www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. XXXII:
De reverentiâ in templo

 

Pavete ad sanctuarium meum, ego Dominus. Levit.26.

 

        Aipaturik debozio bear dioguna sakramentu sanduai, orai erreberenzia zor zaiona beraren tenploai, bera presente dagon lekuai. Jangoiko andiak, eman dionak gizonai lurra ta emengo gauzak, nai izan zue erreserbatu beretako leku guzietaik tenploak ala nola egun guzietaik jaiegunak, ez zerengatik estiogun zor atenzio, amorio ta zerbitzu denbora ta leku guzietan, baizik zerengatik egun batzues berexki, ta leku sanduan prinzipalki nai baitu izan honratua gureganik. Zeruetaik autatu du gorena, enpireoa, ala nola bere kortea, palazio ta trono erreala, non egin dezan ostentazio ta sendagalla bere Majestade ta grandezas, ta non serafinek, kerubinek, aingiruek ta gizonek emengo aldia zori onean akabatu dutenek ikus dezaten glorioso ta kanta dezoten gloria eternidade guzian. Bitartaño desterru gontan etze arrazio falta zeien leku berex proprioa, non biajante peregrino garenek egin dezogun honra, kortesia ta agur emengo gisa dezakegunes. Orgatik Dabidi prestarazi zio bear zena egiteko tenploa Jangoikoai arren seme Salomonek egin ziona gero, nola bear zen erakutsirik Jangoikoak berak. Au da Jerusalengo tenplo famatu gura. Estu mereji errespeto gutiago, baizik geiago edozein tenplo kristioenak. Artan egia da egiten zue Jangoikoak ostentazio bere presenzias aditzeko gizonen otoitzak; baña gure tenploetan errealki presente dago bere personan, Jesu Kristo bera, Jangoiko ta gizon dena, por konsigiente Trintate Sandu guzia. Artan ofratzen zekizkio animaleak idiak, ariak, axuriak sakrifiziotan; emen ofratzen zaio axuri bizi dibinoa zeruak baño ia balio duena. Artan ze ortako aldarea, sua beti itxekirik sazerdoteen kuidados, onzi andi bat ures beterik deitzen zena itsasoa bronzeskoa, katedrak, kandeleroak, maiak, proposizioneko ogiak, inzensua ta sakrifizioendako bear ziren instrumentuak. Barren barrenean zego deizen zena santa santorum; auda lekurik sanduena estalirik belo andi bateki, an zego testamentuaren arka, ta onen barnean bi ol gaiek, zeñetan Jangoikoak eskribiturik bere amar manamentuak eman baizizkio Moisesi, baitaere manna urresko onzi batean, baitaere Moisesen bara prodijioso gura, ta legearen librua. Arka garren gañean propiziatorioa bi kerubinek beren egaleki estaltzen zutena Jangoikoaren tronoa bekala, nondik Jangoikoak igortzen baizitue bere errespuestak eta miserikordiak (Barrad.in ev.t.2.l.3.c.13). Itzalak baizik etzire aiek, ta figurak ta memoriak gure tenploetan dugunarenak. Sar gaitzen, baña ez komunki bekala goartu gabe, sar gaitzen ikustera dena emen. Ortako saluta zagun lenik Maria Jangoikoaren tenplo bizia, Trintate Jaunaren sagrario eskojitua, zeru ta trono dibinoa, guzia edertasun, guzia argi, guzia Jangoikoaren amore, santidade ta grazia; bada grazia. Abe Maria.

        Zauste lotsaturik nere santuarioan, dio Jangoikoak; pavete ad sanctuarium meum. Adoratuko dut bere tenplo sanduan beldurtasunareki, adorabo ad templum sanctum tuum in timore tuo, dio Dabidek; eta Jesu Kristok: Nere etxea da orazio ta otoitz egiteko etxea, domus mea domus orationis est. Zer etxe da, bada, au ain sandua, respetablea ta lotsagarria? Sar gaitzen ikustera; goazen pasatus emen diren ofizinak. Ura da bataiarria non garbitzen baitire errealki arimak. Berze gura konfesonarioa, non ematen baitire bekatariei sentenziak, nola Jangoikoaren tribunalean. Emen pulpitoa, nondik notifikatzen baitire Jangoikoaren manamentuak ta abisuak; goiti korua, non kantatzen baitire Jangoikoaren alabanzak; beiti obiak, non baitaude gure alzinekoen ezurrak abisatzen gure fina. Alzinago aldareak, non beneratzen baitire sanduak gure gisakoak izanak naturale zan, berze gisakoak birtutean ta dilijenzian. Beiti aldareko maiak, non ofratzen baita Jangoikoai axuri dibinoa, ta ematen baita alimentutako kristioei. Alde batean sakristia, non baitaude bestimentak ta instrumentu sagratuak administratzeko sakramentu ta gauza sanduak. Estaiela geldi goartu gabe Kristo guruzifikatua, baitago erakusten digun amorioa ta pasatu zituen penak guregatik. Au erakusten du imajinan; ikusagun errealidadean. Erdiko sagrario ta urna gura da sancta sanctorum egiaskoa, testamentu berriko arka, propiziatorio dibinoa; beloaren berze aldetik, arka garren barnean dago, ez manamentuen bi olak, ez Moisesen bara, manna ta legearen librua, baizik sakramentu miragarri sakrosanto dibino gura, zeintan estalirik akzidente gaieki baitago Jesu Kristo bera, legearen emanzalea, guzien Juez Soberanoa, manna inkonparablea, aingiruen ogia, ogi bizia zerutik jautsi zena, ta Ama Birjinaren entraña sanduetan enkarnatu zena Espiritu Sanduaren birtutes. Da au egia, edo kontua, edo ametsa? Ain egia da nola Jangoikoa baita Jangoiko. Bada, zer erreberenzia beaute goardatu emen gizonek, Jangoikoa dagon leku sandu gontan?

        Ikusagun Jakob ametsetan. Doaielarik bides arturik gauak kanpo batean etzitenda lo egiteko; ikusten du ametsetan eskalera bat luzea ellegatzen dena bera dagon lekutik zeruraño; ta artan dabilzala jausten ta igaten aingiruak, ta eskale-buruan dagola Jangoikoa. Idatzartzen da lotsarriturik; zer da au? dio; bere Dominus est in loco sancto isto, et ego nesciebam, sines gure Jauna dago leku sandu gontan, eta nik eznekie. Lotsagarria da leku gau, sines emen esta baizik Jangoikoaren etxea ta zeruko ataria. Lokar daike Jakob berriro, ezi ametsa da ori. Baña estago lokartzeko beterik sustos ta erreberenzias. Eta esta betetzen lotsamenturas kristioa tenploan, non ez ametses, baizik fedes ikusten baitu eskalera espirituala, ta jausten ta igaten aingiruak, zeren emen presentatzen baita aingiruen Jauna errealki? Estu zer erran eta nik eznekie, ezi kristio barin bada, xakin bear du. Leku guzietan bear zaio errespeto Jangoikoai baitago leku guzietan esenzias, presenzias eta potenzias; baña espezialki zeruan ta elizan, zerengatik prinzipalki baitago zeruan ta aldareko sakramentuan. Ala nola gure arima dagolaik gorputz guzian, alaere erraten baita dagola prinzipalki buruan ta biotzean, ario gontara Jangoikoa leku guziak okupatzentuena prinzipalki dago zeruan, nola buruan arima, ta tenploan, nola arima biotzean. Tenploagatik erran zue: autatu dut leku gau paratzeko emen nere biotza ta begiak (Paralip.2.c.7.Segner.chr.p.3.d.4).

        Jentilek dezakegute erakutsi erreberenzia, zerengatik goardatzen dute andia beren Jangoiko falsuei tenploetan. Sarzen gara, zio Senekak, tenpluetan modestias beterik joaterakoan sakrifizio egitera, apaltzentugu begiak, kurtzen dugu burua, biltzen dugu gañeko tresena, ta agertzen dugu alikako humiltasun guzia. Lengo alemanak etzire trebe sarzera beren idoloei konsagraturikako oianetan, ezpaze inguraturik grillos ta kate pizues, signifikazeko edo obligazio andia, edo esklabitude ertxi profesatzen ziotena, ala dio Kornelio Tazitok. Sarazenoak etzire sarzen beren tenploetan ezpaze oin urtuxirik, ala dio Lirak. Griegoak ofrezitzerakoan sakrifizio beren Jangoiko falsuei etzire garbitzera sudurrak, ta ez txintxurria, ezta ere lixtu botatzera, ez inpeditzeagatik atenzio ta silenzio unibersale eskrupuloso goardatzen zena, ala dio Arianok (Segn.s.23 quadr.). Alexandro andia sakrifizio ofratzen zegolaik bein asistitzen zio paje noble batek oni erori zekio brasa bat inzensariotik besora, ta errerik tresena ta aragia ezurreraño, alaere etzue ez txinkarrik ta ez mugimenturik egin, ez turbatzeagatik erregeren debozio falsu gura, ala dio Balerio M. Pasa gaitzen Jangoikoaren tenplu Salomonek in zion gartara. Zazpi urte kosta ze fabrikatzea, zebilalaik urre ta zillarra ain abasto nola arriak kanpoetan materialak ezin iagos, trabajariak arrigarri anitz, iruogeitamar milla gizon eramateko soñes kargak, laurogei milla atratzeko oianetaik arriak, bere ariora iteko zurgendea, ta iru milla ta sei egun sobrestante. Nork erran tenplo garren grandeza ta preziosidadea? Baña orai solo dardukat erreberenzias. Etze aitu mallu-koska bat tenplu barnean egiterakoan. Egin ondoan paraturik lurrean, besoak zabaldurik Salomon egin zue orazio ziola berze anitzen ertean: O Israelgo Jangoiko Jauna, esta ori bekalakorik nior ez zeruan ta ez lurrean. Beras, sinesta daike bizi dela Jangoikoa gizoneki lurrean? Bada, zeruak ta zeruen zeruek ezpadezakete kabitu orren Majestadea, zenbat gutiago nik fabrikatu dioten etxe gonek? Bitarteo zego pueblo guzia auspeska lurrain kontra, etzirelaik trebe sazerdoteak ere sarzera tenploan, baizego beterik Jangoikoaren Majestadeas. Au da tenplu gura, zeñi goardarasteagatik zor zekion errespetoa, bota baizitue Jesu Kristok azotukaldis atriotik salzaleak ta eroszaleak, ta lurrera irauli maiak ta katedrak, ziola: Eskribiturik dago, nere etxea da orazioaren etxea, ta zuek in duzie ladronen kubila. Pasa orai kristioen tenpluetara.

        Zer erreberenzia bear da tenplu kristioetan, non ez solamente dago espezialki presente Jangoikoaren Majestadea, baitaere Kristo Jangoiko gizon denaren sustanzia errealki ain nola zeruan? Zer da gero izanagatik tenploak txipiago? Edo egonagatik estalirik belo gaieki Jaun ona? Orgatik ainberze errespeto zor zaio, ta ia amorio. Disimulaturik bere Majestadea dago gure on naies, baña orgatik errege da, ta bere inguruan daude bere goardia errealak, aingiruak, ikusten ezpaitugu ere guk. Ikusten zitue San Krisostomok. Ala dio San Nilok, eta San Gregoriok. Eta zeruan ikusi bazitue San Juanek egun millaka asistitzen, eta San Rafaelek erran bazue: Ni naiz Jangoikoaren alzinean txutirik gauden zazpi prinzipeetaik bat; emen daike pensa daudela soldado zerukoak kurturik, erreberenzias, ikusirik ain humil apaldurik beren erregea besarka; ala nola prinzipea jausten delarik zalditik, ezpaita nior kortesanoetaik estuenik paratzen oña lurrean. Tenploan egotera apaldu da Jesu Kristo, bateo beraren atenzios jausten dire prinzipe paraisokoak. Eta bitarteo, lurreko ar txarrak estio goardatuko erreberenzia? Bein sollik egon baze Kristo gure elizan, orgatik sollik zor gindio leku goni errespeto, ta bear gindue apatu lurra non imini zituen bere oñak, dion gisan Dabidek: Adorabimus in loco, ubi steterunt pedes eius. Eta errealki zenbait nazioneetan da errespetatua erregeren katedra errege bera bekala, solamente zeren artan jarririk egon den errege Jauna. Zenbat arrazio iagoreki leku sandua, non baitago zeruetako errege? Esta ikusten? Eta zer da inport sinestatzen bada? Balego bat erregeren kuartoan xakinik dagola errege kortinaren berze aldetik, baut uste legokela erreberente; kortina bekala dire akzidente gaiek, orieki estalirik dagola dio Kristok: Ecce ego vobiscum sum, ona ni zueki nago.

        Zegolarik Moises Orebgo oianean, ikusi zue malda bat sugarretan etzela konsumitzen. Banoaie, zio, ikusadan bisione andi gau, zergatik ez ote den errausten malda gura. Bazoeie, ta joaterakoan egin zio oiu maldatik gure Jaunak: Moises, Moises, etzaitela ellega onara, edekizkizu oñetakoak, ezi zu zauden lurra lur sandua da. Ni naiz Abrahanen Jangoikoa, Isaaken Jangoikoa ta Jakoben Jangoikoa. Estali zue Moisesek aurpegia, ezi etze trebe goratzera ere begiak. Malda garrek signifikatzen du sakramentu dibinoa; amoriosko sutan dago an Jesus perenne; kontu elizan sarzerakoan oiuiten dizula andik: Urlia, urlia, deteni zaite pensatzen non zaren, leku gau leku sandua da. Kenzkizu oñetakoak, au da, lurreko afizione, pensamentu ta gauzak. Zeru bat txipia da tenploa, beira zer iteunten zeru goitikoan aingiruek ta guziek, ta egin emen ario gartara. Aitzen duzu prefazioan kantatzen: Majestatem tuam laudant angeli, Jauna, orren Majestadea laudatzen dute aingiruek, adorant dominationes, adoratzen dute dominazioneek, tremunt potestates, ikaraturik beneratzen dute potestadeek. Columnae coeli contremiscunt et pavent ad nutum eius dio Job sanduak, zeruko pilareak ikaratzen ta lotsarritzen dire beraren keñu batera. Alako Majestadeain presenzian, nor ezpada ero- utsa, esta egonen modesto, erreberente berere, naiz ez dezan mostra Jaunak dena? izan da lanze noiz tenplora urbil, erreka batean arroitu iten zutelaik urapoek, manaturik sandu batek ixiltzeko gure Jaunaren atenzios, ixildu baizire arriak bekala. Zer ia, agitu zena baño itsas-gorrian? Edaturik Moisesek bara gura, egin baize derepente karrika bat itsasoain erditik, erretiraturik bi aldetara urak, baizeude tieso arriturik bekala muralla-aintzu, pasatu bitarteo israeldarrak. Zer ia, agitu zena baño Jordango ugaldean, paratu orduko oñak sazerdoteek arkareki urbasterrean, bereala berexi baizire urak, beitikoak segitus bera, ta goitikoak gelditurik ala nola oian andi bat kristaleskoa. Motiboa zein ote da? galdegiten diote Dabidek berei, ala nola balute entendamentu: Zer duzu zuk itsasoa, iges iteko ala? Eta zuk Jordan itzultzeko atzerat? Oianak saltoka nola ariak, ta aldapak nola axuriak? Jangoikoaren presenziagatik alteratu da lurra, dio berak (Ps.in exitu). Bara ta arka gura zire sakramentu gonen itzalak; ta alaere ainberze errespeto mostrazen diote gauza insensibleek, zer da arrazio in dezagun persona razionaleek sakramentu beraren aurkintzean? Orgatik San Martin egoten ze tenploan beti kolore gaitz lotsaturik errespetos; eta ala egoin ginazke guziok bagindu ezaumentu bizia. Pavete ad sanctuarium meum, ego dominus.

        aurkitu bagina Belengo portalean xakinik egia zena, zer arrizioareki egoingina beira misterio gura, Jesus ganbela batean, aldakan bere Ama Birjina, berze aldetik San Josef, idia ta astoa aratxago adoratzen beren Jauna, artzañak zelebratzen festa, gloria kantatzen aingiruak, belauriko errege magoak ofratzen present errealak? O fedea, non zara? Etzaizket aurkitu. Fede duenak badaki au dela Belen, emen zelebratzen dela misterio gura; Jesus bera dugula emen berze traje batean. Taborko oianean transfiguratu zelaik Jesus, San Pedro zoratu ze admirazios ta kontentus etzekiela zer zerdukan. Nere kristioa, billa zazu ta ekarzu fedearen argia, ta ikusko duzu aldaregoi dela Taborko oiana bezanbat, or transfiguratzen da bera. Jerusalengo zenakulo gartan lenbiziko fundatu zuelaik sakramentu miragarri gau, egon bagina, zer lotsa! Zer silenzioa! Zer arrizioa! Bada, mai gura da au, au misterio bera, presente Kristo bera, etorriko dena azken egunean ilen ta bizien juzgatzera. In kontu deituak garela Josafatko zelai gartara, ta biltzen garela an aingiru, deabru ta gizon mundua mundu denaskeros izan direnak; jausten dela juez sumoa, ta jartzen dela bere tronoan Majestade guziareki, inguraturik potestades, beterik justizias. Ai ene, ta zer beldurra! Zer sentenzia! Zein ixil, erreberente, uzkur egoin garen! Orai, orai nainuke fedea, fielak, zerengatik emen dugu ango juez bera eman bear diguna guziei sentenzia. Orduan sebero majestuoso, orai humil amoroso, orduan leon, orai axuri-aintzu. Baña gu zer ai gara? Tonto ezpagara, erreberenziatuko dugu orai, ezkaitzan kondena orduan. Kontu elizan gaudelaik gaudela zeruko antesalan, ta aitzen tugula andik aingiruak ta sanduak laudatzen gure Jauna. Ario gartara egin zogun alguzia honra. Jauna, ori da gure Jaun ta Juez eternoa, ezkaitzala kondena. Orri dagokio erreberenzia, honra, manua, birtutea ta gloria secula seculorum. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa