www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XVI:
De modo audiendi
missam duplici

 

        aurkitu delaik urre-zillarresko meatze bat andi-abastoa, guzia da injeniatzea ta lan egitea atratzeko al guzia. Aurkitu dugu meza, meatze dibinoa, zeruko tesoroes betea; orai ikasagun atratzeko-modua. Indiak tugu arimaindako mezan, zer ai gara, ezpadakigu nola baliatu? botika bat dugu artan unibersala gaitz guziendako, Kristoren gorputz ta odol preziosoas suplitua, pensa balio duen ongi. Zer da gero, ezpadakigu nola usatu? Onen xakitea dago xakitean erraten ta entzuten meza bear bekala. Nola erran bear den estagoki da niri erakustea, baizik ikastea. Erakusten du Tridentinoak itz grabeeki: ezlitzake gaisto aipatzea aziarasteko errespeto andia munduan den gauzarik andiengarri, ta estakion niori iduritu anitz kuarto bat eterdi, ta naiz orduerdi bat ere zelebratzeko dignokiro. Baña niri dagokidana da erakustea nola bear den enzun. Len lenik ikasi bear da ezi den bekala zenbait egunes obligazio enzuteko meza, dela oroat ongi enzuteko, ta au entendatzen da suponiturik Jangoikoaren ta Elizaren mandamentu guzietan, in bear dena egitea ongi, ezperen litzake arimaik gabeko gorputza bekala, ta mamirik gabeko kaskilla, azal solla, iduri utsa, moneda falsua, ta alakoareki estela pagatutako ematen Jangoikoa da klaro, estelaik sinplea. Orgatik ez entzutea, obligazio delaik, den bekala bekatu mortale, da, alaber, gaizki entzutea, diot guzis gaizki edo zati notablean, ezi esten bekala baizik beniale ustea mezaren zati lebea, ala faltatzea debozioa zati lebean, edo desatenzio guti dena, solamente da beniale, zerengatik kunplitzen da obra bere substanzian naiz inperfekzione zerbaiteki. Doktrina gau entendatu bear da, ez bere borondatearen kontra faltatzen delaik debozioa, eginik dilijenziak, paraturik intenzioa sinki ta medioak ez faltatzeko; alaere faltatzen baita esta orduan kulparik, baizik faltatzen delaik bere borondates, edo floxezas edo deskuidos. Itz bates, delaik bere faltas, orduan da kulpa ia edo gutiago konforme den desatenzioa. Eta emen da adbertitzeko ezi obligaziorik estenean entzuteko, estelarik kulpa ez entzutea, alaere entzuteraskeros da kulpa faltatzea erreberenzia ta atenzio gauzak mereji duen gartan. Exenplutako: Bere esku duelaik batek joan edo ez joan erregeren funzione batera beraren presenzian, ez joatea esta kulpa, baña joanaskeros goardaraziko diote erreberenzia funzioneai ta erregei dagokiona. Ala emen errege andienaren funzione sagratua da meza, presente dago bere majestadea, zure eskuan dago joatea edo ez joatea, diot asteregunean, baña entzuteraskeros, in bear da ongi; ta oroat diot gañarako deboziosko errezues ta gauzes. Jauna, beras, obeda ez entzutea meza, ez errezatzea errosarioa, ez itea prozesioak ta deboziosko gauzak? Diot ezi gauza goien egitea ongi, obe dela klaroki ustea baño, zeren ematen zaio Jangoikoai honra ta plazer, ta arimai probetxu; egitea naiz zerbait inperfekzioeki ere obe dela deus baño, ezi beti zerbait on gelditzen da. Baña ainberzekoa barin bada desatenzioa ta irreberenzia ezi piza dezan ia ezi gauzak balio duena, edo zerbitzu baño ia agrabio in dezon Jangoikoai, orduan baterez obeda; ala nola erregei asistitzea, mintzatzea, agur egitea on da, baña bidanabar ori beroi iten badu moldegaitz, itsuski ta anitz deskortesieki, naiagoko du baterez, alako zerbitzua baño. Ongi egitea da ala nola obra guzien arima. Ikasagun, bada, mezaren ongi entzuten. Ortako bear dugu grazia. O grazias betea Maria; orrek sollik asistitu ta zerbitzatu zio dignoki Jangoikoaren bere Seme Jesusi, bada, bera dugu mezan, Aitetama onen humea da, ta mereji du ongi tratatzea ta asistitzea; onen ikasteko erdetxi bezagu anitz grazia. Abe Maria.

        Estakiten bekala askok zer den meza sandua, estakite entzuten ere. Xakin bezate, bada, doazenek mezara dela au mundu ontan izan daiken gauzarik andien andiena, sakrifizio bat solemnea zeintan ofrezitzen baita Jangoikoai Jesu Kristo bera, ogi ardoen akzidenteen pean, bere majestadearen honratan, berritzen delaik misteriosoki beraren pasioa ta eriotzea. Nola entzunen da ongi? Asistitus presenzia korporal ta moralareki, diote teologoek. Presenzia korporalareki nai du erran egon bear dela presente gorputza elizan edo meza erraten den lekuan, edo bentzait urbil naiz atarian, estaikelaik ia, de manera ezi in dezan gorputz bat barnekoeki goartus zertan doaien meza. Esta preziso ikustea, eztaere aitzea zelebratzen dagona, ezperen ez lezakete kunpli itsuek ta sorrek. Obe dela ikustea ta aitzea diote, baña ori erran bear du debozio ia edo gutiagoak. Batzuek ia debozio senti dute ikusis eta aitus; ala da obe aiendako. Berze batzuek ia debozio dute egones begiak ertxirik ta bildurik beren baitan; ala da obe aiendako ta libratzen dire anitz distrakzio edo gogoain arlotazio datozinetaik beiratzetik. Presenzia moralareki nai du erran oroat nola intenzio, atenzio ta debozioreki. Intenzio ona aisa da aski dena, au da entzuteko meza sandua gauza bat sagratua bekala, zeñeki honratzen baita Jangoikoa. Esta preziso kunplitu naia elizareki. Atenzioa bear da exteriorea ta interiorea; exteriorea da gorputzaren aldetik geldi, ixil, modesto egotea, ta onen kontra da jardukitzea, enredatzea, arat onat beira egotea prezisoki estorbatzen baitute arimaren atenzioa. Alaber lo, errekostaturik ta berze edozein modu gaistos galtzea erreberenzia bear dena. Atenzio interiorea da arimaren edo gogoaren enplegaturik idukitzea Jangoikoaren gauzetan.

        Zertan, bada, egon bear da pensatzen mezakoan, edo zer in bear da? Irur egotemodu edo mezaenzuteko manera erranentut, bata aski dena, berzea obexagoa ta berzea oben obena. Aski dena txustoki da asistitzea atento, naiz ez entendatus, baizik beiratus gauza gura gauza andi bat bekala, bere aldetik honratu naies Jangoikoa artan kristio-gisa. Alakoak daizke imajinatu an, ala nola Belengo portalean baizeude idia ta astoa erreberente beneratzen beren Jauna ganbela gartan; eta dezokete erran Jangoikoai ta edozeñek oroat, dagolaik etxakin zer egin, seko ta ezin deboziorik aurkitus, ut jumentum factus sum apud te, et ego semper tecum, baizio Dabidek (Ps. 72): Jauna, astoko bat bekala nago emen orren presenzian, ta alaere nik orreki nai dut beti; homines et jumenta salvabis, Domine (Ps. 35); gizonak ta astoak salbatukotu orrek Jauna. Eta gisaontan segi animatus bere burua honratu naiak Jangoikoa naiz ala. Ontara daike ellega errezatzea edozein orazio, dela Kredoa, dela Salbea, dela errosarioa, dela estazioa, dela examinatzea konzienzia, dela berze edozein debozio in daikena estorbatu gabe ikustea zertan doaien meza. Solamente konfesazea ta meza enzutea bateo estaike. Gañarako debozio estorbatzenestutenak atenditzea mezari, in daizke bidanabar, ezi elkarren aide dire debozio guziak.

        Bigarren modua mezaren entzuteko da obexagoa, joatea akonpañatus zelebratzen dagona, bentzait zenbait orazio ta gauza klaro aisenetan, egines guk ere gure aldetik ario gartara nola iten ere baitu sazerdoteak, au da, diolaik Confiteor Deo, erran guk ere, Ni bekatorea, Kredoa diolaik guk ere bai, ofratzean hostia ta kaliza ofratu guk ere, goratzean adoratu, Pater Noster diolaik errezatu Aita gurea, komekatzen delaik gu ere bai deseos, ta ala. Ikasagun modu gau egun, utziko dugu berze aldi bateko obena baita meditatzea Kristoren pasioan. Egun goazen akonpañatus zelebratzen duena. Len lena beti mezara bañolen, pensa zoazila munduan den gauzarik andien andienera, zeñetan idikirik par en par zeruak, ta jautsirik Jesu Kristo berriro sakrifikatzen baita misteriosoki ta berritzen baitu padezitu zuenaren memoria. Ta ala kontu in zazu kalbarioko oianera zoazila ikustera iltzen gurutzifikaturik gizon Jangoiko dena gizon bekatariengatik. Bearbada onen kasos lengo eliza geienak iten zire aldapetan; bentzait aldareak gorago dire elizaren gañarakoa baño; mezak bentzait da zierto errepresentatzen duela Kristoren iltzea kalbarioan gurutzean. Konbeni da ellegatzea asibañolen meza prestatzeko arima. Sartubañolen elizako atarietaik alzina, despei munduko itekoak ta gauzak gogotik, nola ezpalitz berze itekorik munduan, baizik au, ta errealki esta berzerik ordu gartan guretako, eta nola balitz biziaren azkena ura, ura enzun ta il berla. Dezoke erran bere gorputzaren astoai ta sentidoei erran ziotena Abrahanek, igaterakoan oian gartara sakrifikatzera bere semea Isaak bere mutilei: geldi zaizte zuek emen asto oneki, guk in bitarteo sakrifizioa. Duenak iagotako talento, dezake imajina aldarean dagola Moisesek ikusi zuen malda gura, sugarretan zegona ta ez erretzen. Banoaie zio ark, banoaie ikusadan bisione andi gau. Bazoeie ta Jangoikoak oiuegin zio maldatik: Moises, Moises, etzaitela ellega onara; edekizkizu oñetakoak, ezi zu zauden lur gau lur sandua da. Estali zue Moisesek aurpegia lotsatuain utses. O guk ere begis ikusi bagindez iten dena aldarean, zer lotsamentura! Sarzerakoan elizan daike erran Dabidek ziona: introibo in domum tuam etc. (Ps. 5); sartuko naiz, Jauna, berorren etxe sanduan, adoratuko dut bere tenploan beldurtasun onareki.

        Sarturik ia ta armaturik gurutzearen señale ta ur bedeikatuareki paraturik belauriko bere lekuan modesto, ixil, geldi, erreberente, gurt-eginik an dagon Jangoiko andiai, lenbizikoa beti bekala da egitea kontrizioaren akta gogotik. Berla erran dezoke: Jauna, aurki bez bere sierbo gonek grazia orren begietan, ta mintzatu natzaio nere Jaunai, naizelaik autsa ta errautsa. Berla bizturik fedea, animaturik debozioa Jangoikoagana, eskaturik grazia entzuteko meza ongi, bear dio ofrezitu bere aldetik Jangoikoai sakrifizio gura. Aski da gogos solamente erratea: O guzien Jangoiko Jauna, ofrezitzen diot nere aldetik sakrifizio gau fin gaietako, zeñendako fundatu baizue Kristok, ta orai ofrezitzen baitu elizak. Dezakenak edatu ia, erran bezo: Jauna, ofrezitzen diot sakrifizio gau, zeintan berritzen baita Kristoren pasioa ta eriotzea, beraren memoriatan, ta berorri plazer, graziak ta honra emateko, Maria Santisimari egiteko obsekio, aingiruei ta sanduei añaditzeko gloria, purgatorioko arimei emateko sufrajio, mundu guziai erremedio, bekatariei barkazio, justoei graziaren aumentu, gure bekatuen penengatik satisfakzio, ta erdexteko beartugun guziak arimain ta gorputzain, logratzeko kontino Kristoren pasio ta eriotzearen fruituak. Itz bates, gauza gaietako guzietako, zeintako utzi zuen Kristok ta ofrezitzen baitu Eliza Ama Sandak. Berexki eskatzen diot meza gonen medios au ta au, berorri ongi iduri bazaio. Nainuke enzun alikako obekiena, ta nola nai duen orrek ta Eliza Ama Sandak entzun dezaten. Fabora benaza nere Jangoiko Jauna; kida benaza eskutik Jesu Kristo ene redentorea; akonpana benaza ene Ama Santisima Maria; goarda benaza ene aingiru goardiakoa; sanduek eta sandek lagun bezadate, emateko Jangoikoai plazer ta gloria, ta nere arimai erregalo ta probetxu guzia. Amen.

        atrazen delaik sazerdotea errepresentatzen baitu Jesu Kristo, kontu atratzen dela Kristo bera. Mezaren astean zeñatu sazerdoteareki, ta erran, Ni bekatorea etc. Edo Jesu Kristo ene Jauna etc. Igaten delaik aldarera kontu doaiela Jangoikoaren alzinera mintzatzera mundu guziaren partes. Segitu eskatus barkazio ta miserikordia gloriaraño. Gloriakoan lauda zazu Jangoikoa zeure gisa. Orazioetan eskatu zuk ere eskatzen duena sazerdoteak. Leitzean epistola ofrezitu kunplitzea manatzen dizuna gure Jaunak bere legean ta doktrinan. Ebanjeliora txutitu presentatzen zarela bekala Jangoikoai animoso, prest sinestatzeko, segitzeko ta defendatzeko etsai guzien kontra beraren fedea ta honra, naiz dela biziaren kostus. Kredokoan errezatu zeure euskaran Kredoa atenzio ta debozio onareki. Ofratzean hostia ta kaliza, ofrazkiozu zeure aldetik zuk ere zeure arima ta gorputzareki bateo. Garbitzentuelaik eri-mokoak eska zuk ere garbi zaizan guzis, de manera ezi ongi iduri dezazun Jangoikoaren begietan. Orate fratres diolaik, egizu orazio eman dezon Jangoikoak bere ministroari grazia ongi egiteko lan gura, ta zeurorri ongi asistitzeko zerutik etorko den Jaun garren presenzian. Santus asterakoan goratu bear da gogoa zerura, nola an kantatzen dioten guzien Jaunari, nai zindukela zuk ere honratu Jaun andia. Memento lenbizikoa da biziengatik, ta ura da garaia eskatzeko Jangoikoai bere buruagatik, Elizagatik, bere urbilekoengatik, ta estado guziengatik. Bakotxa injenia daike eskatzera zer ta nola nai duen, bere gisa. Nai duenak nere gisa, nik ala iten dut. Lenbizikoa, enkomendaturik arima edo gauza, zeñendako aplikatzen baita meza, segi ala guti gora bera: Jauna, bere Seme Jaun Jesu Kristo sakrifikatzendenagatik emen, oroi bedi, otoi, nitas. 1ª, eman bezada nere bekatu guzien barkamentu osoa ta grazia berorren begietan de manera ezi nik kuadra dezoten berorri ta orrek sollik niri; ori nerea, ni orrena beti. 2ª, egin benaza bere biotzaren neurrira guzis, arima ona, biotza noblea, gorputza obediente doi-paratua orren borondatearen konforme, arimaren ta gorputzaren fakultadeak bear bekala, memoria firmea, entendamentua klaro, borondatea txuxen, sentido guziak habil orren zerbitzuko. 3ª, atra, urra, edeki bezkida pasione, bizio, inklinazio ta kondizio gaisto guziak, ta planta bezkida ta azi enebaitan sendoki birtuteak, humildade bat sina ta egiaskoa zimendu bekala on guziaren. Alaber arimaren ta gorputzaren kastidade perfektoaren donoa aingiru baten gisara; alaber karidade ta amorio andi bat berorrengana, maita dezaten ori sollik guzien gañetik; alaber pazienzia ta serenidade bat inalterablea; baitare fede bizia, esperanza sanoa, kontrizio perfektoa, proposito konstantea, ferbore kontinuoa, prudenzia, justizia, fortaleza, tenplanza, zelo ardientea, orren beldurtasun hume onarena, biotzaren alegria ta asea orren baitan, munduaren desprezio osoa ta gañarako beartudanak. 4ª, eman bezada grazia efikaza ez dezaten ofendi deustan, baizik ere bai plazer egin guzietan, onetsi dezaten, obra dezaten ta padezi dezaten orren zerbitzutan. 5ª, bida, otoi, grazia finala ta perseberanzia beti mantenitzeko orren grazian, bizian ta iltzean. 6ª, azkenean eman bezada leku bere sanduen konpañian glorian. 7ª, alaber eman bezada konbeni bada au ta au; bakotxak zer nai duen espezialki. Oroi bedi, Jauna, nere aidees, adiskidees ta obligazioskoes etc. Ta bakotxak aipa dezazke zein naituen enkomendatu. Oroi bedi nere etsaies ta eman bezote anitz grazia, bedeizio ta ondasun zerutik. Oroi bedi Eliza guzias, Aita Sanduas, obispoes, arimen kargudunes, sazerdotees, errelijiosoes ta eliza gizon guzies, izan daizen sanduak nausiaren ariora bere ministroak, ta sandu dezkiten berzeak. Oroi bedi erregees, prinzipees, justizies ta superiore jenero guzies, zerbitza dezoten berek berorri, ta berzeak zerbitzarazi. Oroi bedi estado guzies, birjines, alargunes, ezkondues, justoes eta gaistoes, guzietas, eman bezote bear duten guzia etc. Berexki oroi bedi emen presente gaudenes. Paratu dut ala mementoa, ez ain txusto iteko ala, baizik bide emateko nola dezaketen in bere gisa. Memoriaindako: lenik bere burua ta persona, ontan arimarena len, gero gorputzarena; gero bere proprioak ta obligazioskoak; gero etsaiak ta kuidado ez atzendu ontas; gero eliza-gendeas; gero superiorees; gero estado guzies ta naituen persones. Aisa daike enplea denbora gura gisa ontan.

        Konsagraziokoan biztu fedea itz gaien birtutes jausten dela Kristo bera, animatu biotza, mogitu afektoak, admirazioa, humiltasuna, agradezimentua, amorioa Jaun garrengana. Goratzean hostia ta kaliza adoratu biotzaren indar guzieki ta gorputzaren erreberenziaeki. Ondorean da egotea debozio guziareki bat, nola pobretto bat dagon dagolaik presente errege bere korteareki. Emen, emen bear dire itxeki arimaren afektoak axuri dibino garren alde. Emen nai duenak in dezazke fede, esperanza, karidade ta kontrizioaren aktak. Emen amorioa, eskerrak, laudarioak, bibak, baitare otoitzak Jaun garri. Bigarren mementoan, baita ilengatik, dezake akonpaña sazerdotea eskatus arimen fabore, lenik buratsoen, aideen ta obligazioskoengatik; gero adiskide, ezaun, leku ta adinkide izanengatik; gero bearrago direnengatik ta naituenengatik, aipatus nor ta nor nai duen ermandezazkien gloriara gure Jaunak. Nobis quoque peccatoribus diolaik, erran, Jauna, guri ere bekatariei berorren miserikordietan esperatzen dugunei in bezagu leku bere sanduen konpañian, ez guk merejidugunagatik, baizik bere ontasun infinitoagatik. Pater noster diolaik, errezatu gogotik Aita gurea. Ia emendik alzina prebenitu komekatzeko espiritualki edo deseos. Egin kontriziosko akta finki. Eskatu barkazio humilki diolaik Agnus Dei. Artu deseo ta ansia andia, balitz bat digno, errezibitzeko biotzaren erdian Jaun andia ain txipi egiten dena guregatik, axuri dibino, manso, inozente, amable gura, aingiruen erregalo gura, zeruko ogi bizia Ama Birjinaren bularretako esneas oratua, erranes biotzaren ondarrean itz gebek edo berze alako batzuk: O Jesus dulze maitagarria, nor litzaken digno orren errezibitzeko bere baitan? Nork luken sanduen garbitasuna ta Ama Birjinaren disposizioa admititzeko berori biotzean besarka ertxi, sekula desegin ez leiken bateki? Erran sazerdoteareki: Jauna, libra benaza nere erruintasun guzietaik bere gorputz ta odol sandu geben atenzios, ta egin bez nagon beti firme orren mandamentueki, ta ez nadien aparta beñere orrenganik. Gero erran humilki irur aldis: Jauna, ni ez naiz digno orren majestadearen errezibitzeko, baizik solamente erran bez itzes, ta nere arima izain da sana ta salba. Gero errezibitu deseos, au deitzen da komunione espirituala; gero eman Jangoikoai eskerrak, ta errezibitu belauriko ta kurturik Jangoikoaren bedeizioa; ta azken Ebanjeliora txutiturik ofrezitu berriro defendatzera ilartaño Jangoikoaren fedea ta legea. Ondorean erran: Biz alabatua ta bedeikatua aldareko sakramentu sandua; ta eman nolapait eskerrak eskatus ellega zaizan ematera bere glorian. Orra nola daiken enplea mezaren denbora prezioso gura, barin bada Jangoikoaren ta bere arimaren amoriorik. Bada, arrazio da izatea amorio Jangoikoai, ta Jangoikoai dionak, dio bere arimai. Badiogute amorio; baña nola? nekerik gabe nai ginduke. Nor da ezliokenik egin nai plazer Jangoikoai? Baña bateo nai liokete egin bere buruai. Nor da naiezluzkenik Jangoikoaren erregaloak ta ondasun datozinak aldareko mai gartaik? Baña bateo nailuzkete gorputzaren aisurak ta gustoak. Nai lukete zerbitzatu Jangoikoa ta tiratu zerbitzatzeuntenen soldata, baña lanik ez, bortxarik ez. Nai lukete Jangoikoaren adiskide, baña bateo munduaren, demonioaren ta aragiaren ere bai. Bateo Jangoikoa ta mundua estaike; bateo Jangoikoa ta demonioa estaike; bateo Jangoikoa ta aragia estaike. Bat edo berze autatu bear da berex, ta erresolbitu neke zerbaitetara Jangoikoagatik ta arimagatik. Zer uste duzie zerbitzatzen diotenak etsaiai direla beti aisa ta naigaberik gabe? Ez. Bada, zerbitza Jangoikoai baita nausi ona, neka daike zerbait Jangoikoagatik, logratzeko beraren grazia emen, ta gero an anitz gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa