www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XL:
De impedimentis
effectuum communionis

 

Ideó inter vos multi infirmi, et imbecilles. 1 Cor. 11.

 

        Esta balsamo ta medizinarik bat ere ain preziosorik guziei bardin erremedio ematen diotenik; estare janari ain onik guziei bardin protxuiten diotenik. Zein den obena da, zeñek ia ta aisago bizkorzentuen komunki artzeuntenak. Abantalla deseagarria litzake janes sendatzea, sentitus bateo erregaloaren gustoa ta erremedioaren efektoa. Eta zer litzake, balitz janari bat ez solamente sustentatzen, azitzen, bizkortzen ta deleitatzen duena, baitaere zarrak gastetzen, itsusiak edertzen, pobreak abrasten, ta desditxatuak fortunoso itentuena? Balitzake nork billatu alako janari miragarria; bada, alakoa da komunioneko janari bizi espirituale zerukoa ta dibinoa, sustentatzen du arima, azitzen du grazian, bizkortzen du birtuteetan, deleitatzen du potenzietan, berritzen ta gastetzen du Jangoikoaren begietan, edertzen itsusi zegona, ta abrasten ta fortunatzen pobre miserable zena espiritualki. Orgatik Elizak sazerdoteai igateko aldareko mai gartara paratzentio agoan itz gaiek: Introibo ad altare Dei, sartuko naiz Jangoikoaren aldarera, ad Deum qui laetificat juventutem meam, Jangoikoagana berritzen ta alegratzen baitu nere gastetasuna. Baña itzuli gaitzen lenbiziko erranera, esta balsamo ta janaririk guziei bardin oniten diotenik. Oroat diot balsamo ta janari gontas izanik ain preziosoa, nola zerukoa, nola Jangoikoa bera, desbardin itentuela efektoak batean ta berzean. Batai protxuiten dio guzis inartaño sandu; berzeai ematen dio eriotzea ta kondenazioa: Mors est malis, vita bonis, bizitza da onendako, gaistoendako eriotza. Ebek dire indignoki jateuntenak, zeintas baitio San Pablok: Judicium sibi manducat, jateuntela juizioa ta kondenazioa beren kontra, eta berriz: Reus erit corporis et sanguinis Domini, mereji dutela pena oroat nola il balezate Kristo bera, ac si Christum occiderit, punietur (Gloss). Ezdezala permiti gure Jaunak izan daitzen anitz alakoak. Gutiago berze alde bide dire guzis sandu iten direnak komunionetik probetxatus janariain konforme, gizon espiritualak ta Jangoikoarenak osokiro. Estardukat ebetas, ta ez aietas; esta ere txoil argal komekatzen direnes, zeiñei agitzen baizaiote Dabidek diona: Percusus sum ut foenum, doazela egines belar autxi eartua bekala, et aruit cor meum, biotza seko ta gogor. Zerengatik? Quia oblitus sum comedere panem meum, zeren memoriaik ta ajolaik estuten jateas alimentu dibinoa (Ps. 101). Uzkigun ebek ere. Jardukagun maiz medianoki komekatzen direnes, ta aski ontzen estirenes; aietas, zeñetas dion San Pablok direla anitz. Ideó inter vos multi infirmi et imbecilles, orgatik zuen artean anitz daude erikor ta indar gutireki. Orgatik; zergatik? Au ikustera goaz orai. Ama dulzisima, erien osasuna, salus infirmorum, bekatarien errefujioa, refugium peccatorum, aflijituen konsolazalea, consolatrix afflictorum. Orrek emana dugu alimentu dibinoa, orrek eman bezagu protxuindakigun bere eskua ta grazia. Abe Maria.

        Orgatik zuen artean daude anitz eri ta flako espirituan, dio San Pablok. Zergatik? Zein da inpedimentua? Nola delarik egia dagonari grazian komunioneak aumentatzen diola grazia, nola estire abrasten grazias komekatus ta komekatus? Nola estire guzis ontzen? Nola estire urratzen pasioneak guzis? Nola diraute beti, mortaleek ezpada ere, benialeek, faltek, inperfekzioneek zer edo zertan? Zerk kausatzen du? Zertan dago? Errezibitzen maiz Jesus salbazalea, birtuteen Jauna, santidadearen autorea, graziaren iturria; eta alaere ain birtute guti? Ain grazia txur? Ain santidadea eskas? Zein uts arin humildades! Zein guti desapegaturik kodiziatik! Zein malder inperfekto kastidadean! Zein faltoso pazienzian! Zein ezbaiean tenplanza! Zein epel karidadea! Zein nagi debozioa! Ainberze inkonstanzia, jaiki-erori, ta gora bera kanen gisa! Alimentuaren aldetik estago falta; guziak in lezazke sandu bereganik ain nola San Luis Gonzaga, nola Santa Teresa, nola Santa Katalina de Sena, nola sandu guzienak mai gontan sandutu zirenak. Beras, gure disposizio-faltan dago. Ala mostratu zio bein Jaunonek Santa Katalina Senakoai konparazio eder goneki. Bazindeuka zuk, ene humea, kandela bat itxekirik eskuan, ta baletozi guziak artan itxekitzera beren kandelak, etzue errepartituko guziei argia ta sua, deustan txurtu gabe zure argia? Da klaro. Baña zetozinek balekarte batak zerillatto bat, berzeak zirio andi bat, etzaizu iduri ia su ta argi erman dezakela ekarri zuenak kandela edo zirio andia, ezi ez zerilla txipia? Da ere klaro; bada, ala agitzen da nere sakramentuan. Graziareki errezibitzeuntenak guziek errezibitzeunte graziaren aumentu; baña batzuek ain guti, ain eskas errezibitzea kausatzen du beren disposizio laburrak, ezi ematera prest dago iturria (Ap. Parr. pl.8). Nere ustes ni grazian ellegazen naiz, erran dezake norbaitek. Ori ongi, ori aski da ez iteko sakrilejio, ez iresteko kondenazioa, eta aumentatzeko ere bai grazia zerbait; baña joateas landara grazian ezpada añaditzen disposizioa, esta ere aumentatzen irabazia ta fruitua. Gorputzaren alimentuaren konparazios daike entenda obeki. Dire batzuk, zeñi gaitz iten dioten jan onak; berze batzuk dire lazki ongi artzentuenak, gizentzen ta indarres betetzentuenak. Berze batzuk dire iltzen ere ez jan onareki, baña iragazten ere estutenak anitz. Pasa gaitzen arimara. Jan on goneki iltzen ta galtzen direnak dire bekatu mortalean ellegatzen direnak. Mejoratzen ta indarres betetzen direnak dire ellegatzen direnak grazian, ta disposizio geiagokoan berze alde. Anitz iragaztenestutenak, baizik ala beti erikor, baña iltzenestirenak dire bekatu mortalerik gabe grazian doi doia ellegatzen direnak, in gabe ia dilijenzia disponitzeko ia. Ontan dago falta. Ikusagun.

        Lenbizikorik ez kuidatzean akabatzeas iles pasione txarrak, inklinazio makurrak, afizione bearrestirenak, banidadeak, kuriosidadeak, dibersio peligrosoak, amorio lurrekoak, miaren lazotasuna, floxezak ta alakoak. Bekaturik batere ez graberik ta ez leberik in gabe bizitzea neke da gure lur gontan. Maria Santisimas sinestatzen du Elizak bizitu zela inperfekzionerik batere gabe Jangoikoaren pribilejio espeziales. Ta ala estiot nik erori dena falta baten edo berzean estaiela ellega komekatzera, estiot nik falta bat edo berze egina dela inpedimentu atratzeko fruitu anitz ere komunionetik, ongi sentitu ta aborrezituaskeros. Diotena da ezi falta goietarako afektoa gelditzen bada biotzean, naiz lebe izanik, ez kuidatzea korrejitzeas dela inpedimentu ez on egiteko janari dibinoak bearradiña, ala nola estomagoan jarrizaikolaik bati zerbait naiz dela guti, ta estorbatzenestiona jatea ta edatea, alaere baita kausa ez gizentzeko ta azkartzeko, dagolarik kolore gaitz ta pizu desenbarazatuartaño kausa gartaik, ala emen bere ariora. Eldu da Jesus biotzera, aurkitzen du ilik ez, traidore ez, baña apegaturik beraren gustoko estiren txarreria batzuetara, ta por konsigiente afekto epel gutireki beragana, estu an egiten nai luken adiña grazia; ala nola ellegaturik errege pobre baten etxera ongiegin naies, aurki balez au erregeri estagozkion inklinazio ta kondizio batzueki, naiz ez traidore, ez lezoke egin ainberze; eta arrazioak ere ematen du. Zuk diozu estela mortale, ta orgatik estuzu utzi nai dakizuna estela gure Jaunaren gusto; zabiltza txurrerian Jangoikoareki, ta nauzu Jangoikoak in dezan zureki bizarria ainberze nola arima nobleeki? Alor maldas, kardus ta alakoes dagonean atra daike garia, baña ez ain abasto, ain andi, ain sendo, nola ongi ongi garbituan ta landuan. Novate nobis novale, zio Jeremiasen agos Jangoikoak (C.4); berritu, landu ta garbitu ongi alorra, et nolite serere super spinas, ta etzaziela eraiki larren gañean. Alor gau da gure arima, larrak dire bekatu lebeak ta afekto txarrak, ale preziosoa da sakramentu dibinoa; fruitu anitz ematekos garbi arima lar goietaik. Israeldarrei atra ondoan Ejiptotik etziote Jangoikoak erauntsi manna, aliketa akabatu zuten arteo Ejiptoko irin guzia. Nai baduzu gozatu manna dibino gonen dulzurak, ta fruituak abasto, zoaz akabatus ariman altxaturik dagon Ejiptoko irin guzia, au da, munduko afizioneak ta txarreriak. Eman zaite Jangoikoai osokiro, ta Jangoikoa emanen zaizu liberalki, ezperen eskas bazabiltza ta txur Jangoikoareki, esta milagro Jangoikoak ere eskas dezan bere esku liberala zureki. Zuk eznai egin txoil guzis Jangoikoaren gustoa, eta Jangoikoak in bear du zurea faltarik gabe? Errelijioso bati komekatzean sentiarasten zio gure Jaunak gusto bat zerukoa bekala miragarria. Izan zue bein ark berze bateki itzketa aldi bat, baña ain lebea, ezi izanik Jangoikoaren beldurdun etze oroitu ere konfesatzeas. Urbilen komekaaldian gusto garren truk sentitu zue disgusto samin erru bat. Ezaundurik kausa, konfesatu ta emendatu zue, baña ia etzue berriz txastatu erregalo lenekoa, entenda zagun zer estorbua diren bekatu benialeak ere komunioneko fruituendako.

        Berze estorbu bat da konsiderazio-falta ellegatzean komekatzera, ez detenitzea oroitzen ta pensatzen nor den ta norengana eldu den hostian dagona. Ain barraturik gogoa, ta agian bista ere! Emendik segitzen da biotza epel egotea, ez lotsarik, ez humiltasunik, ez amoriorik, ez ansiarik ta afekto onik sentitzea, edo deus guti. Zer da au, baizik gordinik jatea, xegatu gabe irestea ogi gura? Esta milagro fruiturik eta gustorik ez sentitzea, edo guti. Otsoa izanik janzale andia, alaere beti emen dago lerden, flako, zeren iresten baitu xegatu gabe janaria. Janari dibinoa arimaren janari da, arimareki bear da xegatu konsideratus fineza guzien andien gau. Jesus neregana ta gisaontan! Ain deus guti iduri duela! Eta ain egia baita, nola egiarik andiena! Ala itxekitzen zire arima noble gaiek amorioan, humiltasunean ta afekto on guzietan! Ala urtzen zekizkiote biotzak negar dulzeetan! Eta ala gure Jaunak betetzen zitue erregalos ta probetxus. Mannak omen zitue erregalo guzien zaporeak, baña sentitzekos agoan nai zuen gustoa, lenik bear zue gogoan pasatu bianda gusto gartakoa. Zer gauza eder gustosoago Jesus baño errezibitzen duguna hostia sandan? Baña ellegatu zeremonias bekala, idiki agoa, artu mi gañean hostia nola balitz orea guti bat, barnatu gabe fede ta konsiderazioareki artan enterratzen dena; zer milagro da ez sentitzea bearlirazken fruituak? O nork luken sanduen bista arimarena! Bada, estugunaskeros, da preziso ala nola bista labur duena egotea beira beira gauzaren mamia pensatus ta errepensatus, geldiarazirik ortako sentidoak ta potenziak. Emen litzake lotsarritzea, humillatzea, estimatzea, amatzea ta zoratzea bekala admirazios. Aizagun Santa Teresa Elizako doktora, nola erakusten digun diolarik bere biziaren 38 kapituloan (N. 13): Ni ellegatzen nitzalarik komekatzera, ta oroitzen nitzalaik ikusi nuen Majestade agitz andi gartas, ta beiraturik bera zela zegoena sakramentu sanduan, (eta anitz aldis nai du gure Jaunak ikus dezaten hostian) lazkatzen zekizkida biloak, ta guziau iduri zekida deustaratzen nitzela. O nere Jauna! Eta ezpalez estali bere grandeza, nor leike atrebi ellegatzera ainberze aldis juntatzera gauza bat ain itsusi-txar-miserablea ainberzeko Majestadeareki? Bedeikatua biz, Jauna, ta lauda bezate aingiruek ta kriatura guziek, ala neurritzen baititu gauzak gure flakezareki, ezkaitzan lotsa orren podorio andiak, gozatzean ain mertxede soberanoak, de manera ezi gozatzera ere ezgindeizken atrebi jende flakoa ta miserablea bekala. Beitixago (N. 14) dio: O pobreen ondasuna, eta zein admirableki dakien sustentatzen arimak, eta ikusi gabe, ebek ainberzeko ondasunak, gutibana doakizkio mostratus orrek. Nik ikusteuntelaik majestade bat ain andia disimulaturik ain gauza gutian, nola baita hostia, andik onat arriturik nauka xakintasun ain andiak, ta estakit nola nere Jaunak ematen didan arimo ta indar ellegatzeko beragana; ezpalezada eman iten didanak ainberze mertxede, ezlitzake posible disimulatzea ta ustea erran gabe oius ainberzeko miragarriak. Guziok dire sandaren itzak. Guk ez kasorik egines baizik ikustendugunas begis, orgatik ain guti protxazen gara komunioneas.

        Irugarren falta da diona Santa Teresak, zeren Jaun andia, errege liberala, ta Jangoiko guzia errezibiturik geren barnean, ezpaikara baliatzen eskaidas. Askok estute enpleatzen ordu-laurden bat ere obsekiatzen ta agasajatzen arrotz dibinoai geldi-erretiraturik komekatu ondoan, baizik kasi amenareki agoan doaz kanpora deskorteski Judasen gisa. Berze asko, naiz egonik gorputzareki tenploan, gogoa, afektoa, arima ta ansia guzia estaukate Jaun garreki bear zen bekala, baizik doakiote bearrestirenetara, utzirik arrotz dibinoa atzendurik, in gabe agasajo, ta eman gabe ere agian ongietorria. Ala nola etorririk errege gure etxera etxeko nausia balidoeie arat edo onat, ta balebila paseaketan. Arima da nausi etxe aragisko gontan, non dabila? Nora doaie? Etorrizaikolaik bere etxera zeruetako Jauna? Ah zer eskaida malogratzen den! Ura da denbora errekabatzeko guzien Jaunaganik ondasun guziak, zio nere Santa Teresak, ta ez ginduke galdu bear instante bat ere egun on gartaik, aldarte prezioso gartaik, noiz dagon ain urbil arima bere Jaunari. Particula diei boni non te praetereat. Bedeizios bete ze Obededonen etxea, zeren an egon zen testamentuaren arka sakramentu gonen figura. Zer ondasunak Zakeoren etxean egones Jaunau artan? Samariako emasteki garrek zer etzue logratua aurkituas ustekabetzean, ta egoteas jaun oneki konbersazioan bidanabar? Fortunosa Marta errezibitu ta agasajatu baizue bere etxean ta maiean Jaunau! Fortunosa Magdalena baizego beraren oiñetan aitzen Jangoikoaren itza! Fortunosoak gu, bagindeki logratzen eskaida duguna! Ain eskunara zeruetako tesoroen giltza, ta giltzaduna; gu alaere ain miserable! Ondasunen iturria geuren barnean, ta ain seko ta utsal gu! Su dibinoa petxoan, ta gu ain epel? Goazen erremediatus inpedimentuak, baita kendus pasione ta afekto txarrak, pensatus errezibitzen dena, ta logratus eskaida gura erdexteko oraiko grazia, ta geroko gloria.

 

aurrekoa hurrengoa