www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 4:
In adem. Dominica
De Amore Christi in Eucharistia

 

Homo quidam fecit coenam magnam. Luc. 14.

 

        Ala nola aldareko sakramentu sandua baita bere Elizan Kristok paratu duen sakramenturik andiena, ala da preziso Elizako humeek estima dezagun ta ager dezagun gure agradezimentua dezakegun demostrazio guzieki. Estugu alabañare emen deus gutiago, baizik Jesu Kristo bera presente ain errealki nola zeruan. Zer ia nauzu? Ikustea. Baña esta oraño denbora ortako; fedeareki ikusi bear da. Mostratu du gure Jaunak bere presenzia errealaren egia gau asko milagroeki, prinzipalki festa gau paratu zen jendamendean. Berze milagroen ertean, Darokan, Bolsenan ta berze lekutan agituetan; orduan izan ze noiz Franzian San Luis zelarik errege, erratean meza sazerdote batek palaziora urbil kapilla batean, goratzerakoan hostia, utzi ze ikustera artan aurtto bat iruzkia baño ederrago, admirazios ta amorios bete zuena jendeguzia. Berbera dago kontino an, solamente altxaturik lurresko begietara. Gure begiak, zeñeki bear dugun beiratu an, dire arimarenak: Ezkerrekoa arrazioa, eskuiekoa fedea. Au barin bada bizkor, esta gorputzeko begieki ikusi bearrik, nola baizio orduan errege sanduak konbidatu zutelaik ikustera: Bidoezi, bidoezi fede gutitakoak ikustera begis, ezi nik ikusten dut egunoro fedeareki. O au bagindu, guzia ginduke. Bada, zer? Estardukat kristio fieleki? Bai. Federik ezpaute, sinestenezpaute, debalde dardukat. Baña bai, baute fede, solamente ilkara, eri, epel geienek. Bizkor bez gure Jaunak. Ellegatu zekio bere Majestadeai gizon bat grazia baten eske, ziola: Jauna, al badezake sokorri benaza. Jesusek erran zio: al badezakezu sinestatu, guzia da posible sinestatzen duenai. Ark bereala negarres erran zio: Jauna, sinestatzen dut (Marc. 9), aumenta bez nere fede gutia. Credo, Domine, adjuva incredulitatem meam. Erreparazeko da itza incredulitatem meam, nere fede-gabea, diolaik berze alde sinestatzen duela. Ala sinestatzeunte askok, dute fede, baña fede guti ta fede gabe iduri duela. Aumenta bez, bada, Jauna, gure fede gutia, ezi fedeareki guzia da posible; federik gabe edo gutireki deus guti daike. Bada, ain andia da sakramentu gau ain guti iduri duelaik, aumenta bez gure fede gutia logratzeko fruitu daiken guzia. Orrek, Maria, fedearen kolumna, Elizaren ilargi ederra, kristioen Ama, gure ondasun guzien kanalea, baliadakigun bearradiña emen dugunak, enpeña bez bere grazia. Abe Maria.

        Afari andia deitzen da Ebanjelioan amen gau, zeintan ematen zaigun Jangoiko guzia, ta gizontasun guzia Kristorena. Ezin egon beti munduan agerrian, ta injeniatu zue egotea estalian; akzidente goien pean! Ezin il bein baizik gurutzean, ta injeniatu du nola sakrifika daien egunoro mezakoan! Ezin iduki guziok bereki uniturik beti probidenzia presentean ta injeniatu du komekatzen direnak unitzea bereki sakramentuaren komunionean! Baitire irur fineza estimagarriak gozatzentugunak afari andi gontan. Goazen ikusis lenbizikotik. Bagindu autara deseatzea zer nai dugun, ura emateko guri Jangoikoak mundu gontan, zer eska gindezake alakorik, nolakoa baita emen duguna, Jangoikoak emana eskatu gabe? Eskaturik au ta ura ta berzea, ta guziak ontas landara, ta emanik guziak, alaere faltako zizaigu zerbait beti, edo obeki errateko guzia, ezpagindu duguna. Baña orai, dugularik Jesu Kristo bere gorputz, odol, arima, humanidade ta dibinidade guziareki, ta bateo Aita ta Espiritu Sandua, ia zer zaigu falta? Fortunosoak kontatzen dire dutenak beren elizetan sandu edo sanda zenbaiten errelikiak, ezurrak ta autsak. Tesoro andia uste dute sanduren baten gorputz ila, ta arrazioreki. Bada, zer litzake balute Ama Birjinaren gorputz birjinale garren zenbait errelikia? Ez lezakete truka munduagatik ere. Bada, Kristo iltzen gurutze garren zatitto bat, arantze gaietaik bat, ta itze gaietaik nola estima leike? Zer litzake bagindu beraren gorputz ta odolaren errelikia bat ikusgarria? Bada, entenda zagun, fede barin badugu, itsuak ezpagara, ura guzia baño ia dugu, baitugu ez errelikia edo gorputz ila, baizik Kristo guzia bizirik, ain errealki nola zeruan. Dugunas ezpagaude zoraturik kontentus da zeren estugun fede bizkorra. Utzi balu sakramentua solamente Erromako Elizan, Erroma konta leike txoil afortunatua, ta guziok joangindeizke arara gogotik ikustera ta adoratzera kosta zeiena kosta. Eta orai, zeren aumentatu duen faborea Kristok utzi duelaik eliza guzietan, gutiago estimatzen dugu? Sendagalla dute korteek izateas bereki errege. Alabatzeko batek Roma erran zue: O, an dago Aita Sandua. Zeruain aldean kontu txinurrien kubilak direla Roma ta korte guziak, zeren baitago zeruan, ikusten ta gozatzen baita errege guzien Errege Jangoikoa, ezi an ezpalego dagon bekala, ia zerua ezlitzake zeru, baizik desertu, ta desterru; ta zeren dagon an bere Majestadea dagon bekala, orgatik da an gloria. Bada, orai ain errealki nola zeruan, dago Kristo, dago Jangoiko guzia elizetan mundu guzian, solamente falta da ikustea ta gozatzea an bekala. Emen, fedes solamente daike ikusi, ta emengo gisara goza daike; nai dugulaik konbersatu berareki, beti dago prest, beti llano; barin bagaude triste, konsolatzeko; eri bagaude, sendatzeko; barin bagaude pobre, abrasteko; edozein bear barin bada, erremediatzeko arimarenak segurki; gorputzarenak konbeni bada, ezi dago beterik eskua ta zabaldurik biotza gure onginaies; onen alegria, bekatarien errefujio, desesperatuen esperanza, ta guzien Aita dibino amoroso erraten digula: Ecce ego vobiscum sum, ona ni zueki; ta konbidatzen gaituela, venite ad me omnes etc., zatoste enegana trabajutan zaraten guziok, ta nik erremediatukozaistet. Esta au ala nola paratzea mundu gontan zeru txiki bat, ta gloria iduri bat emen daikenes? Kexa gaitzen geuren fede gutias.

        Baña ez solamente dago presente kontino gureki, baitaere sakrifikatzen da misteriosoki egunoro mezan guregatik. Iltze bein errealki gurutzean, ia ezin il daike berriz, jám non moritur. Baña erakusteko etzaiola falta borondatea bear balitz il egunoro guregatik, egunoro berritzen du gurutzeko sakrifizioa aldarean, diferente moduan, oroat dena sustanzian, solâ offerendi ratione diversâ, baitio Tridentinoak. Kriatu ondoan Jangoikoak gizagendea, ikusirik esker gabe itzuli zela au, urrikitu zekiola Jangoikoai kriatua, dio eskriturak, orgatik igorri baizue dilubio unibersala. Ondorean, palakaturik Jangoikoak erraten dio Noeri ez berriz galtzeko gizagendea, paratuko duela bakearen señalea lañuetan, uztargia edo arko iris. Aumentaturik gizagendea berriro, ta berriro Jangoikoaren ofensak, berze dilubio unibersale bateki nai izan zue garbitu, au da, gizon eginik bere Majestadea, bere pasio ta eriotzearen dilubioareki. O gure Jaunaren miserikordia inmensoa! Baña egin zue ia amoriosko exzeso gura; orai ia zer ia nai du egunoroko sakrifizio goneki? Nola ezpaitire atertzen ofensak, paratu bakearen señalea, ezkaitzan bota galtzera, presentatu arko iris edo uztargi dibinoa aldarean, axuri inozente amablea, zein ikusteareki palaka daien bere Majestadea palakatzen den bekala, ezi mereji ginduelaik ia orai ofenditus, ainberze fabore errezibituaskeros, susko dilubio galgarria, alaere bere axuri amable gonen atenzios beti dago bialzen benefizioen erauntsiak. O zein gauza ona den aldeguzietara gure Jesusen sakrifikatzea aldare goietan! Jangoikoaren Majestadeai gure partes ematen dio honra, agradezimentu ta konplazenzia dignoa; berritzen du bere leneko ongi eginen memoria ain preziso dena; Maria Santisimari kausatzen dio gloria, kontentu ta obsekio berria; zeruko aingiruei ta sanduei alegria; purgatorioko arimei alibio ta libranza; mundukoei erremedio bear den guzia, justoei graziaren aumentu, bekatariei barkamentu, barkatuei satisfakzio, guziei ondasun guzien erdexteko medio. Itz bates da obratzea bekala berriro gure erredenzionearen benefizioa. Dirudi estaikela erran ia; baña aizagun eben gañetik iten duena sakramentu gonen medios.

        ematen digu jatera ta edatera bere gorputz ta odol proprioak modu miragarrian, baña egiaskoan. Nor leike ellega pasatzera ere gogoan alako gauza, bere podorio ta amorio infinitoak ezpaligute ikusarazi misterio gontan? Afari andi bat prestatu zue gizon batek, dio Ebanjelioan. Zer gizonek? Gizon Jangoiko denak, ezi berze niork etzuke alakorik. Ar zazie, dio, ta jan zazie, au da nere gorputza. Ar zazie ta edan zazie, au da nere odola. Quis loquétur potentias Domini? Nork erran gure Jaunaren prodijioak? O gauza miragarria, kantatzen du Elizak, jaten du bere Jauna pobreak, esklaboak ta humilak! (In hymn. sacris solemn.). Zein zoraturik kontentus gindeudezken ikusteas sartzen gure etxean errege etorririk amorio ones? Eta orra non sarzen zaigun ez errege mortala, baizik eternoa; ez geuren etxean, baizik geuren barnean; ez amorio ones nolanai, baizik amorio geiegis. Zein sartu zaion biotzean gure Jaunai gizona sarzenzaiolaik berai bere Majestadea biotzaren ondora! O konbita prezioso deseagarria bere parerik estuena munduan, aliketa sartuartaño zeruain barnean! Fedea, non zara? Zure bear gara. Ezi sinestatzen badugu gozatzen dugun erregaloa, ezkaizke egon bete gabe amorios Jangoikoagana. O amen exzelenta balio duena Jangoikoak diña! Gustáte et videte quoniám suavis est Dominus. Txasta zazie ta ikusazie, ezi suabea da gure Jauna. Esta au txastatzeko ta ikusteko agoaren gustoareki; oneki txastatzen dire lurreko erregalo txarrak; au zerukoa nola baita, txastatzen ta ikusten da espirituaren gustoareki, fedeareki ta konsiderazioareki.

        ez naiz admiratzen erregalo gonen suabidadeas zoraturik egoteas Santa Teresak, Santa Katalinak ta alakoak; gusto ona zute. Eta zuri agian etzaizu anitz iduri. Tonto ezpazara, ezaun dezakezu zertan dagon. Zeruko edozein delizia txasta bazindez, gal zindezake berla emengo gauzen afizionea, gauza txarttoena bekala. Esta, bada, zeruko edozein delizia delizia gau, da an den oben obena; estalirik akzidenteen beloareki ematen da, ezperen. O baña errealidadean ez dezake ia eman Jangoikoak berak. Iganbazindezate zu egunoro zeru pokalera aditzera ango musika, nola Santa Madalena; inprimibalezkizu Kristok bere bortz llagak, nola San Franziskori; eman balezazu Ama Birjinak bere bularretako esnea, nola San Bernardori; edanarastenbalizu bere kostadoko llagatik Kristok, nola Santa Lutgardisi, ezlezakezu eman ainberze, nola ematen baitizu komunione batean, dio autore batek. Ardias. Nola ia gizona esta ematen guzis Jangoikoai? Nola biotz garrek dezake berzerik nai, baizik gure Jauna? Nola ia agoa, mia, eskuak, oñak ta gizonaren barneko ta kanpoko fakultade guziak estire enpleatzen Jaunonen plazera egiten? Nola ezkara urtzen amorios Jaunonen presenzian? Nola da posible ofenditzea? Zer atxekia daike atra dezakena balia? Ezpada sobra on izatea gure Jauna? Ta sobra ongi egitea? Baña au antes bien bear litzake izan motibo, ez ofenditzeko, bai onesteko bere Majestadea.

        gogoratzen zaida konparazio bat, ta biotzak manatzen dida errateko emen ongi eldu bada, ezpada. Aurkiturik Belengo portale gartan zindeudelaik beira iruzkitto berri gura Ama Birjinaren besotan, eskin balezazu, eman balezazu Ama onak bere biotzeko prenda gura zeure eskuetara, aur dibinoa bera baletorkizu amoroso, irrikos irrikos, ta eutxibalekizu besarka, uste dut mogi leikela zure biotza, zure arima, zure afekto guziak maitatzera aur andi gura ain llano ta kariñoso mostratzen zekizuna. Eta litzake esker gaitz extremoa agrabiatzea bere Majestadea. Balia bez, bada, arrazioak, ezi esta deus gutiago iten diguna sakramentu aldarekoan. Aitu duzu dagokigula emen presente kontino bere Majestadea errealki. Aitu duzu sakrifikatzen dela bera egunoro mezan guregatik. Aitu duzu ematenzaigula agora ta geure barnera eginik gure erregalo miragarria. Zer ia in bear zue Jesus onak? Bada, niork eznau onesten ainberze ni, nior estut nik ere onetsi bear, baizik berori, ene Jesus Jauna, ene arimaren amorea ta on guzia. Ezpanaitz (sic) gauza bere paje gisa akonpañatzeko, ta defendatzeko ene Jauna, bentzait bere txakurtto-gisa bere mai-pean kontent mostratuko diot agradezimentu ta afekto guzia, ta inen dut aunka ene Jaunaren obsekiotan. Ortako ere ezpanaiz gauza, ezpanago aldartean, egotea berere inen dut orren presenzian asto bat bekala. Ut jumentum factus sum apud te, et ego semper tecum. Astoko bat bekala nago orren alzinean, Jauna, baña alare orreki beti nai dut nik. Ori biz ene gozoa, ene bizia ta ene gloriako prenda. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa