www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. XVIII:
De primo effectu missae,
eucharistia et reali praesentia

 

Et ecce ego vobiscum sum usque
ad consummationem saeculi. Math. c.ulto.

 

        Itsasoan nabegaturik anitz legoa, beti gelditzen zaio nabengateari berze anitz nabegatzeko ia alde batera, ia berzera. Kanpo bat zabal dibisa-ala ta ia balitz enpedraturik diamantes, topazios, esmeraldas, rubies ta diren perla mota guzies, naiz joanik atratzera bat autatus obenak, autaturik eta bildurik ere asko, beti gero ere beira balez atzerat, ikus lezazke anitz gelditu zaizkiola exzelenteak, deseagarriak. Arbola bat esta, baña balitz lurretik zeruraño gora, ta barratzentuena bere arramak mundu guzia barna, alde guzietaik lores ta fruitus den guzia bete betea, naiz bildurik al guzia batek anitz egunes, gero ere geldilekioke zer bildu arbola gartan. Botika bat balitz irur laur lekoa-bide luze, ta zabal berze ainberze, estantes edo tokis estalirik pareteak, basos ta erredomas estanteak, ta aietan munduan diren erremedio-mota guziak, naiz joanik artifize bat explikatzera aien birtuteak ta ondasunak egun bates, bidas, ogei ta berrogeies, ta iagos ere, beti itzuli leike etxera utzirik zer edo zer explikatu gabe. Balitz... Baña zertako ia konparazio? Aski dire ebek adiarasteko nautena, baita meza sanduaren gain ia erranik ere ez nik, baizik kerubin batek ere, beti bear dela gelditu labur, gutiago dela erranikakoa, anitz ia erran gabekoa; zerengatik da meza sandua nola ondasun espiritualeen itsaso andia, Jangoikoaren marabillen preziosidadees eraikirikako kanpo inmensoa, arbola miragarria fruitus betea lurretik zeruraño, botika dibinoa bizitza sekulakora erremedioak abasto dakarzkiena, obra bat zeñen fabrikatzeko apostus bekala inala in baizute Jangoikoaren podorioak, amorioak, xakintasunak ta aberastasunak. Obra bat ainberze balio duena nola Jesu Kristo berak, ezi Jesu Kristo bera dugu presente mezaren medios. Mezaren sakrifizioa eginik, gelditzen da sagrarioan sakramentua, baita hostia konsagratua, ta ontan Jesu Kristoren presenzia erreala, ez egun bateko, ez urte bateko, ez anitztako, baizik guzietako munduau akabatu arteo; ecce ego vobiscum sum omnibus diebus etc.

        onen gañean dugu egun mintzatzea. Sakramentu gau deizen da eutxaristia, gure euskaran grazia ona, ezi grazia ongi ona ta sines ona iten digu presente gureki egoteas modu admirable gartan. Ezi au da egi eta fedea, konsagrazioko itzen birtutes destruiturik ogiaren substanzia, paratzen dela akzidente gelditzen direnen menean Jesu Kristoren substanzia, ain erreal nola baitago zeruan, naiz berze modu batera an. Da, alaber, egi eta fedea, konserbazen dela beraren presenzia sakramentu gontan, konserbatzen diren bitarteo akzidente gaiek galdu gabe, eta Eliza Sanduak duelaik kuidado berritzeko aldiska beti; beti daukagu presente Jaun ona faltarik gabe, aliketa juizio-eguna datorren arteo. Da zierto ezi falta baledi sakramentua, edo konsumituagatik edo gerra edo hereje edo desgrazia zenbaitengatik, falta leikela Kristoren presenzia leku gaietan. Baña nola au ezpaita agituko leku guzietan bateo, baizik munduaren akabanzaren desgrazia gartan, orduraño da seguro egotea gureki Kristo munduan ain errealki nola zeruan. Aski berak emanikako itza: et ecce ego etc.

        Mertxede gonen andia aipatzeko ta estimatzeko bear bekala, orrek Maria gozatu zuena ta ekarri diguna iruzki obenaren presenzia, eman bezagu, alaber, ezauntzeko ta estimatzeko ta baliatzeko grazia. Abe Maria.

        Zer litzake munduas ez izatera iruzkia? Ilunbea guzia ta tristura. Bada, iruzkia baño ia da iruzkiaren Jauna eta Jabea. Zer litzake gutas ez izatera beraren presenzia ta konpañia? Desanparo ta deskonsolu utsa. Ala asten naiz progatzeko dugun ondasunaren andia Jesus gureki izatean, ezpaitaike ezaundu obeki nola ikusis falta inenligukena. Egon ze mundua Jaunonen presenzia gabe zenbait milla urtes; baña seguraturik etorriko zela, ta esperanza goneki tenplatzen ze lengo patriartxen, profeten ta justo guzien deskonsolua; alaere etzire baizik aien deseoak, ansiak, suspiroak ta otoiak zetorrengatik len baño len. Ojala idiki balezki zeruak ta jautsi baledi, ziote bein (Isai. 64). Berze bein: igorri bez, Jauna, bere axuria munduas dominatu bear duena (Ib. 16). Berze bein: Zeruak igorri zazie, intz preziosoa gañeko aldetik, ta lañuek erauntsibezagute justoa, idiki bedi lurra, ta ekar bezagu Salbadorea (Ib. 45). De manera ezi ze ta deizen ze deseatua jende guzienganik (Aggai 2). Bada, nork erran Abrahanen senoan zeuden sandu gaien deseoak ta klamoreak, zetorrengatik guzien librazalea? ellegatu ze noizbait ere denbora, jautsi baize zerutik ta jaio baize Birjinaganik Jaun au, kantatu zutelaik aingiruek gloria Jangoikoai ta bakea borondate oneko gizonei. Bizitu ze ogei ta amirur urtes, portatu ze Jangoiko ta gizon zen gisara Palestinako alde gaietan; eta gañarakoek? Aitu, bai, beraren doktrina, baña ez ikusi majestadea. Zer biotzeko mina bide zute urrutikoek ez ikusias, xakin zutelaik gero, Jangoikoa gizon eginik ibili zela munduan aien denboran? Zer bide, zer neke etzute artuko, xakinik egia, ellegatzeagatik ikustera, tratatzera ta komunikatzera Jangoiko humanoa? Baña azkeneko iltze guziendako, ta itzuli ze mundutik zerura. Zer tristura ta deskonsolua ordukoek gozatu zutenek beraren konpañia? Esta mirik explika dezakenik. Bada, ondorekoek ezaundurik gauzaren egia, zer ansia ezin gozatuas? O, erran dezakete, jaio bagina gu denbora gartan? O! iraundu bazue bizirik gure denboraraño? Tratatzeko aurkez aurke ta agos ago zeruetako Jaun berareki? Erregek utzirik beren koronak, diote joainlirazkela beraren paje ta mutil; Aita Sanduek zerbitzatuko lioketela gogotik edozein ofiziotan; guziok daude naiak adoratu beraren oñak, apatu beraren eskua, aitu beraren mintzo, ikusi beraren aurpegi deseagarria. Zer ez luke emanen ta eginen pobreenak, izateagatik ditxa ukitzeas beraren tresenain baster bat? O gure desfortuna, errain dute agian zenbaitek, ez bizituas denbora gartan!

        Konsola gaizke, konsola gaizke, zeren injeniatu zue Jaun berak guri digun amorioain utses, nola egon gureki orai ere ta beti. Zer injenio da au? Au da eutxaristia, aldareko sakramentua, iltzen bezperan fabrikatu zuena, utzirik potestade elizan egiteko ori beroi, zeñen medios baitago ta egonen baita gure tenploetan ain errealki nola Belenen ganbela gartan, ain nola bere Ama Birjinaren besoetan, ain nola Jerusalenen egon zen, ta ain nola baitago zeruan. Ni banoaie, erran ziote apostoluei an biziaren azkenerat, baña zeren au erran dizieten, tristuras bete da zuen biotza; etzaistet utziko soil desanparaturik; banoaie ta eldu naiz zuengana (Joan. 14). Nola dateke joan ta etorri bateo? Igan zerura ta gelditu munduan? Inposible iduri zuena egin zue posible Jesusen amorio injeniosoak ta poderosoak. Nola, orai ikusia dago: Zeruan Aita eternoaren eskuieko aldean bisible egote-modu naturalean, eta lurrean sakramentaturik tenploetan egote-modu miragarrian, baña egiaskoan. Esta begis ikusten, baizik fedes. Orai, dio San Pablok: hispilu baten medios ta belo bateki, gero aurkez aurke (1 Cor.13). Hispilu gau da fedea, belogoi dire akzidente gaiek, zeñeki baitago estalirik amante dibinoa. Agertu da zenbait aldis ia figura batean ia berzean seguratzeko fede gutitakoak; baña fede ona dutenendako aski da beraren itza. Zebila apostoluen itsas-onzia aize kontrarioareki bein arat, bein onat gora-beran; gauaren azkenerat zoeie Jesus aiengana ibilis itsasoan oñes (Math. 14). Aiek ikusirik turbatu zire, ta ziote fantasmaren bat bidezela; ta oius asi zire beldurrak. Jesusek mintzatu ziote: Konfianza idukazie, ni naiz, etzaistela lotsa. San Pedrok berla erran zio: Jauna, ori barin bada, mana bez natorren ni orrengana uren gañean. Zato, erran zio Kristok, ta bazoeie San Pedro oñes uren gañean, baña mogiturik aize erru bat, ta asirik ondatzen, beldurtu ze, ta klamatzen zue: Jauna, salba benaza. Jesusek berla arturik eskutik erran zio: Fede gutitakoa, zergatik dudatu duzu? Eta ona, ni zueki nago, dio Jesu Kristok, et ecce ego vobiscum sum, egun guzietan mundua akabatu arteo, omnibus diebus usque ad consumationem etc. Fede gutitakoak, esta fantasma, da errealidadea, estaike dudatu, da egi eta fedea Jesu Kristo berak errana, amar konzilio jeneraleetan Elizak deklaratua, lengo ta geroko Aita Sandu ta doktore guziek konfirmatua, anitz martiren odolareki seguratua, ta infinizio bat milagro patente klaroeki sellatua, de manera ezi ezpalego ere ain klaro Jangoikoaren testimonioa, aski lirazke gañarako testimonioak, proguak ta arrazioak konbentzitzeko gizon entendamentu-onekoak, ezi gaixtoendako paloa da arraziorik obena. Baña bear da sinestatu, zeren erran baitu Jangoikoak ta ala erakusten baitu Elizak. Sinesta zagun Jangoiko omnipotenteari, dio San Agustinek (Ep. ad volus), ta emagun dezakela Jangoikoak egin zerbait guk ez dezakeguna guzis erdetxi.

        O Jangoiko andia, deustan ez ain andia, nola txipian, diot txipitzean ain gutitaraño, bere majestadea! Ergóne putandum est quód veré Deus habitet super terram? Beras, pensatu bear da bizi dela errealki ainberzeko Majestadea lurrean? Si enim coelum, et coeli coelorum te capere non possunt, quanto magis domus haec? Bada, zeruak, ta zeruen zeruek ezpadezakete kabitu orren Majestadea, zenbat gutiago etxe gonek? (3. Reg. 8) Noraño apaldu den! apaldu ze lenik zeru-kaskotik birjina baten sabelera, andik egotera ganbela batean erreklinaturik aur txipittoa, de manera ezi len deitzen zena magnus Dominus et laudabilis nimis, Jangoiko andia ta laudagarria guzis, gero in ze Jaun txipittoa ta maitagarria guzis, parvulus Dominus et amabilis nimis, dio San Bernardok. Apaldu ze artzera bekatariain iduria, ta ala bizitzera munduan 33 urtes. Apaldu ze ustera preso gaizkigille bat balitz bekala, golpatzera, burlatzera, azotatzera ta iltzera guruzifikaturik bi ladronen erdian. Eta orai ere apaltzen da bere Majestadea egotera gureki hostia txipi gartan. O Jangoikoaren amoriosko exzeso geiegia! O gizonen ditxa inkonparablea, balekite ezaunzen dutena sakramentuan! Herejeek disputatzen zute egi eta fede gonen gañean San Antonio Paduakoareki; sanduak proponitu ziote, konbenzitzeko, nai bazute apostatu etzuela ukitzen sakramentua, baizik errespetatzen aietaik baten mulak ere. Iduki zute jan gabe irur egunes, ondorean ekarririk sakramentua sanduak, manatu zio mulari in zezon erreberenzia, bitarteo herejeak ematen zio oloa ganbelara; baña mulak, aiek baño juizio obeagoareki utzirik oloa, joan ze adoratzera Jaun sakramentatua (Rib. in ej. v.). San Gregorio andiak ematerakoan komekatzera bein andre bati, erratean itz gaiek corpus Domini nostri Jesu Christi, ikusi zue irri egiten zuela ark; galdeturik zergatik iten zuen irri, erran zue zeren deizen baizue Jesu Kristoren gorputza ark egin zuen ogia. Sanduak eskaturik Jangoikoai desengaña zezan, ikusi zue hostia sanda itzulirik aragi-zati baten figuran (In ej. v.). Alako demostrazioen memoriak mantenitzen dire anitz tenplotan kristiandadean, Darokan, Biterbon, Baldurnan ta nik estakiten asko lekutan. Midelburgen konbertiturik bein hostia sagratua aragi fresko eder baten figuran, trasladatzerakoan prozesioan Koloniako ziudadera (Parr. p.2. pl.23) kolokatzeko ango errelikario zelebra gartan, elizan sartzean guziak zeudelaik beira, erretiratu zire bere kabo errelikia an ziren guziak, utzirik leku prinzipalena guzien errege denarendako. Etze ontan paratu, baizik ere paratu ondoan bere lekuan, guziek berriz ta berriz egin ziote agur ta erreberenzia. Benerable Pedro Saabedrak aitzen zuen aldioro meza San Diegoren sepulkroan, ia goratzerakoan hostia sanda sentizen zue arroitu kajain barnean, jaikitzen zen bekala gorputz sandua adoratzera gure Jauna. Benerable Frai Maurizio Dominikoas, leizen da ezi zeukatelaik arren gorputza elizan ilaria egiten, goratzean hostia ta kaliza, bi aldis idiki ta ertxi zituela begiak ilak. Oroat leitzen da San Paskuales. Napolesen, non goardatzen baita anpolla batean San Estebanen odol guti bat, dagolaik au gogorturik arria bekala gañarakoan, paratu orduko aldarean meza erraterakoan, ikusten da urtzen ta irakiten fresko berria bekala (Parr. haec ibid.). Esta au guziau anitz, jautsi delaik Ama Birjina bera aingerus akonpañaturik zerbitzatzera misterio gartan? (Ibid.).

        An dago alabañare axuri dibino gura, zeñi beira baitaude zerua ta lurra, zeñen edertasunai beira egones ezpaitaizke ase aingeruak. Bada, guretako dago prinzipalkiro, beira estugun obligazio honratzeko al guzia? Probetxuas errain dugu berze aldi bates, orai obligazio diogunas. Ah! Etzagula utzi gure erdian dagolaik atzendurik bekala kasorik in gabe. Ezpada ia, egon berere maiz, erreberente ta afekto onareki beraren presenzian. Ezpada ia, bentzait inzagun bakotxak Dabiden gisara, erran: ut jumentum factus sum apud te et ego sempér tecum, ala nola asto bat egin naiz ni orren presenzian, Jauna, ta ni orreki beti. Esta zer nior agrabiatu konparazioas, ezi Jangoikoa kexatzen da Isaiasen agos, estugula ainberze ere egiten: Humeak, dio (C.1), azitut, ta gora igan ditut, ta ebek despreziatu naute ni. Idiak ezauntzen du bere jabea, ta astoak bere nausiaren ganbela, baña nere puebloak ni ez. Exenplua ikas dezakegu Belengo portalean, non bi animale attento gaien erdian egon baize Jaunau ganbelan erreklinaturik berotzen zutela bere atsareki zezaketenas. Esta, bada, gure desonra konparatzea animale garreki, ta Jangoikoak nai dezala egietan atra daien errana, ala nola astoa egin naiz orren presenzian, ta ni beti orreki. Solamente ezi atsaren obsekioa izan daien gutan afektoaren fineza. Bada, Jaunonek dio: Bere deliziak edo erregaloak direla egotea gizonen humeeki (Prov. 8). Zer milagro litzake paratzea guk gure afekto guziak jaun onen baitan? Izatea gure biotzaren zentroa, enplegua ta errepausa guzia Jaunau daukagunaskeros gure erdian? Berzerik ezpada; eta zer berzerik emain diogu pobre miserableek deus gutitako garenek? Bada, berzerik ezpada, sikiera pobreen moneda, borondate ona; afekto ona ofensarik gabe. Ezpadiogu eginen zerbitzu andirik, nola apostoluek, nola martirek, nola sanduek, bentzait etzagula ofendi, etzogula in desplazerik, ta onetsi zagun biotzes. Baña berriz kexatzen da (Math.15): Pueblo gonek honratzen nau ezpañes, baña biotza urruti daukate eneganik; zenbait errezu pixka baizik ez, bitarteo obena falta, biotza; bitarteo ofensak egiten errealki. Kristio itxuraskoak, hipokritak; itzkuntza bat eldu zaida agora, errain ote dut? Erran bear dut: kristio muxixarkoak, laur erre zueki kunplimentu in nai diotenak Jangoikoai, utzi gabe ofensa egiaskoak. Ain sinpletako daukate Jangoikoa, uste baitute pagatzen dela errezu utses obra onik gabe, nola aurra txotxos? Biotza munduai, demonioai ta aragiai, ta mia sollik Jesu Kristoi? mostratu digun amorioa esta itxuraskoa, utsa, baizik erreala, egiaskoa ta geiegia. Nola korresponditu nai diogu itxures? Filii hominum, usquequó gravi corde? Gizonen humeak, noiz arteo pizu biotzes? Zerengatik nai duzie banidadea, ta billatzeunzie gezurra? Banidadea ta gezurra da guzia, ezpada onestea ta zerbitzatzea ta kontentatzea gure Jauna, zerengatik ala pasaturik bizia lo batean bekala, idatzarririk eriotzeareki, deus esta aurkitzen, baizik erresulta gaixtoa, perdizio sekulakoa. Quaerite Dominum etc., billa zazie gure Jauna aurki daiken bitarteo, inboka zazie urbil dagon bitarteo. Nere Jaun amorosoa, neregatik dagona sakramentu miragarrian, nork estio izanen amorio? Ta emanen plazer al guzia, ezpada bateo esker-gaitza ta zenzu gabea? Estiogu artan egiten mertxede berorri, baizik geuren buruei. Alaere, estimatzen du borondate ona ta afekto ona. Bada, au berere pobre aintzu eman bear diot. Biz berori nere biotzaren jabe, nere afekto guzien enplegua, nere plazer ta kontentu guzia, nere bizitza, nere esperanza, nere guzia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa