www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 4a
post Pentecostem.
De piscatione spirituali

 

Per totam noctem laborantes nil cepimus etc. Luc.5.

 

        Egungo ebanjelioa da au San Lukasek kontatzen duen gisan: Jendeak gaintzen zirelaik Jesusen atzean aditzeagatik Jangoikoaren itza, zego bere Majestadea Jenesaretko estankearen aldean; ta ikusi zitue an bi onzi edo barko, ta arranzariak zeude beiti garbitzen sareak. Igan ze, bada, San Pedroren barkora, ta apartarazi zue guti bat leorretik; eta jarririk predikatzen ziote barkotik jendeei. Ondorean erran zio San Pedrori: Tira itsas-barnerat ta bota sareak. Errespondatu zio San Pedrok: Maestru Jauna, gau guzian ibili gara nekaturik ta eztugu deus ere arrapatu; baña berorren manura botako dut sarea. Au eginik, arrapatu zute arraiketa andi bat, auxten baize sarea ere geiegis. Deiturik berze onzian zeuden lagunak, ebek lagundus betezuste bi onziak arraies, kasi ondatzen baizire. Ikusirik au San Pedrok, belauriko paraturik Jesusen oñetan, erraten dio: Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekatari bat ni. Zeren ezi arriturik zeude bera ta guziak ainberzeko arraiketas. Jesus onak erran zio San Pedrori: Etzaitela lotsa; ia emendik alzina zure arranzua izanen da arimen edo jendeena. Eta onziak atrarik ta guzia utzirik, segitu zute bere Majestadea. —Orra ebanjelioa— ezin daike duda agitu zela errealki arranzu gura, kontatu bekala; baña zierto ere da, milagro gartan badela zerbait misterio, ta adiarasten da klaro-aski; lenik, igatean Jesu Kristo San Pedroren barkoan, ta andik predikatzean; ta azkenik, berari erratean izanen zela arimen arranzari. Goazen, bada, entendatus espiritualkiro, nola dezakegun, geuren onerako. Baña lenik Ama Birjinai egin zogun bere diosalea, eskatus grazia. Abe Maria.

        Len lenik admiragarri dena da, orduko jende gaien afizionea aditzeko Jangoikoaren itza. Orgatik ain onak eta eder eskojituak zire kristiandadearen primizia gaiek, ezpaikara gu aien aldean digno deitzeko kristio, garelaik ain epel Jangoikoaren gauzetako, ta ain mundukoiak! Quomodo obscurati etc. Nola ilundu den kristiotasunaren urre gura, deslustratu den kolore eder gura! Fede berbera, doktrina berbera, legea, sakramentuak, errelijionea ta gauza guziak oroat; eta ain diferente bizimodua!

        Bigarren admiratzeko dena da igate gura Jesu Kristo San Pedroren barkoan, an jarririk andik ematea guziei bere doktrina zerukoa. Zer uste dugu dela San Pedroren barka honratu gura, baizik Eliza edo kristiandadea? Zeñen buru delarik Jesu Kristo beti, egin zue bere bikario San Pedro ta arren ondorekoak. Nik erraten dizut, erran zio sanduari (Math.16), zu zarela Pedro, eta arri gonen gañean fundatuko dut nere Eliza; ta infernuko atariek eztute indarrik izanen onen urratzeko diña. Au da barko gura zeintan dagon jarririk edo asentus presente kontino Jesu Kristo bera gureki munduaren akabanzaraño, ofrezitu zuen bekala (Ib.ult.) ez solamente sakramentuan duen presenzia errealareki, baitare bere amoresko asistenzia, laguntza ta probidenziareki. Au da barko gura non sarzen ezten arraia, non bizi ezten persona eztaiken sartu zeruan, dena dela. Au da barko gura non bizi diren birtuteak, karidadea, humildadea, kastidadea, pazienzia ta gañarakoak; non sollik ageri den santidade egiaskoa, Jangoikoaren konplazenzia, obra onak eta milagroak, ta berze nion ez. Au da barko gura, salbaziosko arka bakarra, zeintan solamente daiken salba gizona, ta zeintan eztaudenak ondatzen baitire dilubio unibersalean erremediorik gabe. Au da barko gura, zein ondatu naies dabilzan beren indar ta injenio guzieki deabru infernukoak ta eben lagunak, herejeak, judioak, jentilak, kristio-bortak, gaixtofikatuak, biziosoak, suberboak, deshonestoak, gizagendearen farraskak. Libre libre bear dugu, diote; baña niork ezin libra Jangoikoaren sujeziotik. Libre diote, ta bitarteo eztuste utzi nai libre segitzeko Kristoren legea nautenak. Zer da au? Libertadearen atxekias nai lukete urratu errelijione kristioa, zeren eztuen permititzen libertadea egiteko gaizki; baña lenago urra lezakete zeruen fabrika, ezi mundutik kendu Kristoren Eliza ta errelijionea. Orai gutitto bat dago ixil, geldi, lo bekala gure Jauna; Ipse vero dormiebat (Math.1), baña azkeneko botakotu aiek infernura, ta geldituko da firme, tieso bere Eliza.

        Eramazu itsasoan barna, erraten dio Kristok San Pedrori, ta edazkizu sareak arranzuko. Zer da au? Edatzea mundua barna predikatus Jesu Kristoren doktrina, irabazteko arimak zerurako. Grazioso da diona sandu gloriosoak: Gau guzian nekaturik ibili gara ta eztugu logratu txipa bat ere. Zer da au? Predikari pobreen lastima; erran ta erran, nekatu ta nekatu, ta debalde askotan; eztiot debalde dela berendako, ori ez beñere, ezi alokairu ona pagatuko diote nausiak faltarik gabe, baña debalde asko adizaleendako, ezpaita protxurik atratzen konbertitus onera, oroat nola ezpalezate aitu. Desgrazia gau agi daike agian predikariaren espiritu faltas, baña komunkiago adizaleen kulpas ta Jangoikoaren permisios, ezi aski da den Jangoikoaren itza ta egia, edozeñen agotik datorren. Eta Jangoikoas daudenak logratuko dire (Act. 13. v. 48). Alaere, Jauna, dio San Pedrok, berorren itzaren atenzios botako dut sarea; in verbo autem tuo laxábo rete. Bota zue, ta ara non atratzen duen arraiketa andi bat milagroskoa. Zer da au? Da adiarastea Jangoikoaren grazia ta bedeizioareki eztela faltako arrai, nauterran, kristio anitz eta onak munduan non edo non. Atra dire len ta gero anitz Kristoren etxetik beren bizioen atzean. Orai berean doaz bandaka munduko itsaso gori barna suelto naies; utzirik Jangoikoaren bidea, zeren debekatzentigun bizioak, bekatuak, gaixtakeriak. (Aborrezizen tuste sazerdote onak, zeren pregonatzen duten Jangoikoaren legea, nola balego gure eskuan kentzea letra bat ere, tilde bat ere. Nai lukete ase pasioneak sueltoki, ta niork ez dezoten debeka, ezta ere itzik erran kontra; eta nola ori baita inposible Jangoikoaren ta Kristoren errelijionean, pasatzen dire erratera guzia dela gezurra ta apezen enbusteria ta engañua. Eta ala iten dire hereje ta ateista jangoikorik gabe, federik gabe, errelijionerik gabe, legerik ta errespeto onik gabe. Eta uste duzie bat batean ellegatu direla ortaraño? Ez, ezi kristio zirelaik ere, etzire anbateko kristioak. Asten da mandamentuen auxtetik pasatzeko galzera fedea ere. Zenbat bide da, kristio deituak oraño, daudenak ezbaiean, beren pasioneeki itsuturik? Bulkaldi guti aski dutenak segitzeko herejeen bidea?). Bitarteo ene kristio onak, zarate beldur akaba daien kristiandadea? Ez, ez pensa alakorik. Barratuko du sarea non, noiz ta nola duen plazer gure Jaunak, ta inen da arrantzu andia San Pedroren barkora.

        2. Barko gau entenda ere daike persona bakotxa, ezi mundu txipi bat da gizona. Arraiak, birtuteak, obra onak, merejimentuak, irabaziak zerurako. Itz gaiek: Gau guzian nekatu eta eztugu deus arrapatu. San Bizente Ferrerek paratzentu bekatarien agoan ilaskeros, idikitzentutelaik arimaren begiak (S.4. de Dominica 5 post Trinit.), ezi San Gregorio andiak diones: Begiak erxtentuenak kulpak, idikitzentu penak. Orduan, bada, erraten dute: Gau guzian trabajatu ta eztugu deus arrapatu. Au diotela dio, bizituas beti ilunbetan, gaizki ta neketan, banoan ta beren kaltetan. Ilunbea edo iluntasun arimarena da egietafedesko gauzen atzendura, ignoranzia ta akordu-gabea. Ezta iluntasuna mundukoas ainberze kaso egitea ta Jangoikoas ez? Ilunbetan aisa tropezatzen da, ta sarzen da loiean, ta ezta ikusten; ala arima atzendua Jangoikoas aisa erorzen da edozein bekatutan, espezialki sekretoan ta luxuriaren loiean; orai niork ikusten ezkaituelaik dio: Ezta iluntasuna bizitzea bekatu mortalean arima, ta ain sereno jan, edan, lo egin ta gañarakoak? (Ezta iluntasuna? Dagolaik ilik arima Jangoikoaren desgrazian, Jangoikoa ematen sentenzia ta markatzen infernurako, deabrua eskatzen lizenzia eramateko, eriotzea aldakan, bekatuek irritatzen ilarasteko, infernua idikirik esperatzen; alaere, dagolaik pokalean desditxatua ez erori bai erori, ez goartzea, baizik presumitzea, dibertitzea, irri egitea ta sendagalla? Ezpada au iluntasuna, ezta gau ilunik). Santo Tomas de Akino doktore aingiruak, teologiaren iruzkiak, zein baño xakintsuagorik apenas ikusi den munduan, erraten zue etzekiela nola arima, bekatu mortalaren estadoan zekiena zegola, zeiken alegra sekulan (Hos ss. in ej. vit. ad fin). Arrazioreki deitzeunte gau iluna bekatariek beren bizi pasatua: Trabajatu gara, diote, zeren pasatu duten gaizki ta neketan. Bai, ezi eztoakioke ongi duenai Jangoikoa kontra. San Pablok zio: Barin bada Jangoikoa gure fabore, nor gure kontra? Bekatariek erran beaute: Barin bada Jangoikoa gure kontra, nor gure fabore? Bizi ona damatela gaixtoek, bizi aisa, gustosoa, nai bekalakoa, kunplitus pasioneak, ibilis beren gogora; ta onek, berriz, trabajuak beti, mortifikatus, ertxitus, goardatus; ala uste dute boboek, axaletik beirazeuntenek. Baña kostatzen zaiote aiei ere kunplitzea gustoak, pagarasten diote eskotea deabruak emen ere. Zenbat dilijenzia, zenbat peligro, beldur, alke, desonre ta kalte kostazen da askotan gaizki egitea? Ikustentugu, diozu, alegre, arrullo, oiulari. (Onak, berriz, ixil, erretiratu, modesto, humil. Ala da munduan, baña bear litzake aiek humil egotea, ebek animoso, eztirela beldur atrazeko aurpegia nonnai; ta azkeneko agitzen da au ere, munduak estimatzea onak bear orduan ta ustea banoak. Baña en fin, ebek kontent ageri dire munduaren banderan). Nola da ori? Axal, falsuki ta sustanziaik gabe. Tarantula deitzen den sierpe bates kontazen da, heritzentuenei komunikatzen diotela irriaren pasionea benenoareki, ta ala ilzen direla irris. Alakoa da gaixtoen irria ta alegranzia, daudelaik benenaturik bekatu mortalareki ariman. Bereki damate erioze ta kondenazioren sentenzia, naiz alegre agerrian. Nola daike au? Atzendus Jangoikoas, eriotzeas, ondorekoas; ertxis arimaren begiak; lokarrarazis konzienzia. Ezperen, goarzen badire guti bat idikis begiak ikusteko beren estadoa, zer trabajuak! Zer penak! Zer ai ta kongojak! Beira ilzeko peligroan direlaik. Baña ondorean ikusten da obeki, ta ala diote: Bizitu gara beti ilunbetan, gaizki ta neketan, banoan ta geuren kaltetan. Au orai. Egi eta fedea da egiten diren obra on guzieki, bekatu mortalean dagon bitartean, eztela deus irabazten zerurako, zeren falta delarik grazia faltazen da merejimentu guzia, ala nola galdurik zaña, arramak ez dezake eman fruitua, eztare zarmenduak matsa aienetik apart. Emen norbaitek agian errain du: Zertako egin beras, obra onik, dagolaik bat bekatuan, ezpada aieki irabazten gloriarik? Alaere in bear dire, lograzeko Jangoikoaren piedadea, barkazioa ta grazian paratzea, ta ez dezan kondena. Baña ilaskeros estado triste gartan, orduan baita erratea: Eztugu deus atra? Nihil cepimus. Debalde bizitu gara neketan ta geuren kaltetan. (Ala nola Baltasar erregea, zegolaik konbitan alegre oben obenean bere ustes, agertu baize paretean esku bat eskribitzen arren sentenzia irur letraetaik batean ziola: pizatu zaitute balanzan ta aurkitu zara arin obra ones. Gau gartan galdu zue erreinua, bizitza emengoa ta sekulakoa; ta erremediorik ez ia sekulan. Ala klamatzen dute kondenatuek: Ergo erravimus, uts in dugu betikos. Gau guzian nekaturik eztugu deus atra, baizik kondenazioa ta pena sekulakoak).

        3. Alaber, itz gaiek, gau guzian trabajatu ta eztugu deus arrapatu, daizke aplika itentustenei obra onak ere, baldin iten baituste gaizki, edo floxezas, edo banidades, edo berze fin gaixtos. Ta ainberze daike izan floxeza edo fin gaixtoa, ezi ken dezon obra onari merejimentu guzia, nola in-ezpalitz. Eta beti ere faltaren ariora galzen da ia edo gutiago. Sagar bat daike izan sanoa, daike izan barnetik ustela, ta daike izan artxoa. Sanoak balio du; artxoak ez ainberze; ustelak baterez, naiz duen kolore ona gañetik. Oroat, moneda bat daike izan urre fina ta pizukoa, ta pasazen da; falta dakioke zenbait grano, ta galzen du preziotik ariora; ta daike izan moneda falsua, ta eztaike pasa. Ala obra onetan. Iten badire Jangoikoaren amore puros, dire sagar sanoak, urre finak; estimatzentu Jangoikoak. Baña iten badire gana gaixtoan edo banidades, fin gaixtos ta ala, pizatuko dire Jangoikoaren balanzan; examinatu bear dire Jangoikoaren juizioan. Solamente aurkiturik zerbait inperfekzione, ezta galtzen guzia bai arintzen ta gutizen estimazioa. Baña solamente in badire intenzio gaixtos, baterez Jangoikoagatik, fuera fuera, ustelak dire, urre falsuak on kolores. Eta zer izain da, baldin itzulzen badire beneno? Goazen juiziora, ikusagun. Zer dakarzu or? Jauna, ainberze errosario, ainberze meza, bezpera, prediku, limosna, baru etc. Para balanzan. Oni falta zaio ainberze grano, berze orri ainberze etc. Eta ala egunka ta berregunka kontatzentugunak emen, an apalduko dire erdia ta ia agian; ta agian deustaratuko dire arras. Zer dakarzu zuk? Ainberze konfesio ta komunione. Examinatu bear dire. Ongi eginak dire Jangoikoaren amores? Biba, balio dizute barkazeko bekatuak ta salbatzeko. In badire ajolaik gabe, iduripenes solamente, doloreik ta propositoik gabe, edo altxatus bekatu grabeak, beneno dire. Goaie eneganik madarikatua, dio Jangoikoak. Eta zer diogu gauza komunes, etxeko ta kanpoko lanes? Ah! Zenbat tesoro bildu zeiken, inbaleites bear bekala fin ones ta Jangoikoaren amores? Baña zenbatetan ezta fin onik, ta ez memoriaik Jangoikoas? Zenbat nastekatzen dire bekatueki? Eta ala nauzu irabazi Jangoikoaren alzineko? atra ze aldi bates konbersazioa sazerdote ta nekazari prestu baten artean; sazerdoteak zio: Zein ofizio senzilloa duten nekazariek salbazeko, nai baute, okasioik gabe niori perjuiziorik egiteko, nola duten merkatariek, errotazaiek, txastreek, berze ofizialeek, dabilatenek berzeren gauza eskuetan, baitezazke tenta kodiziak, ez ala nekazariak. Berze alde, neke dutena dezakete itzuli penitenzia ta purgatorio; ta lastima zela aien kondenatzea. Nekazari juizioskoak zio: Eta zer mertxede iten diogu guk Jangoikoai? trabajatzen bagara, geurendako ai gara. Eta zenbat iduri zaio oroitzen direla Jangoikoas? Baizik lanera joan ta egon, nola idiak ta mandoak, oroitu gabe baden Jangoikorik. Sazerdoteak zio balio diotela intenzioak obligazioaren kunplitzeko, ta doble, baldin ofrezitzen badiote Jangoikoai. Nekazariak errespondatu zio: Bai, Jauna, baña ia baden ajolarik ortas? Berze alde, iduri zaio eztela nekazarietan perjuiziorik egiten niori? Badire inbidiak eta txarreriak, konpasione guti berzeren alorra eta gauzas, sisatzea mugak, ixtikatzea berzeren alorrak pasatus berak eta abreak andik, daizkelaik pasa aisa aratxagotik, ustea suelto haziendak doazin dañuetara, mezkintasunak amarren primizietan. Non dire gero berze bekatu nasten direnak laneki? Itz desonesto itsusiak tenturik gabe, murmurazioak, ordikeriak ta alakoak? Ala explikatzen ze nekazari on gura. Sazerdoteak erran zue azkenean: Amigo, nik dardukat ofizioas solamente berez dela ona, baña gaixtoaindako guzia gaixto; ta desengañaturik nago, Jangoikoak salbatzen tuen bekala bereak beraren bideas doazinak edozein ofiziotan, oroat, alaber kondenatzentuela, ezpadoaz zuzen bideas, naiz direla nekazariak, infernutik infernura, neke andietaik andiagoetara. Beras, alakoek errain dute: Gau guzian trabajatu ta eztugu deus arrapatu, baizik kondenatu etc.

        Zer erremedio? San Pedrok erakutsia: In verbo autem tuo laxabo rete, Jauna, orren manura, berorren izenean botako dut sarea. Au da San Pablok ere erran zuena: Edozein gauza egin dezazien itz edo obras, guzia egizie gure Jaunaren izenean (Coloss.3). Zer den in bear dena gorputzaren ta arimaren, nola kuidatu bear den zaias ta irinas, au da, gauza lurrekoes ta espiritualees, nola arimari lenik, ta gero eman bear zaion gorputzari ere bear duena ezinberzeas; nola gizonkiak bere gisa, emastekiak bere gisa, beauten gobernatu emanes soñari ta tripari preziso dena ta dezente, presunziorik, laminuriaik ta exzesorik gabe; ori luze da explikatzea, ta ez oraiko). Orai solamente modua nola in bear diren obrak edo gauzak. Ebetaik batzuk dire obra biziak, iten direnak graziaren estadoan. Berze batzuk obra ilak, iten direnak bekatu mortalearen estadoan. Berze batzuk obra mortifikatuak, ebek dire egin zirenak grazian, baña gero il direnak erorzeareki mortalean. Irabazteko grazia ta gloria solamente dire protxal obra biziak, au da, grazian eginak. Ia, beras, grazian egotea persona da lenbiziko bear dena; ta por konsigiente, goartzea nastekatzetik obrak, lanak eta gauzak bekatueki, zeñeki guzia galtzera botatzen baita, oroat nola gisa baledi bazkaria benenos. Au suponiturik, goazen lanera, dibertitzera, jatera, edatera, lo egitera, bear den guzietara. Nola? Paraturik letrero bat kopetan. Explikatuko naiz. Lengo denboran sazerdote sumoak Jangoikoaren manamendus bear zue eraman kopetan loturik zinta edo plantxa bat, zeintan zegon eskribiturik letrero gau: Sanctum Domino, nai du erran, konsagratua Jangoikoai. Ala guk edozein gauza in dezagun, eramagun paraturik kopetan, au da, frinkaturik gogoan itz gau: Jangoikoa da len. Goaz lanera? Jangoikoa len. Goaz dibertitzera? Jangoikoa len. Goaz noranai ta edozeintara? Jangoikoa len. Au da, beti bere Majestadea, begien alzinean, ez ofenditzeko, baizik zerbitzazeko guzietan. Orai nork nai du ikasi itzulzen lurra urre, txipia andi, amar-errealekoa ogei otxineko? Amoreak iten du au espiritualki, ofrezitus Jangoikoai gure pixkak: Jauna, biz au berorren izenean, berorren amoretan. (Zoaz lanera: Jauna, orren izenean dela. Zoaz mezara edo predikura: Orren amoretan dela. Zoaz jatera, edatera, dibersiora: Biz berorren zerbitzutan. Duzu burukomin, gaitz edo trabajuren bat: Jauna, biz orren izenean. Gutitako naiz, baña dena orren amores dela. Oh! Nola irabazten den anitz amorearen kasos! Ala nola San Pedrok logratu baizue arraiketa andia, botatus sarea gure Jaunaren izenean, ala erraten zio Santa Teresak: Jauna, nik baño ia zerbitzu ta obra on inen du nornaiek; baña nik baño ia amorereki, ori ez, eztut permitituko.) (Similiter dic de patientia et impatientia in adversis, nil cepimus).

        Azkenik da San Pedrok in zuena, urtikirik gure Jaunaren oñetan erratea: Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekataria. Ezta au apartarastea, ez, baizik humillatzea bere burua, nola zenturionak: Jauna, ez naiz digno orren Majestadearen errezibitzeko. Nola Santa Isabelek: Nondik niri ainberze ondasun, nola etorzea enegana ene Jaunaren Ama? Ontan erakusten zaigu nola estimatu Jesus bere sakramentuan. O biajanteak, zoaztenak bides eternidadera, etzaiztela atzen bitarteo daukazienas ala altxaturik bidean zeuren on guzirako. Ama, estima, adora, errezibi ta egin al guzia Jaunoni, izateko ongi bizian, ilzean ta ondorean. Santa Teresak erran zio bere monja bati zerutik (Avis.15): Zerukook ta lurrekook izan gaitzen bat garbitasunean ta amorean, guk gozatus, zuek padezitus; guk adoratus Jangoikoaren esenzia, zuek adoratus aldareko sakramentua. Eta erran zozute au ene alabei etc. etc. etc.

 

aurrekoa hurrengoa