www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 2ª
Adventus.
De Pariendo adversa pro Deo

 

Cum audisset Joannes in vinculis
opera Christi etc. Math. 11.

 

        Egungo ebanjelioa da au: Aiturik Kristoren obrak San Juanek zegolaik preso karzelean, bialirik bi diszipulo galdegin zio: Berori da etorri bear duena, edo berze norbait esperatzen dugu? errespondatu zue Jesusek, joan ta kontazkioze San Joani aditu ta ikusituzienak, itsuak ikusten, estropeatuak ibilzen, leprosoak garbitzen, sorrak aditzen, pobreak ebanjelioa predikatzen eta zori onekoa da eztena eskandalizatzen enebaitan. Aiek joan ondoan asi ze erraten jendeei San Juanes: Zer ikustera joanzinate desertura? kanaren bat aizeak dabilana? Baña zer ikustera atrazinate? gizonen bat delikatuki jaintsirik? Alakoak erregeen palazioetan dire. Baña zer atra zarate ikustera? profetaren bat? Bai ta profeta baño iagokoa ere diot nik: Ezi auda ura, zeintas dagon eskribiturik, ona nik bialiko dut ene aingirua prebeni dezana zure bidea zure alzinean. Zierto erraten diziet, emastekietaik jaioen ertean ezta atra nior andiagorik Joan Baptista baño. Baña txipiago dena zeruetako erreinuan da andiago ura baño. Orra ebanjelioa. Atratzeko bear den fruitua, saluta zagun Birjina Maria. Abe Maria.

        Lenbiziko itzak gaizke admira, San Juan Bautista preso karzelean. Nor ezta admiratuko? gizon bat ain sandua, ain kuadrablea gure Jaunaren begietan, ain alabatua bere Majestadeen agos, alakoa preso karzelean! Eta zergatik? Zergatik Herodesi erraten zion etzezakela konzienzias iduki bere anaiaren andrea. Kulpanteak libre, suelto, nola nai jan, edan dibertitzen, eta sandua loturik prisiones! Eta dagolaik Jangoikoa beira! Nola permititzen du? Progatzeko ta errefinatzeko sanduaren santidadea, irabazteko ta labratzeko ala korona gloriakoa. Andia ze San Juan Bautista Jangoikoaren presenzian, agertu bear da sufrimentu ta pazienzia andian. Trabaju andiak dire birtute andiaren lagun. Mostratu ze sanduaren birtutea bizimodu penitentean, predikatzean, trabajatzean, milagroak obratzean: falta ze progurik obena, padezitzea persekuzioak, karzelak ta eriotzea Jangoikoaren amoreagatik. Gizon sandua ta andia zerk iten duen da sufrimentu andiak. Onaraño ezta kontatzen andi Jangoikoaren presenzian. Arrai txipiak badire erreka txipietan ere, baña arrai andiak eztuzu aurkituko ezpada itsaso amargoan. Bizi aisitan on izatea ezta gauza andia, andia da irautea konstante trabaju ta tormentu amargoetan. Erregeek adornatzen tuste bereak insignia eder luzitueki; Jangoikoak bere prinzipalak gurutze gogorreki. Erregeek kapitan obenei fiatzentiote lanik andienak; Jangoikoak sanduenei trabajurik andienak. Arri prinzipalak paratu bear direnak fabrikain fatxadan labratzen dire golpeka; sandu prinzipalak eztire pintatuak, baizik trabajuen golpes moldatuak.

        Irur eskus bear dire labratu onak, Jangoikoaren eskus, beren esku proprios ta proximoen eskus; baña kontu beti dela Jangoikoaren eskus, zeren beti Jangoikoa baita manatzen duena sufritzea beraren amores. Beren eskus beaute labratu egines penitenzia, ukatus beren naikundeak, mortifikatus pasioneak, bizioak ta kostunbre gaixtoak, eta kastigatus gorputza. Jangoikoaren eskus, agoantatus Jangoikoa ganik eldu diren trabajuak, desfortunak, plagak ta eritasunak, baitire ala nola Jangoikoak paratzentuen penitenziak. Proximoen eskus, sufritus aien agrabioak, persekuzioak, erran ta egin gaixtoak. Kristio inperfektoa guzia da kexatzea in diotela arraziorik gabe, falsedades ta mereji etzuelaik. Kristio perfektoak, berak erranes edo egines du pena, ez berzerenes, baizik pazienzia ta alegria, barin bada zerbait kulpa, izan daien satisfakziotako; ezpadu kulparik, izan daien merejimentu ta gloriatako. Auxe da grazia, dio San Pedrok (1.c.2) sufritzea Jangoikoa gatik desarrazioa mereji etzuena. Baña sufritzea naiz bofetadak bekatu in duzielaik ta mereji duzielaik, ori zer gauza andia da? Baña egin ongi ta sufritu pazienziareki, ori da balio duena Jangoikoaren alzineko. Ortara zarate deituak ta konbidatuak, zeren Kristok padezitu zue guregatik, emanes exenplu segitzeko beraren pausuak; zeñek etzue egin bekaturik, ta etze aurkitu bere agoan itz bear etzenik; gaizki erraten ziotelaik, etzue erraten gaizki, padezitzen zuelaik etzue meatxatzen, baizik usten ze obediente kondenatzen zuenai malamente, ta eraman zitue gure bekatuak bere gorputzean guruze gartan. Guziau dio San Pedrok: Eta berriz, (ib.c.4.): Niork zuetaik ezdezala padezi gaizkiegille ta ladron bekala, baña kristio bekala bai, sendagalla egin bez izen gortas.

        Padezitzea kristio bekala da on alde guzietaik; lenik emateko satisfakzio bekatu pasatuengatik, diogulaik humilki, au ta ia mereji dute ene bekatuek, biz ene bekatuen satisfakziotan. Gero da ere on padezitzea libratzeko bekatuetan erorzetik, ezi duenak anitz trabaju gana guti du egiteko bekatu, erremedio ederra da goarzeko. Gero da ere on, imitatzeko Kristo gure Jauna; zeñen bizi guzia zer ia izan ze baizik padezitzea? Eta pregonarazi zue ebanjelioan, nai duenak joan beraren atzetik, ar dezala bere gurutzea ta segi dezala. Gurutzea da padezitzea, ta au da Zerurako bide erreala. Beira emendik doaien prozesio ederra, Jesu Kristo lenean, aldakan bere Ama Birjina, atzetik sanduak ta sandak, guziak beren gurutzeeki, ta gabe nior ez. Orgatik eztuenak nai padezitu, eztu nai segitu Kristo, eztoaie Zeruko bides. Padezitzea da ere on mostratzeko Jangoikoak guri digun amorea, ta guk dioguna Jangoikoai. Zertan ia, erran zio Santa Teresari (In fin. vitae), zertan ia mostradezakezut dizuten amorea, nola ematean zuri eskojitu nuena neuretako, baita padezitzea? Bada, gizon lurrekoak nola ezpaitu gauzarik ia kostatzen zaionik nola padezitzea, ontan mostratzen dio finezarik andiena. Errezu ta alakoak kontu dela ofratzea kobrea gure Jaunari: Goardatzea beraren mandamentuak ori zillarra bekala; baña padezitzea ta sufritzea gogotik Jangoikoaren amores ori da urre fina ta diamante preziosoak ofratzea.

        Orgatik geienenik laudatu zue Jesus onak San Juan Bautista, anima gaitzen imitatzera. Baña nola gizon pobreak eztuen urre ta diamanterik, ala kristio eriak eztu pazienziaren perfekzio gau. Goazen aitus atxekiak: Jauna, sufritzea zenbait baru, penitenzia ta gauza onen trabajua, ori gogotik ere; sufritzea pobreza, desfortunak, nezesidadeak, eritasunak ori nekexko da, baña zer inen dugu? Bearko dugu: Jangoikoaren izenean dela. Baña sufritzea gaixtofikatuen desarrazioak, persekuzioak ta gauza goratutidanak malamente, ori nola nai du? Ezta posible. Ala dio, zeren falta duen karidadesko amorearen urrea. Bazue au San Juan Bautistak. Herodes ta Herodias bi urde gaiek sartu zute preso karzelean; zergatik ordea? Zergatik nai zituen sendatu, ondu eta salbatu. Ona pagatu ziote gaizkiareki, amorea odioareki. Alaere sanduak ziote karidade, konpasione ta salbazioaren zelo; eta ia pena zue aien galzeas, ezi bere ilzeas. Preso egotea sufrizen zue ongi. Ontan ere badire gradoak ala nola urrean. Lenbizikoa preziso ta aski dena da sufritzea pazienziareki bere trabajua naiz neketankara, ta zinkuria zenbaiteki, baña iraik ta odioik gabe: Zinkuria da sentimentu naturala, ta ezta gaixto: Ira ta odioa bekatu da: Ala nola zurratzen duelaik zaroas Nausiak txakurra, itzultzea au marmar ta ozka nausiain kontra, ori da gaixto, baña in dezan zinkuria urtikitzen zaiola oñetan, ortas ezta geratuko nausia. Bigarren gradoa da obeago, sufritzea animosoki sentimenturaik gabe, ta onetsis ain ongi bere kontrarioa, nola deus in ezpalio. Irugarrena da sufritzea alegreki, ta pagatu naies gaizkia onareki, egines fabore egin dionai agrabio, ta eskatus Jangoikoai espezialki arren onetan. Auxe da urre ta diamante fin fina. Ditxosoa duena au; errezibiturik zerbait injuria, joain da bereala Jangoikoagana: Jauna, pixkatto gau biz orren amoretan, nik barkatzen diot, orrek barka bezo, ta in bezo ongi etc. Oh! zer ofrenda au, zein kuadrablea Jangoikoaren presenzian! Baña inpazienzia, ira ta odioareki dena dela ofratzen diozuna, hozpindurik doaie.

        Ikusagun San Juan Bautistak in zuena ta ikasagun. Katees loturik gorputza, baña libre zeuka gogoa; ez solamente pazienzia onean, baitaere ain sereno, animoso ta alegre, atzendurik bekala bere trabajuas, solamente oroitzen da berzeren onas bialis Jesusengana, ez eskatzera libra zezan karzeletik, bai galdegitera bazekiena berak ezaun zezaten guziek zela Jesus salbazalea. Baña exenplurik obena dugu Jesus bera baitan. Guruzifikatu zute Judio infameek, zergatik zen ona ta ongiegillea, pagatu ziote amorea odioareki, ona gaizkiareki; ta ez kontent guruzifikatuas, gero ere iten ziote eskarnio makurtus buruak, barin bada Jangoikoaren Seme, zion gisan, libra dezala orai, jautsi bedi gurutzetik, ta sinestatuko diogu; berzeak ongitutu, ta bere burua ezin dezake salba. Ia agonian Jesus onak erran zue: Egarriak nago. Jende noble gaiek paraturik kana baten puntan esponja bat enpapaturik hozpinean eramaten ziote agora. Hozpin fierratua ze aien biotzeko ira ta erruintasuna. Ez ala, ez ala Jesus onak, baizik ere atzendurik bekala bere penes, ia pena zuela aien galzeak, lenbiziko itz erran zuena goratuaskeros gurutzean izan ze au: Pater, ignosce etc. Aita, barka bezote, ezi eztakite zer iteunten. O Jesus, nork eztu konfiatuko berorren miserikordian? Nola eztida barkatuko niri eskatzen diotelaik, nai ziotelaik barkatu aiei etzutelaik eskatzen? Baña gure asuntorako, nork eztu sufritu naiko zerbait, sufritu zuelaik ala alako gaixtakeria? Orgatik xakinik sanduek zein orren gustorako den, alegratzen zire izateas zer sufritu ofratzeko berorri. Exenpluak dire ezin kontaala. Egun, bada, eztela irarik emastekiaren ira baño erruagorik, dio Espiritu Sainduak (Eccli 28), nola guzietan baita guzietaik, emasteki batek eman bear digu exenplu (Parra. P.2. pl. 39). Alargun noble bati zuen seme bakarra il ziote puñaladaka. Pensa ama tristearen pena. Salan paraturik gorputza odoles beterik, ama zego urtzen negarres ta lamentus. Bitarteo ilzalea iges doaielaik justiziaganik laixterka, nola eztakiela sarzen da kuarto gartan berean. Lanze uste gabekoa. Eztuelaik berze erremediorik, paratzen da belauriko amaren alzinean; eskatzen dio Jesu Kristoren odol preziosoagatik nai badio barkatu ta anparatu. Zer inen ote du amaren doloreak lanze gontan? Zer inen zue zuetaik batek, agitu balekio alako lanzea? O Andre noble jenerosa! goratzen du biotza Jangoikoa gana, Jauna, errezibi bez ene dolorearen sakrifizio gau. Eta berla jaiki ta sarzen du gizonoi leku sekreto altxatu batean. Ellegatzen da justizia, galdegiten du artas, billatzen du zoko guzietan, nion ezin aurki. Amak ez solamente eztu salatzen, baita ere defendatzen du. Joaten dire justiziako ministroak; eta andre ona, prebeniturik bolsa bat diru ta zaldi bat, joaten zaio: Tori bolsa gau, ta arturik beitian dagon zaldia, zoaz, ta goarda zaite, ta Jangoikoak lagun dezazula. Ezta mirik dezakenik alaba aski alako nobleza. Gau gartan zego desahogatzen bere pena, ta ofrezitzen Jangoikoai eskatus iaketa etzuen erremediorik ilak, salba zezan arima. Ontan ikusten du bere alzinean beterik erresplandores, edertasunes ta alegrias. O Ama, erraten dio, o ene Ama ona, baleki egin didan, mertxedea akzione gorreki, nola penaetaik libratu nauen, nolako gloria eman didan, ez dezoket explika. Baña berorrek progatuko du emendik guti datorrelaik ni nagon lekura gozatzera, zeren nai duen premiatu gure Jaunak beragatik egin duen hazaña ainberze kuadratu zaiona. Erran ta desaparezitu ze. Erran bekala, andik guti eraman zue gure Jaunak Andre on gura bere gloriara, non dagon gozatzen bere Semearen konpañian sandu guzieki Jangoikoa eternidade guziko. Ala biz gureki ere. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa