bat, itzuli ze perla, ta etzeike konsola sanda, aliketa itzuli zion artaño bere llagara ar kendu ziona. Orgatik San Paulo ermitaño batek sendazen zituelaik berzeak, etzue sendatu nai bere burua. Orgatik San Esteban abadeak kangrena ustel bateki zegolaik, etzue berzerik erraten, baizik: merejitu dut, merejitu dut. Orgatik San Felix de Kantalizio dolore ta oñatzeen ertean erraten ziotelaik aipa zezala Jesus, librazeko pena gaietaik: Estut erranen fin gortas sekula, zerengatik oñatzeak iduri zaizkida paraisoko arrosak. Orgatik San Joan de Diosi paraturik buruan aranzesko korona bat pasatu bear zituen trabajuen señaletan, Jauna, erraten zue, penak ta nekeak, ta arantzeak orren eskutik dire neretako lore preziosoak. Orgatik San Pedro Armengol arrastatu ondoan moroek karrikak barna krueldade inhumanoareki, utzi zutelaik, erraten zue: O Jesus, zein fite permitizen duen uz nazaten zein dulze diren tormentuak orren amorios; ta egonik gero urkabean zorzi egunes bizirik Jangoikoaren permisios, gero galdeiten ziotelaik frailek, nola iraun duzuen, erraten ziote nola Maria Santisimak libratu zuen, ta gero: Dakitena da agitz ditxosoa dela padezizen duena Kristogatik. Orgatik San Franzisko Xabierrek, paraturik Jangoikoak arren begien alzinean pasatu bear zituen trabaju andiak ta innumerableak Indietan, itxekirik ansia deboto batean oiuiten zue: Iago, Jauna, ia; eta konsolazen zuelaik berriz, oiuiten zue: Aski da, Jauna, aski da konsolu. Orgatik San Ignazio martirak zeramatelaik martirizazera, kontentus erraten zue: Orai asten naiz izaten Kristoren diszipulo. Betoz nere kontra suak, guruzeak, ezpatak, ezur auxteak, zatizeak ta deabruain tormentu guziak, solamente nola logra dezaten Kristoren gustoa. Barka zadazie, nere humettoak, zio, badakit nik zer den nere probetxu. Orgatik San Pedro padezizeko zegolaik Erroman, kristioek joanarazirik andik librazeagatik, atarietaik atra ta fite aparezitu zizaio Kristo kargaturik guruze andi bateki; ta galdeginik nora zoeien, noaie, erran zio, ilzera berriz zuregatik. Entendaturik zer nai zion adiarazi, berla itzuli ze San Pedro padezitzera. Orgatik kexazen zelaik aldi bates berze San Pedro martira, erran zio Jaunonek: Eta nik zer kulpa nue padezizeko ainberze? Noiz akabatuko dugu, nai bagindu kontatu exenplare direnak ontako, baitire sandu ta sanda guziak, zeiñek izanik Kristo guruzifikatuaren diszipulo ta diszipula etzute nai bizitu padezitu gabe mundu ontan, padezitu zuenas geros ainberze gure gatik Jesu Kristok? (In manuscrito.)

        4. Ontas landara) estaikelaik pasa bekatua pena gabe mundu ontan edo berzean, zenbat obe da emen sufritu Jangoikoak bialzentigunak joateko pagatus gure bekatuen zorrak? Ontas landara zer dire emengo trabajuak berze mundukoen aldean? Kontu an kastigazen duela Jangoikoak burriñasko ta susko azoteeki, ta emen ellesko suabeeki ta arin arina; ta alaere ia balio du emen gutiagok ezi ez an geiagok, eta dion bekala San Pablok: Emengo trabaju lebe momentaneo gebek fabrikazen digute gloria bat inmensoa zeruan. Zein ongi erran zuen, beras, San Henriko Susonek: Egun urtes orazio egiten Jangoikoari egonik ere ezkinazkela digno erdexteko guruze bat, au da, trabaju bat. Eta guk ezin entenda sanduen teologia gau; eta guri gaizki iduri trabajuak. Bada, aiek edo gu engañazen gara. Baña klaro da, ezi gu. Ondasun andia dire aflikzioneak, dio San Juan Krisostomok; ta berriz, irabazi andia da sufrizea nobleki trabajuak; eta berriz, zenbatenas ia trabaju diozun, ain bates ia gusto diozu. Estakigu, estakigu zer den sufrizea trabajuak Jangoikoagatik. Trabajua, dio San Anbrosiok, da Jangoikoaren grazia ta mertxede bat andia. Nork bilazen duen Kristo, bilazen du trabajua; ta trabajuek ta nezesidadeek bilazeunte justoa, ta batzuetan aurkizeunte, berzebazuetan estute aurkitzen. Aurkizeunte ura, nori ere zor baizaio korona; estute aurkitzen gauza estena Jangoikoaren soldadotako. Apostoluei, nola baizire eskojituak zerurako, erraten ziote Kristok: Zuek tristatubeauzie ta mundua alegratuko da. Ditxosoak zarate noiz ta madarikatzen, persegitzen, ta mortifikatzenzaisten munduak. Esta diszipuloa ia maestrua baño; ni persegitu banaute, zuek ere izanbeauzie persegituak. Nai duenak etorri nere atzean, uka bedi bere naikunde guzietara, ar bez bere guruzea ta segi benaza. Estuenak artu nai guruzea ta segitu ni trabajuen bidetik, esta digno neretako. Guziau dio Jesu Kristok. Ta orgatik San Juan ta Santiagoren amak eskatu ziolaik mertxede gura mana zezan ezi arren bi seme goiek jarri zeizen bata Kristoren eskuieko aldetik, berzea ezkerrekotik, erran ziote itzulirik bi seme gaiengana Kristok: Estakizie zer eskatzeunzien. Dezakezie pasa nik pasatubeauten tragoa? Oroat, Taborko oianean transfiguratu zelaik Kristo ta agertu zuelaik gloriako figura iduri bat, xoraturik San Pedrok erran zio: Jauna, ongi gaude emen. Ta orgatik dio ebanjelistak, etzekiela San Pedrok zer zerdukan. Eta berze aldi bates aipatu zuelaik Kristok zenbat padezitu bear zuen judioengandik, San Pedro apasionaturik asi ze erraten: Ez Jauna, estu alakorik bear orrek. Eta erreprenditu zue gogorki Kristok San Pedroren piedade iduri gura, erraten ziola: Goaie ene atzera Satanas, eskandalo aiz neretako, zerengatik solo beirazenduk mundu gontako gauzetara, ta ez Jangoikoarenak. Ikasi zute San Pedrok ta berze apostoluek ongi trabajuen doktrina dibino gau, zerengatik alegrazen zire ia gero, pasatzeas trabaju Jesusen izenean. Ikasi zue irugarren zeruan San Pablok ere, zeiñek iten baizue gala ta sendagalla pasatzeas trabaju: Gloriamur autém in tribulationibus. Ikasi zute munduan izan diren on guziek, doktore andi gaiek, konfesore exzelenteek, martir gloriosoek, birjina galant gaiek ta gañarako gizon, emasteki, zar, gaste, aur jeneroso gaiek, munduau baño ia zirenek, ezpaizute berzerik ansiatzen, baizik padezitzea ta ilzea Jangoikoagatik. Eroak ote zire? Edo ez otezekite zer zen ona ta gaitza? Ah bagina gu alako eroak! Guk, guk estakigu zer den ona, ezpaitugu maite nekeak ta trabajuak. (erakus bezagu San Juan Krisostomok San Pablo ta San Pedro preso zeudenen personetan. Guk akaso izain gindiote lastima preso ikusbagindezki, ta sanduak ziote inbidia noblea; aizagun zer dion: Esta gauza ain honrosorik nola preso egotea Kristogatik, desuerte ezi San Pabloren eskuak lotzenzusten katea gaiek ilustreago dire bere apostolado ta doktoretasuna baño. Nork duen maite Kristo entendazen du diotena. Nor dagon zoraturik ta errezen Jangoikoaren amorioan auta lezake egotea preso Kristogatik lenago ezi ez zeruain erdian egotea gozazen. Norbaitek eman balezada autara zeru guzia edo San Pabloren katea, ia estima nezake au. Norbaitek eginbaneza Jangoikoaren tronoain inguruan dauden gaietaik bat, edo alako preso bat, alakoa naiago nuke izan naiz preso, zerengatik esta gauza obeagorik nola trabajuak padezitzea Kristogatik. Guziau dio sanduak ta guri akaso iduri zaigu pondera zio dena egia llanoa (L.5 de patientia Job. t.5. ad fin). Eta berriz dio: Estaukat ain ditxosotako San Pablo, zeren igan zuten aingiruek paraisora, nola zeren sartu zuten gizon gaistoek karzelera. Kristo berak neregatik sierbo eginik ta buluxirik bere majestadetik, ezpazue estimatu ainberze egotea glorian, nola ilzea gurutzean, zer estugu soportatu bear guk berain izenean? Eta berriz dio: O katea bedeikatuak, o esku ditxosoak adornatuak edo onratuak katea gaieki! Etzire ain honratuak esku gaiek sendatu zutelaik instantean maingi gura Listrisko errian, nola loturik zeudelaik Kristoren izenean. Ario gontara darduka San Pedros ere, honratua, dio, izan ze Pedro ere katea garreki. Zegolaik preso idatzarri zue ta soltatu zue aingiruak. Emen niri erran balida norbaitek: auta zazu zer nauzun; nauzu izan aingiru idatzarzen ta saltazenduenura edo Pedro bere ala preso ta libratua dena? naiago nuke izan Pedro, zeiñengatik jautsi baize aingirua, naiagonuzke arren kateak. Nola, bada, San Pedrok eskatzen zue berze okasio batean librazea gaiz andietaik? Esta zer admiratu, dio; eriotzeain beldurrak eskazen zue, ta orgatik beldur ze eriotzeas, zeren oraiño baize trabajuen okasio, ta akabatuko baizizaizkio eriotzeareki (H.8. in ej. Ephes).

        5. Orai, bada, ezpagaitute engañatzen sanduek ta Jesu Kristok, trabajuak ez solamente soportatu pazienziareki, ezi alegreki ere bear ginduzke, ez solamente besarka errezibitu elduzaizkigunak, ezi laixterka boladan joan bear ginduke trabaju bila; eta bekatariek motibo dobleareki, bata Jangoikoari zerbitzu iteagatik, berzea gure bekatues satisfakzio emateagatik; bada, Kristok padezitu bazuen ainberze ebengatik, geurek arrazio da akonpaña zagun padezitzen geurengatik. Ala bearlizake, baliz Jangoikoaren amorio ta honragana zelo txindi bat; baña orai kontentatuko gara exortazeas ta lograzeas sufri daitzen trabajuak Jangoikoagatik pazienziareki. Alegratu bear gindue dugulaik pobreza, elduzaigulaik oñazea edo eritasuna, itendigutelaik agrabioa, ta edozein trabaju dugulaik, baña asko tristazen, asko ernegazen, ta kasi guziak deskontentazen dire alakoetan; ta gorenas erresolbitzen dire, padezitzera bai, baña ez trabaju dutena, berze bat, ustes aisago izaindenura. Baña au ere da engañu bat, zerengatik agian emanbalekigu berze trabaju bat, ain deskontent ginazke artas, ta berze alde zerengatik ezpaitugu bear guk nai duguna, baizik Jangoikoak nai duena, akaso preso ta kulpanteak berak bear du autatu pena? Baizik admititu juezak ematen diona? Zenbat obeki guk, zerengatik gure juez manazen diguna pena, bateo da gure Aita; ta ainberze ta ia amorio erakusten digu trabaju igorzean, nola erregalo ematean. Orgatik fariseo erregalatu konbenienzias beterik zeudenaietas erran zue Jesu Kristok: Receperunt mercedem suam, errezibitu dute bere pagua, zerbait onki in baute ere, estute zer eskatu berze munduan. Orgatik abrats erregalatu garri, infernuan zegolaik erre kiskilzen ta eskatzen ur tanta bat freskazeko mia, erran zio Abrahanek: oroi zaite munduan zuk izan zinduzala gustoak ta Lazarok trabajuak; ta orai au dago deskansatzen, ta zu zaude ta egon beauzu errabiazen. Orgatik leizen dugu zenbait sandues, etzutelaik trabajurik, zeudela ikar ikar beldurrak emen akabatuko zen aien obra onen premioa. Orgatik espezialki, dion bekala Eskritura Sagratuak (2 Machab.6), ezi ez ustea bekatariak anitz denboras bizitzera gustora ta nauten guziareki, dela benefizio andia, zerengatik bereak estitu usten Jangoikoak kastigatzeko juizio eguneraño, ala nola gaisto galduak.

        6. Orai, bada, admitizkigun trabajuak edozein direla Jangoikoaren penitenzia amoroso beratxak bekala. Kaballero bat sentizen delaik golpaturik elur peilla bates, asarrazen da, baña ikusten duelaik prinzipeain eskua dela tiratu diona, alegrazen da. Orai, bada, ikusagun zer ai garen disponizenduenaskeros Jangoikoak trabaju zerbait guretako; ezpadugu nai sufritu, trabajua esta orgatik gutituko, ta malogratuko da; baña sufrizen badugu, agian alibiatuko du Jangoikoak ta ezperen logratuko da irabaztea artas. Kontu inzagun garela Jangoikoaren txakurrak. Ikusagun zer gertazen den ebeki tirazen diolaik arriren bat nausiak; txakurra ruina barin bada itzulzen da nausiain kontra ta arriain kontra, ta ozkatus arria, ia gaiz iten da bere buruai, ta berze alde ia kolerarasten du nausia; baña txakur noblea barin bada, joaten da laixterka ta botazen da humilki nausiain oiñetan, ta ala librazen da obeki. Trabajuetan, bada, ezkaitzela itzuli trabajuen kontra, ta gutiago Jangoikoain kontra txakur errabiosoak bekala, baizik humillatu, apaldu burua, admititu trabajua, ta apatu azotea, ta adoratu Jangoikoaren eskua, erraten dugula ladron on garrek bekala, zegolaik guruzean: Guk justoki padezizen dugu, mereji gindue. Esta igoal mereji nuena ta padezizen dutena. Andiagoko trabajuak ikusi bearko nitue, utzi banindu Jangoikoak. Berari graziak nai baitida purgarazi ain lebeki emen intioten ofensak. Arrazio da padezitzea nik nere Aitak igorzen didan trabajuttoa. Berak pasatu zue odolesko itsaso tormentoso bat; zer milagro da nik pasatzea tanta bat alako Jaunaren eskutik? Nausia da, egin bez nereki zer iduri zaion ongi. Aita da, ain maite nau azotazen nauelaik nola erregalatzen nauelaik. Biz berain izenean ta amorioan trabaju gebek; gisaontan baliazeunte pagatzeko zorrak, erdexteko grazia ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa