www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 22.
De eodem signo quoad mundum,
quoad Deum et quoad nos.
ann. 1778

 

Hoc est signum foederis, quod constitui
inter me et omnem carnem super terram. Genes. 9.

 

        1. Erranik nola den guruzea kristioaren insignia honrazen gaituena, orai ikusi bear da nola den kristioaren señalea distingizen gaituena, munduaren ta Jangoikoaren alzineko ta geurenbaitako ere bai. Duenak ardi saldo bat berze anitzeki nasteka dermio batean parazen diote bakotxai bere marka, distingizeko; ala Jesu Kristo gure Arzai dibinoak paratu digu bere ardi kristioei bere marka guruzea, ezaun gaizan mundu guziak norenak garen. Ta ala da experienzias ezi ikusi orduko bat zeñazen dela, iten da juizio kristio dela. Oroat, lekutan ikusten delarik guruzearen señalea, iten da juizio kristioerria dela; ta al rebes, ikusten badugu bat estela beñere zeñazen, au ezpide da kristio, erraten dugu; ta, oroat, ikusten baitugu lekuren batean destruiturik guruzeak, au ezpide da kristioen lekua. Orgatik kristioen instrumentu prinzipalena da guruzea. Leku distingituenetan aurkizen da guruzea; funzione errelijioneko espirituale guzietan guruzea bear da. Gloriazen gara, dio San Ziprianok, gure Jaunaren guruzean, zeñen birtutes obrazen dire sakramentu guziak, zein gabe esta gauza sandurik ta estu konsagrazio batek ere mereji efektoa. (Ap. 3 Lipsin p.1. De signo Cristiani) Bataiazerakoan guruzea presente dago ta asko aldis formazen da guruzea. Konfirmazioan guruzeareki señalazen da konfirmazen denaren kopeta. Konfesioa guruzeareki asten du penitenteak ta guruzeareki akabazen du absolbizerakoan sazerdoteak. Komunionean guruzearen monstra iten da Hostia sandas. Oliazean guruzearen figura inprimizen da sentidoetan. Matrimonioan guruzearen señaleareki juntazentu sazerdoteak. Ordenazean guruzeareki konsagrazen dire Elizako ministroak. Prozesioetan lena da guruzea. Urain, ogiain ta edozein gau zain bedeizioa guruzeas iten da. Konjurioak guruzearen señaleak ta birtuteak akonpañazentu. Predikua guruzeareki asten da. Ofizio dibinoa asten, prosegizen ta akabazen da guruzeareki. Ilariak, en fin, guruzeareki zelebrazen dire. Itz bates, funzione espirituale guziak; desuerte ezi nai duenak progatu garen edo ez kristio, aski du erreparazea errelijioneko aktoetan usazen dugun edo ez guruzea. Sakrifizioak dire prinzipalenak errelijione guzietan. Gurean da sollik mezaren sakrifizioa. Preziso da egotea aldarean guruzea, ta nortaki zenbat aldis formazen da guruzea; au da kristioen señalea munduaren alzineko.

        2. Da alaber ta espezialkiago Jangoikoaren alzineko, ia ebitazeko beraren ira ta kastigoak, ia lograzeko beraren agradoa ta benefizioak. Au da señalea bakearena Jangoikoaren ta lurrekoen artean gure Jaunak paratua. Hoc est signum foederis quod constitui inter me et omnem carnem super terram. An ondatu ondoan mundua dilubio unibersalean, erran zio arkan libratu zen Noei Jangoikoak: Bakearen señalea paratuko dut nere ta lurrain ertean, ez galzeko berriz dilubio berze bateki mundua. Paratuko dut ostadarra lañuetan ta ura izain da señale. Guziareki ures ez, baña bekatus bai berriz ere gaingatu ze mundua ta zoeie ondatus infernuko penaen susko dilubio eternoan. Orduan paratu zue Jangoikoak zeruain ta lurrain ertean ostadar prezioso, bakearen señale seguroena, Kristo Jesus guruzifikatua; au da, zein ikusteareki Jangoikoak palakazen baitu bere justizia ta detenizen baitu bere beso fuerte armatua deskargazera zoeiena. Eta bein gertatu zen ariora errealidadean gertazen da maiz figuran, oroiarasten duelaik guruzearen señaleak Jangoikoa Jesu Kristo bere Seme maite guruzifikatuas, desuerte ezi presentazea guruzearen señalea kristioak, da oroat nola erratea obras Dabiden petizio gura: Respice in faciem Cristi tui. Beira bez, Jauna, bere Seme Jesu Kristoren aurpegira. (Psalm. 83.) Ta berze gura: Averte faciem tuam â peccati meis. Aparta bez, Jauna, bere atenzioa gure bekatuetaik (Ps. 50.).

        3. O! Nork daki zenbat gaiz ta kastigoetaik librazen gaituen kristiok guruze sanduak! An Ejipton manatu ziote bere israeldarrei Jangoikoak hisopo bateki señala zezatela nork bere etxeko atariak axuritto baten odolas, orreki zoeielaik Jangoikoaren aingirua urbilen gauean egitera Ejipton estrago manatu ziona, ikusirik atarietan señalea, pasa zeien alzina, deus in gabe etxe gartan. Ala inzute israeldarrek ta ala inzue aingiruak. Gauartan il zire ejipzioen primojenito guziak arras, ta etze etxerik non ezpaize il bat aurkitu biramonean; solamente israeldarren etxeetan etze izan desgraziarik, egonas markaturik axurittoaren odolas. Figura bat ze au: Errealidadea da axuri dibino Jesus, guruzean il zenaren odol sagratua, zeñen birtutes señalaturik kristioen arimak librazen baitire munduko guzien ertean Jangoikoaren iraren estragoetaik. Hisopoain ariora da guruzea, oneki markaturik egones gure sentidoen atariak, esta sarzen gure baitan Jangoikoaren azotea, baizik pasazen da alzina. Destruizeko Jeriko, bialdu zitue alzinetik Josue Jangoikoaren kapitan famoso garrek bere espiak, ta errezibiturik bere etxean Rahab emasteki batek, altxatu ta libratu zitue eriozetik, engañatus aien bila etorri ziren enemigoak. Atra zitue kuerda bates leiotik, eskazen ziotela, berak in zioten bekala miserikordia in zezoten aiek ere berai ta bere familiai destruizen zutelaik ziudadea. Bai, erran ziote, kuerda gorri gau berau idukazu dilindaka leioan ta izain da señale librazeko zure etxea. Destruitu ze en fin ziudade guzia ta jende guzia, solamente Rahab ta bere familia libre izan ze señale garren medios. Zer signifikazen zue kuerda garrek baizik guruzea zeintan egon baize pendiente Jesus dulze maitagarria? Adbertizen du eskriturak zela gorri kolores, au da signifikazeko Kristoren pasio ta odol sagratu ixuri zuena. Libratu baze Rahab ta bere familia señale garreki, salbazen da Kristoren familia kristiandadea guruze sanduaren sentidoareki, ta gañarako guziak nasteka botazentuelaik infernura, sollik kristioak libra daizke ta guruze sanduaren atenzios.

        4. Aun Apokalipsiko libruan dio San Juan Ebanjelistak ikusi zuela aingiru bat igaten zena iruzkia atrazen den aldetik, zekarrana Jangoiko biziaren señalea, ta oiuiten ziotela boza andi bateki laur aingiru itsaso ta lurrain kontra bialduei, etzazela dañurik ez lurrean, ez itsasoan, ta ez arboleetan ere, aliketa markatuartaño gure Jangoikoaren sierboak beren kopeteetan (Cap.7.). Zein da Jangoiko biziaren señalea, baizik guruze sandua, zeintan il baize Jesu Kristo gizontasunes, gelditurik beti bekala bizirik bere Jangoikotasuna? Iruzkia atrazen den aldetik igan ze señale arreki aingirua, ta alde gartan dago Jerusalem, non izan baize Kristo guruzifikatua. Onen señalea lenik paratu zigu Jangoikoaren aingiru humanoak, sazerdoteak, kopetan, bataiora ekarriginduztelaik, accipe signum crucis tam in fronte quam in corde; orai zer falta da baizik manteni zagun biotzean bigarren paratu zigun lekuan? Quam in corde, ta kunpli zagun bateo in zigun enkargua, et talis esto moribus, ut templum Dei jam esse possis. Izanzaitez alakoa kostunbres, ezi ia Jangoikoaren tenplu izanzaizken. Ortako ere da guruzea kristioaren señalea beraren alde, signifikazeko nolakoa izan bear duen. Guruzeareki markatuak lei dezake marka duen gortan noren esklabo den ta nori ta nola bear dion zerbitzatu. Biz konforme señaleareki obrak. Señaleak dio kristio ta Kristoren diszipulo. Obrek konfirma bezate imitazen duela Kristo ta Kristo guruzifikatua. Eznue uste, dio San Pablok Korintotarrei, banekiela nik deus ere zuenartean, baizik Jesu Kristo ta au kruzifikaturik. (1. Cor. 2.) Estu kristioak jakin bear baizik imitazen Kristo humiltasunean, purezan, mansotasun, karidade ta berze birtuteetan, ta prinzipalki pazienzian ta trabajuen sufrizean. Ori erakusten dio guruze daramanak, Kristo guruzifikatuaren figurak. Zein gaizki iduriuten suberbiak, desonestidadeak, irak, enbidiak, erregalo, bizio ta bekatuek guruzearen aldakan! Orgatik dio San Agustinek, ezi obrazen badu gaizki zeñazen delaik guruzeas, andiago iten dela arren bekatua (Ap. Parr. pl.6.). Eta berriz dio: Zer balio du eramatea guruzearen señalea kopetan ta agoan, baldin altxazen baitugu delitoak ta bekatuak ariman? (Ib. in serm. 215 de tempe) Au da baso batek triakaren letreroa gañetik erakustea ta barnean pozios ta benenos beterik egotea. Kulpa andiago da, konfusioa ta pena ia izain da.

