www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 74.
De confessione peccatorum.
ann. 1781

 

Delictum meum cognitum tibi feci et
injustitiam meam non abscendi. Psalm. 35.

 

        1. Nere deliktoa manifestatu dut ta estut ixildu edo okultatu nere injustizia, zio Dabid errege penitenteak; ontaik ikas dezagun kristioek obligazio duguna konfesazeko geuren bekatuak. Explikatu ondoan examina, dolore ta proposito bear duguna, segizen da berze zirkunstanzia, baita bere bekatuak enteroki konfesazea. Zer nai dut erran ontan? Erran bear direla sazerdoteari bekatu mortale guziak konzienzian dauden bekala: Ziertoak zierto bekala, dudosoak dudoso bekala, batere kendu ta batere añaditu gabe. Bekatuen errateko obligazio gau da deretxo dibinos; da, diot, Kristok manatua, bataioas gerostik erori direnendako bekatu mortalean preziso indispensablea. Ala dauka deklaraturik Trentoko Konzilio sanduak azkenik, baitare Elizako kostunbre unibersalak ta betikoak, segitu denak apostoluen denboretaik orai artaño jendamendes jendamende, beñere floxatu gabe; antes bien, konfirmatu duela Jangoikoak milagro anitz ta andieki, ia abisatus zerutik bekatariei konfesatzeko bere kulpak; ia konserbatus arima buruan edo mian ellegazeko konfesazera ilbaño len; ia erresuzitatus ilak librazeko infernutik konfesazeareki, leizen den bekala kasi pausuoro exenpluen libruetan, espezialki Ama Birjinaren debozioskoetan. Demostrazeunte aita sanduek ta doktoreek kostunbre gau zerengatik lenbiziko jendamendean bazela adiarasten du San Dionisiok, San Pabloren diszipuloak, bigarrenean Tertulianok ta Orijenesek, an urbil bizitu zirenak; irugarrenean, ta laurgarrenean San Ziprianok, San Basiliok, San Agustinek ta berze sandu ordukoek; borzgarren, sei ta gañarakoetan San Gregoriok, San Bernardok, Santo Tomas ta berze urbilagokoek guregana, desuerte ezi esta aurkituko denboraik noiz esten izan obligazio konfesazeko bekatuak kristiandadean; estare konzilio edo aita sandu Erromakorik lenbiziko inbentatu duenik obligaziogoi, zerengatik baitator Jesu Kristo beragandik. Ala ezpaliz ta paratua baliz Elizaren manus, aurki leike noiz edo noiz aita sanduetaik nork edo nork dispensatu duela lege gontan zenbait erreinu, edo enperadore, edo errege, edo persona andiren baten graziatan; baña estu niork ta ez nioiz ere dispensatu, ez dezake ere, zeren ezpaitu paratu lege gau Elizak baizik Jesu Kristo Jangoiko-gizonak. Elizak manatu duena da urtean bein berere egitea konfesioa Jesukristok ordenatu zuena señalatu gabe denboraik; solamente, bada, Elizak in duena da señalatzea denbora zeintaik estaien pasa nior konfesatu gabe, ala nola komunionea ere Kristok paratu zuena ertxitu gabe noizko, ertxitu baitu Elizak Bazkoa garizumakoetara.

        2. Noiz, bada, paratu zue Jesu Kristok konfesioaren lege gau? eman ziotelaik apostoluei potestade barkazeko ta gelditzeko bekatuak, zerengatik ontan egin zitue juez eman zezaten sentenzia bekatarien fabore edo kontra. Ta dion bekala konzilio sanduak, Jesu Kristok, igateko zegolaik mundutik zeruetara, utzi zitue sazerdoteak bere bikario, presidente ta juezak bekala, zeinen alzinean presenta daitzen kristioek itentusten kulpa mortale guziak, zeiñen konforme pronunzia dezaten barkazioaren edo ezaren sentenzia; eta klaro da ezi sazerdoteek etzuketela exerzitatu juizio gau ezaundu gabe kausak, estare goardatu igualdade penak parazean, ezpazaizkiote deklarazen bekatuak berex ta diren diren bekala. Ontaik segizen da dela preziso deklaratzea penitenteek konfesioan bekatu mortale guziak konzienzian tustenak examina dilijente baten ondorean, naiz izanik aiek txoil sekretoak, ta solamente biotzeskoak, ta azken bi mandamentuen kontra direnak. Zerengatik benialeak, zeintan maiz erorzen baikara, ta zeiñen medios ezpaikara apartazen Jangoikoaren graziatik, erraten badire ere ongi ta probetxutako, piadosoen praktikak mostrazen duen bekala, daizke alaere ixildu konfesioan, ta barkatu berze anitz medios. Baña nola bekatu mortale guziek, naiz solamente pensamentuskoek, iten baikaituste iraren seme ta Jangoikoaren enemigo, da nezesario bilatzea Jangoikoagandik guzien barkazioa, konfesio klaro ta humil baten medios. Eta ala, prokurazeuntelaik Kristoren fielek konfesatzea oroizen diren bekatu guziak, dudarik gabe guziak exponizen tiote Jangoikoari barkazeko; baña ala itenestutenek, baizik zenbait ixilzentustenek bere naies, deus estiote presentatzen Jangoikoaren bondadeari barkatzeko sazerdotearen medios, zerengatik eria ezpada atrebitzen erakustera medikuari llaga, medizinak estu sendazen ignorazen duena. Segizen da, alaber, konfesatu bear direla ere zirkunstanzia gaiek aldazen dutenak bekatuaren kalidadea, zerengatik aiek gabe ezpaitire konfesazen osoki bekatuak, estare adiarasten juezei aski, emateko konforme sentenzia. Orgatik da arraziotik aparta dagon gauza, erratea ezi zirkunstanzia goiek pensatutustela gizon alferrek. Da ere gauza inpioa erratea ezi alako konfesioa dela inposible ta konzienzien tormentu, zerengatik estiote ia eskatzen penitentei Elizak baizik erratea oroizen diren bekatuak, errejistratu ondoan konzienziaren zokoak dilijentekiro; baña berze bekatuak okurrizenestirenak memoriara pensatu ondoan dilijenteki, entendazen dire sartuak daudela konfesio berartan. Egia da ezi alako konfesio gonen difikultadea ta bekatuen manifestazeko alkea ba lezakela iduri andiskoa, ezpaliz alibiatzen ainberzeko konsolueki, nola ematen baizaiote ziertoki absoluzioaren medios, sakramentu gontara dignoki ellegatzen diren guziei. Baña sekretoan konfesazeko moduain sazerdote soillareki ezpadu ere inpeditu Jesu Kristok konfesatzea publikoki, nai duenak bere kulpen satisfakziotan ta Elizaren edifikaziotako, alaere au estu manatu Jangoikoak; solamente sekretoan konfesatzea, len ta gero usatu dena Elizan, ta enkargazen dutena aita sanduek konformidade andian. Guziau dio Trentoko Konzilioak (Sess. 14. cap.5.) Diot, bada, ia orai ausarki egia gau: In barin baduzu grabeki bekatu, edo konfesatu, edo kondenatu; bat edo berze estaike exkusa. Autatu bada.

        3. Eta zer bekatu gaude obligaturik konfesazera? Bekatu mortalak, guziak, estirenak len konfesatu; gaizki konfesatuak; konzienzian aurkizen diren gisa, ziertoak zierto bekala, dudosoak dudoso bekala, batere kendu ta batere añaditu gabe, zenbat ta nolakoak diren; baitare zirkunstanziak bekatua berritzen edo diferente egiten dutenak, edo anitz andizen dutenak ere bai. Explikatus. Ezkaude obligaturik konfesazera bekatu benialeak edo lebeak, zerengatik ebek berze anitz medios ere barka daizke: b.g. meza enzuteareki, komekatzeareki, predikua aditzeareki, obispoaren bedeizioareki, Aitagureareki, Ni bekatoreareki, ogi ta ur bedeikatuareki, ta bularrean golpe emateareki, delaik bitarteo biotzean desplazer eginas bekatu gaiek, naiz benialeak izanik. Bekatu mortalak, bada, dire prezisoki konfesatu bear direnak, au da, bekatu grabeki ofenditzen dutenak Jangoikoa, ezpadire len konfesatu, edo gaizki konfesatu badire; zenbat diren, al badaike atra numero txustoa, ezperen guti gora bera, edo iloro edo asteoro edo egunoro zenbat; baitare dudaskoak, au da, aiek zein dudan baitago intuen edo estuen; edo jakinik intuela, dudan baitago konfesatutuen ongi edo estuen, edo diren mortale edo estiren. Baitare zirkunstanzia aldazen dutenak, b.g. Bekatu desonesto bat da bat, baña elizan da zirkunstanzia sakrilejioarena lekuaren kasos; persona konsagratu edo kastidadearen boto duena izanik, da berze zirkunstanzia sakrilejioaren personain aldetik, aideareki da inzestoaren zirkunstanzia; ezkonduareki da adulterioain zirkunstanzia; ta guziau konfesatu bear da. Oroat, diot, maldizio bat, emanka bat, gaiz deseatze bat edozeiñi da bekatu bat bakotxa; baña guratsoari da zirkunstanzia berria piedadearen kontra, konfesatu bear da. Oroat, diot, ebastea da bekatu bat; baña ebastea elizan, edo elizako gauza, da berze zirkunstanzia sakrilejioarena, adbertitu ta deklaratu bear dena. Bear da ere deklaratu eskandalo eman dena bekatuas landara, ta zenbat diren eskandalizatutuenak: b.g. bekatu desonesto bat sekretoan, bat da kastidadearen kontra; egitea berze baten alzinean, da berze bekatu bat eskandaloarena, biden alzinean bida, iruren alzinean irur etc. Gutiena. O zein guti erreparazen diren eskandaloak, ta nola montiazen diren bekatuak arren kasos! tiro bat da bat, gaisto izateko, aski du intenzio gaistoa, ilzen badu bat, gaisto da; bida ilzen baitu, gaistoago; irur ilzen baitu, gaistoago; ta orra, tiroa delaik bat, bekatuak estire bat, baizik ilzentuen bezanbat; oroat da eskandaloan. Eskandaloaren zirkunstanzia ere da tentatzea, ematea kausa edo prinzipio berzeain bekatuai: b.g. egin badut bekatu bat berze bateki berzeain tentazios nik, nik in dut bat, arrek bida, tentazio emanzidanain kasos; nik tentatu barin baut, edo eman badut prinzipio edo kausa, berzeain bekatua da bat, ta nereak bida gutiena. Bear da ere deklaratu kostunbrea, galdeiten duelaik konfesoreak. Dauka ala erakutsirik aita sandu Inozenzio amekagarrenak, ta arrazioreki, zerengatik kostunbreak diferente parazen du arimaren estadoa; eta alde gontaik esta ajol len konfesaturik egotea lengoak. Galdeiten bada len egin duen orai konfesazen duena, erran bear da, zerengatik berze juiziorik iten da bekatu berries, ezi ez errekaides ta zarres. Medikuak galdeiten du ia len izan duen eritasun bera, ta erraten zaio, zerengatik ezpaita bardin lenbiziko eritasuna ta errekaida, ta esta igoal guti aldis nola anitz aldis errekaitzea. Bear da ere deklaratu galdegiten bada okasio urbil edo proximoas, ala dauka au ere deklaraturik aita sanduak. Bear da ere deklaratu opinione obrenean, zirkunstanzia anitz andizen duena kulpa: b.g. laur erreal ebastea delaik mortale, egun edo berregun ebastea andiago da, ta ario gontara berze jeneroetan.

        4. (Goazen au berau explikatus, obeki entendazeko galdetus ta errespondatus. Zein da konfesioaren laurgarren kalidadea edo zirkunstanzia? Bere bekatuak enteroki konfesatzea. Zer nai du erran bere bekatuak enteroki konfesatzea? Erran bear direla bekatu mortale guziak: Barkatu estirenak, konzienzian dauden bekala; ziertoak zierto bekala; dudosoak dudoso bekala; batere kendu ta batere añaditu gabe. Gaude obligaturik konfesazera benialeak? Ez, zerengatik ezpaitute galzen Jangoikoaren grazia, baizik solamente gutizeunte karidadearen ferborea; ez il zen, baizik flakazeunte arima; alaere da on konfesatzea nai badu. Dagoke bat obligaturik noizbait konfesazera bekatu leberen bat? Bai, noiz ta nai duen errezibitu absoluzionea, ezpadu berze bekaturik, bear da erran leberen bat, zerengatik izatekos konfesio, zerbait bekatu konfesatu bear da; ezperen, estaike eman absoluziorik ezpada zertas eman. Eta mortaleak esta aski erratea direla anitz edo guti? Ez, zerengatik erran bear da zenbat diren numero txustoan al badaike. Eta direlaik ainberze kantidadeen ezi ezpaitaike aberigua zenbat? Orduan guti gora bera, edo astean onenberze, edo egunean onenberze. Eta konfesazen badu batek laur, ta gero aurkizen badu borz? In barin bazue examina dilijenta, laur konfesatuak daude ongi konfesatuak, solamente borzgarren atzendu zizaiona izain du obligazio konfesazeko oroizen delaik: Baña baldin examina faltas gelditu barin baze, konfesioa izan ze gaistoa, ta guziak berriro konfesatu bear dire, ta izan zuen falta examinan, ori ere bai. Eta konfesazen baitu batek ogei, ta usten badu bat bere kulpas, ogeiak barkazen dire? Esta bat ere, dio Trentoko Konzilioak, zeren konfesioa da gaistoa, ta barkatu bearrean ia lotzen da sakrilejio berriareki. Eta dituenak solo ogei konfesazen baitu ogeita bat, konfesazen da ongi? Ez, zerengatik bear da erran dena, batere kendu ta batere añaditu gabe. Eta len konfesatuak bear dire berriz konfesatu? Ez, baldin juizio prudentea iten badu konfesioa izan zela ona; baña konfesioa ezpaze izan ona, edo dudazen badu arrazioreki izan zen edo ez ona, berritu bear da eta zirkustanzia explikatu etzirenak, bear zirelaik, aski da konfesatzea urbilen aldian? Bai, baldin atzendu baze kulparik gabe; baña malizias edo floxezas utzi bazire, guzia berritu bear da. Eta galdeiten badu konfesoreak lengoes, bear dire explikatu? inporta delaik jakiteko zure arimain estadoa, bear dire, eta oroat diot, galdeiten badu okasio proximo duzunas; baña gañarako bekatu mortale guziak, konfesaturik estaudenak edo gaizki konfesaturik daudenak, bear dire konfesatu, naiz ez galdeginik; oroat diot dudaskoes, bear direla konfesatu nola sentituen etc. En fin, ala konfesatu bear gara Jangoikoaren ministroai konfesioko tribunalean, nola il zen garelarik, kontu artuko baizaigu Jangoikoaren tribunalean; orgatik, konfesaaldioro joan bear dugu prebeniturik alako maneran, nola baliz azken konfesioa, ta il bear bagindu konfesatu ta berla, estaien geldi zertas akusatu Jangoikoaren tribunalean. Santo Domingoko errelijioso bati, zegolarik ilzeko tranzean, erran zio superioreak, disponi zeiela konfesazera ilzeko bekala; errespondatu zio errelijiosoak: Ogeitaamaborz urte du konfesazen naizela egunoro meza errateko, oroat, nola il bear banu konfesio bakotxain ondorean berla; beras, estut orai ia itekorik baizik disponitzea meza errateko bekala, estut zer deus berritu. O! Ala konfesa bagindeiz, zer arimain sosegua, zer satisfakzioa! Alzina gaizen, bada, konfesazera emen, kargu dezakegun guzia Jangoikoak an: Praeveniamus faciem ejus in confessioe; ta orái fede, esperanza etc.

 

aurrekoa hurrengoa