www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XV:
De alio fructu missae,
memoria passionis Christi

 

        arbola bat balitz munduan ain ederra ta probetxuemallea, ezi artaik lurrekoek, artaik zerukoek, artaik lurpean direnek luketen fruita bere gustorakoa ta naiadiña, ta urte guzian ta aspertu gabe beñere, zer arbola miragarria ura! Alakoa da meza sandua, zeintaik fruitu atra dezakete lurrekoek, miserikordia bekatariek, grazia justoek, satisfakzio zor dutenek, ondasun jenero guziak beartsuek; fruitu alaber lurpekoek, au da, sufrajio arima purgatoriokoek; fruitu alaber zerukoek, sanduek, aingiruek, Ama Birjinak alegria ta gloria berria, Jangoikoak honra, agradezimentu ta plazer guzia, aipatu dugun bekala. Aipa zagun orai berze fruitu bat guzien prinzipio ta korona, baita Kristoren pasio ta eriotzearen memoria. Guzia galtzera bota zue bekatuak, Jangoikoa asarratus, zerua tristatu, mundua kondenatu; gero Kristok padezitus ta iles guregatik erremediatu zue guzia. Lan andia, mertxede inmenso estimagarria! Etze arrazio atzentzea. Ortako zer erremedio? Meza sandua, zein baita memoria ta errepresentazio bat bizia lan ta mertxede garrena, ta ez memoria ta errepresentazio utsala, baizik berritzea bekala egunoro egin zen gura bein, aplikatzeko guziei nori bere fruituak. Orgatik enkargatu zue au Jesu Kristok, sendoki ziola: Au egiten duzien aldioro egizie nere memoriatan. Etze aski predikatzea predikariek? Ez. Etze aski pausu gaiek pintaturik bistara paratzea? Ez. Etze aski pausu ta estazioak ibiltzea? Ez. Berak, berak presente mezako sakrifizioan, nai izan zue errepresentatu ta berritu lan andi gura. Esta komedia batean bekala, batek erregeren papela iten duela, ez, ezi ori da iduris sollik; emen errege berbera da errepresentatzen duena bere hazañarik andiena, Kristo berak bere pasio ta eriotzea, sakrifikatzen delaik berriro ez agerrian ta odol ixuris nola len, baizik estalian misteriosoki, baña errealki ogi ardoen akzidenteen pean. Milagro gau naiz aipaturik len ere, on da aipatzea anitz aldis. Maria doloresko Ama, ongi ikusi ta sentitu zuena gurutzearen aldakan bere Seme onaren pasio ta eriotzea, ikusteko guk ere ta sentitzeko ongi aldareko maiean, eman bezagu anitz grazia. Abe Maria.

        Zer arrizioa ikustea Jangoikoaren semea iltzen gurutze gartan bi ladronen erdian! Nornai arrituko ze ikusis arimaren begieki nor zen ura, ta gorputzaren begieki padezitzen zegona. Pasa gaitzen kalbariotik tenplora, gurutze gartaik aldareko maiera, ezi an egin zena emen errepresentatzen da, ta berbera da an sakrifikatu zena ta emen sakrifikatzen dena. Baña ezkaitu arritzen ainberze emen, zerengatik an ikusi zeikena arimaren ta gorputzaren begis, emen solamente arimaren begis daike ikusi, au da, entendamentuareki ta fedeareki. Argitu, bada, ebek ikusteko ongi; beñik bein Kristo bera ain errealki nola an presente ogi ardoen idurien pean, baita milagroen milagroa. Estu emen padezitzen errealki, esta iltzen, estu ixurtzen bere odol dibinoa an bekala, baña errepresentatzen digu ori paratus hostia ta kaliza berex, ta itzen birtutes gorputza hostian ta odola kalizean, dagolaik errealki Kristo guzia bietaik batean edozeintan; baña alaere biak paratzen dire signifikatzeko ixuri zuela bere odola pasio lotsagarri gartan. Sakramentuaren ta sakrifizioaren diferenzia ontan dago: Ezi sakramentu izateko aski da hostia konsagratua sollik edo kaliza konsagratua sollik, bietaik bat, edozein, zerengatik sakramentuaren izatea dago iduri gaien pean egotean presente errealki ta miragarriro Jesu Kristo guzia; baña sakrifizio izateko biak bear dire prezisoki, zerengatik sakrifizioaren izatea estago presente egotean Kristo, baizik errepresentatzean bere eriotze ta odol ixurtze gura agitu zena Kalbarioan. Orgatik ortzilare sanduan, zeintan ezpaita konsagratzen ardoa, esta mezarik edo sakrifiziorik proprioki, naiz dei daien ala, zeren nolapait zeren oroiarasten gaituen Kristoren eriotzeas. Au propioki iten da konsagratus ogia ta ardoa egunoroko mezaetan bekala. Au aditzera eman zio Jangoikoak B. Isabel Eskonaujienseri enzuterakoan bein meza, ikusiarazi baizio Kristo gurutzifikaturik bekala kalizain gañean, zeriola odola gorputzetik kalizara, gelditurik gora gorputza (Parr. p.2. pl.24). Ala San Migel egun bates eskatu zio aingiruen prinzipe goni B. Anjela de Fuljinok monstra zezola mezan gure Jauna figura gartan, zeintan nai duen beraren Aita eternoak honra dezagun an; ta erran zio: beira zazu; beiratu ta ikusi zue hostian beterik llagas ta odoles gurutzifikaturik bekala (Ibid.). Au adiarasten digute gurutze izan bear denak aldarean prezisoki, ornamenta sagratuek ere bai, ta mezako zeremoniek eta gauzek.

        Dugu, bada, meza sanduan Jesu Kristo estaikena il berriz, berritzen lan andi gura egunoro, monstratzen duela gisa ortan etzaiola falta amorio guregana iltzeko ere berriz ta berriz, ori bear balitz. Baña esta bear, zerengatik eriotze gura izan ze aski ta sobra erredimitzeko mila mundu, ta orduko merejimentuak dago orai errepartitzen egunoro mezaren medios. Errepresentatzen du axuri dibinoak bere fineza gura berze fineza goneki. Dago erakusten ala gizonei, nola Jangoikoai zenbat nai gaituen. Gure aldera dezakegu konsideratu paratzen delaik aldarean erraten digula bekala: Ikusazie egin ta padezitu nuena zuengatik, ene doloresko humeak; beira zenbat odol ixuri nuen, zein pena andiak eraman nituen; beira nere llagak zuen amorios errezibituak. Zer ia egin bear nue? Baña etze biziareki bateo akabatu nere amorioa; prest nago galtzera berriz ere bizia bear balitz, etzaistengatik galdu zuek. Baña esta orren bearrik, bear dena ta daikena, iten dut oraño. Emen presentatzen naiz biktima sakrifizio gontan; emen bildurik dauzkit nere fruitu guziak; ellegazaiste enegana pobreak trabajutan zaratenak, ta nik konsolatukozaistet. Ona osasuna ta salbazioa, nere llagen iturrietaik abasto dator naiduenaindako; edan zazie dirurik kosta gabe zuen arimen erremedioa ta bizitza; eta zerengatik galdu bear zarate? Erredimitu zindustet neure odolaren kostus; ona berriz ofrezitzen dut etzaistengatik galdu. Ellegazaiste grazian mantenituzaratenok, seguratzeko ta aumentatzeko grazia. Ellegazaiste bekatu mortalaren benenoa iretsiduzienok, libratzeko ortaik ta paratzeko grazian. Ellegazaiste pena anitz zorduzienok, erdexteko zereki pagatu nere kostus. Zueki ta zuendako nago sakrifikaturik aldare gontan; nior esta galduko baizik bere faltas nere gogoaren bortxa.

        Jangoikoaren aldera dezakegu konsideratu paratzen delaik aldarean, Jesus dibinoa ofrezitzen zaiola bera den guzia, presentatzentiola bere neke pena guziak guregatik eramantuenak, ta erakustentiola bere borz llagak, erraten diola bekala: Nere Aita, orrek bere karidade geiegiagatik, zeñeki onesten baititu gizonak, igorri nindue mundura, eta ni neure naies humillatu nitza eginik obediente eriotzeraño, ta gurutzesko eriotzeraño justoa injustoengatik; nere gain arturik eben bekatuak pagatzeko ebek mereji zutena nik neure baitan, orai ere berriro emen sakrifikaturik orren axuri onetsia bekala, presentatzen naiz orren ta gizonen erdian bitarteko-gisa, ta ofrezitzentiot berorri nere gorputz ta odola, nere llagak, nere penak, nere pasio ta eriotzea eben fabore nik, bainaiz orren seme bakarra Jangoiko bekala ta eben anaia gizon bekala. Neregatik, nere Aita, beira bezote piedade guziareki berorren hume ta nere anaia direnei, naiz ezpaute ere berek mereji, nik mereji dut ebendako. Nik ematen diot berorri honra ta gloria guzia eben partes, ezpaitute honratzen bear bekala; ebek berorren ongi-eginak pagatzen baitiote esker gaistos, nik ematentiot esker dignoak; ebek desplazer iten badiote beren kaltetan itsuek, nik egiten diot plazer ta gusto betea. Ez beiratu bekatarien-gaistakeriai, beira bez nere ontasunai ta berorrek niri didan amorioai ta nik ebei diotetenai. Ez egin, Jauna, eben bekatuen ariora, baizik gure piedade ta miserikordia andiaren gisara. Abel inozente garren odolak eskatzen zue oius Kainen kontra justizia; nere odolak eskatzen dio oius bekatarien fabore miserikordia. Ongi kostarik erredimitu nitue; estaitzela gal gure gogoaren bortxa, estaien malogra nere odolaren prezio inmensoa. Beren perdizioa berenganik eldu zaiote, orrek naituelaik salbatu, aiek estiote nai obeditu; nik erakutsirik kidatzentutelaik bizitzaren bidetik, aiek eztidate nai segitu, ta doaza perdizioaren bideas itsuturik ainberze ta ainberze infernuraño. Aita, diot orai ere aldaretik nola erranbainio gurutzetik: Aita barka bezote, ezi estakite zer iteunten. Argi eman bezote entendamentuei, inklinazio ona borondateei, ezaundezaten ta onetsi dezaten berori nereki. Bekatuengatik zor duten penaindako ematen diot satisfakzio, ta pagu mai gontan. Alaber, ene atenzios naukatenaskeros bereki munduan, merejitu bear diot eman dezoten arimen ta gorputzendako beartusten auxilioak. Beira bez Eliza nere esposaren onagatik, non baititut nere doktrina, nere sakramentuak, nere merejimentuen tesoroa depositaturik, konserba daien floreziente, ta aumenta daien. Estado guzietan espezialki beira bezote onei obe daitzen ta gaixta ez daitzen. Kuadratzen zaio errege, prinzipe ta superiore onen zeloa orren gloriaren, bada, iduki bezki berere eskutik, ta gida bezki beti onerat. Kuadratzen zaio sazerdote ta errelijioso onen zerbitzua orren honratan ta arimen probetxutan, bada, iduki bezki bere eskutik ta aumenta bezote orren amorioa, birtute ta santidade guzia. Kuadratzen zaio birjinen honestidade ta purezaren fragranzia, bada, iduki bezki bere eskutik ta konserba bez konstante nere saldoaren porzione luzituen gau, kristiandadearen florea ta nata, gizagendearen lustrea ta gala. Kuadratzen zaio ezkondu onen dilijenzia gobernatzean familiak ta azitzean humeak zerurako; bada, iduki bezki bere eskutik, ta santifika bezki berak ta beren humeak ta familiak. Aita in bez ongi guzia munduai neregatik.

        Baña zer aitu naiz, nere fielak, adiarazi naiak nola iten duen abogatuaren ofizioa Jesusek mezan gure faboretan, semper vivens ad interpellandum pro nobis, eztaikelaik explika? Aski ze erratea presentatzentiola bere pasioa ta eriotzea, bere santidadea ta merejimentuak guregatik. Argatik ere nai izan zue konserbatu erresuzitatu ondoan, ta igan zerura bere borz llagen kuntzeak mostratzeko bere Aita eternoai gure salbazioaren prezioa, dio San Anbrosiok (L.10 com. in Luc. c.24. in Breviar. fer.3. post Pasch.). Zeruan mostratzen bere llagak, aldarean sakrifikatzen berri berritan, ta ofratzen bere korputz ta odol preziosoak, zer inen du bere Aitak baizik eskatzen diona Seme onak? alde batetik munduaren maliziak asarratzen, berze aldetik bere Semeak sakrifikaturik mezan errepresentatzen padezitu duena munduagatik, zer inen du? Posible da palaka daien. O meza sandua! O sakrifizio miragarria! Zuregatik ezi zer litzake munduas? Axuri dibinoa, Jesus inozentea, berorri eskerrak baitago gureki, ofrezitzen baita bekatariengatik, ezperen zer litzake ebetas? Abrahanen denboran zoezi Jangoikoaren aingiruak atratzera Sodomatik Lot, Abrahanen anaia, zerengatik nai zue erraustu zeruko suas erri gaixto gura. Deklaratu zio Abrahani; Abrahanek erran zio: Jauna, galdu beartu onak ere gaixtoeki nasteka? Balire 50 on, estiote aiengatik barkatuko guziei? Bai, errespondatu zio gure Jaunak. Ark orduan, eta balire 45? Baita oiengatik ere. Jautsi ze berrogeitara; gero ogeitamartara; gero ogeitara. Azkenean erran zio: Jauna, barin badire sollik amar, ebengatik barkatuko diote guziei? agindu zio baietz; baña ez aurkiturik ainberze ere, galdu zue azufresko su erauntsi bateki Sodoma. Elizan, zein baita kristioen kongregazioa, dagon bitarteo gutartean Jesus sakramentatua, estire faltako onak guti edo anitz, emen ezpada, an. Badabilke malizia urain bagaden gisara goratus, anditus, gaindus; ia alde batean kristiandade zati bat galdus, ia berze zati bat berze alde batean; kuidatuko du Jaunonek supli daien berze leku batean. Badaike agi ia ia ondatzera bekala guzia iduri daien. Estute indarrik aski infernuko atariek; defensore ona dugu sollik ere gure Jesus sakramentatua, beronengatik sollik obeki ezi amar ta berrogeitamar onengatik barkatzen digu Jangoikoak guziei.

        Esta nork jaiki ta deteni dezan berorren ira justoa, non est qui consurgat et teneat te, Isaiasek zio (c.64). Orai zer diot nik? ote da gure denbora triste gebetan, erreinante dagolaik malizia humanoa, ta asarraturik Jangoikoa deskargatu naiak bere ira, ote da anitz ain onik jaiki ta detenidezaketenik? Ah, ez ia errateagatik, diot Kristok ziona: Anitz deituak, guti eskojituak. Baña ditxa gurea da, baitugu munduan bat detenitzen diona bere beso omnipotentea ezkaizan kastiga, au da gure Jesus presentatzen dena mezan aldare gañean. Uz nazazu, erraten zio Jangoikoak Moisesi (Exod. 32), uz nazazu, asarra dadien ene furia pueblo gaixto gorren kontra. Zer errana, nere fielak! Ain ona da Jangoikoa ezi usten da garaitzera on baten birtutees, otoies ta negarres, baleuka bekala preso amoriosko grilloeki; orgatik dio, uz nazazu. O zenbat aldis uste dut daudela amoriosko pelea gontan Jesus ta bere Aita eternoa! goratzen duela Jangoikoak besoa kastigatzeko mundua, ta Jesus paratzen zaiola sakrifikaturik aldarean ez dezan kastiga. Uz nazazu, ene Seme onetsia, erraten dio Aitak. Estut utziko, erraten dio Semeak, inartaño grazia enegatik. Eta zer makines, zer armes baliatzen da logratzeko triunfoa? Bere pasioa, bere eriotzea, bere gorputz ta odola, bere borz llagak presentatzentionak alzinean, ebek dire arma biktoriosoak. Aialdeko ona dugu sines, edo obeki errain dut, alzindari ta eskudo ona, axuri sakrifikatzen dena aldarean. Ez nazan kastiga Jangoikoaren justiziak, ez nazan kondena, zer inen dut? Ala nola txakurttoak ikusten duelaik nausia azoteareki eskuan, ta ezpadaike eskapa, sarzen baita maipean edo beraren oñetan, ala nik nere penetan ta berexki kondenazioaren beldurtasunean, billatuko dut errefujioa Jesusen mai gontan; berdin ezin eskapa Jangoikoaren eskutik. Eta Jauna, ori da etorri bear duena onen ta gaixtoen juzgatzera, edo berzerik esperatzen dugu? Beroi da ta ez berzerik. Beras, konsolu da eman bear baitigu sentenzia eman duenak guregatik bere bizia, ta ofrezitzen denak guregatik egunoro sakrifizioan. Baña ezin falta justiziai. Zer inen dut? Lurreko justiziatik iges doaza tenplora gaizkigilleak, ta baliatzen zaiote; bada, Jangoikoaren justiziatik iges sartuko naiz itsu itsua Jesusen llagaetan. Oian gorak oreñendako, dio Dabidek (Ps. 103), baña sagarroien errefujio da arria. Arriak signifikatzen du Jesu Kristo, sagarroiak bekataria. Bada, altxatuko naiz Kristoren bularreko llagan, estaliko naiz odol prezioso garren iturraman. O Jesus, biz neretako Jesus, salbazalea, salba benaza.

        Ikusteunzie zer fruitua mezarena berritzea Jesusen pasioa gure salbatzeko! O ene Jesus dulzea, guzia orren kostus bear da izan? Ikusirik guk iten duena orrek gure salbatzeagatik, ezlitzake arrazio guk ere geurengatik penatzea zerbait ta laguntzea berorri? Guk kulpa guzia, ta axuri inozenteak bakarrik bear du eraman karga guzia? Eta gu aisa aisa? Berriro sakrifikatzen Jesus, berriro errepresentatzen bere pasio ta eriotzea, ta gu egoin gara beira deus egin gabe? Bentzait estiogu agradezituko biotzes? Estugu naiko sufritu zerbait pena idukitzeagatik kontent gure erredenptore ta medianero bakarra? Jesusen armak borz llagak, eta guk nai dugu aisura, gusto ta nai bekala guzia? Ez, ez; pasa zagun zerbait pena plazer emateagatik gure Jaunoni, ta probetxatzeko beronen penak. Baña zer iten da? Esta erreparatzen desplazer egitean ta malogratzean ainberze fineza. Jesus sakrifikatzen bera bekatarien fabore, ta bekatariak indignoki berritzen beraren penak ta kruzifikatzen bekala berri berritan, baitio San Pablok (Hebr. 6): Zer lastima egitea ofensarik alako jaun baten kontra! Eta zer errain dut egitenzaizkiones bere tenploan, bere presenzian ta bere personan ere bai komunione indignoeki? Meza-bitartean egoteas desatentoki? Guziau ta ia zekie agituko zela Jaunonek, ta alaere etzue utzi fundatzeko bere fineza guzien memoria gau. Jauna, bigu ezaumentu ona, ta ezpadazokegu paga mereji duen adiña, bentzait biotzesko afektoeki korrespondi zogun, ta ofensarik ez, ofensarik ez sekulan. Asisti bezagu berorren graziak aliketa ellegatuartaño ematera eskerrak glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa