www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 41.
De 9o symboli Articulo
ann. 1779

 

Credo sanctam Ecclesiam catholicam,
sanctorum communionem. Ex symb. ap.

 

        1. Deklaratutugu ia artikulo Kredoarenak Jangoikoari dagozkionak; orai deklaratu beartugu Jangoikoaren esposa ta gure Ama Eliza sandari dagozkionak. Eta ala nola jangoikoa baitan esenzia bat baita, ta irur persona, ala Eliza delarik bat, ditu irur ondasun andiak: Lenbizikoa bekatuen barkazioa, baita arimen ondasuna; bigarrena aragiaren erresurrekzioa, baita gorputzen ondasuna; ta azkena bizitza sekulakoa, baita arimen ta gorputzen ondasuna. Guziau konprehendizen da Kredoaren azken laur artikuloetan. Explika zagun oraingoan Eliza sanda katolikoa, sanduen komunioa, baita bedrazigarren artikuloa Kredoan. Nik, dio, sinestazen dut Eliza sanda katolikoa, sanduen komunioa. Anadizen da uskaras Eliza Ama, zerengatik kristioen ama da Eliza, ala nola kristioak baikara Elizaren humeak. Adbertitu bear da emen, ezi estela erran bear Eliza Ama sanda katolikoan, sanduen komunioan etc, zenbaitek errateunten bekala; baizik Eliza Ama sanda katolikoa, sanduen komunioa etc, distingizeko Trintateko personetan sinesta ze-modua berze gauzetaik; zerengatik aietas diogu: Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderosoa baitan, nik sinestazen dut Jesu Kristo arren Seme bakar gure Jaunabaitan, nik sinestazen dut Espiritu sandua baitan; baña emendik alzina erran bear da: Sinestazen dut Eliza Ama sanda katolikoa, sanduen komunioa, bekatuen barkazioa etc. Ala dio Katezismo romanoak ta latinesko Kredoak (Cat. Rom. hic).

        2. Elizaren artikulo gontan, bada, erakusten zaigu bear dugula sinestatu dela eliza bat sanda katolikoa, ta ontan dela sanduen komunioa edo komunikazioa. Irur gauza tugu explikazeko emen: Lenbizikoa, zer den Eliza ta nola bear den sinestatu; bigarrena, nola den Eliza gau bat, sanda ta katolikoa; irugarrena, zer den ta nola den ontan sanduen komunioa. Zer da Eliza? Da kristio fiel guzien kongregazioa edo junta, zeñen burua bisiblea, edo ikusten dena, da Aita Sandu Erromakoa, ta buru inbisiblea, ikustenestena, da Kristo Jesus. Eliza, en suma, da kristiandadea. Eliza deizen dugu tenplu sandua zeintara bilzen baikara kristiok; baña au da eliza materiala, arris ta gañarako materiales egina; estarduka eliza gontas artikulo gonek, baizik Eliza formalas, zein baita kristioen kongregazioa. Ala nola Iruñeko ziudade materiala dire ango etxeak, karrikak ta gañarako fabrikak, baña ziudade formala dire ziudadeko personak. Ala erraten dugulaik, ziudadea doaie mezara edo bezperetara, esta entendazen doazila etxeak ta pareteak, baizik ziudadeko personak; ario gontara, Kredoan sinestazen dugulaik Eliza sanda katolikoa, esta entendazen tenpluen fabrika materiala, baizik kristioen kongregazioa ta kristio guziook (sic). Au da Jangoikoaren familia eskojitua mundu guzitik, zeñen nausi baita Jesu Kristo. Au da Jangoikoaren heredadea, Jangoikoaren puebloa, jende guzietaik berexia beraren eskus beretako. Au da deizen dena Jesu Kristoren ardi-saldoa, Jesu Kristoren soldadeska edo tropa, Jesu Kristoren esposa ta gorputza, zeñen buru, esposo, kapitan ta arzai baita bera. Au da Jesu Kristoren ardanze espirituala, zeintas baitio Ebanjelioan Jesu Kristok, ezi bere Aita eternoa dela nekazaria, Jesu Kristo dela aiena ta gu kristiok zarmenduak: Ego sum vitis, vos palmites, Pater etc.

        3. Eliza gau da en fin, Noen arka gura bekala, zeñen barnean baita salbazioa ta zeintaik kanpoan nior ezpaitaike salba. Eliza gonen ataria da bataioa, nondik sarzen baita; ta bataiatu estena, estago Elizan ta estaike sartu zeruan. Eztaude Eliza gontan jentilak, judioak ta gañarako jende sinestazen estutenak Kristo Jangoiko gizon egin zena baitan; galduak dire, ezpadatoz. Eztaude Elizan herejeak, bataiatuaskeros zenbait artikulo ukazentustenak; desertoreak dire, galduak dire ezpadire itzulzen; eztaude Elizan exkomekatuak, zeren botatuak dire, mienbro ustelak bekala; galduak dire ezpadire emendazen. Estaude Elizan zismatikoak, ukatu diotenak Aita Sanduari obedienzia, zeren ardi errebelak dire iges dabilzanak arzaiagandik; galduak dire ezpadire errekonziliazen. Eliza gontan daude solamente fede kristioa bataioan errezibitua mantenizen dutenak. Ebek solamente daude salbazioko bidean mundu guzikoen ertean. Salbatuko dire, bizizen badire fedearen konforme obretan ere; galduko dire, baldin Elizan egonik ezpadire bizi konforme obretan. Zerengatik zer balio du erratea batek duela fedea, baldin ezparin baitu obrak? dio Santiagok.

        4. Orgatik Eliza gonen barnean edo kristiandadean dire bi jenero persona, auda, onak eta gaistoak; ala nola arranzako sare batean baitire arrai onak eta gaistoak; ala nola alor batean baita gari ona ta zizaña; ala nola ardanze batean baitire zarmendu fruituosoak ta sekoak; ala nola saldo batean baitire ardiak ta antxumeak; ala nola amar birjina gaietan baizire borz prudentak ta borz fatuak; ala nola Ebanjelioko boda gaietan baizire konbidatuak boda aintzu bestituak, ta ez bestitua ere bai. Guziok dire Kristok erranikako konparazioak. Zer protxatuko dizu aurkizea Jesu Kristo arranzari dibinoaren sare gontan, baldin atrarik basterrera, au da, ellegaturik ilzera, ta asterakoan berexten, au da, juzgazen, aurkizen bazaitu arrai gaistoa? Zer protxatuko dizu egotea Jesu Kristoren alor gontan, barin bazara zizaña? Zer protxatuko dizu ardanze gontan Jesu Kristo aien dibinoareki uniturik fedes zarmendu izatea, barin bazara zarmendu fruiturik estakarrazuna, kendu bearra, ta eartu ta sura botaturik erre bear zaitutena? Zer balio du Kristoren saldokoa izatea, barin bazara antxumea? Zer inporta da birjina gaietaik bat izatea, barin bazara fatuoa? Zer da ajol Kristoren Elizaiki desposorioko konbite gontan konbidaturik asistizea, ezpauzu bodetako bestidura, baita grazia? Zer protxu duzu Kristoren larrain ta eulzi gontan nasteka egotea, baldin aizerako egunean, au da, juizioko egunean agertuko bada zaradela agotz sekoa ta ilaun banoa? Aream video et grana quaero, dio San Agustinek Elizas; ikusten dut larraña, ikusten dut eulzia, ta granoen billa nabila. Zenbat agotz, zenbat ilaun kristiandadean, ta apenas dibisa daizke granoak! Bada su ilaunain, granero granoain.

        5. Bitarteo nasteka dago granoareki agotza, aliketa etorri arteo aizerako eguna, au da, bakotxaindako eriozeko eguna ta guziendako azken juiziokoa, zeintan bere eskuan sardea daukan Jaun garrek aizeratuko baitu bere eulzia, berexteko zein bere lekura. Cuius ventilabrum in manu eius, et purgabit aream suam. Orgatik kristioen estado diferente dutenengatik, bi parte prinzipalki kontazen dire Elizarenak: Eliza triunfantea ta Eliza militantea. Eliza triunfantea da, zeruan glorioso triunfante dauden sanduen konpañia gura; eliza militantea da, munduan orañik gauden kristioen tropa. Deizen da militantea zerengatik baitugu gerra kontinuoa arimain etsaieki: Mundu, demonio ta aragiareki. Añadizen dute bazuek Eliza purgantea, zein baitire purgatorioan purgazen dauden arima kristioak. Baña guziok dire eliza bat irur estadotan errepartitua: Eliza militanteas darduka Kredoak, diolaik Eliza sanda katolikoa, ta nai du erran sinestatu bear dugula dela munduan jende porzione bat berexa, sollik profesazen duena egi eta fedea, ta sollik zerura joan daikena.

        6. Laur dire Elizaren señale edo propriedadeak, zeintan ezaunzen baita dela berdaderoa ta Jangoikoarena: Lenbizikoa da izatea bat bakarra, bigarrena izatea sanda, irugarrena izatea katolikoa, laurgarrena izatea apostolikoa. Da bat bakarra, zerengatik kristio guziek laur munduko kantonetan errepartiturik gaudenek bat baitugu geuren Jauna, bat fedea ta bat bataioa: Unus Dominus, una fides, unum baptismum. Bat guzietan da sakrifizioa mezarena, sakramentu berberak, doktrina bat ta en fin buru bat, baita Kristo zeruan ta berain bikarioa lurrean. Deizen ere da bakarra Eliza edo kristiandadea, zerengatik gañarako sekta guziak baitaude zeruko bidetik aparta, ta au solamente baitago zeruko bidean; ta Jangoikoaren porzione eskojitua bekala Jangoikoaren espirituas gobernazen da, ta ala da egiaren kolumna ta firmamentua. Deizen da sanda, zerengatik baitago konsagraturik Jangoikoari; eta naiz izanik anitz gaisto kristioetan, errelijione profesazen duguna sandua da, sanduak zeremoniak, sakramentuak sanduak, legeak ta prezeptuak ere sanduak; baitare zerengatik kristiandadean solamente iten baitire personak sandu, ta anitz baitire sanduak, ta guzien gain zeren baitugu buru sanduen sandua Jesu Kristo. Deizen da katolikoa, baita oroat nola unibersala, zerengatik iruzkiaren pean diren jende guzietaik admitizen baitu nauten guziak, ta ala erran ziote Jesu Kristok apostoluei: Zoaste ta doktrinazkizie jende guziak, bataiazen tuziela Aitaren ta Semearen ta Espiritu Sanduaren izenean. Euntes docete omnes gentes etc. Ta mundu guzia barna barratu da doktrina kristioa, in omnem terram exivit sonus eorum etc. Baitare zerengatik denbora guzietan iraunen baitu kristiandadeak. Deizen ere da apostolikoa, zerengatik apostoluak izan baizire lenbiziko plantazaleak, ta apostoluetaik orai arteo baitoaie segitus ta komunikatus Elizako ministroen potestadea, ta ala edozein sazerdote eta obispok nonbra dezake ordenatu zuena, onek berze bat, berze gonek berze bat, ta ala guziek ellegatuartaño apostoluetara, zein ordenatu baizitue Jesu Kristok sazerdote eternoa denak. Prinzipalki da klaro Elizako buru edo Aita Sanduetan, zein San Pedro lenbiziko Aita Sanduagandik baitatoz segitus ta sukzeditus (sic) batak berzeari katedra apostolikoan, ta pasatus batetik berzera Elizako gilzak edo potestadea, ta prosegitus Espiritu Sanduaren asistenzia. Gañarako sekta guziak gerostik dire etorriak, ez apostoluetaik. O Eliza sanda, o porzione eskojitua, o Jangoikoaren ardi saldoa, sollik duzuna zeure baitan zerurako esperanza! Galduak dire jentilak, galduak judioak, galduak herejeak, luteranoak, kalbinistak ta gañarakoak sekulakos; Elizako mienbroak, kristioak sollik sar daizke zeruan. Anitz grazia Jangoikoari, alista arazi baikaitu gu kristioen ertean elizan. Prokura zagun bizitzea Kristoren mienbro bekala, lograzeko ellegazea juntazera kristio sandueki Eliza triunfantean. Proposito goneki inzkigun fede, esperanza ta karidadearen aktak. Nik sinest. etc.

 

aurrekoa hurrengoa