        5. Judasi erran zio Jesu Kristok: Adiskidea, zertara etorri zara? apa baten medios salzen duzu Gizonaren Semea? O zer itzak! iduri du ia senti duela Jesus dulzeak Judasen apa gura, ezi ez Malkoren bofetada. Bai, estuzie ikusten, ezi aiskide traidore falsu garrek bake ta amorioain señalearen pean bilazen diola eriozea? Zenbat Judas da Kristioetan daramatenak Kristo guruzifikatuaren señalea agerrian ta ustes Kristoren honratako, ta makinazen tiote orreki guziareki ofensak ta indignidadeak! Kristio nonbrean ta itxuran, Judas ta anti Kristo errealidadean! Nolako alkaizuna ta pena izain dute Judasek, Pilatos, eskriba ta berdugo judatar gaiek, ikusteuntelaik preso humil ain indignoki tratatu zuten gura bera jarririk guzien juez trono gora batean, ta Kalbario ta Jerusalendik ez aparta andi? Eta nolakoa kristio indignoek? Bada, ilundu ondoan iruzki-ilargiak, erori ondoan zerutik izarrak, trastornatu ondoan zeruen makina guzia, gau delarik guziok erresuzitaturik Josafatko ballean Juez Supremoaren esperan, orduan idikirik par en par zeruak, lenbiziko agertuko dena da Guruze Sandua zeintan il baize Jesu Kristo gure erredenptorea, tunc parebit signum filii hominis. Orduan asiko dire negar ta zapartas gaisto guziak, et tunc plangent omnes tribus terrae. Baña lenean guruzea zerengatik? Solamente ikusteas ia estaien izan akusazio bearrik, dio San Juan Krisostomok, (H. 20 in Math.) Señale garrek ikusiaraziko diote kristioei beren obligazioa kunplituestutena ta itzuliko zaiote kondenazioaren señale. Kristioa, dio San Juan Krisostomok, zure kontra oiuinen dute itzeek ta zure kontra fiskalizatuko du guruzeak. Clavide te conquerentur, crux Christi contra te perorabit. Eta mundu guziain alzinean konfundituko da kristioa, izanik medio guziak salbazeko, galdu baita; ta infernuan ere etzaiko borratuko sekula kristioaren karakter ta marka ia penatako. Gauza terriblea, salbazioaren instrumentubera izatea kondenazioaren aumentazeko okasioa! Estakit zereki konpara. Arritu zue mundua, Pirro herejeain kontra Teodoro Aita Sanduak usatu zuen exkomekazioain formak. Juntaturik anitz obispo konzilio batean, igan ze tribunalera pontifize sumoa ta San Pedro ta San Pabloren sepulkroain gaiñean zelebraturik meza sandua, artu zue Kaliza sagratutik Jesu Kristoren odol porzione bat tinterora ta artas firmatu zue hereje arren kondenazioa. Baña esta au ere ainberze gertatukodenain aldean kristioareki juizio egunean Kristoren presenzian. Emain digu zerbait adiarastera lanze gonek. Ikusi nai zue kristioen Jangoikoa Indiako errege batek, ta ekarririk alzinera Santo kristo bat, au da, erran ziote, kristioen Jangoikoa. Desprezioaren zeñu bat inzue erregek ta Jangoikoaren probidenzias Santo Kristoak egin zio beiraze bat ain lotsagarria, ezi irur ordus egon zire transtornaturik lurrean errege ta andiak, baizire iru egun guziak. (Claus p.1. Cathec. c.4. illud et hoc, c.107.) Bada, fielak, guruze sandua da kristioaren señalea munduaren alzineko, Jangoikoaren ta geuren ganako, balia gaizen dignoki bizitus ta obeki ezi jende guziak, lograzeko Jangoikoaren agradoa. Niork estu bear ofenditu Jangoikoa; baña ofendizen baute sobra ere jentilek, eztu benzait ofenditu bear kristioak niolatere. Maita zagun sikiera guk ta asi gaizen fede, esperanza etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa