www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 11.
de Doctrinâ Christiana.
ann. 1778

 

        1. Ikusirik doktrina kristioaren inportanzia ta nezesidadea, orai ikusagun zer gauza ikasi bear diren, ta ikasteko modua. Gauzabazuk dire nezesario medioaren nezesidades, explikazen diren bekala teologoak, au da, gauzabazuk dire ain preziso jakiteko mundu guzian, ta munduko guziek, ezi ignorazentuena edozein gisas, estaike niolatere salba. San Pablok aipatu zitue gauza goiek: Accedentem ad Deum, oportet credere, quia est, et quia inquirentibus se remunerator sit. Da preziso jakitea dela Jangoiko bat, ta premiazentuela onak, ta kastigazentuela gaistoak. Au sinestazea dela preziso dio San Pablok, por konsigiente jakitea. Ontas landara orai ebanjelioa publikatu ondoan da preziso gisa berean jakitea Trintateko misterioa, au da, dela Jangoiko bat, ta irur persona dibino, Aita, ta Semea ta Espiritu Sandua, zerengatik au da fedearen zimendua, ta salbazioarena. Zoaste, zio Jesu Kristok, erakuskizie jende guziak, bataizentuzielaik Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Sanduaren izenean, euntes docete omnes gentes etc. Eta San Atanasioren sinboloan erraten da: Au da fede katolikoa, benera dezagun Jangoiko bat bakarra irur personetan, ta irur persona Jangoiko bakar batean. Ta akabanzan erraten da: Au da fede katolikoa, zein ezpadu bakotxak fiel ta firmeki sinestazen, ezin daike salba. Ta prinzipioan alaber: nai duenak salbatu, gauza guzien alzinetik da preziso izan dezan fede katolikoa, zein estuenak goardazen osoki ta faltarik gabe, galduko da sekulakos dudarik gabe. Beras, da ere preziso jakitea Trintateko misterioa. Ontas landara da preziso gisa berean jakitea Enkarnazioko misterioa, au da, Trintateko bigarren persona, baita Semea, egin zela gizon, ta dela Jangoiko ta gizon, deizen baita Jesu Kristo, il ta erresuzitatu zela guregatik. Au guziau jakitea da preziso guziek expresoki mundu guzian.

        2. Ontas landara da preziso kristio errietan prezeptu grabearen pean ezaumentura ellegatuas geros jakitea laur gauza gaiek: Zer sinestatu, au da, Kredoa; zer eskatu, au da, Aitagurea; zer obratu, au da, mandamentuak; ta zer errezibitu, au da, sakramentuak, benzait errezibitu beartuenak batek. Au guziau jakin bear da, benzait substanzias, de suerte ezi galdeiten diotelaik erresponda dezaken ongi, entendazen dutenek bekala bere kapazidadearen konforme. Au guziau memorias ere jakin bear dela diote autore grabeek; berzebazuek estela preziso jakitea memorias, baizik substanzian (Parra plat.21. prima p.). Baña guziak konformazen dire, estela aski memoria solles jakitea, bear dela jakin entendamentus, au da, entendatus doktrina. Ta ez solamente garizuman, baitaere beti exaumentua etorriaskerostik ilartaño. Por konsigiente daude bekatu mortalean ignorazen dutenek edo ikastenestutenek doktrina deskuidos, floxezas, suberbias edo kaso in faltas. Alaber, Aita eta Ama, nausietxokandre, ta apetxaun parroko, ta eskolako maestru, ta berze gisas kargu gau dutenek, ezpaute kuidazen erakustean bereei ebek obligazios jakin bear dutena. Ta ebek dire omisionesko bekatuak gutiago erreparazen direnak, ta gutiago emendazen direnak, ta por konsigiente ixilago kondenazentutenak superioreak. Aizazie kaso notable bat Franzian gertatu zena (Parra ibi) (hic pag.45).

        3. Juntatu zire konzilio probinziale batean anitz obispo ta apetxaun, ta enkargatu ziote bati platika, emateko prinzipio konzilioari. Zego diskurrizen afanaturik, zer erran bear zuen; aparezitu zizaio demonioa ta galdein zio, ia zerk aflijizen zuen. Errespondatu zio sazerdoteak motiboa. Orduan demonioak, ta zer! Ortas du pena? Nik errain diot in bear duen platika; solo au erran bear diote: Infernuko prinzipeek salutazentute, ta bialzen tiote anitz goraintzi ta esker arimen kargudunei duten deskuidoas doktrinazean puebloak, zerengatik ignoranziatik sorzen dire bekatuak, ta bekatuetaik kondenazioak. Au erran bear du; eta jakin bez, ezi ni naizela demonioa, ta Jangoikoaren manus etorrina zela nere gogoaren bortxa gauza gonen erratera. Erran zio sazerdoteak: Eta nola sinestaraziko diotet ori? errain dute ezi nik finjitu edo amets in dutela. Nik, erran zue demonioak, emain diot señalea sinesta dezoten, ta pasazen ziolaik aurpegitik eskua, utzi zio aurpegia ikatza bezain belz, ta aseguratu zio ezi niolatere etzizaikola kenduko kolore gori, erranartaño nik enkargatua ta erran orduko garbi bedi ur bedeikatus eliza berean, ta itzulikozaiko lengo kolorea. Ala izan ze. Agertu ze biramonean pulpitoan sazerdotea infernuko kolore belz arreki, arriturik zeudelaik guziak; egin zue platika, erran bekala; berla garbitu ze ur bedeikatus, ta gelditu ze txuri len zen bekala. Ez ote du orai ere demonioak bialzen anitz goraintzi ta esker kargudunei ixil ixila, leku gartara joaten zaizkion arimengatik doktrina faltas? Estugu aizen, baña noiznai galzen den gure karguko bat alde gontaik gure kulpas, pensatu bear dugu iten dela Jangoikoaren tribunalean memoria gutas. Nor ze onen karguduna? Urlia. Ta asarrazenden bekala alakoain kontra Jangoikoa arima garren kaltearen miñes; alaber gozazen dela demonioa arrapatuas gure kasos tristea.

        4. Eta zer medio, ez galzeko nior alde gontaik? Izan dilijente guziok, bazuek erakusteko, berzeek ikasteko; ta ala nior esta galduko, naiz izan dezan ignoranzia zerbait ezin ikasias. Au da medio ordinarioa Jangoikoak nai duena, esta esperatu bear milagrorik, ikasteko doktrina; aitu sazerdotea, aitu kargudun berzeak, ta orreki kunplizen da. Kondenatu ze abrats abarientoa, kontazen da ebanjelioan; ta zegolaik errezen infernuan, ezin logratu zuelarik ur tanta bat sikiera freskazeko mia, eskatu zio Abrahani bial zezala mundura Lazaro arren etxera, erakutsezoten beraren borz anaiei, etzeizengatik aiek ere ellega bera zegon tormentusko leku gartara. Errespondatu zio Abrahanek: An dauzkite Moises ta profetak, ikas bezate aiengandik. Ez, Aita Abraham, erran zue abrats kondenatuak, baizik iletaik norbait joaten bada, inen dute penitenzia. Erreplikatu zio Abrahanek: Ezpaituste aizen Moises ta profetak, esta erresuzitazen bada il bat ere, estute sinestatuko. Moises ta profetaen ordes dire orai sazerdoteak ta doktrina erakutszaleak. Ebetaik ikasi bear da. (Quomodo autém audient sine praedicante? zio San Pablok, nola aitukoute, ezpada nork erakutsi? Eta Jeremiasek zio: Parvuli petierunt panem, et non erat qui frangeret eis, aurttoak zeude ogi eske, eta etze nork eman. Ogi gontan entendazen du Trentoko konzilioak doktrinaren alimentua, zein estaien beiñ ere falta, manatuginduza erakusteko igande ta jaietan. Eta ala in bear dugu emendik alzina, ezparinbada enbarazurik. Explikatuko dut goizean mezakoan zerbait doktrinako puntu itz brebe, fazil ta klaroeki, manazen duen bekala konzilioak, ta obeki geldi daiengatik galdeinen dut ura berbera arratsaldean bezperetakoan). Au izain da medio bat, baña nola ezpaita aski au solamente, ikusten den bekala experienzias, da preziso enkarga daizen aitetamok ta familietako buruok erakusteas edo erakutsarasteas beren etxetan, obligazio duten bekala. Eta zenbat obligazio dute, edo zenbat denboras? Estaike eman erregla fijoa, solamente jeneralki ainberze, ezi ez dezaten ignoratu beren subditoek aien faltas prezisoki jakin beautena. (nai banaute aitu, ongi inen dute guziek arzeas kostunbre erakusteko zorzitik zorzira urte guzian ordu erditto bates gure ariora, ta maizago garizuman. Estut erran nai guziek dutela ainberze obligazio, ez; estare au aski dela zenbaitendako, ain guti; solamente lizakela au kostunbre bat sandua, ta ez anitz kostosoa. Zer gauza andia da aitu ondoan elizan, berriz errepetizea etxean familiareki doktrina! Estaike deitu obeki dibersio edo errekreazio bat espirituala, ezi ez nekea?) Noiz den bekatu mortale ontan faltazea, esta fazil neurzea; au da zierto ezi baldin humeak edo nirabeak ezpadaki preziso dena aitetamen ta nausietxokandren faltas, orduan katea berean preso daudela infernurako batak eta berzeak; baña ez, in ondoan inala buruek, ezpaute ikasten alaere subditoek, zerengatik orduan esta aien kulpa. Ai ordea beñere erakustenestutenes doktrina!

        5. Emendik eldu da klaro obligazio dena akudizeko ikastera, aizera explikazioa, zerengatik zertako erakutsi, ta explikatu, ezpada nork aitu? Arzaiek barin badute obligazio explikazeko jai ta igandetan, konsigiente da izan dezaten feligresek akudizeko. (Expresoki erran zue konzilio berak dagola bakotxa obligaturik akudizera bere parrokiara al dezakelaik komodidadereki, adizera Jangoikoaren itza, baita doktrina. Moneat episcopus populum diligentér teneri unumquemque parochiae suae interesse, ubi commodé id fieri potest, ad audiendum verbum Dei (..28.c.1)). Estakitenetan ebidente da obligazioa akudizeko, gañarakos beren kulpas izain da beren ignoranzia. Frankok estute afizionerik ortara; frankok estute arimorik; ebek dute humiltasuna falta, aiek kristiotasuna. Afizioneik estutenei errain diotet, estado txarrean daudela, zerengatik alimentua ikusi nai estuen eria estado txarrean dago. Doktrina da arimaren alimentua; estuzu goserik ontas? Eri zaude ariman. Arimo ta humiltasunik estutenei errain diotet, ia izain duten arimo, aizeko kondenazioko sentenzia, ta sekulako sua. Bada, sufritu bearkoute, baldin orren kasos joaten badire emendik, ikasi gabe doktrina. Dakitenek ezpaute ere ainberze obligazio, dute zerbait alaere akudizeko explikaziora; ia estakiotengatik atzendu; ia entendazeko obeki ikasia; ia ikasteko ia; ia ere emateko berzei exenplu. Jauna, erraten zio Dabidek Jangoikoari, orren doktrinaren explikazioak argizen du, ta ematen diote entendamentu txikittoei. Declaratio sermonum tuorum illuminat, et intellectum dat parvulis. Bi gauza dire argitasun ta entendamentu; ta da, zerengatik entendazen dutenei ematen diote explikazioak, ia entendazeko, argitasun; ta entendazen estutenei ematen diote entendamentu entendazeko. Orrengatik nior estaike exkusa, guziendako da nezesario explikazioa. Emen urbil dagon gauza baten ikusteko, aun bista laburra duenak aski du beakai edo antiojo senzillo bat; baña ikusteko an urrutiko gauzak, esta aski antiojo senzilloa, beartu bi kristale, bear du larga bista. Doktrinako gauzak dire gauza gorakoak; esta aski, entendazeko aiek, entendamentu solla, bear da ere explikazioa, ezi iruzkia klarazen delaik lañuetaik, obeki ikusten dire gauzak. (Desengañazeko ia doktrinaren desertoreak, ezarragun klaroago errana).

        6. (erran dugu laur gauza jakin beartuela kristioak, eta memorias jakitea estela aski, bear direla entendatu: Lenbizikoa, zer sinestatu, ta au dugu Kredoan. Badakit, Jauna, Kredoa. Bai memorias. Eta entendazen duzu? Bada, entendazeko bear da explikazioa. Zer diferenzia doaie dakienetik Kredo ala montonean ta konfuso, klaro entendatus dakienera? errain dizut konparanza goneki. Ikuskouzu tapiz edo tela bat bildurik, doblaturik. Jesus, ebek kolore goapoak? Ori ikusten da, ta an doble batean buru bat burriñasko txapelareki; emen beso bat bere ezpatareki erdi ikusten da; eskina batean kastelu iduri bat, berzean arbole monstra bat. Zer historia ote da au? Dire Flandesko gerrak; baña nola baitago bildurik tapiza, esta ongi ikusten. Etxi, zabal bezate; zabalzeunte. Jesus, zein gauza ederra! Orai ikusten baita ongi gauza bakotxa! Ara soldado pila gura enbestizen, berze gura erretirazen; zein propioki! ikus bezate gizon gura erorzen bekala murallatik, zein biziro! Berzeebek zer trajea daramaten, nongoak ote dire? Turkoak. Zein fixoki! Au guziau zego bildurik tapiz gontan? aplika zagun konparazioa. Kredoan daude enzerraturik fedearen misterio prinzipalenak, Trintateko misterioa, Enkarnaziokoa ta berze anitz; baña estu ikusten ongi marabilla bildurik daudenak itz brebe gaietan kristio pobreak. Explikazen zaizkio ta admirazen da len erreparazen etzuenas. Bigarrena jakin bear dena da zer eskatu, ta au dago Aitagurearen orazio Jesu Kristok erakutsi zigun gortan. Zer da gero, ezpada entendazen petizio bakotxaren mamia? Explikazioareki entendazen da. Irugarrena da zer obratu, ta au erakusten da mandamentuetan. Baña zenbat entendazeko dute mandamentuek? Zenbat bekatu erreduzizen da mandamentu bakotxera? Explikaziorik gabe estaki ignoranteak; explikazioareki ikusten du manazen ta debekazen den guzia bakotxean. Laurgarrena da zer errezibitu, ta au daki dakizkienak sakramentuak, medizina poderosoak; baña ezpadaki, zer birtute duten, zer disposizio bear duten bakotxak, ezpadaki nola usatu, zer ai da? Explikazioareki ikasten da. Explikazioa da linterna bekala argizen duena bidea, ta butzatorea bekala atrazen duena butzutik ura. Bidea zerurako duzu mandamentuetan, baña explikaziorik gabe zara kaminante bat ilunbetan zoazina. Ur saludablea duzu sakramentuetan, baña explikaziorik gabe zara oroat nola egarriak dagona butzu baten ondoan estakiela nola atra ura. Ofrezizen zio Jesu Kristok samaritar garri ur bizia, ta errespondazen dio emastekiak, butzu gau lazki dago barna, ta estu orrek zereki atra! O ignoranzia! Ala franko kristioei iduri zaiote butzu bat barna konfesioa, komunionea ta berze sakramentuak; estakite nola konfesatu ta komekatu, ta por konsigiente nola atra graziaren ura. Ai bezate explikazioa ta ikuskoute badela zereki atra.).

        7. Aizera, bada, doktrinaren explikazioa guziek akuditu, zerengatik guziek dute zer ikasi jakinduria dibino gontan beti. Zorzitik zorzira ematen da lekzio eskola gontan, esta anitz akudizea; ia eskazen da munduko estudioetan, egunoroko asistenzia. Kristiandadearen prinzipioan juntazen zire kristioak arratsetan, galzen zutelaik loa, ikastera doktrina, orgatik deizen dire bijiliak, nai baitu erran belazeak; ta zeude obligaturik guratsoak errepasazera aitu zutena, gero beren etxeetan etxekoeki, dio San Agustinek (Hom. 26.). Orai egunas explikazen da elizetan doktrina ta jai egunetan desokupaturik daudelaik kristioak berze lanetaik. Akuditu bear da, ta ain etsiturik kuarto ordu bates doktrinaindako, nola mezaindako. Ain seguro pensa bez kristioak eldu dela aizera doktrinaren explikazioa, nola meza bera; ta iduri bekio, faltazaikolaik jaiegunean doktrina, faltazaikola jaieguneko ofizio bat prinzipala. Eta ala nola erleak, egun klaro iruzkia denetan, atrazen baitire txupazera loreen zumoa egiteko gero bere estia erlategian, ala kristioak jaieguna pensa bez dela egun bat klaro munduko itekoen goibeletaik garbi dagoena, ta betor txupatxera doktrinaren lorea, rumiazeko gero ta errepasazeko etxean aitu duena, joateko labratus jakinduria dibino gonen eztia bere ariman. Afizionazeko ontara erran zue Jesu Kristok: Jangoikoarena denak aizentuela Jangoikoaren itzak; ta orgatik ezustela adizen Fariseoek, zerengatik ezpaizire Jangoikoarenak, baizik deabruarenak. Qui ex Deo est, verbo Dei audit etc. Eta bere ardiak, au da, bere eskojituak direnek aizeuntela berain boza, oves meae vocem meam audiunt. Eta ezkindezan atra eskusa ezdezakegula aitu Jesu Kristo bera, erran zigu sazerdoteengatik: Ebek aizentuenak bera aizen duela; ta ebek aitu naiestuenak estuela aitu nai bera. Qui vos audit, me audit, et qui vos spernit, me spernit. Nork nai du bada izan Jesu Kristoren ardi eskuieko aldetik egon beautenetatik juizioko egunean? Statuet oves â dextris. Ai bez doktrina. Nondik dugu elizan San Agustin, baizik maiz joatetik adizera San Anbrosioren doktrinak? O zer exenplua afizione edo humiltasunik estutenendako doktrinara! San Agustin jakinsurik andienak akudizen du ta maiz doktrinetara; alkebeites tonto presumituak. Jesu Kristo bera dignatu da aur baten figuran zenbait aldis akudizera ta errespondazera doktrina. San Pedro Paskasioren bizian kontazen da, ezi zegoelaik sandua kautibo lagundu ziola meza Jesu Kristo berak aurtto baten idurian, ta ondorean galdein ziola sanduak doktrina, ta errespondatu ziola aur dibinoak. Galdein zio: Aita Jangoiko da? Bai Jauna, errespondatu zio; Semea Jangoiko da? Bai Jauna, ta ori naiz ni etorri nai zena zure amorios. Ta au erran ta desparezitu ze Jesu Kristo. Baña ebanjelioan kontazen dena da, ezi zituelaik amabi urte Jesu Kristok igan zela Jerusalena bere Ama Birjinareki, ta gelditu zela an, goartu gabe bere Amak, zeiñek itzulirik etxera aurkitu zuelarik falta, bilatuzue, ta irugarren egunean aurkitu zue tenpluan zegola maestruen erdian aizen ta galdeiten doktrina. Kexatu zizaio amorosoki bere Ama Santisima, ta errespondatu zio aur dibinoak: Zer zute, Ama, zer erabili ene bila? Etzekite dela preziso enpleazea ni nere Aitaren gauzetan? Asko erakusten digu lanze gontan, ta lenik doktrinas iten duen estimazioa, deizen baitu bere Aita eternoaren gauza, ta beraren enplegu guzia. O baldin galzen diren oraiko gasteak aurkibaleites Jesu Kristo bekala elizan doktrinan! Ez jokuan, edo edatean, edo gaistakerian, komunkiro bekala. Bada Jesu Kristok ikastekorik izan gabe eman zigu exenplu doktrinarako asuntoan, segi zagun kristioek, ta izan zagun afizione ikastera doktrina kristioa, zeintan ikasiko dugu modua kristioki bizizeko ta ilzeko, ta erdexteko bekatuen barkamentua, birtuteak, grazia ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa