www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 13.
post Pentecostem.
De curatione lepra spiritualis

 

Occurrerunt ei decem viri leprosi etc. Luc. 17.

 

        Egungo ebanjelioan kontatzen da amar leprosoek bidera atrarik Jesus onari oius eskatu ziotela: Jesus erakustuna, izan bez miserikordia gutas. Ikusizitueneko Jesusek, erran ziote: Zoaste, agerzaiste sazerdoteei. Eta agitu ze, joaterakoan garbitu zire. Aietaik bat ikusirik garbitu zela, itzuli ze oius laudatzen Jangoikoa, eta urtiki ze beraren oñetan eskerrak ematen, ta au ze samaritarra. Jaun dibinoak erran zue: Eztire amar garbitu direnak? Eta bedratziak non dire? Ezta itzuli denik ematera gloria Jangoikoai, ezpada erriskanpoko gau. Eta oni erran zio: Xaiki ta zoaz Jangoikoareki, ezi zeure fedeak salbatu zaitu. Orra ebanjelioa entendatzeko, ta probetxu atratzeko billa zagun grazia salutatus graziaren Ama Maria. Abe Maria.

        Amar leproso gaiek gorputzeko lepra zute, ta artaik izan zire garbituak; baña adiarasten zaigu arimaren lepra, ta ontaik garbitzeko modua. Arimaren lepra San Agustinen opinionean daike entenda espezialki doktrina falsua, ala herejeen, nola kristio-borten gaitz kutsuskoa zikintzen duena kristiandadearen lustre garbi ederra. Ebanjeliokoak zeude apart urruti jendeetaik, klamatu zute Jesus onari: O Jesus erakustun egiaskoa, miserikordia gutas. Eta manatuak izan zire presentazeko sazerdoteei. Bada orra adiarazirik erremedioa librazeko arimaren lepratik; lenbizikoa apartatzea erakustun gaixtoen konpañiatik; bigarrena klamatzea orazioan Jesus onari argi gaitzan Jangoikoaren bidean; irugarrena akuditzea beraren ministroengana, baitire sazerdoteak, desengaña gaizaten egi eta fedeareki ebanjelioaren konforme. Lepra jeneralki da edozein bekatu, baña prinzipalki luxuriarena, zein baita gaitz apegatzen dena jaiotzes ere naturalki Adam ta Ebaganik bekatu orijinalareki bateo. Solamente Jesu Kristo ta Maria Santisima izan zire konzebituak libre; Jesu Kristo, zeren baize Jangoiko, ta konzebitu baize gizon Ama Birjinaren entraña sanduetan espiritu sanduaren birtutes; Maria Santisima Jangoikoaren Ama eskojitua bekala Jangoikoaren pribilejio berex bakan espeziales; San Juan Bautista, Jeremias ta berze zenbait bakotx izan zire santifikatuak ta libratuak amen sabel-barnean jaiotzeko libre mantxa gartaik Jangoikoaren grazias. Gañarakoak guziak konzebitu ta jaio dire bekatu orijinalareki kutsaturik, ta ezta nior libre mantxa gortaik ezeta egun bateko aurra ere, dio eskriturak. Eta garbitzen da bataioko sakramentuan Jesu Kristoren odolaren birtutes ur ta Espiritu Sanduareki, eta ezpada bat berriro jaiotzen ur eta Espiritu Sanduaganik, eztaike sartu zeruetako erreinuan, dio Jesu Kristok. Baña naiz garbiturik ere mantxa gartaik bataioan, dio Tridentinoak, gelditzen dela bataiatuan konkupiszenzia, auda bekaturako inklinazio gaixtoa ta sukaia, zeñi bear den errepugnatu kontino bizkorki ez kutsatzekos berriro. Orgatik zio Job sanduak, gizonaren bizitza lur gañean dela gerra ta pelea kontinoa; eta San Pablok, eztela izanen koronatua eztena peleatzen legearen konforme; eta San Agustinek (s. 55 de temp.), kristioen batalla guzien ertean gogorrenak direla kastidadearenak, zeintan egunorokoa delaik pelea, argal da biktoria.

        Experienziak dezake mundu guzia desengaña, nai badu goartu, eztela afizione, bizio, pasione ta inklinaziorik ain komun pegakor fuerterik, nola aragiarena. Jangoikoak kriatu zuelaik gizonkia lurretik, emastekia Adanen kostillatik, eman zio aditzera matrimonioaren medioa azitzeko gizagendea, eta orgatik erran zue emastekias Adanek: Au da ezur ene ezurretaik, ta aragi ene aragitik; onengatik utziko du gizonak bere Aita ta Ama, ta biziko da bere emastearen konpañian. Ia ontaik ageri da Jangoikoak paratu zuela gizonki ta emastekiaren inklinazioa elkarrengana, baña ongi ordenaturik ta bere neurrian bat bateki azitzeko humeak zerurako. Baña zer agitu ze? Deabruak desordenatu zue guzia; inklinazio naturale ongi ordenatu ta neurritu gura bearradiña konserbatzeko gizagendea, biziatu ta desordenatu zue bere maliziaren benenoareki, ez konserbatzeko baizik galzeko gizagendea. Orai bada Jangoikoaganik da inklinazio natural moderatua; deabruaganik arren desordenazio, exzeso ta geiegia; au da bizio ta lepraren gaitz kutsuskoa doaiena pasatus jenerazios jenerazio; bitarteo gelditu da, ta ezin nior dispensa Jangoikoaren legea, luxuriasko bekaturik in etzagula, proximoaren bizikidea deseatu etzagula. Ia beras libratzekos luxuriaren lepratik ezten bear kuidado ta tentu andia, ia ezten preziso peleatzea bizkorki demonioaren, munduaren ta aragiaren kontra, dagolarik espiritu gaixto gura kontino inspiratzen bere maliziaren benenoa, mundua berriz beterik leprosos kutsatzen dutenes begi ta bearrietaik ere ikusis ta aditus solamente, ta aragia azkenik ain biziatua, ain prest kutsatzeko bereganik ere. Infelix ego homo etc. zio San Pablok, gizon desditxatua ni! Nork libratuko nau gorputz eriozko gontaik? Badio berak, gratia Dei etc. Jangoikoaren graziak Jesu Kristoren medios. Baña berex ta klaroago tugu erremedioak egungo ebanjelioan. Lenbizikoa, steterunt â longe, urruti apart bizitzea okasio, peligro ta lagun gaixtoetaik. Bigarrena, levaverunt vocem, klamatzea orazioan Jesus onai. Irugarrena, ostendite vos sacerdotibus, agertzea geuren buruok sazerdoteei konfesioan. Explikatus banaka.

        Len lenik aparta kutsatzeko peligroetaik. Ene humea, dio Jangoikoak (proverb. 1), esnestatzen ta algo ematen badizute bekatariek, etzozutela obedi. Erraten badizute zato gureki, ene humea, etzaitela akonpaña aieki, aparta zure oñak aien bideetaik. Dire Jangoikoaren itzak. Eta Jesu Kristorenak ebek (Math.18): Zeure eskuak edo zeure begiak ematenbaizu galbide, atra, ebaki, aparta zeureganik; obe duzu oriek gabe sartu zeruetako erreinuan, ezi orieki infernuan. Da erratea, ain adiskide ta ain preziso barin bauzu nola eskua ta begia norbait ematen dizuna galbide, aparta, aparta. Doktrina gau entenda prinzipalkiro gizon ta emastekien komunikazioan. Jenero gontan iges egitea da medio propia logratzeko biktoria, dio San Agustinek, baitaere San Pablok, fugite fornicationem. Iges eginik ere ezta guti mantenitzea libre garbi eder arima kutsatu gabe luxuriaren lepras, zer izain da sartus okasioetan? Baña iges egitea delarik preziso, ezta aski; bear da klamatu biotzas orazioan egungo leproso gaien gisara: Jesus, miserikordia nitas. Edo berze garren gisa: Jauna, nai badu, banazake garbi. Errespondatu zio: nai dut, garbi zaite. In ze erran bekala. Ala erran zue jakintsuak: ikasi dut eznaikela izan garbi berze gisas, ezpada emanes Jangoikoak (Sap. 8). Eta Job sanduak: Nork dezake egin garbi azi likitsetik formatua, ezpada berorrek sollik? (c. 14) Lore eder gau eztakar bereganik gure lur gaixto gonek; izatekos gizonak, eman bear du zerutik Jangoikoak erregalos, ta konserbatu bere eskus. Jangoikoaren milagro andia izan ze goardatzea irur mutil gaste gaiek Babiloniako labean, bilorik ukitu gabe suak. Andiago da goardatzea mundu gaixto gontan, kutsatu gabe arima luxuriaren lepras. Bada kutsatuaskeros garbitzea ori baita Jesus onaren lan ona! Ortako ixuri zue ainberze odol axuri dibinoak txuritzeko arreki arimak. Idurizaizie agian gaizki errana, txuritzea odolas; baña ala dio San Juanek errebelatu zekiola (Apoc. 7): Ebek garbitutuste beren galak, eta txuritutuste axuriaren odolean. Baña odol gonen birtutea prinzipalki aplikatzen da konfesioko sakramentuan. Ta orra irugarren medioa, konfesatzea; ta ori adiarazi zue errateareki: Zoaste, agerzaiste sazerdoteei. Ori zego manaturik lege zarrean, materialki. Ori dago manaturik lege berrian espiritualki. Bazuke Jesu Kristok kuratu ori gabe, ta errealki joanbañolen, garbiturik aurkitu zire ala amar gebek, nola berze gura, baña alaere etziote dispensatu joatea, baizik manatu ziote agerzea sazerdoteei. Ontan signifikatzen da askotan kontrizioaren birtutes konfesazeko intenzioareki barkatzentigula Jangoikoak bekatuak, baña alaere eztigula dispensatzen konfesatzea. Trabaju da, alke da, agertzea nork bere arimaren lepra; baña trabaju ta alkegoi pasatzea da preziso bere kulparen penan, ta arimaren onagatik. Izan gaitzen, dio San Pedro Krisollogok (s. 3a) izan gaitzen bekatari geuren agoko konfesios, atra gaitzengatik libre Kristoren barkazios. Baña dio berak: Bekatua admitiarasten digu geuren frajilidade naturaleak; ta konfesatzean estorbatzen digu alkeak bekatuari datxikonak; ez alketzen gaizki egiteas, ta alketzen gara konfesatzeas; beldur gara errateas ezkarenok beldurtu egiteas (s. 34). Bekatuak berak baño gaixtoago da eginaskeros ukatzea, dio San Krisostomok (h. 20 in Genes.) eta berriz dio San Krisostomok (h. 20 in Genes.); eta berriz dio (de paenit. t.5): Agian eztaude arimain barnean bekatuak, ta eztitu ikusten Jangoikoak, zeren eztituzun konfesatzen? Zer protxu da ez konfesatzeas? Agian altxa zaizke Jangoikoai? Ezpaituzu ere erraten, badakizki, presente dauzki; baña erraten baituzu, borratzentu berak, nola in ezpalire. Nork akusatzen duen bere burua egintuen bekatues, dio San Agustinek (s.3 dom.1 quadr.), ura eztu zertas akusatu deabruak juizioko egunean, barin badu bateo dolore ta emendatzea. Eta berriz (in pr. 50), egin duzu bekatu, zer ai zara diskulpatus? egin da, ez defenda. Prest zego Jangoikoa ematera barkazioa, zeurorrek erxten diozu ataria defendatus. Eta berriz (in pr. 65), etorri zara medikuagana, sano kontatzen zara; ia ezta erremediorik zuretako, betikos eri geldituko zara. Konfesa zaite eri, lograzeko erremediatzea. Eta berriz (in pr. 66), altxatzen bazara ez konfesatus, ez konfesatus kondenatuko zara. Beldur zara konfesatzeas etzaizkelaik altxa juezai, naiz ez konfesa. Kondenatuko zara ixildus zindeizkena libra konfesatus. Pintatzen du ederki sandu gloriosoak desgrazia gau Dabiden itz gaien explikazioan (ps. 68), neque absorveat me profundum etc. Jauna, ez nadiela erori butzu barnean, ta eztadiela ertxi butzuaren agoa ene gañean; dio, butzu barna dela gizonaren gaixtakeria. Artan erorzen dena barna erorzen da. Baña alaere konfesatzen baitu bere gaizkiak, ezta oraño ertxi butzuaren agoa arren gañean. Baña ala dagolaik ezpadu ajolarik atratzeas, ertxi du butzuak bere agoa arren gañean. Nola ertxi du bere agoa? Zeren ertxi baitu arren agoa, galdu baitu konfesioa. Konfesioak justifikatzen du, konfesioak bekatuen barkazioa ematen du, barkazioaren esperanza guzia dago konfesioan (5.3.dom. quadr.). Noren bekatuak barkazen tuzien izain dire barkatuak, norenak ez, ez; erran zue Jesu Kristok sazerdoteei, ite ostendite etc.

        Azkenean bataioko grazia galduaskeros ezta berze erremediorik baizik konfesatzea bere gaizki egina dolore sobrenaturalareki, al badaike konfesa, ta ezpadaike, bentzait konfesatzeko intenzioa kontrizio perfektoareki; sakramentu gau deitzen da bigarren ola atratzeko salbo arima, ta bigarren bataioa garbitzeko arimaren lepra mortala; eta da preziso garaitzea suberbia ta alke geiegia agertzeko Jangoikoaren ministroari nork bere miseria lograzeko Jangoikoaren miserikordia. Uste dut nik, balego nornai gorputzean lepras beterik, ta seguraturik garbitu leikela agertzeareki sazerdoteai bere gaitza, ez lezakela deustan errepara bere burua ikusteagatik sendaturik. Bada nola ezta egin bear berze ainberze libratzeagatik lepra espiritualetik, eta pena eternoetaik? Obligazio gau mostratu du Jangoikoak asko milagros, manatus bere sanduen medios, ta aingiruen, eta Maria Santisima beraren medios, ta erresuzitatus ere ilak konfesatzeko beren kulpak. Alaber eskarmentuak ere dire ezin kontaala. San Felipe Neri enpleatu ze bizi guzian aditzen konfesioak, ta il zen egunean ere. Jangoikoaren argis ikusten zitue biotzetako pensamentuak ere; berak abisatzen zitue ustenzustenes zela alkes, zela malizias, zela atzenduras, zela edozein gisas konfesatzeko. Ezaunzen ere zitue gañeko iduritik arimen estadoak, ta espezialki honestoak atxon onetik, ta usai gaixtotik deshonestoak. Zein aurpegi itsusia dakarren, erran zio bati; erretiratu ze ura, ta eginik zenbait kontriziosko akta, itzuli ze, ta sanduak erran zio: aldatu da aurpegis azken egonzenetik onat. Konfesazen ze bat gaizki; ta sanduak ezaundurik erran zio negarres: Zergatik etzara konfesatzen osoki? arritu ze ura, ta joanik andik konfesatu ze ongi; gero itzuli zelaik, orai bai, erran zio sanduak, diferente iduri duzu lenekotik. Berze bat konfesatu ze sanduareki zeremonias; sanduak absolbitubañolen erran zio: Espiritu sanduak erran dida konfesatu duzun guzia dela gezurra. Lotsatu ze arras berzea, ta trukatu ze alako maneran, ezi konfesio jenerale bat egin ta sartu ze errelijioso. Berze bati ere erran zio: Zuk altxatu duzu alako ta alako bekatua; konfesazkizu, ezpauzu joan nai infernura. Señora bat asarraturik berze bateki etze ia joaten konfesatzera sanduagana nola len, zergatik erreprehenditzen zion odio gura. Gau bates sentitu zue eman ziotela bofetada andi bat, ta bateo erran ziotela: Noiz arteo iraundu bear du odio gortan? itzuli ze akordura, ta argitu orduko joan ze bere lengo konfesore sanduagana konbertiturik. Berze bati logratu zio Jangoikoaganik orazios seme bat; au gero amalaur urtetakoa zelarik heritu ze, ta iltzen jarri zelaik biali zute sanduaren eske; au zego orduan meza erraten, ta akabaturik joan zeneko iltze mutikoa. Sanduak milagrosoki biztu zue; ilak bizturik ia mintzatu zio: Aita, bekatu bat atzendu zekida, ta nai nue konfesatu. Bereala aitu zue konfesios, ta absolbiturik egon ze kontatzen berze munduko berriak ordu erdi bates bekala. Azkenean sanduak galdeturik ia nai zuen il, erran zue baietz, joateagatik zerura, non baizeude bere ama ta arreba. Sanduak erranik: Zoaz Jangoikoareki, ilze berriro. Bada zenbat, galduaskeros santidoak itzularazi zitue akordura konfesatzeko? Ala Jangoikoak agertu du klaro zein preziso den konfesatzea garbitzeko arima, paratzeko grazian emen, ta an bere glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa