www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 53.
De Sacramentis ut sic.
ann. 1780

 

Haurietis aquas in gaudio de fontibus Salvatoris. Isai. 12.

 

        1. Ugalde bat atrazen zela gustoaren lekutik, erregazeko paraisoa, dio Eskriturak, zein gero partizen baita laur buru edo zati prinzipaletan. (Gen. 2). Paraisoa espiritualki entendazen da Eliza edo kristiandadea, ugalde erregazen duena da doktrina kristioa, zein partizen baita laur parte prinzipaleetan: Lenbizikoa, jakitea zer sinestatu; bigarrena, zer eskatu; irugarrena, zer obratu; ta laurgarrena, zer errezibitu. Explikaturik ia zer sinestatu, baitago Kredoan, segitus katezismo erromanoaren ordena, explikatuko dugu orai zer errezibitu. Nola jakinen dugu zer errezibitu? Dakizkigulaik Elizako Sakramentuak. O iturri preziosoak, nondik batatorkigu graziaren ur abundantea kristioei! Haurietis aquas in gaudio de fontibus Salvatoris, zio Isaias Profetak; logratukotuzie ur saludableak gozo andiareki Salbadorearen iturrietaik. Iturri gebek entenda daizkela sakramentuak dio Kartusianok (hic); baña lograzeko eben ondasun miragarria, da preziso entendazea, ta entendazeko explikatzea ta aditzea kuidado andiareki.

        2. Sakramentua jeneralki da gauza bat guzis sagratua ta sekretoa; baña partikularki Elizako sakramentu gebek dire señale exteriorebazuk Kristok ezarriak, emateko guri aien medios bere grazia ta birtuteak. Jangoikoak usatu du egiteko gizonei zenbait fabore ofrezitu duena, ematea zerbait señale, zeñen medios asegura zeizen fabore ofrezituas. Ala, ofrezitu ziolaik Noeri etzuela berriz ondatuko mundua dilubio unibersalas, eman zio otsadarra señale bekala bakearena. Ala, ofrezitu ziolaik Abraani eskojizea bere pueblotako arren jenerazioa, eman zio señale zirkunzisioa. Ala, bialdu zuelaik Moises bilazera Israelgo puebloa Ejiptotik, eman zio señaletako bara prodijioso gura. En fin, lege zarreko zeremonia ta gauza franko eman zitue Jangoikoak señale bekala, Jesu Kristo gure erredenptorea bialduko zuela, ta bialiduenarenak. Etorririk, bada, Jaunau mundura, ta paraturik erremedioa bere odolaren kostus, prosegizeko obrazen beti odol beraren birtutes grazia ta santidadea gure arimetan, utzi zitue señale exteriore gebek, diot, Sakramentuak, seguridade anditakoak. Baña zertako eskojitu zitue ortako gauza exterioreak, nola baita ura bataioan, olioa konfirmazioan ta ario gontara berzeetan, zukelaik kausatu grazia gure baitan alako gauzarik gabe? Akomodazeagatik gure naturalezareki, ezi nola kidazen baikara ikusten diren gauzes entendazeko zerukoak, ala emanzitigu Sakramentuen gauza exteriore gebek, entendarasteko aien medios obrazen duena gure arimaetan. Orgatik dio San Krisostomok: izan baliz gizona gorputz gabekoa, emain zitio dono espiritualak Sakramentuen materialidade edo belo goriek gabe. Baña nola arima baitago uniturik gorputzareki, emantigu gauza espiritualeak gauza korporale goien medios. (hom. 60. ad pop. 38 in Mash. vel 83).

        3. Baña zeren señale dire Sakramentuak? Grazia ematendutenarena. Mostrazen da agerrian iten dena estalian; gorputzean figurazen da gertazen dena ariman. Ala nola bataioan garbizen da ures gorputza signifikazeko santifikazen dela arima Jangoikoaren alzineko, konfirmazioan untazen da kopeta olio sanduas, sinjifikazeko indar ematen zaiola arimai ta konfirmazen dela fedean. Konfesioan humillazen da sazerdoteari persona, ta sazerdoteak ematen dio absoluzionea, signifikazeko parazen dela arima Jangoikoaren agradoan. Komunionean ogi ardoen akzidenteak ageri dire ta errezibizen dire agoas, signifikazeko alimentazen dela arima Jesu Kristo beras; ta ario gontara berzeetan. Baña erreparatu bear da ezi Sakramentuak estirela señale utsak signifikazen dutenak gauza kausatu gabe, ala nola otsadarrak signifikazen baitu Jangoikoaren ta gizonen artean bakea, baña espaitu kausazen. Sakramentuek signifikazen ta kausazeunte signifikazen duten grazia ziertoki, ezpadu estorbazen disposizio gaistoak errezibizentuenarenak; zerengatik beren baitan daukate birtutea Jesu Kristok emana bere odolaren kostus, eta ala estago ere aien birtutea gure on edo gaistoaren menean, diot, asministrazentugunen menean, ezi dela on edo dela gaisto sazerdotea administrazen duena Sakramentua, oroat obrazen du onek. Eta ala, dela San Pedro edo dela Judas bataiazen duena, ain ona da bataioa, dela sazerdote dignoa edo indignoa absolbizen edo konsagrazen duena, ain baliosoa da absoluzioa, ain ziertoa da konsagrazioa, zeren Kristoren birtutea baitago Sakramentu guzietan, eta bere pasio ta odolaren prezioa.

        4. Guziau entendazen da zenbatenas egiten den Sakramentua errealki, ta ortako irur gauza bear dire: Lenbizikoa materia, bigarrena forma, irugarrena intenzioa potestadeareki. Materia da gauza gura zeñeki iten baita Sakramentua, nola bataioan ura ta uraiki garbizea, konfirmazioan olio sandua ta artas untazea etc. Forma dire itzak erran bear direnak bataiazean edo konfirmazean, ta berzeetan. Intenzioa da nai izatea sinki egitea Sakramentu, ta potestadea bear den sakramentuetan ura ere izatea. Orgatik esta aski ures garbitzea, edo olios untazea, edo konfesazea, edo ostia izatea, ezpadire bateo erraten itzak Kristok disponituak Elizan; estire aski gauza ta itzak ere, ezpada intenzio sina egiteko; ta guzia esta aski, ezpada potestade bear dena; ta ala konfirmazioaindako ta ordenazeko bear du izan obispo; absolbizeko ta konsagrazeko ta oliazeko sazerdote, dagon bekala disponiturik Elizan.

        5. Ikusagun orai zenbat diren Sakramentuak ta aien diferenzia elkarren artean, ta lengoei daramaten abantalla. Sakramentuak dire zazpi, ez ia ta ez gutiago: Bataioa, konfirmazioa, konfesioa, komunionea, oliadura, ordena ta matrimonioa. Konbenianziasko (sic) arrazio bat ortako eman daikena da, ezi ala nola gobernu tenporalean zazpi gauza bear ta aski baitire, ala Elizain arimen suplizeko, guzis medio guzietaik aski dire zazpi sakramentuak. Tenporalean beñik bein jaio bear da persona, gero anditus ta indar artus joan bear du, gero alimentua du preziso bizizekos, gero erremedio kurazeko erizen bada, ta indarren errekobrazeko modua; ontas landara bear dire gobernariak joateko zuzen gauzak; gero, konserbazea jenerazio humanoa. Guziau da espiritualki Elizan zazpi Sakramentuen medios, zerengatik bataioaren medios jaio zen bekala da ta sarzen da kristiandadean persona. Konfirmazioaren medios atzizen ta indar arzen du fedean; komunionearen medios du alimentu zereki mantena bizi espirituala, baita grazia; konfesioaren medios sendazen da eritasun espirituale edo bekatuetaik; oliaduras kenzentu bekatuen erresta ta efekto gaistoak. Ontas landara, ordenaren medios dire ministroak ta sazerdoteak, gobernazeko Eliza; ta en fin, matrimonioaren medios da probidenzia aumentazeko ta atzizeko humeak Jangoikoaren zerbitzazeko Elizan. Esta ia deus falta. Eta nor da sakramentu geben autore edo fundadorea? Jesu Kristo Jangoikoaren Semea zerutik etorri zena gure erremediazera, berak paratutu ebek, ta ala, zerutik ekarriak bekala estimatu beartugu anitz Sakramentuak. Ebek dire zazpi kolumnak plantatutuenak Jangoikoaren jakinduriak, zeiñek sustentazen baitute Jangoikoaren etxea, Elizako fabrika. Dire zazpi sello gaiek zeñeki ertxirik baitago axuri dibino garren librua misterios betea. Dire zazpi tronpeta gaiek zeñen soñura erori baizire Jerikoko murallak, ta orai bekatuak, demonioaren, munduaren ta aragiaren artifizioak. Dire zazpi zeruko planetak, zeñen birtutes jaiozen baitire Elizako kanpoan birtute ta grazia jenero guziak. Dire zazpi antortxak argizen gaitutenak Elizako kandelero andi gontaik, pasazeko zerurako bidea. Dire zazpi saetak zazpi bekatu kapitaleen kontra disparatutuenak Jesu Kristoren besoak. Dire, errateko itz bates, zazpi baso beteak Jesusen odol preziosoas guzien erremedio unibersala enzerrazen dutenak bereki, ia deseaestaiken gisan.

        6. Sakramentuak, bida deizen dire ilen Sakramentuak, berzeak bizienak. Bataioa ta konfesioa deizen dire ilenak, zeren baitire arima ilen bizteko, ezi ila da bekatu mortalean dagon arima, ta bizten da parazen delaik grazian. Berze borzak deizen dire bizienak, zeren errezibitubañolen grazian paratu bear baita. Alaber, irur sakramentuk, au da, bataioak, konfirmazioak ta or denak, inprimizeunte karakter edo marka espirituala ariman; ta ala, bataiatua, konfirmatua ta ordenatua ezaunduko dire zeruan ta infernuan ere marka bakotxain kasos zer izan ziren emen. Alaber, irur Sakramentu goiek estaizke bi aldis errezibitu; ta ala, bein bataiatua estaike berriz bataia, bein konfirmatua estaike berriz konfirma, ta bein ordenatua estaike berriz ordena. Baña berze Sakramentuek, au da, konfesioa komunioneak, oliadurak ta matrimonioak estute inprimizen karakter edo marka gura, ta errezibi daizke bi ta ia aldis, goardatus Elizaren legea. Alaber, estire igoalki preziso Sakramentu guziak: Bataioa da guzis preziso, konfesioa ere bai, bekatu mortale inaskeros; konfirmazioa, komunionea ta oliadura dire preziso manuaren azpian, ta desprezios ustentuena estaike salba. Ordena ta matrimonioa dire borondateskoak, zein nai duen bakotxak, ta ezpadu nai, ez bat eta ez berze. Sakramentu gebek daramate abantalla andia lege zarrekoei, zeren aiek zire eben figurak, ta ebek dute bere birtutea Jesusen odol ta pasiotik. Elkarren ertean, alaber, bata da berzea baño noble ta dignoago; Jangoikoak daki zein baño zein den ia, guziek dakiguna da eukaristia edo komunionea dela txoil gorena, zeren ez solamente kausazen du grazia baizik ere enzerrazen du bere baitan graziaren autorea, Jesus dibinoa.

        7. Baña guzien efekto lenbizikoa da kausazea grazia, naiz diferenziareki, zerengatik bataioak ta konfesioak ematen diote arimai grazia etzuena, ta berzeek aumentazen diote ia bazeukana. Ta zer da grazia? Da izate dibino bat, arimaren bizia ta edertasuna, ta merejimentuaren prinzipio, zerengatik grazian parazen den instantetik personak, len Jangoikoagandik apartaturik zegonak, partizipazen du ia Jangoikotasunain doaia, bizten da arima len ila zegona Jangoikoaren begietan, ta asten da merejizen ta iragazten obra ones len deus mereji etzukena munduko baru, penitenzia ta obra on guzies. Grazia gorren medios agrado aurkizen du personak Jangoikoaren begietan, desuerte ezi esta posible ustea Jangoikoak maitazeko bere grazian dagona; ontas landara lograzen du deretxo zeruko gloriara, ta iten da heredero ango ondasunen, desuerte ezi grazian ilzen denai ez dezoke uka Jangoikoak bere gloria. Beras, estimazekoa da grazia gau? Bai, ta ia ezi munduko korona ta gauza guziak, ta errateko beingoas, zeru guzia ere baño ia, ezi grazian estagonaindako guzia da deus bekala, ta grazian dagonaindako da Jangoikoa aiskide, aita, esposo ta nai duen guzia. O nor legoken grazian! Por konsigiente, estimagarriak dire txoil sakramentuak, zeñen medios lograzen baita graziagoi.

        8. Kontazen du Binzenzio Belbazensek (Cl. p.4 Cats. 2), ezi Franziako Leonen zegola estudiante bat diskurrizen nola bizi zeiken beti bekaturik gabe Jangoikoaren grazian. Gau bates eman zio Jangoikoak amets misterioso gau. Iduri zekio ikusten zegola oian kasko batean ziudade eder bat, guzia argia ta brillantea. Asi ze prisaka iganaies artara, baña oianain beitiko aldean aurkitu zue ugalde bat andia ta odol koloreko urak zemazkiena. Beirazen zue alde guzietara, al bazuke aurkitu zubirik edo pausurik (sic) pasazeko ugaldea, ta alko bates ikusi zitue amabi gizon eldu zirenak garbizera beren tresen zikinduak. Erreparatuzue, alaber, Kristo berak, etorririk aien erdira, atrazen ziotela ur baso kristalesko batean, edateko ta garbizeko gizon gaiek. Au ikusirik urbilzen da estudiantegoi ta galdeiten dio Jaun dibinoai, zer ema nai zion adizera ur atra ze ta garbi ze gartas. Errespondatu zio: Ara, goitiko ziudade eder gura da nere kortea, an gozatuko naute gero orai ugalde gontan, baita nere merejimentuetaik bildua, garbizentutenek bere arimak. Baña zeren in ezpaitezakete au ni gabe, orgatik neuronek lagunzen diotet partizipa dezaten nere odol preziosoaren birtutea. Zuk bilazen duzu zubia pasazeko artara, baña debalde; esta berze biderik baizik au, Elizako sakramentuen medios aurkizen dena. Au erran ta desaparezitu ze Kristo, ta kendu zizaio ametsa estudiantearri; jaiki ta kontazen dio Kabilonako obispoari pasatu zaiona. Akonsejazen dio obispoak sar daiela Zisterzioko errelijionean. Ala iten du. Doaie desertu gartara, deizen du atarian, ta atra orduko porteroa, ezaun duzue zela bat ugalde gartan Kristok garbizen zituenetaik. Abadeas galdein ta ikusirik berze amar monjeeki, ezaun duzue aiek berberak zirela amabi ikusi zituenak, zein sakramentuen medios garbizen baizire ariman. Eskatu zue admiti zezaten; adimititu zute ta an aien imitaziora garbizen zuela maiz arima, konfesio ta komunioneko Sakramentueki bizitu ze ta ilze sanduki, ta dudarik gabe ellegatu ze ziudade goitiko gartara. Ea, ikasi exenplu gontan; goazen garbitus sabadorearen iturri gebetan (Haurietis aquas in gaudio de fontibus Salvatoris) aurkizeko agrado Jangoikoaren begietan, bizizeko arren grazian ta ilzeko ere bai. Intenzio goneki inzkigun fede, esperanzako ta karidadearen aktak.

 

aurrekoa hurrengoa