www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 90.
De fine institutionis eucharistiae.
ann. 1781

 

Desiderio desideravi hoc pascha manducare
vobiscum, antequam patiar. Luc. 22.

 

        1. Deseos deseatu dut egitea otronze gau zueki, nere pasio ta eriotzea ellegatubaño len, erran ziote Jesu Kristok amabi apostoluei orzegun gartan bere pasioain bezperan, bere despedidan, azken afari garren alzinean jarri zelaik ia maiean. Anitz aldis artu zitue otronzeak apostolueki, bada, zer emanai du adizera otronze gonen deseo espeziale ta notable gonek? Adiarazi nai du in bear duela ontan ta utzi bear duela fundaturik eukaristiako sakramentua, fineza guzien korona, ta urrengo ere ondasun guzien iturri perennea bekala; orgatik deseazen zue ain lendanik ta ain biotzetik ellega zeien ordua. Esta oraño ellegatu nere ordua, erran zio bere Ama Santisimari Kanako bodetan, zeintan ura ardotan itzuli baizue. Baña afari azken gartan ze bere ordua, noiz aldatu bear baizue ogiaren ta ardoaren substanzia bere gorputz odol sagratuen substanzian, orgatik ezi zaio atzendu ebanjelistari, kontazerakoan lanze gau, errateko bazekiela Jesusek ellegatu zela bere ordua joateko munduontaik Aitagana, noiz in bear zioten amorioain demonstrazioik andiena beti maite izan zituen bereei, fundatzeareki eutxaristia, sciens Jesus quia venit hora eius. Erran gindue azken platikan nola fundatu zuen ta zer den eutxaristia; erran bear dugu egungoan zer fines fundatu zuen. Bigu Jaun beronek bere eskua ta argia errejistrazeko bere biotzeko intenzioak, konformazeko guk ere hume onek bekala geurenak gure Aita dibinoareneki.

        2. Beira dezazkegu Kristok izan zituen finak eutxaristiaren fundazioan, ia Jangoikoaren aldetik, ia Kristo beraren aldetik, ia ere gure aldetik. Jangoikoaren aldetik izan zuen fina da ematea Jangoikoari gloria ta honra dignoa, ia keta aingiruek faltatu zioten zeruan ta gizonek munduan. Galdu zio Luziferek Jangoikoari errespetoa bere lagun aingeru gaistoeki; galdu zio Adanek obedienzia bere humeeki. Ofenditua ze len, ofenditua orai, ta gero ere izain da ofenditua Jangoiko andia munduan, jentil, judio, hereje ta aun kristioetaik. Suplizeko guzien partes zor diogun honra Jangoikoari, jautsi ze zerutik bere seme proprio bakarra, ta gizon eginik ogeitaamirur ta ia bizitu zen aietan adoratu, alabatu ta honratu zue Jangoikoa, ta etzeien falta mundu ontan nork pagatu zor noble gau, bera igan ondoan zerura, gelditu ze misteriosoki baña errealki eutxaristian modu admirable batean, ta ala dago perenne ematen Jangoikoari gloria munduan ia ezi ez aingiru ta sandu guziek zeruan. Jaio zelaik Belenen kantatu zute aingiruek gloria in altissimis Deo, biz Jangoikoari gloria goienetan; ta orai urna sagratu gortaik dago Jesus pregonazen Jangoikoaren gloria. Zeruek, dio Dabidek, publikazeuntela Jangoikoaren gloria, coeli enarrant gloriam Dei, zeren solamente agerrian egotea fabrika miragarri goiek da Jangoikoaren jakintasun, podorio ta ontasun infinitoen progu andia. Zenbat obeki kantazen du Jangoikoaren gloria eukaristiaren obra admirableak, non botatu baitu bere fineza ta ondasun guzien errestoa, non bildu baititu bere marabilla guziak batean Jangoikoak. Memoriam fecit mirabilium suorum.

        3. Da ere sakramentu andi gau, emateko Jangoikoari graziak mertxede intigunengatik. Izanbañolen gizonik munduan, ia Jangoikoa zego egiten grazia guri idukis presente bere entendamentu dibinoan gizona, ta disponitus kriatzea, ta gero kriatus bere ontasun soillaren birtutes gure merejimenturik gabe; kriatuas geros gizona, guzia izan da gizonain faborazea; onen fabore eginak dire zeruan izarrak, ilargia, iruzkia, airean egasteak, itsasoan arraiak, lurrean plantak ta animaleak, ta en fin, munduaren fabrika eginik emen diren gauza guzieki bizi zeiengatik gizona ongi; prestatu zue, alaber, onendako zeruetako palazio erreala, posidete regnum quod vobis constitutum est ab origine mundi. Zer ia? kriatu zuen bekala, kuidazen ta mantenizen du. Zer ia? Errebelaturik aingirua Jangoikoaren kontra, ta gizona ere bai desobediente eginik bere manuain kontra, aingirua izanik ere naturaleza goragokoa, botazen du infernura erremediorik gabe, ta gizona kastigaturik ere suabeeki estu usten erremediorik gabe; ematen dio eskua, disponizen dio erremedioa. Zer ia? ellegatzen da Jangoikoa egitera gizon gizonain amorios, ta utzirik aingiruain naturaleza exzelentea, arzen du gizonarena, apalago dena, nusquam angelos apprehendit, sed semen Abrahae. Ebek dire benefizio jeneralak, berze alde benefizio partikularak bakotxai egintionak nork konta? Nola pagatu? Nola agradezitu? Etzezakete gizon soillek; eben partes agradezitu zio Jangoiko gizon denak; eta izan zeiengatik beti Elizan grazien emate bat perpetuoa, instituitu zue eutxaristia, baita, oroat, nola grazia ona edo grazien emate bat ona, non presente dagolaik errealki Jesus Jangoikoaren Seme keritua, presentazen zaio bere Aitari gure alde bera; eta guk ere dugu eskunara Jaunau ofrezizeko edo dela mezan, edo komekatzean, edo noiznai dugun erregalo zeruan ta lurrean aurki daiken obrena bekala, ta guzis kuadrazen zaiona Jangoikoari. Orai, bada, estaike erran estugula zertas korresponditu Jangoikoaren liberalidadea. Zer emain diot Jangoikoari niri eman tidan guziengatik? Zio Dabidek. Quid retribuam Domino? Eta ikus balez bekala sakramentu gau bere begis, dio berla: artuko dut kaliza salbadore Jesusena, calicem satutaris accipiam; oneki dut zereki agradezitu; de suerte ezi eutxaristian bateo errezibizen dugu benefizio bat inmensoa, ta bateo paga dezazkegu errezibituak. Alakoa da Jangoikoaren jenioa, pagatzen da emanes berak ta errezibitus guk. Orgatik diolaik mezan sazerdoteak: Gratias agamus Domino Deo nostro, emozkiogun eskerrak gure Jaun Jangoikoari, ta errespondazen duelaik puebloak: Dignum et justum est, gauza dignoa ta justoa da, segizen du sazerdoteak: Vere dignum et justum est etc., sines gauza digno, justo ta arrazio dena da ta saludablea, guk berorri beti ta leku guzietan eskerrak ematea, Jaun sandua, Aita omnipotentea, Jangoiko eternoa, ta añadizen du per Xptum Dominum nostrum, Kristo gure Jaunaren medios, ezpaliz bekala nola ezpaita medio obeagorik eskerrak emateko nola Jesu Kristo eutxaristian presentazen dena, eta ortako ere Jesus berak fundatu zue eutxaristia.

        4. Berze fin bat Kristo beraren aldetik da izan daiengatik munduan memoria beras, ta berak egin ta padezitu duenas munduagatik. Eta ala, dioten gisan ebanjelistek ta San Pablok, enkargatu zue Kristo berak azken afari garren postrean fundazerakoan sakramentu andi gau itzebeki: ar zazie ta jan zazie, au da nere gorputza zuengatik traizios saldukoutena; egin zazie au nere memoriatan. Oroat, ematerakoan kaliza erran zue: Au da nere odolaren kaliza; egin zazie au ere nere memoriatan, zerengatik jateunzien aldioro janario gontaik ta edateunzen aldioro edari gontaik errenobatuko duzie Jaunaren eriotzearen memoria, datorren artaño bera guzien juzgatzera. Etze arrazio ustea atzentzera Jesusen fineza ezin iagoko gura, ilzea diot gizonengatik; eta oroiarasteko, zer egin zuke obeagorik nola gelditzea bera sakramentaturik gure erdian? Amanteen kondizioa da, ausentazen direlaik urruti despedidan, ustea zerbait señale, ezpada baizik ere beren erretratoa maite duteneri, oroidaizengatik emanzaleas ikusteareki erretrato edo señale gura. Gure Jesus elizaren amante berdaderoa zegolaik despedidan igateko zerura, ezin exkusatus joatea, ta eznaies utzi bere humeak desanparaturik bere presenzia gabe, etzeizengatik atzendu bere Aita onegias, izanik ain atzenkorrak, utzi zigu memoria gau; baña nolakoa? Zeintan dagon ez bere erretratoa edo imajina, baizik bere substanzia errealki; ta gisaontan despeitu ze ta etze despeitu txoil; ausentatu ze ta gelditu ze; despeitu ta ausentatu ze gure bista korporaletik ia ez ikusteko mundu ontan begieki, baña gelditu ze presente misterio gontan naiz estalirik ta ikusiestaiken gisan; bai, ordea, goza daiken gisan fede ta karidadearen medios. Zer medio obea, bada, oroiarasteko bere pasio sandua, nola gelditzea bera errepresentazen figura gortan pasatu zuen guzia? Zeruan dauzkiela Kristok, diote, eskuoñetako llagen kuntzeak erakusteko Jangoikoari padezitu zuena gure faboretan. Emen ez llagen kuntzeak, baizik bere bizi ta eriotzeko merejimentu guziak dauzki bildurik presentazeko gure onetan, ezi orgatik zio Dabidek, memoria edo suma bat bere marabilla guziena in duela janario gontan. Orgatik ere dio Elizak: O konbite sagratua, non errezibitzen baita Kristo, ta errenobazen baita bere pasioaren memoria. Orgatik, en fin, sakramentuaren orazioan dio ala: O Jangoikoa, utziziguna bere pasioaren memoria sakramentu admirable gontan, konzedi bezagu, otoi, benera dezkigun berorren gorputz odolen misterio sagratuak alako moduan, ezi senti dezagun kontino geuren baitan bere redenpzioaren fruitua.

        5. Berze fina, fundazeko eutxaristia, izan ze gure aldetik, au da, errateko itz bates, betezeko gu ondasun guzies oraiko ta geroko beartugunes, dagolaik presente ain eskunara erakusten bere eskuan daudela gauza guziak, sciens quia omnia dedit ei Pater in manus ta sarzen delaik gure arimetan alimentu aintzu komekatzean komunikatzeko kabi dezaketen onki guzia gaingatuartaño, gu nor bagara; orgatik erran zue propioki Trentoko Konzilio sanduak ezi eutxaristian erauntsitu duela bere gure ganako amorioaren ondasunak: Divitias sui ergá homines amoris velut effudit. Bialdu zitue len bere alzindariak gure on naies; gero jautsi ze bera gizon egin ta obrazera ta padezitzera ezin iagos, guzia gure on naies, zer in zuke ia? Estirudi in zukela ia. Baña errepara azkenean zer egin zuen. Utzi zue sakramentu admirable gau fineza guzien artxibo bekala, non eman dezagun bateo guzia sarzen dugulaik geuren baitan, kontu inzagun diskurritu zuela, gure errateko modura, gisaontan: Esta aski bialdua nik nere alzindariak gizonain onetan, esta aski neurau etorririk egitea ta padezitzea ainberze; guzia malograzeunte eskergaizek, bada, paratuko naiz neurau nere ondasun guzieki ogiaren aintzuran ta sartuko naiz gizonen arimetan, ta unitukotut aiek nereki ta ni aieki estakioten deus falta ta aun kasi ez dezaketen erresisti. O Jangoikoaren amorioa, zenbat egin duen gure onagatik! O balitz ezaumentu, zer falta zaigu mundu ontan, ez ermatekos instantean txuxen zeruain erdira boladan andetan? Iago in digu ematean eukaristia, baita sines grazia ona, ezi ez iganbagindezki egunoro zerura aizera aingiruen musika, Magdalena bekala; ezi ez inprimibalezkigu bere bere llagak, San Franziskori bekala; ezi ez eman balezagu txupatzera Ama Birjinaren bularreko esnea, San Bernardori bekala; ta ezi ez Kristok berak bere kostadoko llagara ermanik gure ezpañak eman balezagu gustazera bere dulzetasuna, dio autore batek (Ardias), Santa Ludgardisi bekala. Zein ongi eldu den kristioendako San Juanek erranziotenura judatarrei: Medius vestrum stetit quem vos nescitis, zeuren erdian dago ezauntzen estuziena, ezi zierto da, estugula ongi ezaunzen ondasun duguna eutxaristian; dago, alabañare, estalirik akzidente gaien beloes, eta gure fedea esta agiz bizia, ikusteko misterio soberano gortan enzerrazen den guzia. Alaere, dakigulaik fedes, dagola errealki Kristo bera, estima zagun ta usa zagun sakramentu gau fin gaietako zeintako instituitu baizue Jesu Kristok; au da, honrazeko Jangoikoa dignokiro, emateko eskerrak Jaun sakramentatuain medios, oroizeko bere pasio ta eriotze miragarris ta betezeko geurok ondasunes, grazias ta birtutes. Duenak atenzio piska bat Jangoikoai ta bere arimai ez dezake baizik izan anitz debozio aldareko sakramentuari, ta estionak debozio misterio goni, estu estimazen ez Jangoikoa ta ez bere arima ere, baizik da animale brutoa bekala, lurrean begiak ta atenzio guzia orzirik daukana; ta estaike ellega gozazera patente Jaunau zeruko glorian estuenak atendizen ta estimazen, estalirik dagolaik emen eutxaristian. Gora begiok, atenditu Jangoikoaren gauzak, pensatu zer dugun ta zertako eutxaristia, ez malograzekos ainberzeko grazia ta grazia ona, ta geroko gloriaren prenda.

 

aurrekoa hurrengoa