www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo Patrocinii
Beatae Mariae Virginis.
Dominica Novembris

 

Beatus venter, qui te portavit. Luc. De eius patrocinio.

 

        Egun zelebratzen du Elizak Maria Santisimaren patrozinioaren festa konzeditu zuena induljenzia plenariareki Aita Sandu Alexandro VII, Españako Errege Felipe laurgarrenaren petizios, zeren progatu den beraren patrozinioa, edo anparoa, ta bere Majestadea mostratu den gure Patrona bear guzietan, espezialki gerraetan. Patrona bear bekalakoa, ta ezin obea bere seme Jaun Jesu Kristos landara. Egungo Ebanjelioan laudazeko Jesu Kristo zegolaik predikatzen, goratu zue boza emasteki batek jendearen ertetik ziola: Ditxosoa sabela eraman zuena berori, ta bullarrak azi zutenak; baita nola erratea: Ditxosa, zori onekoa alako semearen Ama. Ala, ene fielak, laudatus Ama laudatu zue Semea, eta guk oroat, zeren Amaren honra da Semearen honra, ezi Semeagatik da Ama den bekalakoa, eta Semeagatik du duen on guzia. Egunai dagokio aipatzea Ama Santisimaren patrozinioaren ona, edo zein Patrona ona den Maria. Beraren gloria da, baña gure probetxu: lenik saluta zagun. Ave Maria.

        San Juan ebanjelistak seguratzeko gure konfianza Jesu Kristoren patrozinioan ta anparoan dio: Abogatu dugu, edo patrono Aitaren alzineko Jesus bere Semea; eta San Anselmok añaditzen du: Baitare Semearen alzineko dugu Abogada ta Patrona bere Ama. Jesus, dio San Pablok, da medianero edo bitarteko Jangoikoaren ta gizonen arteko bakar bere parerik eztuena; ala da egi eta fedea, zeren baita Jangoiko ta gizon bateo; beras inposible da aurkitzea gizonek Jangoikoaren alzineko alako mediorik, nola dena gizon ta Jangoiko. Au suponiturik, ontas landara non aurkituko dugu Abogada ta Patrona obeagorik, nola beraren Ama? Ingura mundu guzia, pasa Zerura, errepasa ango Sandu ta Sanda guzien lista, beira Aingiruen errejimentuak, eztuzu aurkituko alakorik bat berere. Zer diot bat berere? Emagun enpeña daitzela guziak prozesioan, Sanduak ta Sandak, ta aingiruen bedratzi koroak alde batetik logratzeko fabore bat, berze aldetik presentatzen dela sollik Maria Santisima, diot ezi sollik Maria Santisimak obeki logra lezakela ezi guziek. Eta ontan ezta pondera zio-errestorik ere, ezi en fin aiek dire Jangoikoaren adiskideak ta zerbitzukoak, direnak direla, baña Maria da Ama ta erregina. Begira zenbat abantalla daraman guziei.

        Patrono edo Patrona izateko guzis ona ta bear bekalakoa, bear du izan biotz jenerosoa, ta esku poderosoa, naut erran, bear duela izan amore ta podore, piedade ta potestade, nai dezana ta in dezakena ongi, ezi nai badu ta ezpadezake, zer balio digu? Berriz barin badezake ta ezpadu nai, zer ai gara? Maria Santisiman aurkitzen da bear den guzi guzia faltarik gabe. Du amaren biotz amoroso piadosoa, ta erreginaren esku guzis poderosoa; dezake egin, ta nai du egin ongi guzia. Sandu batzuk dauzkizie zenbait grazietako berex, ala nola terzianen sendatzeko Santa Eufemia, aginetako minaren Santa Apolonia, begietako Santa Luzia, bularretako Santa Ageda, buruko minaren San Luis Gonzaga, txintxurriko minaren San Blas, ezur ta zañen minen San Babil, San Urbano, hidropesiaren San Eutropio, ar-erauntsi ta lurreko fruituen San Pedro Martir, San Gregorio, gauza galduen San Antonio Padua, animaleen San Anton, ta ala berze asko ondasunen Patrono kontatzentuzie berze asko sandu berex, edo zeren sandu gaiek padezitu zuten jenero gartan, edo zeren progatu den aien faborea artan, edo eztakit nik zergatik, ezi uste nue ta uste dut Sandu edozeñek, denaskeros Jangoikoaren adiskide, duela grazia logratzeko edozein ondasun konbeni bada. Baña Maria Santisima nork errain du dela ontako edo artako, baizik guzietako? Nork paratuko dio muga, edo tasatuko dio graziaren neurri Jangoikoaren amari, ta gloriako erreginari? Berze sanduek eta sandek, eta Aingiruek logratzekos bear da izan Jangoikoaren zerbitzuko nirabe onak bekala; baña Maria Jangoikoaren etxean da etxokandra ta señora giltza guziak dituena. Trintate Jaun Poderosoak eman dio potestade guzia Zeruan ta lurrean, Aitak estimatzen du bere alaba eskojitu bakarra bekala, Semeak bere Ama propia bekala, Espiritu Sanduak bere esposa maitea bekala. Orgatik nork duen Maria eztu bear ia. Den bekala sandu guziak baño ia poderosa, dio San Agustinek, ala da ere guziak baño ia kuidadosa gure faboretan. Ezta Jangoiko Maria, baña Jangoikoarenpean Aingiru ta Sandu guzien gañetik gorena ta obena da.

        Orgatik arrazioreki beren Patrona kontatzen dute estado ta jenero guzietakoek a porfia. Birjinek berea daukate, zeren baita Birjinen Birjina; ta eztakiokete ukatu; ezkonduek beretako kontatzeunte, zeren izan zen Matrimonioaren honra San Josefeki, ta daukate arrazio. Alargunek eztute nai utzi berenganik, zeren bizitu zen alargun biziaren azken zatian; ta nork para dezokete pleitu? Bada sazerdoteek dugu gloria ta sendagalla, gure Patrona ta Ama dela, zeren berak konzebitu zuena sabelean, iduki zuena besotan, azi zuena bularretan Jesus bere sabeleko fruitu bedeikatua konsagratzen baitugu aldarean ta baitamagu eskuetan; ezta ofiziorik beraren ofizioari ia iduri ta urbilzenzaionik, nola sazerdoteena. Bera Jesusen Ama, gu Ministro, bera unide, gu aurrai, gozatzen dugu berak emana eskutik eskura bekala. Zoaste orai beiratus errelijiones errelijione, guziek defendatzeunte dutela Patrona Maria, beraren mantuaren pean daudela diote guziek. Bernardoek eman ziola San Bernardori bere bularretako esne birjinala nola bere seme propiari. Dominikoek eman ziola Santo Domingori bere errosarioa eskutik eskura ta predikatzeko enkargua. Karmeskoek berak erregalatua dutela habitua ta eskapularioa. Merzedekoek dutela beren fundadora. Franziskoek San Franzisko presentatu ziola Jangoikoai Maria Santisimak palakatzeko bere Majestadea, ta parazeko munduan erremedio. Eta gisaontan guziek alegratzeunte arrazio andieki Maria dutela Patrona. Eta zierto zierto ezta gauza onik, zeintan eztuen paratu bere eskua Mariak. Ain entremetitua da on guzietan! Ederki San Bernardok dio, ezi Jesu Kristo delarik Elizaren edo kristiandadearen gorputz gonen buru, lepoa dela Maria, zeñen medios datorkigun on guzia. Gaixtoak solamente, ta bekatariak bide daude Maria Santisimaren patroziniotik apart? Admirazaiste beraren onas ta amableas: gaixtoek eta bekatariek ere, naiz utzirik Jangoikoa bekatueki, oraño ez lukete utzi nai Maria, ta apenas aurkituko da bekataririk eztionik zerbait debozio-iduri, naiz dela falsuan. Baña Maria Santisima bekalakorik ezta nior bekatariendako ere, ezi defendatzentu asko aldis Jangoikoaren iratik, berei bialzen tiote inspirazioas biotzera onzeko, ta milla modus Ama onaren gisara enpeñatzen da Aita onaren ta hume gaixtoen erdian, itzuli daitzen bakera ta graziara. Oh Maria, zer litzake gizagendeas, ezpalitz ain zabal andia berorren patrozinio ta anparoaren mantoa! Ongi San Juanek ikusi zue Zeruko señale andi gartan. Zer señale? Mulier amicta sole, andre bat errebestiturik iruzkias, eta bere oin petan ilargia. (Apocalipsis) Andre gau da Maria; ilargia da Eliza; iruzkia da andre gonen mantua, zeren ala nola iruzkiak edatzentuen mundu guzia barna bere errañuak ta argitasuna, ala Mariak bere anparoaren mantoa edazen du guzietara.

        Baña egungo festaren okasioa izan ze espezialki, zeren gerraetan faboratu duen Maria Santisimak gure España. Nork konta fabore egintionak beti, baña berexki moroen denboran? Lenbiziko sartu zirelaik Moroak Españan jabeturik geienas persegizen zute Don Pelaio erretiratu zena Asturiasen, kueba batean, milla gizoneki, fiaturik Ama Birjinaren patrozinioan. Moroek inguratu zute, ta tiratzen ziote arri ta saeta erauntsi bat kuebara; baña o Maria Santisimaren prodijioa! Arri ta saeta guziak itzulzen zire tirazaleen kontra ta ilzenzuste berak. Ikusirik prodijioa atra zire kristioak kuebatik animoso, ta urratuzuste moroak, ta ilzuste ogei milla, ta gelditu zirenak bizirik oian batek atrarik zañetaik galdu zitue geienak. Kueba gartaik gelditu zekio memoriatako izena Santa Maria de Kobadonga. Bada Nabas Tolosako batallan, non il baizuste kristioek berregun milla moro, solamente ogeita borz kristioen eriotzeareki, deizen dena guruzearen triunfoa, parte andia izan zue Maria Santisimak, zeñen imajinak bere presenziareki urratu zue Moroen tropa fuerteena, ta andik asi ze Kristioen Biktoria. Berze askotan ere libratutu Maria Santisimak bere kristioak; ezpada agitu guzietan, ezta Patrona dibinaren faltas, baizik edo zeren etzen konbeni, edo zeren etzuten kristioek mereji. Baña arimaren batallaetan demonioen kontra lotsagarria da nola exerzito bat ordenatua Maria bereen faboretan. Jangoikoak berak adiarazi zio infernuko serpienteari Maria Santisimaren podorea tarren kontra. Engañatu zuelaik ark Eba, ta Ebak Adan desobeditzeko Jangoikoai, erran zio serpienteari Jangoikoak: zeren in duken langoi, etsai paratuko diat emasteki bat, ark autxi ta ixtikatukodik buruoi. Nor da logratu ta logratzen duena biktoria gau, ezpada Maria Santisima? Gure bizi guzia lur gañean da gerra kontinoa, dio Job sanduak; ezpa gaitu errendizen beti, ta eroriarasten bekatuetan demonioak bere bi laguneki, munduareki ta aragiareki, nori eskerrak, ezpada Maria Santisimari? Azkenean biziaren akabanzan batalla andi baten beira gaude ta beldurrak, zeren artara doaielaik guzia, ura galduas geros, sekulako galdu, ta ongi atraskeros artan, sekulakos ongi, orgatik orduan gure etsai madarikatuak xakinik ia eztuela izanen berze denboraik tentatzeko, an enpleatzentu bere indar, injenio, maña ta deabrukeria guziak galarasteko arima andik edo emendik edozein gisas, usten badiote; baña goardatukotu bereak Jesu Kristok, Aingiruek ta Sanduek; eta non dago Maria Santisima enfermera dibina? Ezta deskuidatuko seguratzeko bere debotoak. Orgatik Elizak añaditu du Abe Marian petizio gura, Santa Maria Jangoikoaren Ama, zuk otoiz egizu gu bekatariak etc. Orgatik Jesu Kristok ilzerakoan utzi zigu bere Ama gure Amatako San Juanen personan, errante ziolaik: Ecce mater tua; ona zure Ama; eta despeitu zue bere arima inklinatus burua, eta Ama zegon aldera, diote, erakusteko guri nora bear dugun akuditu ilzerakoan, nola erranbaligu, onen medios eska zazie miserikordia. Nik, erran zio Blosiori Maria Santisimak berak, nik zerbitzatzen didaten guziei nai diotet asistitu, anparatu ta konsolatu eriotzeko orduan Ama bekala. Gaste bat persegitzen zute lazki ilzerakoan Espiritu gaixtoek presentatus libru andi bat, zeintan zeuden asentaturik arren gaizki-egin guziak. Klamatzen zue pobreak Ama Santisimari, zeñek agerturik bere Semeareki besotan konsolatu zue tristea, erraten ziola: Ona nere Seme Jaunonen medios barkatuak dire zure bekatuak. Oneki desaparezitu zire espiritu gaixtoak, ta ilze alegreki eria. (ap. Claus. p. 2 Cath. c. 68.) Nork lograzen duen Ama Birjinaren patrozinioa, logratuko du grazia ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa