www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 68.
De deffectibus examinis et occultor.
ann. 1781

 

Delicta quis intelligit? Ab occultis meis munda me,
et ab alienis parce servo tuo. Psalm. 48.

 

        1. Nork entendazentu deliktoak? erraten zue beldurres beterik Dabidek. Jauna, garbi benaza nere bekatu okultoetaik, ta barka bezkida berzeren bekatuak. Zer da au, fielak? Zer bekatu dire okulto goiek? Dire bekatu omisioneskoak geienenik, zein ezpaitire erreparazen askotan. Ori entendazen dut. Baña zergatik dio Dabidek barkadezkiola berzeren bekatuak? Bereak esta aski barkadezkion? Ez, baizik bereak ta berzerenak. Bereak dio berak, bere personas intuenak; berzerenak dio, berzeek arren kasos edo arren deskuidos intustenak, guziok baitire berain gain. Bada, ongi dio Dabidek: Nork entendazentu deliktoak? garbi benaza, Jauna, nere bekatu okultoetaik, ta barka bezkida berzerenak, nere gain direnak. Orgatik nik ere trataturik konzienziain examinain gaiñean azken platikan, egun dut intenzio jardukizeko examinatzearen gain bekatu okultoak, ta berzerenak gure kasos direnak, baitare examinain faltaen gain.

        2. (erran gindue solamente obligatuak gaudela konfesazera bekatu oroitu garenak examina dilijente ta prudente baten medios, ta atzendu direnak ezin berzeas, barkaturik geldizen direla, naiz ez konfesaturik, solamente obligazioareki konfesazeko oroizen garelaik aietas. Baña difikultade dena da, ia egiten den examina dilijentea ta prudentea; ezi ezpada egiten, gure kulpa da, ta gure kulpas atzendurik gelditu zire, ta por konsigiente gure kulpas etzire konfesatu, estare barkatu. Atzentze gura da borondateskoa, kuidado ta dilijenzia faltas, ta por konsigiente estu exkusazen. Estu exkusazen ere ignoranziak geien komun, zeren baita deskuido ta floxeza ikastean, delaik ainberze doktrina ta ainberze erakustun. Defecerunt serestantes serutinio. Faltazen dute eskudriñazaleek eskudriñan, au da, examinazean, zeren estuten errejistrazen ongi konzienziaren zokoak atrazeko begietara bekatuen kontrabandoa. Zer errain gindue doaienas eskudriñazera etxe bat, ta zerengatik den apasionatua etxekoengana, solamente in lezaken eskudriña zeremonias, axal axala, miraturik solamente patente ta gañean daudenak, idiki gabe arka sekretoak, errejistratu gabe zokoak? Etzuela kunplizen bere obligazioareki, etzuela nai aurkitu kontrabandoa, zerengatik au geienenik prokurazen da estalzea zoko sekretoenetan. Ala bada, franko engañazentu bere buruain amorio sobrak, bere pasioneak, bere suberbiak, ez mirazeko ongi konzienziain zokoak, ez aurkizeko bekatuak. Da konzienzia gaistoa, ala nola kuarto ilun bat traste zarres betea, zeiñen ertean okultazen baitire saguak, zapoak ta mormotak. Xauzekos ongi, bear da argia, bear da dilijenzia. Da bekatariain konzienzia, nola mataza bat nasia; bear da argia, bear da miratu pazienzia ta kuidadoreki nondik nora doazin arien kaboak. Baña ertxibaleites begiak berarias, apartabalei argia, utzibalei floxezas errejistrazeko, ia ezleike dei examina dilijenta. Bada, redite praevaricatores ad cor, dio Jangoikoak; itzuli, itzuli bekatariak biotzain barnera, errejistrazera bekatu okultoak, agerzeko ta garbizeko).

        3. Bekatu okultoak dire gutiago ta nekesago ezaunzen direnak; alakoak dire biotzean geldizen diren bekatuak atra gabe obrara. Pravum est et inscrutabile cor hominis, quis cognoscet illud? Maliziosoa ta eskudriña estaikena da gizonaren biotza, nork ezaunduko du? dio Espiritu Sanduak. Eta delarik biotza gizonaren parte prinzipalena, klaro da bear dela artas zerbitzatu Jangoikoa, ta biotzak admitizen badu deus Jangoikoaren legeain kontra, agrabio iten zaiola Jangoikoari, eta ainberze ezi estu estimazen honra iten zaiona orazio ta laudarioen medios, ezpadago Jangoikoagana biotza, kexazen den bekala bere Majestadea. Populus hic labiis me honorat, cor, autem, eorum longe est â me. Pueblo gonek honrazen nau ezpañes, baña beren biotza urruti dago enegandik. Badire zenbait, zeñek ezparin baute obras egiten gaistakeriak, ezpaitute ajolaik, naiz gogoan admititu baituste ere. Eta Jesu Kristok erran zuena da ezi solamente beirazea emasteki bati deseazeko, aski dela bekatuaindako, ia alakoak kometitu duela adulterioa biotzean. Qui viderit mulierem ad concupiscendam eam, jam noechatus est cum eâ in corde suo. Orgatik, bada, bear dire examinatu, ez solamente obrasko gaistakeriak, baitare deseo gaistoak ere; ez solamente deseoak, baitare pensamentu konsentitu direnak biotzean. Pensamentu gaistoa ezpada konsentizen, esta bekatu; baña zenbat aldis gertazen da egotea gozazen pensamentu gaistoan? Ta au mortale da. Zenbat aldis egoten da deskuidaturik ta engañaturik bere floxezas, edo malizias, ta guzia examinatu bear da ta konfesatu, baldin gogoa joan barin bada guzis, edo dudan barin badago joan den edo ez, oroiturik beti ezi Jangoikoak, oroat, ikusten ta manazen duela biotza, ta eskatuko duela kontu, oroat, biotzesko bekatues. Ab occultis meis munda me.

        4. Berze bekatubazuk erran dugu omisionesko bekatuak edo omisioneak obligazioetan deizen direla, geienenik okultoak, zeren ezpaitire erreparazen askotan. Eta zer dire omisionesko bekatuak edo omisioneak? Omisioneak dire, ez egitea obligazio dena; ala nola egitea zerbait debekazen dena baita komisionea. Komisioneak klaro dire, erratea juramentu falsuak, ta maldizioak, trabajazea jaietan, galzea obedienzia ta errespetoa iagokoei, ilzea, herizea edo afrentazea norbait, egitea bekatu desonestoa, ebastea, murmurazea etc. Ebek guziok dire komisioneak, edo komisionesko bekatuak, zerengatik eben egitean kometizen baita debekatua den gauza. Omisioneak estire ain klaro zenbait, zeren konsistizen baitute ustean egin gabe in bear ziren gauzak, b.g. ez ikastea doktrina, ez itea erreparorik asko gauzetan bere floxezas, ez bilazea erremedioak onzeko arima, ez trabajazea bere obligazioan, ez kuidazea familias ta bere kargukoes, ez ematea limosna beartsuei, ez korrejitzea gaizki iteuntenak, ez jakitea bere deskuidos humeen ta nirabeen perdikeriak, ez apartazea okasioak, ta berze alako era franko; ebek deizen dire omisionesko bekatuak edo omisioneak. Esta aski ez egitea gaizkirik, bear da in ongi, ezi ezpada egiten ongi, ezkaizke sar zeruan. Zarmenduak ezpadakar fruitu onik, ebakizen du nekazariak, naiz ezpadakar ere gaistorik. (Ebanjelioan leizentugu kastigo andiak omisione sollengatik. Ellegatu zena boda gaietara bodako bestidura gabe, desterratua izan ze loturik esku oñak, ta etzue erran itz gaistorik, etzue egin akzione torperik, solamente zeren izan zuen omisionea ez ermatean bestimenta dezentea. Berze garrek, zeñi eman baizizaio talentoa, etzue jokatu, etzue malenpleatu, solamente zeren utzi zuen enplegazeko nausiain fabore, izan ze kondenatua. Borz birjina gaiek birjinak zire, etzute in torpezarik, ta ertxi zizaiote ataria alare. Zer kulpa zute? Omisionea, omisione solla, ez prebenitzea olioa. Abrats abariento gura orzi ze infernuan. Zergatik? bestizen zen purpura ta olandagatik? Ez, baizik omisioneagatik, ez emanes Lazaro pobreari limosna. Biku bat madarikatu zue Jesu Kristok ta sekatu ze, zergatik? Akaso zekarra fruitu benenosoa? Akaso zekarzkie aranzeak? Ez, osto galantak zitue; solamente zeren ezpaizekar fruiturik. Lege zarrean Heli sazerdotea ilze derepente Jangoikoaren kastigos, in gabe bere personan gauza gaistorik, solamente zeren etzituen korrejitu bear bekala bere semeak).

        5. Orgatik espezialki berzeren kargu dutenek beaute examinatu omisioneak edo faltak bere obligazioetan. Zer ai naiz ez inagatik neuronek ordikeriarik, torpezarik, ladronkeriarik ta alakorik, baldin nere kargukoek iten baituste nere kulpas, deskuidos edo ignoranzias? aplika zazie zeurendako ere doktrina gau aitetamek ta nausi etxokandreek. Bere burua baizik kuidazekorik estuenai solamente bere buruas kargutuko diote; baña berzeen kargu duenai, bereas ta berzeenes. Jauna, iten baute gaizkirik, iteunte nik jakin gabe. Esta eskusa ona, bear zindue zelatu jakiteko ta erremediazeko. Arzaiak estakielaik, otsoak ermaten baitu ardiak, etzaio admitizen exkusatako ez jakina, jakin bear zuelaik. O omisione lotsagarriak! Daikela bat kondenatu in gabe batere obra gaistorik berebaitan, solamente zeren iteunten bere kargukoek arren faltas? Ura lo dagolaik, errezazen, edo konfesazen, kargadakiokela bere pekoain bekatua oroitzen etzena, pensamentazen etzuena? kontazen du Belarminok, zegola ilzeko peligroan prelado sandu bat, ta galdeginik ia bazuen zertas errekonziliatu, errespontatu zue (sic) etzela oroizen deus eginas Jangoikoaren legeain kontra. Eta omisiones estu erremordizen konzienziak? Orduan saltazen zizaizkiola begietaik nigarrak erran zue: Omissiones nimium me exterrent. Lazki lotsazen naute omisioneek. Au gertazen bada gizon sandu batean, zer izain da deskuidatuas, ta floxo ajolakabeas? Orgatik berzeren kargudunek beaute examinatu, ez solamente berek intusten kulpak, baitare izantusten faltak obligazioetan. Ellegatu ze Karlos B enperadorea konfesazera sazerdote bateki okasio batean, ta akusatu ondoan berak kometitu zituen kulpes, erran zio konfesore diskretoak: Estu ia akusazekorik? Dixisti peccata Caroli, dic núnc peccata Caesaris. Konfesatu da Karlos bekala intuen faltes, konfesa bedi orai enperadore bekala bere ofizioko omisiones; ezi duenak bere kargura mundua, estu kunplizen solamente akusazean bere burua intuen kulpes, bear du examinatu mundu guziari faltatu dionas. Oroat diot, etxeko nausi edo etxokandreak estu aski examinazea berze partikulare batek bekala, zer in duen, bear du examinatu ere zer utzi duen in gabe bere familiaren gobernuan; oroat, nik ez solamente examinatu beaut gizon komun bat bekala nere personan kometiturikako kulpas, baitare arzai bekala nere puebloan ta nere ofizioan faltatu dutenas. Ario gontara diot berze kargudunes.

        6. Omisione gebetan, bidanabar apuntatutugu parte berzeren bekatuak, zeñetas eskazen baizue Dabidek barkazio, et ab alienis parce servo tuo, ta zeñetas examinatu bear baikara, zenbatenas diren gure gain gure kulpas. Estut erranai ontan bear tugula examinatu berzeren kulpak kontazeko konfesoreai, garbitus geuren buruok ta botatus berzeei kulpak; ez por zierto, zerengatik au esta konfesazea, baizik murmurazea konfesonarioan; au esta akusazea bere burua, baizik exkusazea; au da fariseoain konfesioa. Diotena da ezi bear dugula examinatu ta konfesatu guk dugun kulpa berzeen bekatuetan, zeñetan iten baikara partizipante anitz modus. Lenbizikoa da manatus: Zer da inport ez inagatik zuk zeure eskus ladronkeria? Manatu barin bauzu, zure gain da. Dabidek etzue il bere eskus Urias, manatu zue. Pilatosek etzue kruzifikatu bere eskus Kristo, sentenziatu zue. Herodesek etzitue il bere ezpatas aur inozenteak, manatu zitue bere ministroak, ta aski da. Bigarrena da konsejus, au da, akonsejatus gaistakeriak. Kaifasek konsejuareki edeki zio Kristori bizia. Herodias adulterak konsejuaren medios edekiarazi zio San Juan Bautistari burua. Zenbat bekatuetan diren lagun lagun gaistoak, erakusten diotenak berzeari gaistakeria? Inzitazeuntenak inozentea ebastera, torpezatara? Erakuslari infameak, konsejari gaistoak, deabruaren enbusterak, infernuko fuelleak, zuen gain da berzeak ikasi duen ebastea, desbergenzoa (sic) ta pikardia; ta zuen gain da arima garren kaltea, pizazen duena oian batek baño ia, ezpauzie ere sentizen; sentitukouzie ondazenzaistelaik infernuan, ezpauzie prokurazen erremediazea. Irugarrena da konsentizea gaistakeriak. Arrikazean San Esteban Saulok, etzue baizik konsentizen ta goardazen arrikazaleen tresenak, ta orgatik dio San Agustinek ezi Saulok arrikazen zuela guzien eskus. Ezpalire konsientak, guti lirazke ladronkeriak, desonestidadeak ta exzesoak. Kontazen du Eroltok, zegola neskakotto bat errezazen bere amain obia gañean arren arimain fabore; ta ala zegolaik, ikusi zuela derepente itzal ilun bat bere aldakan erran ziona triste: Etzazula errezatu neregatik, ni naiz zure ama, kondenaturik bainago. Bada nola da ori, ama, ikusi ginduelaik il zen elizako ordenamentueki? Bai, erran zio, egiada, baña ez naiz kondenatu nik inikako bekatuengatik, baizik konsentituas neskatoei, ta erreprehenditurik konfesoreek anitz aldis, beñere eznue erremediatu; aiek naukate infernuan. (Parr. de Poenit. pl.8) Laurgarrena ta gutiago ezaunzen dena da lisonjeazea, algo ematea. Estisko lakioa deitu zue au Diojenesek, zerengatik ala nola uliak estian, ala arrapatzera usten dire anitz persona adulazioan edo lisonjan. Ori ikusten da non nai, direla algo emanzaleak, estela biziorik zein esten dorazen, errateuntela on direnei, oriek direla eskrupuloak, bear dela zabaldu konzienzia, gaste delaik gozatu bear dela mundua, gizon emastekien komunikazio libreak direla dibersio inozenteak, estuela izan bear sinple, estuela sinestatu bear sazerdoteek errateunten guzia, ponderazeuntela den baño ia etc. Algo gebeki galzen dena! Eta nork erreparazen du? Bada, inzalea ta algo emanzalea daude lakio berean, ta fuerteago algo emanzalea. Examina bedi ta konfesa bedi alako algoes, ezpadu nai galdu. Borzgarrena da ematea leku, defensa edo fabore. Apenas aurkizen da lapurrik, jokari ta perdidorik, emakume gaistorik estuenik ogeitaamar anparazale, alkahuete ta estalzale. Eta deustako estirenak gañarakoan, badire estalzeko gaistakeriak, ala nola elze zar autxia estelaik protxal elzetako, da berze elze baten estalkitako. Txinurriek bilazeunte kueba non altxatu garipikor ebastentustenak udan. Badire berze txinurribazuk uda ta negu, ta bilazeunte zenbait zoko ladronen kueba, non estalzen dioten ebatsia. Baña estiote estalzen Jangoikoari. Examinabeites Jangoikoaren alzinean, ezi estalzaleek partizipazeunte bekatua. Seigarrena da partizipatus edo lagundus gaistakerian, eben bekatua estaike disimula. Zazpigarrena da isildus gaistakeriain egitean bear zuenak minzatu, oiu egin ta estorbatu etzeien egin. Zorzigarrena, estuenak inpedizen dezakelaik inpeditu. Bedrazigarrena, ez manifestatus bear denai, duelaik obligazio, emendazeagatik. Zenbat modu kondenazeko bat berzeren bekatuengatik! Azkenik da berze modu bat botazeko bere gain berzeren bekatuak, au da, inzitatus, tentatus edo mogitus bekatuetara edozein gisas. Txismosoek ta enbusteroek zenbat dañu kausazeunte beren kontues? Irrigilleek zenbat arima birtuosa galarasteunte beren burles? En fin, eskandalo emateuntenek edo akzione edo itz gaistoeki? Zenbat eskandalizazen duten, berze ainberze lakio erredoblazen dute, galzeko beren arima. Bada, oroitu ta aberiguatu berzeren bekatuak zeuren gain tuzienak, zeren in diren zuen kausas, zeren partizipatu duzien modugebes edo berzees; ezi gauza lotsagarria da ezin jasis gaudelaik geuren kulpa proprioak, kargazea eben gañetik berzerenak. Kontazen du Kantinpratok bere kondiszipulo bates ezi biziturik ongi, galdu zuela gero lagun gaisto batek. Arrapatu zue eriotzeak, ia konfesiorik ta dolorerik gabe, baizik itz gebeki: Ni banoaie infernura, baña ai erakutsi zidan gartas bekatu egiten! (Parra p.2. pl.40) Zer izain da gutas, baldin barin badoaie edo joan bada norbait arara gure kulpas! Examina gaizen ongi konfesazeko, ta berladanik prebenizeko biotza inzkigun fede, esperanza etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa